Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2023ko irailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4385

EBAZPENA, 2023ko irailaren 13koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, 2023-2024 ikasturtean Eskolako Agenda 2030 eta Lanbide Heziketako Agenda 2030 programak garatzeko EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeentzako dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteaz arduratuko den balorazio-epaimahaiko kideak izendatzeko dena.

Eskolako Agenda 2030 eta Lanbide Heziketako Agenda 2030 programak garatzeko oinarri arautzaileak ezartzen dituen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2023ko irailaren 5eko Aginduaren 12. artikuluak dio aurkeztutako eskabideak aztertzeko balorazio-epaimahai bat eratuko dela, honako hauek osatua: Ingurumen Hezkuntza, Prestakuntza eta Sentsibilizazioko Zerbitzuko arduradunak, batzordeburu-lanak egingo dituena; eta Ingurumen Sailburuordetzako bi teknikarik, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak izendatuak. Sailburuordetza horretan antzinatasun handiena duen pertsonari dagozkio idazkari-zereginak. Balorazio-epaimahaiaren osaera izenduna EHAAn argitaratuko da, EAEONALTBren 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Esandakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei Eskolako Agenda 2030 eta Lanbide Heziketako Agenda 2030 programak garatzeko ematen zaizkien dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteaz arduratuko den balorazio-epaimahaiko kide izendatzea pertsona hauek:

Lehendakaria:

Joseba Ruiz de Loizaga Lafuente, Ingurumen Hezkuntza, Prestakuntza eta Sentsibilizazioko Zerbitzuko arduraduna.

Kideak:

Aitana Martínez de Morentin Jurado, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako teknikaria.

Saioa Torres Zurutuza, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako teknikaria, idazkaria izango dena.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 13a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.


Azterketa dokumentala