Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2023ko irailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4351

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 214/2023 prozedura arruntean.

Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea honako prozedura hau:

214/2023 prozedura arrunta: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, agindu honen aurka aurkeztua: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko martxoaren 22ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatutako 28. eta 27. destino-osagarriko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketaren deialdia egiten duena.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 6a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala