Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2023ko irailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4378

EBAZPENA, 2023ko irailaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita María José Ezeizabarrena Segurola andreak gainditu egin duela 2022ko uztailaren 20ko Ebazpenak (2022ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Hizkuntzalaritza Orokorra» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du María José Ezeizabarrena Segurola andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***3532**. Kodea: PLC8L1 – D00114-1. Jakintza arloa: Hizkuntzalaritza Orokorra. Saila: Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Eman beharreko gaiak: «Hizkuntzalaritza I» eta «Psikolinguistika»

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2023ko irailaren 13a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala