Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2023ko irailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4257

AGINDUA, 2023ko irailaren 5ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Sara Barreal Jimenez andrea Erakunde Harremanetarako aholkulari kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege horrek emandako eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Sara Barreal Jimenez andrea Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Erakunde Harremanetarako aholkulariaren kargutik kentzea (5230. kodea, 6. dotazioa), Administrazioan beste kargu bat betetzeagatik, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2023ko irailaren 8tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 5a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala