Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2023ko irailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4201

ERABAKIA, 2023ko ekainaren 28koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurarena, zeinaren bidez onartzen baita Irakasle eta Ikertzaileen gehigarrizko ordainsari osagarrien urtebeteko deialdia, osagarriak esleitzeko ebaluazioa eskatzeko.

María Pilar Elorrieta Santo Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko idazkari nagusiak honako hau

ZIURTATZEN DU:

Bi mila eta hogeita hiruko ekainaren 28an bilduta, Gizarte Kontseiluaren berrehun eta hogeita hamargarren osoko bilkurak beherago aipatzen den erabakia hartu zuen aztergai-zerrendako hamaikagarren puntuaz, zeinak honela baitzioen: Irakasle eta Ikertzaileen gehigarrizko ordainsari osagarrien urtebeteko deialdia, osagarriak esleitzeko ebaluazioa eskatzeko.

Lehenengoa.– Onartzea erabaki honi erantsitako UPV/EHUko Irakasle-ikertzaileen Ordainsari Osagarri Gehigarrien urteko deialdia.

Bigarrena.– Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara ematea erabaki hau eta erantsitako deialdia.

Errekurtsoak.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoa betez, jakinarazten da egintza honek administrazio bidea agortzen duela, Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38-4 artikuluak jaso bezala. Egintzaren auka, errekurtsoa jar daiteke bi hilabeteko epean Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan, erabaki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2023ko ekainaren 28a.

Idazkari nagusia,

MARÍA PILAR ELORRIETA SANTOS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala