
179. zk., 2023ko irailaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 1 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4318
EBAZPENA, 2023ko irailaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Karin van der Worp andreak gainditu egin duela 2023ko martxoaren 15eko Ebazpenak (2023ko martxoaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Karin van der Worp andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. AIZ zkia.: ***1579**. Kodea: AGC8L1 – D00322-21. Jakintza arloa: Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak. Saila: Hezkuntza Zientziak. Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Hezkuntza Ikerketarako Hastapenak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2023ko irailaren 11.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.