
183. zk., 2023ko irailaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4405
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 231/2023 prozedura laburtuko interesdunak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
2022ko uztailaren 14ko Ebazpenak deitutako hautaketa-prozedurarako hautagai batek 231/2023 prozedura laburtua aurkeztu du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2023ko apirilaren 17ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen 2022ko uztailaren 14ko Ebazpenak deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Prebentzio eta Itzaltze Zerbitzuetako suhiltzaile-kategoriako Administrazio Bereziko Zerbitzuan sartzeko hautaketa-prozeduraz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearen 2022ko abenduaren 19ko Erabakiaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozedurako interesdunak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2023ko irailaren 13a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.