Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2023ko irailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ZIGOITIKO UDALA
4338

IRAGARKIA, 2023ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozeduraren barruan.

2023ko abuztuaren 16ko 372 zenbakidun Alkatetza Dekretuaren bidez, honako akordio hau onartu da:

Lehenengoa.– Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren mendeko plazen enplegu publikoaren eskaintza onartzea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriarekin bat etorriz:

– Administrari Laguntzaile (2) plaza 1, Administrazio Orokorreko Eskalakoa, C2 Taldekoa, derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna duena.

Bigarrena.– Udalaren iragarki taulan eta ALHAOn argitaratzea, eta EHAAn laburpena argitaratzea.

Hirugarrena.– Aldi baterako egonkortzeko eskaintzan jasotako plazak betetzeko deialdiaren ebazpena 2024ko abenduaren 31 baino lehen eman beharko da.

Laugarrena.– Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioari ziurtatzea, Aurrekontuen eta Gastuen Estatu Idazkaritzaren bidez, eragindako eremu bakoitzean aldi baterako okupatutako egiturazko plazen kopurua.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke alkateari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluen arabera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, edo, zure bizilekuari dagokion lekuan, aukeran, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin bat eginez. Aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzea erabakitzen bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri hura berariaz ebatzi arte edo isilbidez ezetsi arte.

Ondategi, 2023ko irailaren 11.

Alkatea,

JAVIER GORBEÑA GARCÍA.


Azterketa dokumentala