Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2023ko irailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKADIKO EKONOMIA-ARDURALARITZAKO EPAITEGIA
4333

IRAGARKIA, 2023ko irailaren 4koa, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko idazkariarena, zeinaren bidez Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Auzitegiak harturiko hainbat erabaki eta haren eskumenekoak diren bestelako egintzak jakinarazten baitira.

Zergen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112.1 eta 234.4 artikuluetan eta Zergen Lege Orokorra garatzen duen Erregelamendu Orokorra onartzen duen maiatzaren 13ko 520/2005 Errege Dekretuaren 50.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, zerrendatutako jakinarazpenak Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Auzitegiko Idazkaritzan gordailatuko dira (Gaztelako Atea 15, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Epe horretan, interesdunak, zuzenean edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. artikuluan eskatzen diren baldintzak betetzen dituen ordezkari baten bidez, egintzaren kopia jaso ahal izango du Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Auzitegiaren Idazkaritzan, hartu-agiria sinatu ondoren. Epealdi hori igarotakoan ez bada agertu, jakinarazpena egintzat joko da legezko ondorio guztietarako jarritako epealdia amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 4a.

Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko idazkaria,

OLATZ GARCÍA ETXEBARRIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala