
182. zk., 2023ko irailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4377
1820/2023 EBAZPENA, irailaren 7koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Ángeles Vicente Rivera andrea Administrazioko Taldeburu (Langileen Saila – Izendapenen Arloa) kargutik kendu egin den, berak eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen apirilaren 28ko 673/2017 Ebazpenaren bidez, María Ángeles Vicente Rivera andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Administrazioko Taldeburu (Langileen Saila – Izendapenen Arloa) izendatu zuten (2017ko maiatzaren 23ko EHAA).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Ángeles Vicente Rivera andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Administrazioko Taldeburu (Langileen Saila – Izendapenen Arloa) lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko urriaren 26ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango du eragina.
Hirugarrena.– Interesdunari eta ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2023ko irailaren 7a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.
RSS