
179. zk., 2023ko irailaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 8 orri.)
- EPUB (487 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4328
EBAZPENA, 2023ko irailaren 11koa, Kulturako sailburuordearena, 2023. urtean arte eszenikoak ekoizteko emandako laguntzen berri ematen duena.
2023ko apirilaren 5ean argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko martxoaren 21eko Agindua, zeinaren bidez ezarri baitzen arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko araubidea.
Agindu horren 11.5 artikuluaren arabera, Kulturako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradunei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko martxoaren 21eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta onuradunak argitaratzea. Ebazpenari atxikitako eranskinean dago zerrenda.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 11.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.