
185. zk., 2023ko irailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4434
669/2023 EBAZPENA, irailaren 4koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Aurora Oña García andrea, berak hala eskatuta, Uribeko Eskualdeko Erizaintzako Gainbegirale kargutik kentzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
54/2018 Ebazpenaren bidez, Aurora Oña García andrea izendatu zen Uribeko Eskualdeko Erizaintzako Gainbegirale Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean (2018ko martxoaren 13ko EHAA, 51. zk.).
Bat etorrita ekainaren 26ko 8/1997 Legearekin, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin eta aplikatzekoa den gainerako xedapenekin, Zuzendaritza Gerentzia honek honako hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.– Aurora Oña García andrea kentzea Uribeko Eskualdeko Erizaintzako Gainbegirale kargutik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea, eta interesdunari eta jatorrizko zerbitzu-erakundeari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2023ko irailaren 4a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
ARATXU LOZANO OTERO.
RSS