
185. zk., 2023ko irailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4452
IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, jendaurrean jartzeko Estévez Conductos Subterráneos enpresak konposgintza-instalazio baten jarduerarako aurkeztu duen proiektu teknikoa, Vitoria-Gasteizerako.
Har dezagun Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Legea (10/2021 Legea, abenduaren 9koa). Haren arabera, lege horretako I.B eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten jarduera eta instalazioak ustiatzea ingurumen-baimen bakarraren erregimen juridikoaren mendean dago, titulartasun publiko edo pribatukoak izanda ere.
Ingurumen-baimen bakarraren bitartez, egintza bakarrean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aurretiaz emandako prozedura administratibo bakarrean bateratuko dira hondakinak ekoizteko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsasoko eta lehorreko jabari publikora eginiko isurien baimenak eta atmosferara eginiko isurpenen baimenak, eta dagozkien isurpenen mugako balioak ezarriko dira, aplika daitekeen arloko araudiak xedaturikoaren arabera.
Arau horretako 36. artikuluaren arabera, eskaera aurkeztu ondoren eta aurkeztutako dokumentazioa osorik dagoela ikusi ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan iragarrita, instalazioaren edo jardueraren proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetarako, alegazioak aurkez daitezen.
Difusio handiagoa emateko, iragarki hori jarduera edo instalazioa kokatzen den udalerriko udalari komunikatuko zaio, jendaurrean jar dezan ediktu-taulan.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, proiektu publiko eta pribatuen xedea lege horren I. eranskinean jaso diren lanak, instalazioak edo beste edozein jarduera garatzea denean, ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa egin behar da legean jaso bezala.
Ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioaren prozedurak aurreikusi egiten du proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko izapide bat, organo substantiboak gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean egin beharrekoa, aldez aurretik Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean eta haren egoitza elektronikoan iragarkia jarrita.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Legeko 36.2 artikuluaren arabera (10/2021 Legea, abenduaren 9koa), jendaurreko informazioko aldia bat eta bera izango da ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren prozedura osatzen duten prozeduretarako, eta, hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako eta instalazioak behar dituen funtsezko baimen-prozeduretarako.
Jendaurrean jarri behar da, aldi bakar eta bera erabiliz, ingurumen-baimen bakarra eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta lortzeko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.
Adierazitakoa dela-eta, AAU00915_SOL_2022_001 espedientea jendaurrean jarri behar da, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki ikusten diren alegazio edo oharrak aurkezteko.
Informazio publikoaren izapidea bete behar duen instalazioaren espedientea ikusgai jarriko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 19a.
Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,
JAVIER AGIRRE ORCAJO.
RSS