Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2023ko irailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4346

IRAGARKIA, Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen bat jakinarazteko dena; ebazpen horren bidez, funtzionario bati noizbehinkako aurrerakina itzultzeko agintzen da.

Aipatutako ebazpena pertsonalki jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, honako ohar hauekin:

1.– Espedientea eta ebazpenaren testu osoa eskuragarri ditu Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Langileen Kudeaketa Arloa Teknikoan, alegia.

2.– Interesdunak hilabeteko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, 210 euroko zenbatekoa itzultzeko, ES81 2095 0611 0521 3100 0143 banku-kontuan sartuta, eta adierazi behar zaio, horrela egiten ez badu, ebazpena irmoa denean, espedientea agentzia betearazleari igorriko zaiola, premiamendu-bidetik edo zuzenbidez prozesatzen den beste edozein bidetik kobra dezan.

3.– Interesdunak hilabeteko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 1a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala