Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2023ko irailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4197

1782/2023 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Izaskun Etxezarreta Altuna andrea Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Idazkari kargutik kendu egin den, berak eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen abenduren 10eko 1218/2014 Ebazpenaren bidez, Izaskun Etxezarreta Altuna andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Idazkari izendatu zuten (2014ko abenduaren 22ko EHAA).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Izaskun Etxezarreta Altuna andrea, berak hala eskatuta, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Idazkari lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko abuztuaren 7ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena.– Interesdunari eta ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2023ko abuztuaren 28a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala