Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2023ko irailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4448

EBAZPENA, 2023ko irailaren 5ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 15eko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, laguntzak ematen dira 2023-2025 aldian oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko eta 2023-2024 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako (2022ko urriaren 13ko EHAA, 196. zk.).

Deialdi-aginduaren 13. artikuluaren arabera, Hautaketa Batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta hark esleipenak egingo ditu ebazpen baten bidez; ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, hargatik eragotzi gabe gerora EHAAn laguntzen erakunde onuradunak eta eman zaizkien diru-kopuruak zein izan diren argitara ematea, publikotasun-ondorioetarako.

2023ko uztailaren 13an ebatzi zen deialdia, eta egun berean Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen ebazpena; beraz, argitara eman behar da zein izan diren laguntzen erakunde onuradunak eta zein emandako diru-kopuruak, publikotasun-ondorioetarako. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– 2023-2025 aldian oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta diru-kopuruak argitaratzea. Ebazpen honen 1. eranskinean ageri dira.

Bigarren artikulua.– 2023-2024 aldian ezagutza unibertsitatetik enpresetara eramatea helburu duten ikerketa-proiektuak egiteko emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta diru-kopuruak argitaratzea. Ebazpen honen 2. eranskinean ageri dira.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 5a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala