Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2023ko irailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
4334

IRAGARKI argigarria, Visesa Elkarte Publikoaren babes publikoko etxebizitza tasatuaren (Bilboko Zorrotzaurreko Eremu Mistoaren AI-1-eko EU-1-ean kokatuta) RD-3 partzela besterentzeko argitaratutako iragarkiari buruzkoa.

CON-2023-PA-001 / Lurzoruak besterentzea.

Lizitatzaile interesdun batek espediente horretako Aldi Baterako Enpresa Elkarteen kaudimen- eta hautaketa-irizpideak betetzeari buruz egindako kontsultaren ondorioz, Bilboko Zorrotzaurreko Eremu mistoko AI-1eko EU-1ean dagoen babes publikoko etxebizitza tasatuaren RD-3 partzela besterentzeko baldintzen pleguaren 25. klausularen ohar argigarria egin da; besterentze hori 2023ko ekainaren 22ko EHAAn (118. zk.) argitaratu zen.

Ohar argigarria eskuragai dago Visesaren webgunean (https://www.visesa.euskadi.eus/albistea/2023/visesa-sozietate-publikoak-lehiaketa-publikoaren-deialdia-egin-du-bilboko-zorrotzaurre-eremu-mistoko-ai-1eko-1-euan-babes-ofizialeko-etxebizitza-tasatuen-rd-3-partzela-besterentzeko/webvis00-detnot/eu/).

Horren ondorioz, eskaintzak aurkezteko epea 2023ko urriaren 6ra arte luzatu da, 13:00ak arte.

Lizitatzaileei eta espediente honen gainean interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie hau.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 12a.

VISESAko zuzendari nagusia,

CARLOS QUINDÓS FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala