Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2023ko irailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4466

EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 8koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2023ko maiatzaren 31n emandako Aginduan finkatutako dirulaguntzak esleitzen dituena.

Nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsan eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko 2023. urtean dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2023ko maiatzaren 31n emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (2023ko ekainaren 6ko EHAA, 106. zk.) eta, aldi berean, Balorazio Batzordeak egindako proposamena gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Dirulaguntzarik ez ematea goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzak bete ez dituzten proiektuei (I. eranskina).

2. artikulua.– Diruz laguntzea goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzak bete dituzten proiektuak (II. eranskina).

3. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

4. artikulua.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritar orok jakin dezan eta ebazpenak jakinarazpen ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopoa izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat, 39/2015 Legearen 41.7 artikuluak ezarritakoari jarraituz.

5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez bada eta gora jo nahi badu, ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko aukera izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 8a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala