Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2023ko irailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4300

770/2023 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Erizaintzako Zuzendaritzako Giza Baliabideen Ondoko lanpostua izendapen aske bidez hautatzeko deialdia.

Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen maiatzaren 2ko 332/2023 Ebazpenaren bidez, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Erizaintzako Zuzendaritzako Giza Baliabideen Ondoko lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen (2023ko ekainaren 8ko EHAA, 108 zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da eskabiderik aurkeztu.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Erizaintzako Zuzendaritzako Giza Baliabideen Ondoko lanpostua betetzeko deialdia.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2023ko irailaren 1a.

Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,

ASIER ESNAL ALBIZU.


Azterketa dokumentala