
185. zk., 2023ko irailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 3 orri.)
- EPUB (144 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4449
EBAZPENA, 2023ko irailaren 18koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, memoria demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko dirulaguntzen 2023ko deialdia ebazten duena.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2023ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren (EHAA 87. zb, maiatzaren 10ekoa) bidez, 2023. urterako dirulaguntzen deialdia egiten baita, memoria demokratikoa berreskuratzeari buruzko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko.
Ebazpen horren 13. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.
Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatzen diren erakundeei esleitzea laguntzak, eranskin horretan zehazten diren zenbatekoen arabera. Laguntza horiek minimis izaera dute, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduari lotuta daude (EBAO, L 352. zk., 2013-12-24koa).
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.
Bilbao, 2022ko irailaren 18a.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,
MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.
RSS