Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2023ko irailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4336

1988/2023 EBAZPENA, irailaren 6koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez baliogabetzen den María Eugenia Ortega Horrillo andreari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Olagibeleko Lehen Mailako Arretako Unitateburua lanpostuaren eginkizunak esleitzea.

880/2020 Ebazpenaren bidez, María Eugenia Ortega Horrillo andrea izendatu zen Olagibeleko Lehen Mailako Arretako Unitateburua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Eugenia Ortega Horrillo andreari, berak hala eskatuta, Olagibeleko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko ekainaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 6a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala