
185. zk., 2023ko irailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 3 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4441
1125/2023 EBAZPENA, irailaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen den Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzan Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzako Horniketako Zerbitzuko Zerbitzu Korporatiboko Burua- 2 Horniketa lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.
Giza Baliabideen Zuzendaritzako Hautaketako eta Horniketa Zuzendariordetzako Horniketako Zerbitzuan (Zuzendaritza Nagusia), Zerbitzu Korporatiboko Burua-2 Horniketa lanpostua hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, honako atxikipen eta oinarri hauen arabera
OINARRIAK
1.– Eginkizunak eta lanpostuaren atxikipena.
Atxikipena: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia, Giza Baliabideen Zuzendaritza, Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetza, Horniketako Zerbitzuan.
Jardunaldia: Zatitua. Vitoria-Gasteiz.
3. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.
2.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea, eta lanpostua jabetzan izatea A1/A2 lanbide-taldean.
b) Unibertsitate-titulua izatea, A1/A2 lanbide-taldeko tituluren bat izatea.
c) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia A1/A2 lanbide-taldean.
d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrekoak.
3.– Euskararen ezagutza.
Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera, helbide honetara: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.
Interesdunek Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.
Dokumentazioa honelakoa izan behar da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, hautagaiak horren berri eman behar du eskaeran.
5.– Balorazio Batzordea.
Balorazio Batzorde bat eratuko da, Osakidetza-Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea edo hark eskuordetutako pertsona buru dela, eta, horrez gain, Plangintzako eta Kudeaketako zuzendariordea, Hautaketako eta Horniketako Zerbitzu Korporatiboko Burua eta Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzako teknikaria (idazkari gisa jardungo duena, hitzarekin eta botoarekin).
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.
Izangaien balorazioa egin ondoren, eta hura aztertu ondoren, dagokion izendapena formalizatzeko proposamena egingo da. Batzordeak, txosten arrazoitua egin ondoren, hutsik uztea proposatu ahal izango du, baldin eta izangaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.
7.– Hautaketa-prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Hemen abiatzen den prozedura amaitzeko (lanposturako esleitzea edo lanpostua hutsik uztea), ebazpena eman behar du Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak. Hori Intranetean eta Osakidetzako webgune korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik, bertan besterik xedatu ezean.
9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 6a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.
RSS