Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2023ko irailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
4335

EBAZPENA, 2023ko irailaren 7koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2023ko irailaren 7ko Ebazpena, kide batzuk oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2017ko abenduaren 1ean eman zuen Ebazpenaren, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoaren, hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (EHAA, 238. zk., abenduaren 15ekoa), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinarazten da 2023ko irailaren 7an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko irailaren 7ko Ebazpena, kide batzuk oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 7a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.


Azterketa dokumentala