
182. zk., 2023ko irailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4388
AGINDUA, 2023ko irailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Lezoko udalerriko (Gipuzkoa) «Tomas Garbizu» Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Lezoko udalerriko (Gipuzkoa) «Tomas Garbizu» Musika Eskola Pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: 389/1992 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa, Ikasketa artistikoak irakasten dituzten ikastetxeen gutxiengo arauak ezartzen dituena; 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskadiko Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena; 250/2005 Dekretua, irailaren 20koa, Musika-ikasketen oinarrizko mailaren eta maila ertainaren curriculuma eta maila horietara nola iritsi ezartzen dituena, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak.
Kontuan hartuta urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen dela irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dagoen legedia ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2023-2024 ikasturtetik aurrera baimena ematen da jarraian zehazten den musika-ikastetxe pribatuari Dultzaina espezialitatea gehitzeko:
Kode-zenbakia: 012120 (EAE) eta 20007761 (unibertsala).
Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.
Izen espezifikoa: «Tomas Garbizu».
Titularra: Ayuntamiento de Lezo.
Helbidea: Arretxene, 3.
Udalerria: Lezo.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
– Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
– Adarrak:
• Kantua: abesbatza eta bakarlaria.
• Instrumental sinfonikoa: biolina, klarinetea, fliskornioa, tronpeta, oboea, perkusioa, saxofoia, txirula, biola, biolontxeloa, tuba eta tronboia.
• Instrumental polifonikoa: pianoa, akordeoia eta gitarra.
• Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitixa, txalaparta, panderoa eta dultzaina.
Bigarrena.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
Hirugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 5a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS