
182. zk., 2023ko irailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4387
AGINDUA, 2023ko irailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldo (Bizkaia) «Salesianos Barakaldo» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena emateko dena.
Barakaldoko (Bizkaia) «Salesianos Barakaldo» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. Zikloa irakasteko baimena eskatzen den, 2-3 urte bitarteko haurrentzako hiru unitate izango dituena.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.
Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 215/2010 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haurreskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2023-2024 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa irakasteko:
Kode zenbakiak: 014587 (EAE) eta 48000800 (unibertsala)
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua
Izen espezifikoa: «Salesianos Barakaldo»
Titularra: Padres Salesianos
Helbidea: Larrea, 4.
Udalerria: Barakaldo
Lurralde historikoa: Bizkaia
Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate:
• 3 unitate 2 – 3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu edukierakoa.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukierakoa.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostuko edukierakoa.
– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak 8 unitate, 280 ikaspostuko edukierakoa.
– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.
Bigarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETATAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 5a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS