Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2023ko irailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4440

1124/2023 EBAZPENA, irailaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez hutsik geratzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan Diruzaintzako eta Finantza-egoeren Jarraipeneko Zerbitzu Burua lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

AURREKARIAK

Aztertu dugu Diruzaintzako eta Finantza Egoeren Jarraipeneko Zerbitzu Korporatiboko Burua lanpostua (Zuzendaritza Nagusia) betetzeko deialdia, zeina 2023-08-07ko EHAAn argitaratu baitzen, Zuzendaritza Nagusi honen uztailaren 18ko 985/2023 Ebazpenaren bidez. Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta ez da hautagairik aurkeztu, behar den eran eta epean

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Diruzaintzako eta Finantza Egoeren Jarraipeneko Zerbitzu Korporatiboko Burua lanpostua hornitzeko deialdia, ez baita izangairik aurkeztu.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala