
185. zk., 2023ko irailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4435
676/2023 EBAZPENA, irailaren 11koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Aurora Oña García andrea izendatzen den Erizain Ondoko, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Zaldibarko Ospitalean.
Ekainaren 30eko 582/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko uztailaren 26ko EHAA 141. zk.), deialdia egin zen Erizain Ondoko lanpostu bat betetzeko, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Zaldibarko Ospitalean.
Balorazio-batzordeak, aurkeztutako eskabideak balioztatu ondoren, egin du dagokion izendapen-proposamena, eta ikusita Aurora Oña García andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak, erabaki du Erizain Ondoko izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Zaldibarko Ospitalean.
Bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen Hirugarren Arau Erkidearen 28. artikuluan ezarritakoarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Aurora Oña García andrea izendatzea Erizain Ondoko, Osakidetza- Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Zaldibarko Ospitalean.
Bigarrena.– Izendapenak ondorioak izango ditu 2023ko urriaren 2tik aurrera.
Hirugarrena.– Baldin eta lanpostuak izendapen askearen bitartez bete badira, izendapenak egin dituen organo berberak nahierara kargugabetu ditzake izendaturiko langileak. Lanpostua uzteak edo lanpostutik mugitu behar izateak berekin ekarriko du langilea beste postu funtzional batera lekualdatzea, eta interesdunak bere kategoriako Ian-baldintzei eutsiko die. Antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, egongo da izendatua izan aurretik betetzen zuen lanpostuaren antolakuntza- eta lurralde-eremu berean. Atxikipena ondorioak izango ditu lanpostua utzi den hurrengo egunetik aurrera, eta lanpostua betetzeko, eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari jakinaraziko zaie.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza- Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpenaren iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2023ko irailaren 11.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
ARATXU LOZANO OTERO.
RSS