
182. zk., 2023ko irailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4383
AGINDUA, 2023ko abuztuaren 29koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación the Walk On Project-The Walk On Project Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.
2023ko martxoaren 23an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación The Walk On Project-The Walk On Proyect Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazioaren patronatuak 2023ko otsailaren 6an erabaki zuen aldaketa, eta publiko bihurtu zen 2023ko otsailaren 22an, Bilbon, Lorena Lamana Riesco notario andrearen aurrean (protokolo-zenbakia: 510). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.
Hartutako erabakiaren bidez, estatutu-testu osoa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean xedatutakora egokitzen da, eta honako artikulu hauek aldatzen dira: 3. artikulua, fundazioaren helburuei buruzkoa; 13. artikulua, patroi-karguaren iraupenari buruzkoa; eta 20. artikulua, gobernu-organoaren berezko eginkizunei buruzkoa.
Fundazioaren helburuen aldaketa aldez aurretik onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak, 2023ko abuztuaren 24ko txostenean jasotakoaren arabera.
Ildo horretan, adostutako aldaketen ondoren, fundazioaren helburuak honako hauek izango dira:
«Hauek dira fundazioaren interes orokorreko helburuak: gaixotasun arraroei buruzko informazioa eta sentsibilizazioa, bereziki neuroendekapenezkoak, eta gaixotasun horiek gaixoengan eta haien familia-ingurunean dituzten ondorioak; gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko funtsak biltzea eta funts horiek aztertzeko dauden erakundeen esku jartzea; gaixoekiko eta haien familiekiko elkartasuna adierazteko eta ospatzeko moduak bideratzea; gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako terapiak ikertzeko proiektuak diruz laguntzea; ekitaldiak egitea eta antolatzea; sustapen turistikoa, bereziki gaitasun bereziak dituzten pertsonei egokitutakoa, esku hartzeko eremu geografikoetan; eta desgaitasunaren mundurako irtenbideen ikerketa, garapena eta berrikuntza».
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Fundación The Walk On Project-The Walk On Project Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Agindu honen datarekin, 2023ko martxoaren 22an Bilbon Lorena Lamana Riesco notario andrearen aurrean egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 510).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 29a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
RSS