
179. zk., 2023ko irailaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4330
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita enpresen I+G Hazitek laguntzen harira –Hazitek Programa– (Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak emanak) arau-haustearen espedientea ireki dela.
Aipaturiko ebazpena aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen dena betetzeko.
Interesdunak 15 eguneko epea du egokitzat jotzen dituen alegazioak, dokumentuak edo informazioa aurkezteko, frogaldia hasi dadila eskatzeko, eta egokitzat jotzen dituen frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea aztertu ahal izango du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 6. solairua, Lakua I eraikina).
Hori guztia argitara ematen da interesdunak jakin dezan, berarentzako jakinarazpena baita.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 11.
Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.