
187. zk., 2023ko irailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 2 orri.)
- EPUB (136 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4480
EBAZPENA, 2023ko irailaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, 2023ko irailaren 11ko Ebazpena zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, 2023ko ekitaldian arte eszenikoak ekoizteko emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzen da.
Kulturako sailburuordearen 2023ko irailaren 11ko Ebazpenaren bidez, 2023ko ekitaldian arte eszenikoak ekoizteko emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratu zen.
Ebazpen horren I. eranskinean, hain zuzen, zirkuitu itunduko ekoizpenak egiteko dirulaguntza jaso duten eskatzaileen zerrenda ageri da.
Akatsak aurkitu dira aipatutako I. eranskinean, 2023ko irailaren 11ko Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2023ko irailaren 19an) argitaratu ondoren.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezartzen duenez, «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ahal izango dituzte, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen badu».
Horiek horrela, eta indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz:
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpena ematea Kulturako sailburuordearen 2023ko irailaren 11ko Ebazpenaren I. eranskina zuzentzeko. Ebazpen horretan, 2023ko ekitaldian arte eszenikoak ekoizteko emandako dirulaguntzen zerrenda jasotzen da. Zuzenketa hauek egin dira:
Ebazpen horren I. eranskinean, 2023/4328 (2/8) orrialdean,
honako hau dioen tokian:
(Ikus .PDF)
honako hau esan behar du:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Gainerako jarduketetan ezarritakoa mantentzea Kulturako sailburuordearen 2023ko irailaren 11ko Ebazpenean, non jasotzen baita 2023ko ekitaldian arte eszenikoak ekoizteko emandako dirulaguntzen zerrenda.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 20a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS