Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2023ko irailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4463

AGINDUA, 2023ko irailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Jesuitak Politeknikoa» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.

«Jesuitak Politeknikoa» ikastetxe pribatu integratuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatu baita aldatzeko ikastetxearen baimena, Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; ekainaren 24ko 883/2011 Errege Dekretua (uztailaren 23ko BOE), Telekomunikazio- eta informatika-sistemetako goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; uztailaren 3ko 118/2012 Dekretua (abuztuaren 3ko EHAA), Telekomunikazio- eta informatika-sistemetako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2023-2024 ikasturterako:

Kode zenbakia: 48003096 eta 014634.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Jesuitak Politeknikoa».

Titularra: Colegio Nuestra Señora de Begoña Provincia de España Compañía de Jesús.

Helbidea: Areilza Doktorea 32.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

• Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

○ Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Mantentze-lan elektronikoak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Telekomunikazio- eta informatika-sistemak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Kimika.

○ Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Ingurumen-kimika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Kimika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Osasungintza.

○ Anatomia patologikoa eta zitodiagnosia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Laborategi kliniko eta biomedikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak eta aipaturiko ikastetxeen baimenen aldaketak.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala