Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2023ko irailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4446

AGINDUA, 2023ko irailaren 19koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023ko ekitaldirako 2023-2027ko aldirako Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren (NPBPE) esparruan onartu ziren Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzen zenbatekoa.

Estatu-kideek NPEren esparruan egin behar dituzten plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituen (EB) 2021/2115 Erregelamenduaren 2. artikuluaren arabera (NPBPE erregelamendua), Partaidetzazko Toki Garapena LGENFk finantzatutako laguntzari aplikatuko zaio. Horrenbestez, funtsezkoa da tokiko ekintza-taldeak, tokiko erkidegoaren interesak ordezkatzen dituztenak, tokiko partaidetza garatzeko estrategiak diseinatu eta betearazteaz arduratzea.

Hala ere, lurralde-estrategiak agintari eta erakunde eskudunen erantzukizunpean garatu eta babestu behar dira, horiek izanik hautaketaz arduratuko direnak. Ondorioz, kudeaketa-agintaritzak estrategia horiek hautatzeko irizpideak zehaztuko ditu, hautaketa egiteko batzorde bat osatuko du, eta batzordeak aukeratutako estrategiak onartuko ditu, (EB) 2021/1060 Erregelamenduaren 32.2 artikuluaren arabera.

Hala, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez, oinarri arautzaileak onartzen dira partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak eta Euskal Autonomia Erkidegoan horiek kudeatzeko ardura duten tokiko ekintza-taldeak hautatzeko, 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren (NPBPE) esparruan.

Xedapen iragankorraren arabera, 2023an, harik eta 2023-2027 nekazaritza-politika bateratuaren plan estrategikoa (NPBPE) Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko xedapenak ezartzen dituen esparru-dekretua argitaratzen den arte (une honetan izapidetzen ari da), agindu bidez tokiko ekintza-taldeak Leader deialdia kudeatzeko erabilgarri duen zenbateko ekonomikoa jakinarazi eta argitaratuko da.

Ondoren, esparru-dekretua izango da euskarri juridikoa, eta, besteak beste, EAEn ezartzen diren esku-hartzeetarako laguntzen deialdien edukiak jasoko ditu. Horiek, dekretuan jasotako berezitasunez gain, 2023-2027 nekazaritza-politika bateratuaren plan estrategikoaren (NPBPE) edukia aintzat hartu beharko dute deitutako esku-hartze bakoitzerako, eta finantzaketa-araubidea eta funtsen jatorria adierazi beharko dituzte.

Horren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 9ko Aginduaren arabera aukeratutako tokiko ekintza-taldeek kudeatuko dituzten Leader deialdiko laguntzak artatzeko 2023ko ekitaldiko gehieneko zuzkidura orokorra –Agindu horren bidez, oinarri arautzaileak onartzen dira partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak eta Euskal Autonomia Erkidegoan horiek kudeatzeko ardura duten tokiko ekintza-taldeak hautatzeko, 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren (NPBPE) esparruan–.

Deialdi hau finantzatzera bideratutako aurrekontu-zuzkidura «Nekazaritza eta Landa eta Itsasertzaren Garapena» izeneko aurrekontu-programaren (7111) parte da, eta 5.182.500,00 eurokoa da, honela banatuta:

– 2.500.000,00 euro Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura, 2023. urterako; horietatik 1.829.375,00 euro Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura izango dira, Batzordeak Espainiako NPBPE 2023-2027an onartutako finantzaketa osagarri eta gehigarri gisa.

Bestalde, 670.625,00 euro, LGENF zenbatekoa osatu eta kofinantzatzeko, funts publikoen gainerako % 20an.

– 2.682.500, LGENFek kofinantzatuta, % 80an.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 19a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala