Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2023ko irailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
4375

135/2023 DEKRETUA, irailaren 19koa, Euskal Zibersegurtasun Agentziaren zuzendari nagusia izendatzeko dena.

Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzeko ekainaren 29ko 7/2023 Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak proposatuta, Administrazio Kontseiluko presidentea den aldetik, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko irailaren 19an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Francisco Javier Diéguez Barriocanal jauna Euskal Zibersegurtasun Agentziaren zuzendari nagusi izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2023ko irailaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko irailaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala