Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2023ko irailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4200

EBAZPENA, 2023ko irailaren 5ekoa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan angularen arrantza profesionala arautzen duen eta angula-arrantzale profesionalen erregistroa sortzen duen dekretu-proiektua.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak prestatu du Euskal Autonomia Erkidegoan angularen arrantza profesionala arautzen duen eta angula-arrantzale profesionalen erregistroa sortzen duen dekretu-proiektua.

Ekainaren 30eko 6/2002 Legeak 17.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten dieten xedapen orokorrak jendaurrean jarriko dira, xedapenen ezaugarriek hala gomendatzen dutenean.

Horrenbestez, proiektua jendaurrean jartzen da, hilabetez, aldez aurretik onartu den xedapenaren testua Euskal Autonomia Erkidearen Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Azaldutako guztia dela bide, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoan angularen arrantza profesionala arautzen duen eta angula-arrantzale profesionalen erregistroa sortzen duen dekretu-proiektua. Hilabetez jarriko da, Euskal Autonomia Erkidearen Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean argitaratuko da.

2.– Epe horretan, pertsona fisiko edo juridiko orok, izan publikoa nahiz pribatua, aukera izango du dekretu-proiektua kontsultatzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus). Gainera, egoki iritzitako alegazioak egin ahal izango dituzte aipatutako egoitzetan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 5a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala