Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2023ko irailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4403

EBAZPENA, 2023ko irailaren 12koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita turismoko enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen duen Aginduak finkatutako esparruan 2023ko ekitaldian eman diren laguntzen enpresa onuradunen zerrenda.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2023ko martxoaren 28ko Aginduaren bitartez (2023ko apirilaren 5eko EHAA, 67. zk.), turismo-enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen da.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikaren iragarki-taulan argitaratu da laguntzen espedienteak erabakitzen dituen Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2023ko ekainaren 30eko Ebazpena, eta aipatutako Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jakinaraztea, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala, turismoko enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen duen Aginduak finkatutako esparruan, 2023ko ekitaldian eman diren laguntzen enpresa onuradunen eta emandako laguntzen zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 12a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

AROA JILETE GONZÁLEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala