Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2023ko irailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4343

EBAZPENA, 2023ko irailaren 15ekoa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Barakaldo eta Trapagarango udal-mugarteetan Iparaixe II Parke Eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaerarako lehia-prozedura ebazten da.

Espediente-zenbakia: 48 GEY 2023 00022.

AURREKARIAK

Bat.– 2023ko uztailaren 6an, Erasp Spain SLk aurretiko administrazio-baimena eskatu zuen Iparaixe II Parke Eolikorako, Bizkaiko Barakaldo eta Trapagarango udal-mugarteetan.

Bi.– Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jarri zen dagokion eskaera, lehian eskaera egin ahal izateko. Iragarkia 2023ko abuztuaren 4ko Bizkaiko Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta 2023ko abuztuaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

Hiru.– Erregelamenduak aurreikusitako epean ez da lehia-prozeduraren barruan baimen-eskaera gehiagorik aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Elektrizitatearen Sektoreari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 21. artikuluak, Energia elektrikoaren instalazioak garraiatu, banatu, merkaturatu, hornitu eta baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak ezartzen dute energia elektrikoa ekoizteko parke eolikoak eraikitzeko aldez aurretiko administrazio-baimena behar dela.

Bi.– Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako lege-aginduak eta oro har aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariak honako hau

EBAZTEN DU:

Erasp Spain SLk aurkeztutako aurreproiektua aukeratzea Iparaixe II Parke Eolikorako, Bizkaiko Barakaldo eta Trapagarango udal-mugarteetan. Izan ere, aurkeztutako eskaera bakarra izan da, eta lehiaren prozedura ebazteko nahitaezko dokumentazioa aurkeztu zuen.

Ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, sei hilabeteko epean Erasp Spain SLk aurkeztu beharko du 115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako dokumentazioa, aldez aurreko administrazio-baimena izapidetzeko.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; beraz, beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, horrela ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbao, 2023ko irailaren 15a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala