Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2023ko irailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4350

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Salako 2. sekzioan bideratutako 149/2023 prozedura arruntean dauden interesdunak.

Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Salako 2. sekziora bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

149/2023 prozedura arrunta: Funtzio Publikoko sailburuordearen 2022ko azaroaren 25eko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ezesten dituen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, indarrean dauden lan-poltsen zerrendak argitaratzea xedatzen da, Funtzio Publikoko sailburuordearen 2022ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren arabera.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 12a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala