Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2023ko irailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4451

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira arrantza eta akuikulturako zuzendariaren zenbait zehapen espedienteren ebazpenak, itsas arrantzaren arloko arau-hausteei buruzkoak.

Aipatutako ebazpenak aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen dena betetzeko.

Hilabeteko epea dute Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Zehapena ordaintzeko, kontzeptu hauek adierazi beharko dira: titularraren izena, zehapen-espedientearen zenbakia eta «arrantza-zehapena» kontzeptua, K.K. eta banku honetan:

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria.

Euskal Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusia.

K.K.: 01825685070000226271.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea amaitu eta 15 eguneko epean zehapena ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da, Dirubilketa Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua).

Hori guztia argitara ematen da eranskinean ageri diren interesdunek jakin dezaten, horientzako jakinarazpena baita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 15a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala