
174. zk., 2023ko irailaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4216
1786/2023 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Cristina Fuentes Azpiroz andrea Administrazio eta Kudeaketa Saileko Buru (Langileen Administrazio Arloa) kargutik kentzen den, berak eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen martxoaren 11ko 212/2019 Ebazpenaren bidez, Cristina Fuentes Azpiroz andrea izendatu zuten Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Administrazio eta Kudeaketa Saileko buru (Langileen Administrazio Arloa) (2019ko martxoaren 17ko EHAA).
Ikusirik ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Cristina Fuentes Azpiroz andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Administrazio eta Kudeaketa Saileko buru (Langileen Administrazio Arloa) kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko ekainaren 22ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2023ko abuztuaren 30a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.
RSS