
174. zk., 2023ko irailaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4230
IRAGARKIA, 2023ko abuztuaren 30ekoa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, dekretu honetan jasotako dirulaguntzei buruzko espedienteen ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen zenbait ebazpen jakinaraztekoa: Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretua.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik ematen da argitara iragarki hau, interesduna jakitun egon dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta bat datozen gainerako xedapen aplikagarrietan.
Horretarako, interesdunari jakinarazten zaio eskuragai duela zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzaren egoitzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 30a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.
RSS