Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2023ko irailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4397

EBAZPENA, 2023ko irailaren 12koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2023ko edizioko garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteen zerrenda.

2023ko martxoaren 17ko Ebazpena, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2023ko deialdia egiten duena, 2023ko martxoaren 28an argitaratu zen EHAAn.

Ebazpen horren 10.1 artikuluan xedaturikoaren arabera, Gazteriako zuzendariak «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteei buruzko ebazpena emango du, baita ordezkoak ere, Hautaketa Batzordearen proposamena ikusita. Horrez gain, Ebazpenean jasoko da baita hautatu ez diren pertsonen zerrenda ere.

Ebazpen horren 10.1 artikuluan xedaturikoa betez, Gazteriako zuzendariak, Hautaketa Batzordeak 2023ko maiatzaren 14an egindako proposamena ikusita, Ebazpena eman zuen 2023ko maiatzaren 15ean. Ebazpen horren bidez, 2023an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteak izendatu zituen, baita ordezkoak ere. Horrez gain, ebazpenean jasota dago hautatu ez diren pertsonen zerrenda.

Ebazpenaren 10.3 artikuluan xedaturikoari jarraituz, zerrenda guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– EHAAn argitaratzea 2023an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako pertsonen zerrenda, zabalkunde osoa izan dezan (ikus I. eranskina).

Bigarren artikulua.– EHAAn argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, ordezko gisa aukeratutako pertsonen zerrenda (ikus II. eranskina).

Hirugarren artikulua.– EHAAn argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, aukeratu ez diren pertsonen zerrenda (ikus III. eranskina).

Laugarren artikulua.– EHAAn argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan azkenean parte hartu duten pertsona onuradunen zerrenda 2023ko deialdian (ikus IV. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 12a.

Gazteriako zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala