Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2023ko irailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4278

IRAGARKIA, 2023ko abuztuaren 31koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, errekurtso-fasean dauden zenbait entzunaldi jakinaraztekoa, dekretu honetan jasotako dirulaguntzei buruzkoak: Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretua.

Ezinezkoa izan da entzunaldi horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunari jakinarazten zaie ezen, eskatutako dirulaguntza eman ala ez zehaztu ahal izateko, haien espedientearekin lotutako alegazioak, egiaztagiriak eta dokumentazioa aurkeztu beharko dituela, 15 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzaren egoitzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Halaber, interesdunari jakinarazten zaio eskuragai duela zerrendako entzunaldien testu osoa, aipatutako helbidean. Eranskinean aipatutako interesduna jakitun egon dadin ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 31.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala