Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2023ko irailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4163

3/2023 FORU DEKRETU ARAUEMAILEA, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa.

Gipuzkoako Lurralde Historikoan, balio erantsiaren gaineko zerga martxoaren 3ko 3/1986 Foru Arauak arautu zuen lehen aldiz, eta, horrekin, erantzuna eman zitzaion maiatzaren 13ko 12/1981 Legearen bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna balio erantsiaren gaineko zergara egokitzeari buruzko abenduaren 27ko 49/1985 Legean arauak emateko eta zerga ordainarazteko jaso zen gaikuntzari, baita Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeak zerga hori ezartzeko ekarri zuen beharkizunari ere.

Europako Ekonomia Erkidegoan barne merkatua errealitate bihurtu zedin –Erkidegoaren helburu nagusietariko bat, hain zuzen– beharrezko gertatu zen mugetan kontrol fiskalak kentzea merkantzien, pertsonen, zerbitzuen eta kapitalen joan-etorri askea bermatzeko, eta horrek behartu zuen erregulazio berri eta espezifiko bat aplikatzera balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako. Lurralde erkidean erregulazio hori Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legean gauzatu zen.

Erregulazio berriaren ondorioz, Gipuzkoako Lurralde Historikoko araudia abenduaren 28ko 37/1992 Lege berrira egokitu behar izan zen, eta hori abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuaren bidez egin zen, garai hartan indarrean zegoen Ekonomia Itunaren 27. artikuluan ezarritakoa betez (maiatzaren 13ko 12/1981 Legearen bidez onetsitako Ekonomia Ituna). Artikulu horrek esaten zuen ezen balio erantsiaren gaineko zerga, baliokidetasun errekargua barne, Estatuak une bakoitzean ezarritako arau substantibo eta formal berberen arabera arautuko zela, eta lurralde historikoetako erakunde eskudunek ahalmena zutela bai aitorpen eta ordainketa ereduak onesteko eta bai likidazio aldi bakoitzeko ordainketa epeak zehazteko. Baina eredu horietako datuak, gutxienez, lurralde erkidean erabiltzen diren berberak izan behar ziren; eta epe horiek, berriz, ezin ziren izan Estatuko Administrazioak ezarritakoez oso bestelakoak.

Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunak gero izan dituen aldaketek (lehenengoa maiatzaren 13ko 12/1981 Legearen bidez onetsi zen eta bigarrena maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez), ez dituzte aldarazi balio erantsiaren gaineko zergaren ituntze erregelak, baina bai, ordea, ordainarazpenari dagozkionak.

Testuinguru horretan, abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudia Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legera egokitu zuenak, aldaketa ugari izan zituen, eta haren edukia Estatuak une bakoitzean egindako aldaketetara egokituz joan zen.

Komeni da argi uztea ezen Gipuzkoako Foru Aldundiak onetsi zuen erregulazioak, geroago, Gipuzkoako Batzar Nagusien oniritzia jaso zuela, aurrenik Zergei buruzko urtarrilaren 31ko 1/1985 Foru Arau Orokorraren 13. artikuluan, gero martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauaren 8. artikuluan, eta, azkenik, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauaren 14. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Egokitzapen hori, hala ere, 2012tik aurrera eten zen. Une hartan, uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuak, aurrekontu egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoak, besteak beste, balio erantsiaren gaineko zergaren tasa orokorra eta murriztua igo zituen: 100eko 18tik 100eko 21era eta 100eko 8tik 100eko 10era, hurrenez hurren.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 1998az geroztik segitutako bidetik jarraituz, Gipuzkoako zerga ordenamendura ekarri zuen aldaketa hori, eta, horretarako, abuztuaren 28ko 4/2012 Foru Dekretu-Araua onetsi zuen, balio erantsiaren gaineko zerga eta tabako laboreen gaineko zerga berezia aldatzen dituena. Hala ere, foru dekretu-arau hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko Batzar Nagusietan aurkeztu zenean bertan baliozkotu edo indargabetu zedin, batzar nagusiak ez ziren ados agertu testuan jasotako neurriekin, eta, batik bat, balio erantsiaren gaineko zergaren tasak igotzearekin, eta 2012ko irailaren 19ko Ebazpenaren bidez hura indargabetzea erabaki zuten.

Horrek berekin ekarri zuen Gipuzkoan desoreka bat egotea balio erantsiaren gaineko zergari buruz indarrean zegoen foru araudiaren eta Ekonomia Itunaren arabera aplikatu behar zenaren artean. Sortutako egoerari erantzuteko, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak, balio erantsiaren gaineko zergaren araudia interpretatu eta argitzeko eman zuen urriaren 3ko 886/2012 Foru Aginduaren bidez, adierazi zuen Gipuzkoako Lurralde Historikoaren esparruan aplikatzekoa izango zela Gipuzkoako araudia Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Legera egokitzen duen abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretua, betiere aurrekontu egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren aurka ez zegoen guztian, Ekonomia Itunean ezarri bezala.

Harrezkero, eta 886/2012 Foru Aginduan adierazten zen moduan, Gipuzkoako Lurralde Historikoan balio erantsiaren gaineko zergaren erregulazioak bi arau esparru izan ditu erreferentzia gisa: 102/1992 Foru Dekretua batetik, eta 37/1992 Legea bera bestetik.

Egoera hori konpontzeko, urtarrilaren 17ko 1/2023 Foru Arauak, 2023. urterako zenbait zerga aldaketa onesten dituenak, bi foru arau aldatu zituen, hain zuzen ere, martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra, eta uztailaren 12ko 6/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketari, Gobernuari eta Administrazioari buruzkoa, eta horren helburua izan zen Gipuzkoako ordenamendu juridikoan zuzenbidearen beste figura bat sartzea gure zerga araudia Ekonomia Itunaren arabera lurralde erkidean ezarritako arau substantibo eta formal berberei jarraituz arautu behar diren zergetara egokitu ahal izan dadin.

Horrela, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauaren 13. artikuluko 5. apartatuak xedatzen du ezen Foru Aldundiak foru dekretu arauemaileak eman ahal izango dituela, haien xede bakarra Gipuzkoako Lurralde Historikoko araudia egokitzea denean, baldin eta, maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren arabera, lurralde historiko horretan araubide erkideko lurraldean dauden arau substantibo eta formal berberak bete behar badira.

Bestalde, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 8. artikuluak xedatzen du ezen, Foru Aldundiak, Batzar Nagusiek eskuordetuta, zerga arloko xedapen arauemaileak eman ahal izango dituela, foru arau baten mailarekin, haien xede bakarra Gipuzkoako Lurralde Historikoko araudia egokitzea denean, baldin eta, maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren arabera, lurralde historiko horretan araubide erkideko lurraldean dauden arau substantibo eta formal berberak bete behar badira.

Horri dagokionez, gorago aipatutako urtarrilaren 17ko 1/2023 Foru Arauak honako hau dio lehen xedapen gehigarrian: Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2/2005 Foru Arauaren 8. artikuluan eta 6/2005 Foru Arauaren 13. artikuluan aurreikusten diren zerga arloko foru dekretu arauemaileen bidez, urtebeteko epean, 1/2023 Foru Araua indarrean jartzen denetik aurrera, egokitu behar du maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren arabera araubide erkideko lurraldean dauden arau substantibo eta formal berberei jarraituz arautu behar diren zergen erregulazioa.

Hortaz, agindu hori betez, proiektuaren helburua da balio erantsiaren gaineko zergaren araudi eguneratua jasoko duen foru dekretu arauemaile bat onestea, Estatuan indarrean dagoen araudiaren termino berdinetan. Funtsezkoenean, araudi hori Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legean jasotzen da.

Erregulazio berriari heltzen zaion unean arau testuingurua zein den kontuan hartuta, komenigarritzat jo da egitura erregulatorioa ahalik eta gutxien aldatzea, eta, horren ondorioz, foru dekretu arauemaileak 102/1992 Foru Dekretuan aurreikusita dauden titulu, kapitulu, sekzio, artikulu eta apartatuen korrelazio bera jasotzen du, baita 37/1992 Legean jasotzen direnena ere, dekretu hori lege horretara egokituta ez dagoen partean. Horrek berekin dakar foru dekretu arauemailean edukirik gabeko parte batzuk agertzea indarrean dauden gainerako edukien korrelazioa mantentzeko, nahiz eta horrek, aldi berean, erraztu egiten duen zergaren araudi substantiboa garatzen duten xedapenetan konkordantzia egotea igorpenen artean (ereduak onesteko foru aginduetan, interpretazio ebazpenetan eta gainerako erregelamenduzko xedapenetan, esate baterako).

Horrenbestez, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak proposaturik, eta Diputatuen Kontseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:
ATARIKO TITULUA
IZAERA ETA APLIKAZIO EREMUA

1. artikulua.– Zergaren izaera.

Balio erantsiaren gaineko zerga zeharkako tributu bat da, kontsumoaren gainean aplikatzen dena eta honako eragiketak zergapetzen dituena, foru dekretu arauemaile honetan aurreikusitako moduan eta baldintzetan:

a) Enpresaburuek edo profesionalek egindako ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak.

b) Batasun barruko ondasun eskurapenak.

c) Ondasunen inportazioak.

2. artikulua.– Aplikatzekoak diren arauak.

Bat.– Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunak, maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onetsiak, 27. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoaren esparruan, zerga exijituko da foru dekretu arauemaile honetan eta berau garatzen duten xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Bi.– Zerga hau aplikatzeko garaian, aintzat hartuko da Espainiako Estatuak izenpetuta eta berretsita dituen edo gerora izenpetzen eta berresten dituen nazioarteko itun eta hitzarmenetan xedatutakoa.

2 bis artikulua.– Zergaren ordainarazpena eta zerga egoitza.

Bat.– Zergaren ordainarazpena Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo du, jarraian zehazten diren arauen arabera:

1.a Aurreko urtean 10 milioi eurotik gorako eragiketa bolumen osoa izan ez duten subjektu pasiboek Gipuzkoan baldin badute zerga egoitza, Gipuzkoako Foru Aldundiari ordainduko diote zerga, eragiketak egiten diren lekua edozein dela ere.

2.a Aurreko urtean subjektu pasiboek 10 milioi eurotik gorako eragiketa bolumen osoa izan dutenean eta eragiketak Gipuzkoan bakarrik egiten dituztenean, Gipuzkoako Foru Aldundiari tributatuko diote oso-osorik, zerga egoitza non duten kontuan hartu gabe.

3.a Subjektu pasiboak aldi berean Gipuzkoan eta beste lurralde batean edo batzuetan jarduten badu, eta aurreko urteko eragiketa bolumen osoa 10 milioi eurotik gorakoa izan bada, Gipuzkoako Foru Aldundiari ordainduko dio zerga, Gipuzkoan egindako eragiketa bolumenaren proportzioan, zerga egoitza non duen kontuan hartu gabe. Eragiketa bolumena zehazteko, artikulu honetan ezartzen diren konexio puntuak aplikatuko dira.

Bi.– Eragiketa bolumen osotzat hartuko da subjektu pasiboak bere jardueraren barruan egindako ondasun entrega eta zerbitzu prestazioetan lortzen dituen kontraprestazioen zenbatekoa, balio erantsiaren gaineko zerga eta, egonez gero, baliokidetasun errekargua alde batera utzita.

Jarduera hasten den kasuan, 10 milioi euroko kopurua zenbatzeko, lehenengo urte naturalean egindako eragiketa bolumena hartuko da kontuan. Jardueran emandako lehen urtea ez badator bat urtebete naturalarekin, kopuru hori zenbatzeko, jardueraren hasieratik egindako eragiketak urtebetera eramango dira.

Hiru.– Subjektu pasibo batek lurralde batean edo bestean jarduten duela ulertuko da, lurralde horietan ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak egiten dituenean hurrengo seigarren apartatuan ezarritako konexio puntuekin bat.

Lau.– 1.– Zerga honen ondorioetarako, zergari lotutako eragiketak Gipuzkoan egindakotzat joko dira erregela hauen arabera:

1.a Ondasun entregak.

A) Ondasun higigarri gorpuzdunen entregen kasuan, Gipuzkoako Lurralde Historikotik jartzen direnean eskuratzailearen esku.

Ondasunak garraiatu behar badira eskuratzailearen esku jartzeko, entrega Gipuzkoan egiten dela joko da bidalketa edo garraioa hastean ondasunak Gipuzkoan daudenean. Erregela horrek salbuespen hauek izango ditu:

a) Entrega egiten duenak eraldatutako ondasunak badira, entregatutako ondasunak eraldatzeko azken prozesua Gipuzkoan egin denean.

b) Eragiketaren xedea industria elementuak Gipuzkoatik kanpo entregatu eta instalatzea bada, Gipuzkoan egindako eragiketatzat hartuko da prestaketa eta fabrikazio lanak lurralde horretan egin direnean eta instalazio edo muntaketaren kostua kontraprestazio osoaren 100eko 15 baino handiagoa ez denean.

Aldiz, industria elementuak lurralde honetan entregatu eta instalatzea ez dira hartuko Gipuzkoan egindakotzat, elementu horiek prestatu eta fabrikatzeko lanak lurralde horretatik kanpo egiten direnean eta instalazio edo muntaketaren kostua kontraprestazio osoaren 100eko 15 baino handiagoa ez denean.

c) Beste estatu batetik abiatuta igorri edo garraiatu behar diren ondasunak badira, eta zerga honen araudian ezarritako betekizunak betetzen badira urrutiko salmentaren araubidea aplikatzeko, entrega Gipuzkoan egindakotzat joko da ondasunaren garraioa Gipuzkoan amaitzen denean.

B) Energia elektrikoa ekoizten dutenen entregak, energia sortzeko zentroak Gipuzkoan daudenean.

C) Ondasun higiezinen entregak, ondasunok Gipuzkoan daudenean.

2.a Zerbitzu prestazioak.

A) Zerbitzu prestazioak, Gipuzkoatik egiten direnean.

B) Ondasun higiezinekin zuzenean lotutako prestazioak aurreko letran xedatutakotik kanpo geratzen dira, eta Gipuzkoan egindakotzat hartuko dira ondasun horiek lurralde horretan kokatuta daudenean.

C) Orobat, aseguru eta kapitalizazio eragiketak ere aurreko letretan xedatutakotik kanpo geratzen dira, eta, haiei dagokienez aplikatzekoak izango dira urriaren 21eko 70/1997 Foru Dekretuak, zeinaren bidez Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudia egokitzen baita Zerga, administrazio eta gizarte alorreko neurriei buruzko abenduaren 30eko 13/1996 Legera, aseguru primen gaineko zergaren inguruan 4. artikuluan jasotzen dituen erregelak.

3.a Aurreko 1. eta 2. erregeletan xedatutakoa gorabehera, Gipuzkoako Foru Aldundiak zerga ordainarazteko eskumena izango du subjektu pasiboaren zerga egoitza Gipuzkoan dagoenean, eta betiere, honako eragiketak egiten badira:

A) Nekazaritza, basogintza, abeltzaintza edo arrantzako ustiategiek eta arrantza-ontzietako armadoreek beren labore, ustiategi edo harrapaketetatik zuzenean etorritako produktu naturalak inolako eraldaketa prozesutik pasatu gabe egiten dituzten entregak.

B) Garraio zerbitzuak, baita etxez aldatzeko zerbitzuak, atoi zerbitzuak eta garabi zerbitzuak ere.

C) Garraiobideen errentamenduak.

2.– Ondorio horietarako, Gipuzkoako Lurralde Historikoak eremu hauek hartzen ditu barne: bertako lurzorua, zorupea, aire eremua eta alboko urak, jurisdikziopeko urak barne.

Bost.– Artikulu honetan aurreikusitako eragiketak egiten ez dituzten entitateek Gipuzkoako Foru Aldundiari ordainduko diote zerga, zerga egoitza lurralde horretan baldin badute.

Sei.– Ondasunen batasun barruko trafikoarekin lotutako eragiketetan, zergaren ordainarazpena aurreko lehen apartatuan adierazitako terminoetan egingo da, hurrengo zazpigarren eta zortzigarren apartatuetan zehazten diren kasuetan izan ezik.

Zazpi.– Garraiobide berrien batasun barruko eskurapenetan, eskuratzaileak partikularrak badira edo garraiobide horiek eskuratzen dituztenen eragiketak balio erantsiaren gaineko zergatik erabat salbuetsita edo ez-lotuta badaude, zergaren ordainarazpena Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo du garraiobide horiek Gipuzkoan behin betiko matrikulatzen direnean.

Zortzi.– Gipuzkoako Foru Aldundiak zerga ordainarazteko eskumena izango du subjektu pasiboaren zerga egoitza Gipuzkoan dagoenean, betiere, eragiketa hauek badira:

a) Batasun barruko ondasun eskurapenak, baldin eta, zergari lotuta egonik hala aukeratzeagatik edo zergaren araudian ezarritako muga kuantitatiboa gainditzeagatik, subjektu pasibo hauek egiten badituzte: zerga osorik edo partez kentzeko eskubiderik ez dakarten eragiketak bakarrik egiten dituzten subjektu pasiboek, edo enpresaburu edo profesional gisa jarduten ez duten pertsona juridikoek.

b) Araubide sinplifikatua, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia edo baliokidetasun errekarguaren araubidea aplikatuta egiten diren batasun barruko ondasun eskurapenak.

Bederatzi.– Artikulu honetako aurreko apartatuetan xedatutakoa eragotzi gabe, subjektu pasiboak behartuta egongo dira erregularizatzera beren jarduerari dagozkion ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak erregulartasunez egiten hasi aurreko likidazio aldietan administrazio desberdinei aplikatutako tributazio proportzioak, ondasun entrega edo zerbitzu prestazio horiek erregulartasunez egiten hasi ondorengo lehen urte natural osoan haietako bakoitzari dagozkion tributazio proportzioak aplikatuta, jarraian zehazten diren egoeretako batean daudenean:

a) Ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak erregulartasunez egiten hasi aurreko likidazio aldietan beste zerga administrazio batek ordainarazi dienean zerga subjektu pasiboei, eta hurrengo likidazio aldietan zergaren ordainarazpena Gipuzkoako Foru Aldundiak egiten dienean.

b) Ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak erregulartasunez egiten hasi aurreko likidazio aldietan Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainarazi dienean zerga, eta hurrengo likidazio aldietan zergaren ordainarazpena beste zerga administrazio batek egiten duenean.

c) Aurreko a) eta b) apartatuetan aipatutako likidazio aldietako batean zerga Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainarazita egonik, Foru Aldundi honi dagozkion tributazio portzentajeetan aldaketak izan direnean edo edozein zerga administraziori aplikagarri zaizkion tributazio portzentajeak berrogei puntutik gora aldatu direnean, hori guztia ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak erregulartasunez egiten hasi aurreko likidazio aldietako tributazio portzentajeekiko.

Erregularizazio hori egiteko, subjektu pasiboek foru dekretu arauemaile honetako 164.Bat.8 artikuluan aipatzen den aitorpena aurkeztu beharko diete ukitutako zerga administrazio guztiei, baina aitorpen horrek ez du izango inolako ondorio ekonomikorik haien aurrean.

Hamar.– Identifikazioko estatu kidea Espainia den kasuetan, Erkidegoan (baina ez kontsumoko estatu kidean) finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalek enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duten hartzaileei emandako zerbitzu prestazioei, batasun barruko urrutiko ondasun salmentei, interfaze digital baten bidez egiten diren barruko ondasun entrega batzuei, eta hirugarren herrialde edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentei zerga ordainarazteko garaian araubide berezia aplikatzeko eskumena (horiek guztiak foru dekretu arauemaile honen IX. tituluko XI. kapituluan jasotzen dira), Gipuzkoako Foru Aldundiarena izango da baldin eta araubide horiek aplikatzea foru dekretu arauemaile honen 167. artikuluko seigarren apartatuaren erregelen arabera aukeratu duten enpresaburu edo profesionalak ikuskatzeko eskumena Aldundi horri badagokio.

Hala ere, hirugarren herrialde edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentei aplikatu beharreko araubide berezian bitartekari bat izendatu bada ere, zergaren ordainarazpena Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo du, baldin eta izendatutako bitartekariak ikuskatzeko eskumena hari badagokio foru dekretu arauemaile honen 167. artikuluko zazpigarren apartatuan ezarritako erregelen arabera.

2 ter artikulua.– Zerga egoitza.

1.– Pertsona fisiko batek ohiko bizilekua Gipuzkoan duela jotzeko, erregela hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:

1.a Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergaldiko egun gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan emanik, Gipuzkoan Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi lurralde historikoetako bakoitzean baino egun gehiago ematen duenean. Emandako denbora zenbatekoa izan den konputatzeko, aldi baterako absentziak konputatuko dira.

Kontrako frogarik ezean, pertsona fisiko bat Gipuzkoan bizi dela pentsatuko da haren ohiko etxebizitza bertan dagoenean.

2.a Interesen gune nagusia Gipuzkoa duenean. Zergadun batek bere interesen gune nagusia Gipuzkoan duela pentsatuko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarriaren zatirik handiena Euskal Autonomia Erkidegoan lortzen duenean eta Gipuzkoan lortutako zerga oinarria beste bi lurralde historikoetan lortutakoa baino handiagoa denean. Bi ondorio horietarako, kanpoan utziko dira kapital higigarritik eratorritako errentak eta ondare irabaziak, eta gardentasun fiskalaren araubidean egotzitako oinarriak, profesionala izan ezik.

3.a Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren ondorioetarako aitortu den azken egoitza Gipuzkoan dagoenean.

Bigarren erregela aplikatuko da baldin eta lehenengoa aplikatuta ezinezkoa gertatzen bada zergadunaren ohiko egoitza foru lurraldean edo lurralde erkidean dagoen zehaztea. Lehen eta bigarren erregeletan xedatutakoa aplikatuta gauza bera gertatzen denean, orduan hirugarren erregela aplikatuko da.

2.– Lurralde espainiarrean egoiliar diren pertsona fisikoek ez badute bertan ematen 183 egun baino gehiago urte naturalean zehar, Euskadiko egoiliarrak direla ulertuko da baldin eta beren enpresa edo lanbide jardueren edo beren interes ekonomikoen gune nagusia edo basea Gipuzkoan badago.

Aurreko paragrafoan jasotakoaren arabera pertsona fisikoen ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan badago, pertsona horiek Gipuzkoan bizi direla joko da haien enpresa edo lanbide jardueraren edo interes ekonomikoen gune nagusia edo basea lurralde horretan dagoenean.

3.– Presuntzio egiten bada pertsona fisiko bat lurralde espainiarrean dela egoiliarra, legez banandu gabeko ezkontideak eta haren menpe dauden adingabeko seme-alabek ohiko bizilekua Gipuzkoan dutelako, pertsona fisiko horren ohiko bizilekua Gipuzkoan dagoela pentsatuko da. Presuntzio horren aurka kontrako froga aurkeztu ahal izango da.

4.– Pertsona juridikoek zerga egoitza Gipuzkoan dutela jotzen da haien sozietate egoitza lurralde horretan dagoenean, betiere baldin eta bere negozioen kudeaketa administratiboa eta zuzendaritza bertan zentralizatuta badaude. Beste edozein kasutan, kudeaketa edo zuzendaritza hori non egiten diren, eta toki horri erreparatuko zaio.

Zerga egoitza non dagoen kokatuta ezin bada zehaztu aurreko irizpideen arabera, pertsona juridikoen zerga egoitza Gipuzkoan dagoela pentsatuko da baldin eta, ibilgetuaren baliorik handiena Euskal Autonomia Erkidegoan izanik, ibilgetuak balio handiagoa badu Gipuzkoan beste bi lurralde historikoetako bakoitzean baino.

5.– Sozietate zibilek eta nortasun juridikorik gabeko enteek zerga egoitza Gipuzkoan dutela pentsatuko da, haien kudeaketa eta zuzendaritza lurralde honetan egiten direnean. Kudeaketaren eta zuzendaritzaren irizpidea aplikatuta ezin bada zehaztu non dagoen kokatuta sozietate zibilen eta nortasun juridikorik gabeko enteen zerga egoitza, haien zerga egoitza Gipuzkoan dagoela pentsatuko da baldin eta, ibilgetuaren baliorik handiena Euskal Autonomia Erkidegoan izanik, ibilgetuak balio handiagoa badu Gipuzkoan beste bi lurralde historikoetako bakoitzean baino.

6.– Establezimendu iraunkorren kasuan, administrazioaren kudeaketa edo negozioen zuzendaritza non egiten den eta hor izango dute zerga egoitza.

Zerga egoitza non dagoen kokatuta ezin denean zehaztu aurreko irizpidearen arabera, establezimendu iraunkorren zerga egoitza Gipuzkoan dagoela pentsatuko da, baldin eta, ibilgetuaren baliorik handiena Euskal Autonomia Erkidegoan izanik, ibilgetuak balio handiagoa badu Gipuzkoan beste bi lurralde historikoetako bakoitzean baino.

3. artikulua.– Lurraldetasuna.,

Bat.– Zerga aplikatzeko espazio eremua Espainiako lurraldea da, hurrengo apartatuan jasotakoaren arabera zehaztua, barruan sartuta alboko uharteak, urtarrilaren 4ko 10/1977 Legearen 3. artikuluan definitutako ur jurisdikzionalak (hamabi itsas miliaraino), eta eremu horri dagokion aire espazioa.

Bi.– Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, definizio hauek hartuko dira kontuan:

1.a «Estatu kidea», «Estatu kide baten lurraldea» edo «herrialdearen barnealdea», Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuak estatu kide bakoitzarentzat definitutako aplikazio eremua, salbuespen hauekin:

a) Aduana Batasunean sartzen ez diren lurraldeei dagokienez: Alemaniako Errepublika Federalean, Helgoland uhartea eta Büsingen-go lurraldea; Espainiako Erresuman, Ceuta eta Melilla, eta Italiako Errepublikan, Livigno.

b) Negozio bolumenaren gaineko zergen harmonizaziotik kanpo utzitako lurraldeei dagokienez: Espainiako Erresuman, Kanariak; Frantziako Errepublikan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 349. artikuluan eta 355. artikuluko 1. apartatuan aipaturiko lurralde frantziarrak; Greziako Errepublikan, Athos mendia; Erresuma Batuan, Kanaleko uharteak; Italiako Errepublikan, Campione d'ltalia eta Lugano lakuko nazio urak; eta Finlandiako Errepublikan, Aland uharteak.

2.a «Erkidegoa» eta «Erkidegoaren lurraldea», aurreko ordinalean definitutako estatu kide bakoitzerako, «herrialdearen barnealdea» osatzen duten lurraldeen multzoa.

3.a «Hirugarren lurraldea» eta «hirugarren herrialdea», aurreko 1. ordinalean «herrialdearen barnealde» gisa definitutakoak ez diren beste guztiak.

Hiru.– Zerga honen ondorioetarako, Monakoko Printzerriarekin, Man uhartearekin eta Erresuma Batuaren subiranotasun pean Akrotiri eta Dhekelia eremuekin egindako eragiketak Frantziarekin, Erresuma Batuarekin eta Ziprerekin egindakotzat hartuko dira, hurrenez hurren.

I. TITULUA
ZERGA EGITATEAREN MUGAKETA
I. KAPITULUA
ONDASUN ENTREGAK ETA ZERBITZU PRESTAZIOAK

4. artikulua.– Zerga egitatea.

Bat.– Zergari lotuta egongo dira zergaren espazio eremuan enpresaburu eta profesionalek, beren enpresa edo lanbide jardueraren barruan, kostu bidez egiten dituzten ohiko edo noizbehinkako ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak, baita horiek gauzatzen dituzten entitateek beren bazkide, elkartu, kide edo partaideen alde egiten dituztenean ere.

Bi.– Enpresa edo lanbide baten barruan egindakotzat joko dira eragiketa hauek:

a) Merkataritza sozietateek egindako ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak, enpresaburu edo profesional moduan jarduten dutenean.

b) Subjektu pasiboen enpresa edo lanbide ondarea osatzen duten ondasun edo eskubideak hirugarrenei eskualdatzea edo haien erabilera lagatzea, osorik edo partez, baita zergari lotuta egotea dakarten jarduera ekonomikoak uzteagatik eskualdatzen edo lagatzen direnean ere.

c) Jabetza erregistratzaileek hipoteka barrutietako likidazio bulegoetako likidatzaile titular gisa egiten dituzten zerbitzuak.

Hiru.– Ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak zergari lotuta egongo dira, enpresa edo lanbide jarduerarekin edo eragiketa jakin bakoitzarekin bilatzen den xedea edo emaitza zeinahi dela ere.

Lau.– Zerga honi lotutako eragiketak ez dira zergapetuko ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren «kostu bidezko ondare eskualdaketak» kontzeptuagatik.

Aurreko paragrafoan xedatutakotik kanpo geratzen dira ondasun higiezinen entregak eta errentamenduak, bai eta ondasun horiek gozatzeko eskubide errealen eraketa edo eskualdaketa ere, zergatik salbuetsita daudenean, salbu eta subjektu pasiboak uko egiten badio salbuespenari foru dekretu arauemaile honen 20.Bi artikuluan jasotako kasuetan eta baldintzekin.

5. artikulua.– Enpresaburu edo profesionalaren kontzeptua.

Bat.– Foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren ondorioetarako, enpresaburu edo profesionaltzat hartuko dira:

a) Artikulu honen hurrengo apartatuan definituriko enpresa edo lanbide jarduerak egiten dituzten pertsonak edo entitateak.

Hori hala izanik ere, ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak dohainik bakarrik egiten dituztenak ez dira enpresaburu edo profesionaltzat hartuko, hurrengo letran ezarritakoa eragotzi gabe.

b) Merkataritza sozietateak, kontrako frogarik ez dagoen artean.

c) Ondasun entrega edo zerbitzu prestazio bat edo gehiago egiten dituztenak, eragiketa horiek ondasun gorpuzdun zein gorpuzgabe bat ustiatzea badakarte denboran diru-sarrerak modu jarraituan lortzeko asmoz.

Ondasunak errentan ematen dituztenak hartzen dira, bereziki, halakotzat.

d) Lurrak urbanizatzen dituztenak edo eraikinak sustatu, egin edo zaharberritzen dituztenak, kasu guztietan salmentan jartzeko, adjudikatzeko edo edozein tituluz lagatzeko, noizean behin bada ere.

e) Garraiobide berrien entregak noizbehinka egiten dituztenak, baldin eta entrega horiek zergaz salbuetsita badaude foru dekretu arauemaile honen 25. artikuluko lehen eta bigarren apartatuetan xedatutakoaren arabera.

Letra honetan aipatzen diren enpresaburu edo profesionalak bertan jasotzen diren garraiobideen entregen ondorioetarako bakarrik hartuko dira halakotzat.

Bi.– Enpresa edo lanbide jarduerak dira ekoizpen faktore materialak nahiz giza alorrekoak, edo bietako bat, norberaren kontura antolatzea dakartenak, ondasunen edo zerbitzuen ekoizpenean edo banaketan esku hartzeko.

Bereziki, halakotzat hartzen dira erauzketa jarduerak, produktuak fabrikatu, merkaturatu eta zerbitzuak ematekoak, artisautzakoak barne, nekazaritza, basogintza, abeltzaintza eta arrantza jarduerak, eraikuntza eta meatzaritza lanak, eta lanbide liberal eta artistikoak.

Zerga honen ondorioetarako, ulertuko da enpresa edo lanbide jarduerak hasten direla haiek garatzeko erabiliko diren ondasun edo zerbitzuak eskuratzen diren unetik aurrera, betiere elementu objektiboekin egiaztatuta badago ondasun edo zerbitzu horiek jardueran erabiltzeko asmoa dagoela, baita aurreko apartatuko b), c) eta d) letretan aipatutako kasuetan ere. Eskurapen horiek egiten dituztenak une horretatik bertatik izango dira enpresaburu edo profesionalak balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako.

Hiru.– Enpresa edo lanbide jarduerak egiten direla joko da:

a) Merkataritza Kodearen 3. artikuluak aipatzen dituen kasuetan.

b) Foru dekretu arauemaile honen 4. artikuluan definituriko eragiketak egiteko, jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaindu beharra dagoenean.

Lau.– Foru dekretu arauemaile honen 69., 70. eta 72. artikuluetan xedatutako ondorioetarako ez beste ezertarako, enpresaburu edo profesionaltzat hartuko dira, egiten zaizkien zerbitzu guztiei dagokienez, honako hauek:

1.a Enpresa edo lanbide jarduerak egitearekin batera, foru dekretu arauemaile honen 4. artikuluko lehen apartatuan ezarritakoaren arabera zergari lotuta ez dauden beste jarduera batzuk ere egiten dituztenak.

2.a Enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duten pertsona juridikoak, baldin eta Espainiako Administrazioak identifikazio zenbaki bat eman badie balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako.

6. artikulua.– Eraikinen kontzeptua.

Bat.– Zerga honen ondorioetarako, eraikintzat hartuko dira erabilera autonomo eta independentea izan dezaketen lur gaineko nahiz lur azpiko eraikuntzak, lurrari edo beste ondasun higiezin batzuei iraunkorki atxikiak.

Bi.– Zehazki, eraikintzat hartuko dira, ondasun higiezin bati finkotasunez lotuta egonik, materiari kalterik egin gabe edo objektua narriatu gabe hartatik banandu ezin daitezkeen hurrengo eraikuntzak:

a) Eraikinak. Horrelakotzat hartuko da etxebizitza gisa erabiltzeko edo jarduera ekonomiko bat garatzeko egindako eraikuntza iraunkor, bereizi eta independente oro.

b) Industria instalazio ez-bizigarriak, hala nola, dike, tanke edo zamaketa guneak.

c) Hidrokarburoen miaketan eta ustiapenean erabiltzen diren plataformak.

d) Portuak, aireportuak eta merkatuak.

e) Aisiako eta kirol instalazioak, beste eraikin batzuen osagarriak ez direnean.

f) Bideak, nabigazio kanalak, trenbideak, errepideak, autobideak, eta lurreko nahiz ibaiko beste komunikazio bide guztiak, baita horiei dagozkien zubi edo zubibide eta tunelak ere.

g) Kable bidezko garraio instalazio finkoak.

Hiru.– Ez dira eraikintzat hartuko:

a) Lurrak urbanizatzeko lanak eta, bereziki, ur hornidura eta hustuketakoak, energia elektrikoa hornitzekoak, eta gas banaketako sarea, telefono instalazioa, sarbideak, kaleak eta espaloiak xede dituztenak.

b) Nekazaritza ustiategien eraikuntza osagarriak, finkaren izaera eta xedearekin zerikusia dutenean, nahiz eta ustiategiaren titularrak, haren senideek edo harekin lan egiten dutenek bertan izan etxebizitza.

c) Erabilera eta apaindurarako objektuak, hala nola makinak, tresnak eta lanabesak, eta Kode Zibilaren 334. artikuluko 4. eta 5. zenbakietan xedearen arabera aipatzen diren bestelako higiezinak.

d) Meatzeak, harrobiak edo zepategiak, petrolio edo gas putzuak, eta produktu naturalak erauzteko bestelako lekuak.

7. artikulua.– Zergari lotu gabeko eragiketak.

Ez daude zergari lotuta:

1.a Subjektu pasiboaren enpresa edo lanbide ondarearen parte diren elementu gorpuzdunak, edo, kasua bada, gorpuzgabeak eskualdatzea, baldin eta eskualdatzailearentzat unitate ekonomiko autonomoa osatzen badute edo osa badezakete eta unitate horrek gaitasuna badu bere kabuz enpresa edo lanbide jarduera bat garatzeko, beste tributu batzuen eremuan eta foru dekretu arauemaile honen 4. artikuluko laugarren apartatuan xedatutakoaren arabera eskualdaketa horri aplika dakiokeen zerga araubidea edozein dela ere.

Ondoko eskualdaketak, ordea, zergapetuta egongo dira eta ez zaie aplikatuko aurreko paragrafoan ezarritakoa:

a) Ondasun edo eskubideen lagapen hutsa.

b) Foru dekretu arauemaile honen 5. artikuluko lehen apartatuaren c) letran xedatutako zentzuan soilik enpresaburu edo profesional direnek egindakoak, eskualdaketa horien xedea ondasunen lagapen hutsa denean.

c) Enpresaburu edo profesional direnek foru dekretu arauemaile honen 5. artikuluko lehen apartatuaren d) letran aipatutako eragiketak noizean behin egiteagatik gauzatutakoak.

Ordinal honetan xedatutakoaren ondorioetarako, garrantzirik gabea izango da eskuratzailea aritzea eskuratutako elementuak atxikita zeuden jarduera berean edo beste batean, betiere frogatzen badu bere asmoa dela elementu horiek enpresa edo lanbide jarduera bati atxikita mantentzea.

Ordinal honetan xedatutakoari dagokionez, ondasunen edo eskubideen eskualdaketa lagapen hutsa dela joko da, baldin eta ondasun eta eskubide horiekin batera ez bada eskualdatzen ekoizpen faktore material eta pertsonalen antolamendu egitura bat, edo bietako batena, unitate ekonomiko autonomoa eskualdatzen dela pentsaraz dezakeena.

Eskualdatutako ondasunak eta eskubideak, denak zein haietako batzuk, noizbait desafektatzen badira ordinal honetan ezarritako ez-zergapetzea dakarten enpresa edo lanbide jardueretatik, desafektazio hori zergapetuta egongo da foru dekretu arauemaile honetan kasu bakoitzerako ezarritako eran.

Ordinal honetan ezarritakoaren arabera zergapetu gabe geratzen diren eskualdaketetan sartutako ondasunak eta eskubideak eskuratzen dituztenak eskualdatzailearen lekuan subrogatuko dira, ondasun eta eskubide horiei dagokienez, foru dekretu arauemaile honen 20.Bat artikuluko 22. ordinalean eta 92-114 bitarteko artikuluetan ezarritako arauen aplikaziorako.

2.a Merkataritza balio nabarmenik ez duten merkantzia laginen doako entregak, haien xedea enpresa edo lanbide jardueren sustapena denean.

Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, merkantzien lagintzat hartuko dira produktu kategoria jakin baten erakusgarriak diren artikuluak, aurkezteko moduagatik edo haien kantitateagatik bakar-bakarrik sustapen helburuetarako erabili daitezkeenean.

3.a Enpresa edo lanbide jarduerak sustatzeko, dohainik egiten diren erakustaldi zerbitzuak.

4.a Publizitateko inprimaki edo objektuen entregak, kontraprestaziorik gabeak egiten direnean.

Publizitate inprimakietan argi adierazi beharko da zer enpresaburuk edo profesionalek ekoizten edo merkaturatzen dituen ondasunak edo eskaintzen dituen zerbitzuak.

Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, publizitateko objektutzat hartuko dira merkataritza balio intrintsekorik ez dutenak, haietan modu ezabaezinean adierazten bada haiekin publizitatea egiten ari dela.

Ordinal honetan xedatutakoaren salbuespen gisa, publizitate objektuen entregak zergari lotuta geratuko dira hartzaile berari urte naturalean egindako horniduren kostu osoa 200 eurotik gorakoa denean, salbu eta hornidurok beste subjektu pasibo batzuei entregatzen bazaizkie dohain birbanatzeko.

5.a Harreman administratibo edo laboraletatik ondorioztatutako mendekotasun erregimenean pertsona fisikoek emandako zerbitzuak; harreman laboralen barruan izaera berezikoak ere sartzen dira.

6.a Lan elkartuko kooperatibetako bazkideek beren kooperatibei egiten dizkieten zerbitzuak, eta lan bazkideek gainontzeko kooperatibei egindakoak.

7.a Foru dekretu arauemaile honen 9. artikuluko 1. ordinalean eta 12. artikuluko 1. eta 2. ordinaletan aurreikusitako eragiketak, baldin eta eragiketa horien xede diren ondasunak edo haien osagaiak eskuratu edo inportatzean benetan jasandako balio erantsiaren gaineko zerga osorik edo partez kentzeko eskubidea subjektu pasiboari esleitu ez bazaio.

Halaber, foru dekretu arauemaile honen 12. artikuluko 3. ordinalean aipatzen diren eragiketak ere ez dira zergari lotuta egongo, baldin eta subjektu pasiboa hirugarrenengandik jaso duen zerbitzu bera ematera mugatzen bada eta zerbitzu hori jasotzean jasandako balio erantsiaren gaineko zerga osorik edo partez kentzeko eskubidea esleitu ez bazaio.

8.a A) Administrazio publikoek eta ordinal honetako C) eta D) letretan aipatzen diren entitateek kontraprestaziorik gabe edo zerga kontraprestazio baten bitartez zuzenean egiten dituzten ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak.

B) Ondorio horietarako, honako hauek izango dira administrazio publikoak:

a) Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia erkidegoetako administrazioak eta Toki Administrazioa osatzen duten entitateak.

b) Gizarte Segurantzako entitate kudeatzaileak eta zerbitzu erkideak.

c) Organismo autonomoak, unibertsitate publikoak eta Estatuko agentziak.

d) Berezko nortasun juridikoa duen zuzenbide publikoko entitate oro, aurrekoen mendekoa, independentzia funtzionala edo legeak aitortutako autonomia berezia duena, eta sektore edo jarduera jakin bat kanpotik arautzeko edo kontrolatzeko eginkizunak esleituak dituena.

Ez dira administrazio publikotzat hartuko Estatuaren entitate publiko enpresarialak eta autonomia erkidegoen zein toki entitateen mendeko organismo parekoak.

C) Sektore publikoko ente, organismo eta entitateek egindako mandatuen bidez ematen diren zerbitzuak ez dira zergaren menpe egongo, baldin eta erakunde haiek, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 32. artikuluan ezarritakoaren arabera, mandatua eman duen botere adjudikatzailearen baliabide propio pertsonifikatua badira lehen aipatutako 32. artikuluan ezarritako moduan (9/2017 Legea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa Espainiako ordenamendu juridikora egiten duena).

D) Halaber, ez dira zergari lotuta egongo sektore publikoko edozein ente, organismo edo erakundek emandako zerbitzuak –Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 3.1 artikuluan aipatutako moduan– haien gaineko administrazio publikoei edo administrazio publiko horien mendeko den beste bati zuzentzen bazaizkie eta administrazio publiko horiek aipatutako ente, organismo edo erakundeen gaineko titulartasun osoa badute ((9/2017 Legea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa Espainiako ordenamendu juridikora egiten duena).

E) Eragiketak zergari ez lotzeko posibilitatea, aurreko C) eta D) letretan aurreikusten dena, letra horietan aipatzen diren entitateek elkarri ematen dizkioten zerbitzuei ere aplikatuko zaie, osorik administrazio publiko beraren mendeko badira.

F) Edonola ere, sektore publikoko administrazioek, enteek, organismoek eta entitateek egiten dituzten ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak zergapetuta egongo dira, ondoren aipatzen diren jarduera arlokoak badira:

a´) Telekomunikazioak.

b´) Ura, gasa, beroa, hotza, energia elektrikoa eta gainerako energia modalitateak banatzea.

c´) Pertsonak eta ondasunak garraiatzea.

d') Portu eta aireportu zerbitzuak eta tren azpiegituren administrazio zerbitzuak, barruan sartuta, ondorio horietarako, 9. ordinalean aurreikusitako ez-zergapetze kasutik salbuesten diren baimenak eta emakidak.

e´) Produktuak eskuratzea, fabrikatzea edo eraldatzea, ondoren eskualdatzeko.

f´) Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuetan esku hartzea, haien merkatua erregulatzeko.

g´) Azokak eta merkataritza erakusketak ustiatzea.

h´) Produktuak biltegiratu eta gordailutzea.

i´) Publizitateko merkataritza bulegoen jarduerak.

j´) Enpresetako kantina eta jantokiak, ekonomatuak, kooperatibak eta antzeko establezimenduak ustiatzea.

k´) Bidaia agentzienak.

l´) Irrati eta telebistako ente publikoen komertzio edo merkataritza jarduerak, beren instalazioen erabilera lagatzeari buruzkoak barne.

m´) Hiltegi jarduerak.

9.a Administrazio emakidak eta baimenak, hauek izan ezik:

a) Portuko jabari publikoa erabiltzeko eskubidea lagatzea xede dutenak.

b) Aireportuetako ondasun higiezinak eta instalazioak lagatzea xede dutenak.

c) Trenbide azpiegiturak erabiltzeko eskubidea lagatzea xede dutenak.

d) Portuen esparruan jendeari zerbitzuak emateko eta merkataritza edo industria jarduerak egiteko baimenak.

10.a Foru dekretu arauemaile honen 12. artikuluko 3. ordinalean aipatzen diren doako zerbitzu prestazioak, arau juridiko edo hitzarmen kolektiboak direla bide, subjektu pasiboarentzat nahitaezkoak direnak, frankizia araubidean emandako telegrafia eta telefono zerbitzuak ere barne.

11.a Ureztatzaileen erkidegoek uren ordenamendu eta aprobetxamendurako egiten dituzten eragiketak.

12.a Kontraprestazio edo ordainketa gisa egiten diren diru emateak.

8. artikulua.– Ondasun entregaren kontzeptua.

Bat.– Ondasun entregatzat hartuko da ondasun gorpuzdunen gainean xedatzeko ahalmena eskualdatzea, baita eskualdaketa hori ondasun horien titulu adierazgarriak lagaz egiten denean ere.

Ondorio horietarako, ondasun gorpuzdunak izango dira gasa, beroa, hotza, energia elektrikoa eta gainontzeko energia modalitateak.

Bi.– Ondasun entregatzat hartuko dira orobat:

1.a Eraikin bat egin edo birgaitzea helburu duten obra exekuzioak, foru dekretu arauemaile honen 6. artikuluan ezarritako zentzuan, baldin eta obra egiten duen enpresaburuak erabiltzen diren materialen zati bat jartzen badu eta haien kostua zerga oinarriaren 100eko 40tik gorakoa bada.

2.a Zergaren subjektu pasiboek sozietateei, ondasun erkidegoei edo beste edozein motatako entitateei beren enpresa edo lanbide ondareko elementuekin egiten dizkieten ekarpen ez-diruzkoak, eta horiek erabat edo partzialki likidatu edo deseginez gero egin daitezkeen izaera horretako adjudikazioak, betiere hargatik kendu gabe horiek zergapetu daitezkeela ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren «egintza juridiko dokumentatuak» eta «sozietate eragiketak» kontzeptuak arautzen dituzten arauei jarraituz.

Bereziki, ondasun entregatzat hartuko da ondasun erkidegoek sustatutako lurrak edo eraikinak beren erkideei adjudikatzea erkide bakoitzaren partaidetza kuotaren proportzioan.

3.a Arau bat edo ebazpen administratibo edo jurisdikzional bat aplikatuta egiten diren ondasun eskualdaketak, nahitaezko desjabetzea barne.

4.a Jabari erreserba edo baldintza etengarria hitzartua duten salmenta kontratuen indarrez egiten diren ondasun lagapenak.

5.a Errentamendu-salmenta kontratuen eta parekoen indarrez egiten diren ondasun lagapenak.

Zerga honen ondorioetarako, errentamendu-salmenta kontratuekin parekatuko dira erosteko aukera jasotzen duten errentamendu kontratuak, errentariak aukera hori gauzatzeko konpromisoa hartzen duen aldetik, eta, oro har, jabetza eskualdatzeko klausula duten ondasun errentamendukoak, klausula horrek bi alderdiak lotzen dituenean.

6.a Komisio emailearen eta norbere izenean diharduen komisiodunaren arteko ondasun eskualdaketak, salmenta edo erosketa kontratuan komisioa aurreikusita dagoenean.

7.a Produktu informatiko normalizatu baten hornidura, euskarri materiala edozein dela ere.

Ondorio horietarako, produktu informatiko normalizatutzat hartuko dira edozein erabiltzailek erabiltzeko funtsezko aldaketarik behar ez dutenak.

8.a Baloreen eskualdaketak, baldin eta haien edukitzak, izatez edo eskubidez, higiezin baten edo haren zati baten jabetzaren, erabileraren edo gozamenaren esleipena ziurtatzen badu, foru dekretu arauemaile honen 20.Bat.18 artikuluko k) letran aurreikusitako kasuetan.

Hiru.– Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, definizio hauek ezartzen dira:

1.a «Batasunaren barruko urrutiko ondasun salmentak»: saltzaile batek, zuzenean edo zeharka, edo bere kontura, helmugakoa ez den estatu kide batetik bezero bati igorri edo garraiatutako ondasun entregak egitea, baldintza hauek betetzen direnean:

a) Entrega horien hartzaileen batasun barruko eskurapenak ez egotea zergari lotuta foru dekretu arauemaile 14. artikuluan ezarritakoari edo bidalketa edo garraioa jasotzen duen estatu kidean aplikatzen den xedapen baliokidean dioenari jarraituta, edo, bestela, hartzaile horiek enpresaburu edo profesional moduan ez jardutea.

b) Entregatzen den ondasuna ez izatea jarraian azaltzen direnetako bat:

a´) Garraiobide berriak, foru dekretu arauemaile honen 13. artikuluko 2. ordinalean definituak.

b') Instalatu edo muntatu beharreko ondasunak, foru dekretu arauemaile honen 68.Bi artikuluaren 2. ordinalean aipatuak.

2.a «Hirugarren herrialde edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentak»: saltzaile batek, zuzenean edo zeharka, edo bere kontura, hirugarren herrialde edo lurralde batetik abiatuta estatu kide batean kokatutako bezero bati igorri edo garraiatutako ondasun entregak egitea, baldintza hauek betetzen direnean:

a) Entrega horien hartzaileen batasun barruko eskurapenak ez egotea zergari lotuta foru dekretu arauemaile 14. artikuluan ezarritakoari edo bidalketa edo garraioa jasotzen duen estatu kidean aplikatzen den xedapen baliokidean dioenari jarraituta, edo, bestela, hartzaile horiek enpresaburu edo profesional moduan ez jardutea.

b) Entregatzen den ondasuna ez izatea jarraian azaltzen direnetako bat:

a´) Garraiobide berriak, foru dekretu arauemaile honen 13. artikuluko 2. ordinalean definituak.

b') Instalatu edo muntatu beharreko ondasunak, foru dekretu arauemaile honen 68.Bi artikuluaren 2. ordinalean aipatuak.

8 bis artikulua.– Interfaze digitalen bidez ahalbidetutako ondasun entregak.

Enpresaburu edo profesional batek, interfaze digital bat erabilita (lineako merkatu bat, plataforma bat, atari bat edo antzeko sistemaren bat), honako bat egitea ahalbidetzen duenean:

a) Hirugarren herrialde edo lurralde batetik inportatuko ondasunen urrutiko salmenta, 150 eurotik gorako balio intrintsekoa ez duena, edo

b) Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburu edo profesional batek ondasun entrega bat egitea Erkidegoaren barruan enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duen pertsona bati, bi kasu horietan ulertuko da interfaze digitalaren titularra den enpresaburuak edo profesionalak bere kabuz jaso eta entregatu dituela kasuan kasuko ondasunak, eta ondasunen igorpena edo garraioa hark egindako entregari lotuta dagoela.

Foru dekretu arauemaile honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, ondasunen balio intrintsekoa aduana legerian ezarritako terminoetan zehaztuko da.

9. artikulua.– Ondasun entregekin parekatutako eragiketak.

Kostu bidezko ondasun entregekin parekatuko dira honako eragiketak:

1.a Ondasunen autokontsumoa.

Zerga honen ondorioetarako, ondasunen autokontsumotzat hartuko dira kontraprestaziorik gabe egiten diren hurrengo eragiketak:

a) Subjektu pasiboak bere ondare enpresarial edo profesionaleko ondasun gorpuzdunak ondare pertsonalera transferitzea edo bere kontsumo partikularrerako erabiltzea.

b) Subjektu pasiboaren enpresa edo lanbide ondarea osatzen duten ondasun gorpuzdunen gainean xedatzeko ahalmena eskualdatzea.

c) Ondasun gorpuzdunak enpresa edo lanbide jardueraren sektore batetik desatxiki eta jarduera horretako beste sektore desberdindu batera atxikitzea.

Letra honetan autokontsumoari buruz adierazitakoa ez da aplikagarria izango honako kasuotan:

– Indarrean dagoen araudia aldatu eta, horren ondorioz, jarduera ekonomiko jakin batek nahitaez, aurrekoa ez den beste sektore desberdindu batekoa izatera pasa behar duenean.

– Jarduera ekonomiko jakin bati aplikagarri zaion tributazio araubidea aldatu eta araubide orokorretik araubide berezi sinplifikatura, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubidera, baliokidetza errekarguaren araubidera edo inbertsio urrez egindako eragiketen araubidera pasatzen denean, eta alderantziz, are aukera eskubide bat baliatzeagatik ere.

Aurreko paragrafoko bi marretan xedatutakoa aplikatuko da honako hau galarazi gabe:

– Foru dekretu arauemaile honen 101., 105., 106., 107., 109., 110., 112. eta 113. artikuluetan aurreikusitako kenkarien erregularizazioak.

– Foru dekretu arauemaile honen 99. artikuluko bigarren apartatuaren aurreikusitakoaren aplikazioa, eskuratutako ondasun eta zerbitzuen xede aurreikusgarriari erreparatuta hasieran egindako kenkariak zuzentzeari dagokionez, horiei eman zaien benetako erabilera hasieran aurreikusitakoa ez den beste bat denean, baldin eta ordaindu edo jasan diren kuotak inbertsioko ondasunekin zer ikusirik ez duten ondasun edo zerbitzuak eskuratu edo inportatzeagatik sortu badira, eta kuotak ordaintzeko unean ondasun edo zerbitzuak atxikiak zituen jarduera ekonomikoa beste sektore desberdindu batekoa izatera pasa baino lehen ondasun eta zerbitzu horiek enpresa edo lanbide jarduera garatzeko erabili ez badira.

– Foru dekretu arauemaile honen 134 bis eta 155. artikuluetan aurreikusitakoa, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia edo baliokidetasun errekarguarena, hurrenez hurren, aplikatzen hasi edo horiek uzteari dagokionez.

Foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren ondorioetarako, enpresa edo lanbide jardueraren sektore desberdindutzat hartuko dira honako hauek:

a') Egiten diren jarduera ekonomikoak eta kenkari araubide aplikagarriak desberdinak dituztenak.

Jarduera ekonomiko desberdintzat hartuko dira jarduera ekonomikoen sailkapen nazionalean (EJSN) talde desberdinak esleituta dituztenak.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, jarduera osagarria ez da hartuko jarduera desberdindutzat beste batekiko, baldin eta aurreko urtean izan duen eragiketa bolumena ez bada bestearena baino 100eko 15 handiagoa eta, gainera, hura gauzatzen laguntzen badu. Aurreko urtean jarduera osagarririk ez bada egin, portzentaje hori aplikatuko da subjektu pasiboaren arrazoizko aurreikuspenen arabera, baina deusetan galarazi gabe bidezko erregularizazioa egitea benetako portzentajeak aipatu den muga gainditzen badu.

Jarduera osagarriei jarduera nagusiaren araubide berbera aplikatuko zaie.

a') letra honetan aipatzen diren kenkari araubideak ezberdinak direla joko da, baldin eta nagusia ez den jardueran edo jardueretan aplikagarri liratekeen kenkari portzentajeek, foru dekretu arauemaile honen 104. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuak beti, 50 puntu portzentualetik gorako aldea badute jarduera nagusiari dagokion portzentajearekiko.

Jarduera nagusiak, haren jarduera osagarriek, eta kenkari portzentajean jarduera nagusiarekiko 50 puntu portzentualetik gorako alderik ez duten beste jarduera ekonomikoek sektore ekonomiko desberdindu bat eratuko dute.

Jarduera nagusitzat hartzen ez diren jardueren kenkari portzentajeek 50 puntu portzentualetik gorako aldea badute harekiko, sektore nagusitik desberdindutako beste sektore bat eratuko dute.

a') letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, jarduera nagusitzat hartuko da aurreko urtean eragiketa bolumenik handiena izan duen jarduera.

b') Araubide berezi sinplifikatuan, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubidean, inbertsio urrez egindako eragiketen araubidean edo baliokidetasun errekarguaren araubidean dauden jarduerak.

c´) Kreditu entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aipatutako finantza errentamenduko eragiketak.

d´) Kreditu edo maileguak lagatzeko eragiketak, «factoring» kontratuen bidez egindakoak izan ezik.

d) Subjektu pasiboaren enpresa edo lanbide jardueraren barruan ekoitzi, eraiki, erauzi, eraldatu, eskuratu edo inportaturiko ondasunak afektatzea edo, hala dagokionean, afektazioa aldatzea, inbertsio ondasun gisa erabiltzeko.

Izaera bereko ondasunak hirugarren batzuei eskuratzean BEZagatik jasango zituen kuotak osorik kentzeko eskubidea esleitu bazaio subjektu pasiboari, letra honetan xedatutakoa ez da aplikatuko.

Izaera bereko ondasunen eskurapenean subjektu pasiboek jasandako kuotak osorik kentzeko eskubidea ez da joko esleitutzat, baldin eta ondasun horiek funtzionamenduan jarri ondoren eta kenkariak erregularizatzeko denboran zehar, ukitutako ondasunei xede hauetako bat ematen bazaie:

a') Foru dekretu arauemaile honen 95. eta 96. artikuluetan ezarritakoaren arabera, kenkaria egiteko eskubidea mugatzen edo baztertzen dutenak.

b´) Kenkarirako eskubiderik sortzen ez duten eragiketetan erabiltzea.

c´) Kenkarirako eskubidea sortzen duten eragiketetan bakarrik erabiltzea, hainbanaketa orokorraren erregela aplikagarri denean.

d´) Kenkarirako eskubiderik sortzen ez duen eragiketa salbuetsi bat egitea.

2.a (edukirik gabe).

3.a Subjektu pasibo batek bere enpresako ondasun gorpuzdun bat beste estatu kide batera transferitzea, enpresak estatu horretan dituen premiei atxikitzeko. Ez dira halako transferentziatzat joko ondasunak kontsignan saltzeko akordio baten esparruan egiten direnak, foru dekretu arauemaile honen 9 bis artikuluan ezarritako baldintzetan.

Ondasun transferentziak zenbaki honetan xedatutakotik kanpo geratuko dira ondasun horiek eragiketa hauetako bat egitea dutenean xedea:

a) Subjektu pasiboak egindako ondasun entrega bat, baldin eta, foru dekretu arauemaile honen bigarren apartatuko 2. ordinalean eta 68. artikuluko hirugarren eta laugarren apartatuetan jasotako irizpideak aplikatuta, hari dagokionez ulertuko balitz entrega hori bidalketa edo garraioa jasotzen den estatu kidean egiten dela.

b) Foru dekretu arauemaile honen 68.Bi artikuluko 4. ordinalean aipatzen den subjektu pasiboak ondasun horiek entregatzea.

c) Subjektu pasiboak herrialdearen barruan entregatzea ondasun horiek, foru dekretu arauemaile honen 21. edo 25. artikuluetan aurreikusitako baldintzetan.

d) Obra exekuzio bat egitea subjektu pasiboarentzat, ondasun horiek hura egiten duen enpresaburuak erabiltzen dituenean haiek jasotzen diren estatu kidean, baldin eta fabrikatu edo muntatutako obra salbuetsitako entrega baten xede bada foru dekretu arauemaile honen 21. eta 25. artikuluetan jasotako irizpideen arabera.

e) Zerbitzu prestazio bat egitea subjektu pasiboarentzat, haren xedea denean igorri edo garraiatutako ondasunak jasotzen dituen estatu kidean peritu txostenak edo bestelako lanak egitea ondasunen inguruan, betiere, baldin eta, aipatutako zerbitzuak egin ondoren, ondasun horiek subjektu pasiboari birbidaltzen bazaizkio zergaren aplikazio lurraldean.

Lan horien artean daude, besteak beste, foru dekretu arauemaile honen 11. artikuluaren arabera zerbitzu prestazio gisa kalifikatu behar diren konponketak eta obra exekuzioak.

f) Espainian ezarritako subjektu pasiboak zerbitzu prestazioak egiten dituenean, ondasun horiek aldi baterako erabiltzea igorpena edo garraioa jasotzen duen estatu kidean.

g) Aipatutako ondasunak aldi baterako erabiltzea, 24 hilabetez gehienez, beste estatu kide baten lurraldean, zeinaren barruan ondasun bera hirugarren herrialde batetik inportatzeak aldi baterako erabiltzeko, berekin ekarriko bailuke aldi baterako inportazioaren araubidea aplikatzea eta inportazio eskubideak erabat salbuetsita egotea.

h) Erkidegoaren lurraldean kokatutako gas naturaleko sare bat edo sare horretara konektatutako edozein sare erabilita gas entregak egitea, baita elektrizitate entregak edo berotze edo hozte sareen bidez egindako bero edo hotz entregak egitea ere, foru dekretu arauemaile honen 68.sei artikuluan jasotako irizpideen arabera Erkidegoko beste estatu kide batean egindakotzat joko liratekeenak.

Aurreko a) eta h) bitarteko letretan egiten diren esklusioak ondoriorik gabe geratuko dira haietarako ezartzen diren beharkizunetako edozein betetzen ez den unetik aurrera.

9 bis artikulua.– Ondasunak kontsignan saltzeko akordioa.

Bat.– Foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren ondorioetarako, ondasunak kontsignan saltzeko akordioa honako baldintza hauek betetzen dituena da:

a) Saltzaileak berak edo haren izenean eta haren kontura diharduen hirugarren batek ondasunak beste estatu kide batera igorri edo garraiatzea, ondasun horiek iritsi eta denbora batera beste enpresaburu edo profesional gaitu batek eskura ditzan, aurrez bi aldeek hala adostuta.

b) Ondasunak igortzen edo garraiatzen dituen saltzaileak ez edukitzea bere jarduera ekonomikoaren egoitzarik edo establezimendu iraunkorrik ondasun horien helmuga den estatu kidean.

c) Ondasunak eskuratu behar dituen enpresaburu edo profesionala balio erantsiaren gaineko zergarako identifikatuta egotea igorpen edo garraioaren helmuga den estatu kidean, eta igorpena edo garraioa abiatzen den unean saltzaileak haren identifikazio fiskaleko zenbakia jakitea, baita haren izen-abizenak edo sozietate izen osoa ere.

d) Saltzaileak ondasun horien bidalketaren berri jasorik utzi izana hala erregelamenduz zehazten den erregistro liburuan nola foru dekretu arauemaile honen 164.Bat artikuluko 5. ordinalean aipatzen den aitorpen laburtuan, erregelamenduz zehazten den eran.

Bi.– Baldin eta, ondasunak kontsignan saltzeko akordio batean, ondasunak helmugako estatu kidera iritsi eta hamabi hilabeteko epean, ondasunak baliatzeko ahalmena eskuratzen badu aurreko apartatuko c) letran edo hurrengo apartatuko bigarren paragrafoko a´) letran aipatutako enpresaburu edo profesionalak, ulertuko da honako eragiketa hauetako bat egin dela zergaren aplikazio lurraldean:

a) Foru dekretu arauemaile honen 68.Bi.1 artikuluko A) letraren lehen paragrafoan aurreikusitako ondasun entregetako bat, saltzaileak egina, zeinari 25. artikuluan ezarritako salbuespena aplikatuko baitzaio, edo

b) Foru dekretu arauemaile honen 15.Bat artikuluko b) letran aurreikusitako batasun barruko eskurapenetako bat, ondasunak eskuratzen dituen enpresaburuak edo profesionalak egina.

Hiru.– Foru dekretu arauemaile honen 9. artikuluko 3. ordinalean aipatzen den ondasun transferentzia egin dela pentsatuko da, baldin eta ondasunak kontsignan saltzeko akordio batean aurreko Bat apartatuan ezarritako baldintzaren bat urratzen bada aurreko apartatuan ezarritako hamabi hilabeteko epearen barruan; zehazki:

a) Ondasunak hasiera batean jaso behar zituen enpresaburu edo profesionalak eskuratzen ez dituenean.

b) Ondasunak kontsignan saltzeko akordioaren arabera ondasunen helmuga zen estatu kidera ez, beste leku batera igortzen edo garraiatzen direnean.

c) Ondasunak suntsitu, galdu edo lapurtzen direnean.

Hori gorabehera, aurreko Bat apartatuko baldintzak betetzat emango dira inguruabar hauek gertatzen badira aipatutako epean:

a´) Aurreko Bat apartatuko c) letran aipatutako enpresaburu edo profesionalaren ordezko enpresaburu edo profesional batek eskuratzen baditu ondasunak, letra horretan ezarritako baldintzak betez.

b´) Ondasunak baliatzeko ahalmena eskualdatu gabe badago eta ondasunok bidalketa edo garraioa hasi den estatu kidera itzultzen badira.

c´) Saltzaileak erregelamenduz zehazten den erregistro liburuan jasorik utzi baditu a´) eta b´) letretan azaldutako inguruabarrak.

Lau.– Baldin eta, kontsignan saltzeko akordio baten esparruan, eta aurreko lehen apartatuko baldintzak betetzen direla, ondasunak estatu kide batera heltzen direnetik hamabi hilabete pasatu eta hurrengo egunean aurreko lehen apartatuko c) letran edo hirugarren apartatuko bigarren paragrafoko a') letran aipatzen den enpresaburuak edo profesionalak ondasunak erabiltzeko ahala eskuratzen ez badu, foru dekretu arauemaile honen 9.3 artikuluan aipatzen den ondasun transferentzia gertatu dela ulertuko da.

Bost.– Ondasunak kontsignan saltzeko akordioa sinatzen duten enpresaburu edo profesionalek eta hasierako hartzailearen ordez ondasunak jasotzen dituztenek eragiketa horien erregistro liburu bat eraman beharko dute, erregelamenduz ezarriko diren terminoetan.

10. artikulua.– Eraldaketa kontzeptua.

Foru dekretu arauemaile honen beste artikulu batzuetan bereziki xedatutakoa salbu, eraldaketatzat hartuko da ondasunetan zeinahi aldaketa egitea, baldin eta horrek haien erabileraren helburu espezifikoak aldatzea badakarte.

11. artikulua.– Zerbitzu prestazioaren kontzeptua.

Bat.– Balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako, zerbitzu prestaziotzat hartuko dira foru dekretu arauemaile honen arabera ondasun entregak, batasun barruko eskurapenak edo ondasun inportazioak ez diren eragiketa guztiak, zerga honi lotutakoak.

Bi.– Zehazki, zerbitzu prestaziotzat hartuko dira hauek:

1.a Lanbide, arte edo ofizio batean modu independentean jardutea.

2.a Ondasunak, industriak edo negozioak, enpresak edo merkataritza establezimenduak errentan ematea, erosteko aukerarekin edo gabe.

3.a Ondasunen erabilera edo gozamena lagatzea.

4.a Autore eskubideak, lizentziak, patenteak, fabrika eta merkataritza markak, eta jabetza intelektual eta industrialaren gainontzeko eskubideak lagatzea eta haien emakida egitea.

5.a Egiteko eta ez egiteko obligazioak eta abstentzioak, agentziako edo salmenta esklusiboko kontratuetan jasota daudenean edo lurralde eremu mugatuetan ondasunak banatzeko hitzarmenetatik eratorriak direnean.

6.a Foru dekretu arauemaile honen 8. artikuluan xedatutakoaren arabera ondasun entregatzat hartzen ez diren obra exekuzioak.

7.a Negozio-lokalen eskualdaketak.

8.a Garraioak.

9.a Ostalaritza, jatetxe edo kanpaketa zerbitzuak, eta tokian bertan berehala kontsumitzekoak diren edari eta jakien salmentak.

10.a Aseguru, berraseguru eta kapitalizazio eragiketak.

11.a Ospitalizazio prestazioak

12.a Dirutan ematen diren mailegu eta kredituak.

13.a Kirol edo aisiarako instalazioak erabiltzeko eskubidea.

14.a Azoken eta erakusketen ustiapena.

15.a Bitartekaritza eragiketak eta agentzia edo komisiokoak, agenteak edo komisiodunak besteren izenean diharduenean. Bere izenean aritzen bada eta bitartekaritza zerbitzu prestazio batean egiten badu, zerbitzuak bere kabuz jaso eta eman dituela ulertuko da.

16.a Produktu informatikoen hornidura, ondasun entrega ez denean. Euskarriaren entrega zerbitzu prestazioaren eragiketa osagarritzat hartuko da.

Bereziki, zerbitzu prestaziotzat hartuko da hartzailearen enkarguz eta hark emandako zehaztapenei jarraituta sortzen diren informatika produktuak hornitzea, baita hartzaileak erabiltzeko funtsezko egokitzapenak behar dituztenak ere.

12. artikulua.– Zerbitzu prestazioekin parekatutako eragiketak.

Zerbitzuen autokontsumoak kostu bidezko zerbitzu prestazioekin parekatutako eragiketatzat hartuko dira.

Zerga honen ondorioetarako, zerbitzuen autokontsumoak izango dira kontraprestaziorik gabe egiten diren eragiketa hauek:

1.a Foru dekretu arauemaile honen 9. artikuluko 1. ordinalean jaso gabeko ondasun eta eskubideak enpresa edo lanbide ondaretik subjektu pasiboaren ondarera transferitzea.

2.a Subjektu pasiboaren enpresa edo lanbide ondarea osatzen duten ondasun guztiak edo haien zati bat, bere erabilera partikularrerako edo, oro har, bere enpresa edo lanbide jardueratik kanpoko xedeetarako aplikatzea.

3.a Subjektu pasiboak doan egindako gainerako zerbitzu prestazioak, artikulu honetako aurreko ordinaletan aipatu gabeak, betiere enpresa edo lanbide jarduerarekin zerikusirik ez duten helburuetarako egiten badira.

II. KAPITULUA
BATASUN BARRUKO ONDASUN ESKURAPENAK

13. artikulua.– Zerga egitatea.

Zergari lotuta egongo dira zerga aplikatzen den espazio eremuan egiten diren hurrengo eragiketak:

1.a Enpresaburuek, profesionalek edo izaera horrekin jarduten ez duten pertsona juridikoek kostu bidez egiten dituzten batasun barruko ondasun eskurapenak, eskuratzailea enpresaburu edo profesional bat denean.

Ondasun eskurapenak ez dira sartuko batasun barruko eskurapen hauen barruan, hau gertatzen denean:

a) Haien entrega egiten duena ondasunen bidalketa edo garraioa abiatzen den estatu kidean frankizia araubidea aplikatzen duen enpresaburu edo profesional bat denean.

b) Ondasunen bidalketa edo garraioa abiatzen den estatu kidean haien entrega ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bildumako objektuen araubide bereziaren erregelei jarraituz zergapetu denean.

c) Foru dekretu arauemaile honen 68.Bi artikuluko 2. ordinalean aipatzen diren instalazio edo muntaketa lanen xede diren ondasun entregei dagozkien ondasun eskurapenak direnean.

d) Foru dekretu arauemaile honen 68.Hiru artikuluko a) letran aipatzen diren urrutiko salmentei dagozkienean.

e) Foru dekretu arauemaile honen 68. artikuluko bosgarren apartatuan jasotakoaren arabera zerga bereziei lotutako dauden ondasun entregei dagozkienean.

f) Foru dekretu arauemaile 22. artikuluko batetik hamaikara bitarteko apartatuetan ezarritako irizpideak aplikatuz, kasuan kasuko ondasun horien entrega bidalketa edo garraioa abiatu den estatu kidean salbuetsita egon denean.

g) Ondasun eskurapenak entrega hauei dagozkienean: Erkidegoaren lurraldean kokatutako gas naturaleko sare baten bidez edo sare horri lotutako edozein sareren bidez egiten diren gas entregei, elektrizitate entregei edo berotze edo hozte sareen bidez egiten diren bero edo hotz entregei, betiere 68. artikuluko seigarren apartatuaren arabera zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat jotzen badira.

2.a Garraiobide berrien batasun barruko eskurapenak, baldin eta foru dekretu arauemaile honen 14. 1. eta 2. apartatuetan aurreikusten den ez-zergapetze kasua aplika dezaketen pertsonek kostu bidez egindakoak badira, bai eta enpresaburu edo profesionala ez den beste edozein pertsonak egindakoak ere, eskualdatzailearen izaera edozein dela ere.

Ondorio horietarako, hauek hartuko dira garraiobidetzat:

a) Motorrez eragindako lurgaineko ibilgailuak, 48 zentimetro kubikotik gorako zilindro-bolumena edo 7,2 kW-tik gorako potentzia dutenak.

b) Gehieneko luzera 7,5 metrokoa baino handiagoa duten itsasontziak, foru dekretu arauemaile honen 22. artikuluko lehen apartatuan aurreikusten den salbuespenean sartzen direnak izan ezik.

c) Aireratzean guztira 1.550 kilogramotik gorako pisua gainditzen duten aireontziak, foru dekretu arauemaile honen 22. artikuluko laugarren apartatuan aurreikusten den salbuespenean sartzen direnak izan ezik.

Aipatutako garraiobideak berritzat hartuko dira haiei dagokienez zirkunstantzia hauetako edozein betetzen denean:

a) Entrega egitea zerbitzuan lehen aldiz jarri eta hurrengo hiru hilabeteen barruan, edo, lurgaineko ibilgailu motordunen kasuan, data hori igaro ondorengo sei hilabeteen barruan.

b) Lurgaineko ibilgailuak 6.000 kilometro baino gehiago eginak ez izatea, itsasontziak 100 ordutik gora nabigatuta ez egotea, eta aireontziek hegan egindako orduak 40 ordu baino gehiago ez izatea.

14. artikulua.– Zergapetu gabeko eskurapenak.

Bat.– Batasun barruko ondasun eskurapenak ez dira egongo zergari lotuta, hurrengo apartatuan ezartzen diren mugekin, haiek egiten dituztenak pertsona edo entitate hauek badira:

1.a Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezira bildutako subjektu pasiboak, araubide horretan dagoen jarduera garatzeko erabilitako ondasunei dagokienez.

2.a Zerga bere osoan zein zati batean kentzeko eskubiderik ematen ez duten eragiketak besterik egiten dituzten subjektu pasiboak.

3.a Enpresaburu edo profesional gisa jarduten ez duten pertsona juridikoak.

Bi.– Batasun barruko ondasun eskurapenak, adierazitako pertsonek eginak beti, aurreko apartatuan esandako moduan ez zergapetzeko, ezinbesteko izango da beste estatu kideetatik datozen ondasun eskurapenen zenbateko osoa, estatu horietan sortutako zerga kanpoan utzita, ez iristea aurreko urte naturalean 10.000 euroko kopurura.

Ez-zergapetze hori unean-uneko urte naturalean aplikatuko da, aipatutako zenbatekora iritsi arte.

Apartatu honetan aipatzen den muga aplikatzean, kontuan izan beharko da eskuratutako ondasunei dagokien kontraprestazioaren zenbatekoa ezin izango dela zatikatu ondorio hauetarako.

Apartatu honetan adierazten den muga kalkulatzeko, foru dekretu arauemaile honen 8.Hiru artikuluko 1. ordinalean aipatzen diren ondasun entregen kontraprestazioaren zenbatekoa konputatuko da, baldin eta haren 68. artikuluko arauak aplikatuta zergaren aplikazio lurraldetik kanpo egindakotzat jotzen badira.

Hiru.– Artikulu honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko garraiobide berrien eskurapenei eta zerga berezien xede diren ondasunei, eta haien zenbatekoa ez da konputatuko aurreko apartatuan ezarritako mugan.

Lau.– Lehen apartatuan ezarritakoa hala izanik ere, apartatu horretan deskribatutako eragiketak zergari lotuta egongo dira, haiek egiten dituzten pertsonek zergaren menpe geratzea aukeratzen badute, erregelamenduz ezarriko den eran.

Aukera hori bi urterako izango da gutxienez.

15. artikulua.– Batasun barruko ondasun eskurapenaren kontzeptua.

Bat.– Batasun barruko ondasun eskurapena izango da:

a) Beste estatu kide batetik zergaren aplikazio lurraldera igorri edo garraiatu diren ondasun higigarri gorpuzdun batzuk baliatzeko ahalmena eskuratzea; ondasunak igorri edo garraiatu dituena eskualdatzailea izan daiteke, edo eskuratzailea bera, edo horietako edozeinen izenean eta kontura diharduen hirugarren bat.

b) Ondasun higigarri gorpuzdunak baliatzeko ahalmena eskuratzea ondasunak kontsignan saltzeko akordio baten esparruan, foru dekretu arauemaile honen 9 bis artikuluko bigarren apartatuan aurreikusitako baldintzetan.

Bi.– Enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duen pertsona juridiko batek eskuratutako ondasunak hirugarren lurralde batetik garraiatu eta pertsona horrek beste estatu kide batera inportatzen baditu, ondasun horiek inportazioa egin den estatu kidetik bidali edo garraiatutzat hartuko dira.

16. artikulua.– Batasun barruko ondasun eskurapenekin parekatzen diren eragiketak.

Hurrengo eragiketak batasun barruko kostu bidezko ondasun eskurapenekin parekatuko dira:

1.a (edukirik gabe).

2.a Enpresaburu edo profesional batek zergaren aplikazio lurraldean garatzen dituen jarduerei atxikitzea beste estatu kide batetik enpresaburu horrek, edo haren kontura, bidali edo garraiatutako ondasun bat, baldin eta enpresaburu edo profesional horrek beste estatu kide horretan produzitu, erauzi, eraldatu, eskuratu edo inportatu badu ondasun hori, estatu kide horretan egiten duen enpresa edo lanbide jardueraren barruan.

Ordinal honetan xedatutakotik kanpo geratzen dira foru dekretu arauemaile honen 9. artikuluko 3. ordinalean jasotako irizpideengatik ondasunen transferentzia kontzeptuan tokirik ez duten eragiketak.

3.a Honako hauek egindako afektazioa:

a) Ipar Atlantikoko Tratatuaren parte den Estatu bateko indarrek, zerga aplikatzen den lurraldean, beren erabilerarako edo lagun duten elementu zibilaren erabilerarako, edo

b) edozein estatu kidetako indar armatuek, beren erabilerarako edo haien zerbitzuko langile zibilen erabilerarako egindakoa, indar horiek atxikita badaude segurtasun eta defentsa politika erkidearen esparruan Batasunaren jarduera bat betetzeko defentsa ahalegin bati, betiere baldin eta indar horiek edo haien elementu zibilek ez badituzte eskuratu afektatutako ondasunak zerga Erkidegoan tributatzeko baldintza normaletan, edo horien inportazioari ezin izan bazaio aplikatu foru dekretu arauemaile honen 62. artikuluan ezarritako salbuespena.

4.a Enpresaburu edo profesional batek herrialdearen barruan eginez gero, foru dekretu arauemaile honen 8. artikuluan xedatutakoagatik ondasun entregatzat kalifikatuko litzatekeen eragiketa batetik ondorioztatzen den edozein eskurapen.

III. KAPITULUA
ONDASUN INPORTAZIOAK

17. artikulua.– Zerga egitatea.

Ondasun inportazioak zergari lotuta egongo dira, haien xedea eta inportatzailearen izaera edozein direla ere.

18. artikulua.– Ondasun inportazioaren kontzeptua.

Bat.– Ondasun inportaziotzat hartuko dira honako hauek:

1.a Herrialdearen barrualdean ondasun bat sartzea Europako Ekonomia Erkidegoaren Eraketa Ituneko 9. eta 10. artikuluetan aurreikusitako baldintzak bete gabe, edo, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoaren Eraketa Itunaren aplikazio eremukoa izanez gero, ondasun hori praktika librean egon gabe.

2.a Herrialdearen barrualdean hirugarren herrialde batetik datorren ondasun bat sartzea, aurreko ordinalean aipatutako ondasunetako bat ez denean.

Bi.– Lehen apartatuan xedatutakoa gorabehera, bertan aipatzen diren ondasunetako bat, zergaren aplikazio lurraldearen barruan sartzen denetik, foru dekretu arauemaile honetako 23. artikuluan adierazitako egoeretan jartzen bada edo 24. artikuluan jasotako araubideren bati lotzen bazaio, salbu eta aduanaz besteko gordailu araubideari, ondasun horren inportazioa gertatuko da zergaren aplikazio lurraldean adierazitako egoerak amaitu edo esandako araubideak azkentzen direnean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa soil-soilik aplikatuko da ondasunak egoera horietan jartzea edo adierazitako araubideei lotzea kasu bakoitzean aplikatu beharreko legeria betez egiten denean.

Egoera eta araubide horien inguruko legeria urratzeak ondasun inportazioaren zerga egitatea ekarriko du.

Hala ere, 23. artikuluan aipatzen diren egoerak amaitzea edo 24. artikuluan jasotako araubideak azkentzea ez da inportaziotzat hartuko, horrek foru dekretu arauemaile honen 21., 22. edo 25. artikuluetan ezarritako salbuespenak aplikatzeko moduko ondasun entrega bat egitea dakarrenean.

Era berean, aurreko paragrafoan aipatutako egoerak eta araubideak amaitu edo azkentzea ez da inportaziotzat hartuko, baldin eta horrek berekin badakar itsasontzi edo aireontzien pleitamendu edo errentamendu bat egitea edo itsasontzi eta aireontzi horiei gehitzen zaizkien objektuak alokatzea, haiei foru dekretu arauemaile honen 22. artikuluko lehen, bigarren, laugarren eta bosgarren apartatuetan aurreikusitako salbuespenak aplikatzekoak zaizkienean.

Hiru.– Inportatutako merkantziak aduanaz besteko gordailu araubidera biltzeko, foru dekretu arauemaile honen 65. artikuluan aipatzen diren merkantziak baino ez dira kontuan hartuko.

Lehendik inportatutako ondasunei amaitzen bazaie aduanaz besteko gordailu araubidearen aplikazioa eta haien inportazioa salbuetsita egon bada foru dekretu arauemaile honen 65. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, araubidearen amaierak ondasun inportazio baten zerga egitatea ekarriko du berekin. Aldiz, zerga bereziei lotutako ondasunen kasuan, zeinak aipatzen baitira foru dekretu arauemaile honen eranskineko bosgarren apartatuko a) letran, aduanaz besteko gordailu araubidea azkentzen bada inportazioarekin parekatutako eragiketa bat egiten dela joko da.

Hala ere, lehendik inportatutako ondasunetan aduanaz besteko gordailu araubidea azkentzea ez da izango ez inportazio bat eta ez inportazioarekin parekatutako eragiketa bat, baldin eta araubide hori azkentzeak foru dekretu arauemaile honen 21., 22. edo 25. artikuluetan ezarritako salbuespenak aplikagarri dituen ondasun entrega bat egitea badakar.

19. artikulua.– Ondasun inportazioekin parekatutako eragiketak.

Ondasun inportazioekin parekatuko dira honako eragiketak:

1.a Foru dekretu arauemaile honen 22.Bat artikuluko 1. ordinalean, 26. artikuluko lehen apartatuan eta 27. artikuluko 2. ordinalean aipatzen diren kasuetan zerga salbuespen bat izan duten itsasontziak nazioarteko itsas nabigazioari afektatzeko beharrezkoak diren betekizunak ez betetzea.

2.a Itsasontziak salbamenduari, itsas sorospenari edo baxurako arrantzari esklusiboki ez afektatzea, haien entrega, batasun barruko eskurapena edo inportazioa zergatik salbuetsia izan denean.

3.a Merkataritza jarduerak egiten dituzten konpainiak funtsean nazioarteko aire nabigazioan arituko direla zehazteko betekizunak ez betetzea, aireontzien entrega, batasun barruko eskurapena edo inportazioa foru dekretu arauemaile honen 22. artikuluko 4. apartatuan, 26. artikuluko lehen apartatuan eta 27. artikuluko 3. ordinalean aipatzen diren kasuetan zerga salbuespen bat izan dutenean.

4.a Zergaren aplikazio lurraldean egiten diren ondasun eskurapenak, baldin eta haien aldez aurreko entrega, batasun barruko eskurapena edo inportazioa zergan salbuetsi bada foru dekretu arauemaile honen 22. artikuluko zortzigarren eta bederatzigarren apartatuetan, 26. artikuluan, aurreko artikuluarekiko loturan, eta 60. eta 61. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Guztiarekin ere, aurreko paragrafoan xedatutakoa ez da aplikatuko eskuratzaileak berehala eta behin betiko bidali edo garraiatzen dituenean ondasun horiek Erkidegotik kanpora.

5.a Ondasunak foru dekretu arauemaile honen 23. artikuluan aipatzen diren egoeretatik ateratzea edo 24. artikuluan adierazitako araubideak azkentzea, baldin eta egoera horietan jartzen edo araubide horiei lotzen diren ondasunen entrega edo batasun barruko eskurapena zergatik salbuetsiak izan badira aipatutako artikulu horietan eta 26. artikuluko lehen apartatuan xedatutakoari jarraituz, edo ondasun horiek artikulu horietan ere salbuesten diren entregen edo zerbitzu prestazioen xede izan badira.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren salbuespen gisa, foru dekretu arauemaile honen 23. artikuluan aipatutako egoerak amaitzea edo 24. artikuluan jasotako araubideak azkentzea ez dira hartuko inportazioekin parekatutako eragiketatzat ondasunak honako hauek direnean: eztainua (8001 NC kodea), kobrea (7402, 7403, 7405 eta 7408 NC kodeak), zinka (7901 NC kodea), nikela (7502 NC kodea), aluminioa (7601 NC kodea), beruna (7801 NC kodea), indioa (ex 811292 eta ex 811299 NC kodeak), zilarra (7106 NC kodea) eta platinoa, paladioa eta rodioa (71101100, 71102100 eta 71103100 NC kodeak). Kasu horietan, aipatutako egoerak amaitzeak edo esandako araubideak azkentzeak berekin ekarriko du zerga likidatzea foru dekretu arauemaile honen eranskineko seigarren apartatuan xedatutakoaren arabera.

Hala ere, 23. artikuluan aipatzen diren egoerak amaitzea edo 24. artikuluan jasotako araubideak azkentzea ez da inportazioekin parekatutako eragiketatzat joko, foru dekretu arauemaile honen 21., 22. edo 25. artikuluetan ezarritako salbuespenak aplikatzeko moduko ondasun entrega bat egitea dakarrenean.

II. TITULUA
SALBUESPENAK
I. KAPITULUA
ONDASUN ENTREGAK ETA ZERBITZU PRESTAZIOAK

20. artikulua.– Salbuespenak barruko eragiketetan.

Bat.– Ondorengo eragiketak egongo dira zerga honetatik salbuetsita:

1.a Posta zerbitzu unibertsaleko zerbitzu prestazioak eta haien osagarri diren ondasun entregak, betiere zerbitzua osorik edo partez emateko konpromisoa hartzen duten operadoreek eginak badira.

Salbuespen hau ez zaie zerbitzuei aplikatuko haien prestazio baldintzak banaka negoziatzen direnean.

2.a Ospitalizazioko edo osasun laguntzako zerbitzu prestazioak eta haiekin zuzenean erlazionatuta dauden gainerakoak, zuzenbide publikoko entitateek eginak edo entitate edo establezimendu pribatuek prezio baimendu edo jakinarazien arabera burutuak.

Ospitalizazio eta osasun laguntzako zerbitzuekin zuzenean lotuta egongo dira klinikek, laborategiek, erietxeek, ospitalizazio eta osasun laguntzako gainerako establezimenduek emandako elikadura, ostatu, edo kirurgia zerbitzuak eta medikamentu eta material sanitarioko hornidurak.

Hurrengo eragiketak ez dira egongo salbuetsita:

a) Ordinal honen lehen paragrafoan aipatutako establezimenduetatik kanpo kontsumitzeko medikamentuak entregatzea.

b) Ospitalizazio eta osasun laguntzako zerbitzuen hartzaileak ez diren pertsonei eta haien laguntzaileei emandako elikadura eta ostatu zerbitzuak.

c) Albaitaritza zerbitzuak.

d) Ordinal honetan aipatzen diren entitateek egindako ondasun errentamenduak.

3.a Medikuntza edo osasun arloko profesionalek pertsona fisikoei emandako asistentzia zerbitzuak, zerbitzu horien hartzailea edozein dela ere.

Zerga honen ondorioetarako, ordenamendu juridikoan halakotzat hartutakoak eta zentro ofizialetan diplomatutako edo Administrazioak aitortutako psikologo, logopeda eta optikoak izango dira medikuntza eta osasun arloko profesionalak.

Salbuespenaren barruan sartzen dira gaixotasunen diagnostiko, prebentzio eta tratamenduarekin zerikusia duten medikuntza, kirurgia eta osasun alorreko asistentzia prestazioak, analisi klinikoak eta miaketa erradiologikoak ere barne.

4.a Medikuntza edo ikerketa helburuetarako edo xede horrekin prozesatuak izateko egiten diren odol entregak, odol plasmarenak edo giza gorputzeko jariakin, ehun eta bestelako elementuenak.

5.a Estomatologo, odontologo, mekanikari dentista eta hortzetako protesigileek nork bere lanbidearen eremuan egindako zerbitzu prestazioak, baita horiek egiten dituzten hortz protesien eta masailezur ortopedien entrega, konponketa eta kolokazioa ere, eragiketa horiek zeinen kargura egiten diren aintzat hartu gabe.

6.a Elkarteek, batasunek edo entitate autonomoek, interes ekonomikoko batasunak barne, beren kideei zuzenean emandako zerbitzuak, baldin eta horiek osatzen dituztenek soil-soilik kenkarirako eskubiderik ematen ez duen jarduera salbuetsi bat edo zergaren pean ez dagoen bat egiten badute, honako baldintza hauek betetzen direnean:

a) Zerbitzu horiek zuzenean eta esklusiboki erabiltzea jarduera horretan, eta jarduera horretarako beharrezkoak izatea.

b) Kideak elkarrekin eragindako gastuetan dagokien zatia ordaintzera mugatzea.

c) Egiten den jarduera salbuetsia artikulu honen lehen apartatuko 16., 17., 18., 19., 20., 22., 23., 26. eta 28. ordinaletan adierazietako bat ez izatea.

Salbuespena aplikatuko da, halaber, baldin eta, aurreko b) letran jasotako baldintza beterik, kenkariaren hainbanaketa 100eko 10etik gorakoa ez bada, eta zerbitzua ez bada zuzenean eta esklusiboki erabiltzen kenkarirako eskubidea sortzen duten eragiketetan.

Merkataritza sozietateek emandako zerbitzuak salbuespenetik kanpo geratzen dira.

7.a Gizarte Segurantzak, bere helburu zehatzak betetzeko, zuzenean edo bere entitate kudeatzaile edo laguntzaileen bitartez egiten dituen ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak.

Salbuespen hau aplikagarria izango da, soil-soilik, baldin eta horrelako eragiketak egiten dituztenek ez badute jasotzen ondasunak eskuratzen edo zerbitzuak hartzen dituztenengandik beste ezein kontraprestaziorik, Gizarte Segurantzari egindako kotizazioak ez beste.

Salbuespena ez da zabaltzen Gizarte Segurantzaren kontura egiten diren medikamentuen edo material sanitarioaren entregetara.

8.a Jarraian adierazten diren laguntza sozialeko zerbitzu prestazioak, zuzenbide publikoko entitateek edo izaera sozialeko entitate nahiz establezimendu pribatuek eginak direnean:

a) Haurrak eta gazteak babestea. Haurrak eta gazteak babesteko jardueratzat hartuko dira haurrak eta gazteak errehabilitatu eta haiei prestakuntza ematea, bularreko umeei asistentzia eskaintzea, haurrak zaindu eta artatzea, haur eta gazteei zuzendutako ikastaro, txango, kanpamentu edo bidaiak antolatzea, eta hogeita bost urtetik beherako pertsonei zuzendutako antzeko beste batzuk gauzatzea.

b) Hirugarren adinekoei laguntzea.

c) Desgaituei heziketa berezia eta laguntza ematea.

d) Gutxiengo etnikoei laguntzea.

e) Errefuxiatu eta asilatuei laguntzea.

f) Bidaztiei laguntzea.

g) Familia zamak bakarka jasaten dituzten pertsonei laguntzea.

h) Gizarte ekintza komunitario eta familiarra.

i) Preso-ohiei laguntzea.

j) Gizarteratzea eta delinkuentzia prebenitzea.

k) Alkoholikoei eta toxikomanoei laguntzea.

l) Garapenerako lankidetza.

Salbuespenak barruan hartzen ditu aurrekoen osagarri diren elikadura, ostatu eta garraio zerbitzuak, betiere aipatutako establezimendu edo entitateek beren edo besteren baliabideekin ematen badituzte.

9.a Haurren eta gazteen hezkuntza, haurren zaintza eta jagoletza –barruan sartuta ikastetxeetako jantoki orduetan haurrak artatzea eskola orduen artean edo haurtzaindegi zerbitzuko geletan ikastorduetatik kanpo–, eskolako, unibertsitateko eta graduondoko irakaskuntza, hizkuntzen irakaskuntza, eta lanbide heziketa eta birziklapena, baldin eta jarduera horiek egiten dituztenak zuzenbide publikoko entitateak edo jarduera horietan aritzeko baimenduta dauden entitate pribatuak badira.

Salbuespena aurreko paragrafoan aipatu diren zerbitzuekin zuzenean lotuta dauden zerbitzu prestazio eta ondasun entregetara ere zabalduko da, baldin eta zerbitzu horiek egiten dituzten hezkuntza edo irakaskuntzako enpresak berak badira, beren edo besteren baliabideen bitartez, zerbitzu prestazio eta ondasun entrega horiek egiten dituztenak.

Salbuespen horretan ez dira sartuko eragiketa hauek:

a) Kirola egitearekin zerikusia duten zerbitzuak, ikastetxeek ez beste enpresa batzuek emanak direnean.

Ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteek ematen dituzten zerbitzuak ez dira inola ere sartuko letra honetan.

b) Ikastetxe nagusiek edo txikiek eta ikasleen egoitzek emandako ostatu eta jantoki zerbitzuak.

c) Ibilgailuen gidari eskolek egindako eragiketak, baldin eta A eta B motako lehorreko ibilgailuak gidatzeko baimenei eta kirolerako edo aisiarako urontzi edo aireontziak gidatzeko titulu, lizentzia edo baimenei buruzkoak badira.

d) Kostu bidez egindako ondasun entregak.

10.a Pertsona fisikoek modu partikularrean ematen dituzten klaseak, hezkuntza sistemaren edozein maila eta gradutako ikasketa planetan sartutako gaiei buruzkoak direnean.

Klaseak ez dira hartuko modu partikularrean emandakotzat, haiek emateko beharrezkoa bada jarduera ekonomikoen gaineko zergaren enpresa edo lanbide jardueren tarifetan alta emanda egotea.

11.a Justizia Ministerioaren kasuan kasuko erregistroan inskribatutako erlijio entitateek, beren xedeak betez, egiten dituzten langileria lagapenak, langileak jarduera hauek egiteko lagatzen direnean:

a) Ospitalizazioa, asistentzia sanitarioa eta haiekin lotuta dauden gainerakoak.

b) Apartatu honen 8. ordinalean jasotako gizarte laguntzakoak.

c) Lanbide heziketa, irakaskuntza, prestakuntza eta birziklapena.

12.a Legez aitortuta dauden eta irabazi-asmorik ez duten organismo edo entitateek, euren helburu espezifikoak lortzearren, beren kideei ematen dizkieten zerbitzu prestazioak eta ondasun entrega osagarriak, baldin eta organismo edo entitate horien helburuak politiko, sindikal, erlijioso, patriotiko, filantropiko edo zibikoak badira eta eragiketa horien onuradunengandik ez badute beste kontraprestaziorik jasotzen estatutuetan finkatutako kotizazioak baino.

Ordinal honetan adierazitako organismoak edo entitateak biltzen dituzten profesionalen elkargoak, ganbera ofizialak, enpresaburuen elkarteak eta federazioak ere aurreko paragrafoan sartuta geratzen dira.

Salbuespen hau aplikatu ahal izateko, ezinbesteko baldintza izango da lehian distortsiorik ez eragitea.

13.a Kirola edo heziketa fisikoa egiten duten pertsona fisikoei emandako zerbitzuak, edozein dela ere prestazioa zeinen kargura egiten den, baldin eta zerbitzu horiek zuzeneko harremana badute aipatutako praktikekin eta pertsona edo entitate hauek ematen badituzte:

a) Zuzenbide publikoko entitateek.

b) Kirol federazioek.

c) Espainiako Komite Olinpikoak.

d) Espainiako Komite Paralinpikoak.

e) Izaera sozialeko kirol entitate edo establezimendu pribatuek.

Kirol ikuskizunak salbuespenetik kanpo geratzen dira.

14.a Zuzenbide publikoko entitateek edo izaera sozialeko kultur entitate edo establezimendu pribatuek egiten dituzten zerbitzu prestazio hauek:

a) Liburutegi, artxibategi eta dokumentazio zentroei dagozkienak.

b) Museo, arte galeria, pinakoteka edo monumentuetara egiten diren ikustaldiak, eta, orobat, leku historiko, lorategi botaniko, zoologiko edo parke naturaletara edo antzeko ezaugarriak dituzten bestelako naturagune babestuetara egindakoak.

c) Antzerki, musika, koreografia, ikus-entzunezko eta zinema emanaldiak.

d) Erakusketen eta antzeko ekitaldien antolaketa.

15.a Gaixoak edo zaurituak propio egokitutako anbulantzia eta ibilgailuetan garraiatzea.

16.a Aseguru, berraseguru eta kapitalizazio eragiketak.

Orobat, salbuetsita egongo dira aurreko eragiketetan esku hartzen dutenen artean kontratua izenpetzeko egiten diren bitartekaritza zerbitzuak, bezeroak erakartzekoak barne, zerbitzu horiek egiten dituen enpresaburu edo profesionalaren izaera edozein dela ere.

Aseguru eragiketen barruan aurreikuspen modalitatekoak sartzen dira.

17.a Espainian legezko diren posta zigiluen eta efektu tinbredunen entregak, haien zenbatekoa beren ageriko balioa baino handiagoa ez bada.

Ondasun horien jaulkipen zerbitzuak salbuespenetik kanpo geratzen dira hirugarrenen izenean eta kontura ematen direnean.

18.a Finantza eragiketa hauek:

a) Eskudirutan eginiko gordailuak, era guztietakoak, kontu korronte eta aurrezki kontuetako gordailuak barne, eta haiekin lotutako eragiketak, gordailuzainak gordailugilearen alde egiten dituen kobrantza edo ordainketa zerbitzuak ere barne.

Kreditu, kanbio letra, ordainagiri eta bestelako dokumentuen kobrantza kudeatzeko zerbitzuak salbuespenetik kanpo geratzen dira. Orobat, salbuespenetik kanpo geratzen dira «factoring» motako kontratuen esparruan lagatzaileari ematen zaizkion zerbitzuak, funtsak aurreratzeko zerbitzuak direnean izan ezik.

Txekeak edo taloiak kontuan ordaintzeko eragiketak ez dira hartuko kobrantza kudeatzeko eragiketatzat.

b) Eskudirutako gordailuen eskualdaketa, baita gordailu ziurtagiriekin edo antzeko zeregina betetzen duten tituluekin egindakoak ere.

c) Kreditu eta maileguak dirutan ematea, erabiltzen den tresna edozein dela ere, baita finantza efektuak edo beste izaera bateko tituluak erabiltzen direnean ere.

d) Mailegu edo kredituak osorik edo partez ematen dituztenek haiekin lotuta egiten dituzten gainerako eragiketak, kudeaketakoak barne.

Salbuespenetik kanpo geratzen dira sindikatutako maileguetan gainerako mailegu emaileei emandako zerbitzuak.

Finantza trukeko eragiketak salbuetsita egongo dira beti.

e) Mailegu edo kredituen eskualdaketa.

f) Fidantzak, abalak, kauzioak eta bestelako berme erreal edo pertsonalak ematea, eta dokumentu kredituekin zerikusia duten jaulkipen, abisu, berrespen eta gainerako eragiketak egitea.

Salbuespena mailegu edo kreditu bermatuen kudeaketara zabaltzen da, kudeaketa hori mailegu edo kreditu bermatuak edo bermeak berak eman zituztenek egiten dutenean, baina ez hirugarrenek egindako kudeaketara.

g) Bermeen eskualdaketa.

h) Transferentzia, igorpen, txeke, librantza, ordainduko, kanbio letra, ordainketa edo kreditu txartel eta bestelako ordainketa aginduekin zerikusia duten eragiketak.

Salbuespenak eragiketa hauek ere hartzen ditu:

a’) Txeke eta taloien bankuarteko konpentsazioa.

b’) Onarpena eta onarpenaren kudeaketa.

c’) Protestoa edo ordezko aitorpena, eta protestoaren kudeaketa

Salbuespenetik kanpo geratzen da kanbio letren edo kobrantza kudeaketan jasotzen diren gainerako agirien kobrantza zerbitzua. Orobat, salbuespenetik kanpo geratzen dira «factoring» motako kontratuen esparruan lagatzaileari ematen zaizkion zerbitzuak, funtsak aurreratzeko zerbitzuak direnean izan ezik.

i) Aurreko letran aipatu diren efektuen eta ordainketa aginduen eskualdaketa, efektu deskontatuen eskualdaketa barne.

Kobrantzako komisio gisa egiten den efektu lagapena ez da sartzen salbuespenean. Orobat, salbuespenetik kanpo geratzen dira «factoring» motako kontratuen esparruan lagatzaileari ematen zaizkion zerbitzuak, funtsak aurreratzeko zerbitzuak direnean izan ezik.

j) Legezko ordainbide diren dibisa, banku billete eta txanponen erosketa, salmenta, truke eta antzeko zerbitzuen eragiketak, bildumako txanponak eta billeteak eta urre, zilar eta platinozko piezak direnean izan ezik.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, bildumakotzat joko dira normalean legezko ordainbide gisa erabiltzen ez diren txanponak eta billeteak edo interes numismatikoa dutenak; salbuespena izango dira jaulkitzaileak ageriko balioa gainditu gabe entregatutako bildumako txanponak, horiek zerga ordaintzetik salbuetsita egongo baitira.

Salbuespen hau ez zaie aplikatuko foru dekretu arauemaile honen 140. artikuluko 2. ordinalean ezarritakoaren arabera inbertsio urretzat jotzen diren urrezko txanponei.

k) Akzioei, sozietateetako partaidetzei, obligazioei eta ordinal honetako aurreko letretan aipatu ez diren gainerako baloreei buruzko zerbitzuak eta eragiketak –gordailua eta kudeaketa kenduta–, salbuespen hauekin:

a') Merkantzien adierazgarri direnak.

b’) Haien jabe izanez gero, izatez edo eskubidez higiezin osoaren edo zati baten jabetza, erabilera edo gozamen esklusiboa ziurtatzen dutenak, baldin eta sozietateetako akzioak edo partaidetzak ez badira.

c’) Bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartu ez diren baloreak, bigarren mailako merkatuan gauzatuak, baldin eta balore eskualdaketa horren bitartez balore horiek ordezkatzen dituzten entitateen jabetzako higiezinen eskualdaketari dagokion zerga ordaintzea saihestu nahi izan bada, Balore Merkatuei eta Inbertsio Zerbitzuei buruzko martxoaren 17ko 6/2023 Legeko 338. artikuluan aipatutako terminoetan.

l) Aurreko letran aipatzen diren baloreen eskualdaketa eta harekin lotuta dauden zerbitzuak, euren jaulkipen edo amortizazioagatik burututakoak barne, salbuespen berdinekin.

m) Ordinal honen aurreko letretan deskribatu diren eragiketa salbuetsietan eta, izaeraz antzekoak izanik, enpresa edo lanbide jardueren barruan egiten ez diren bestelakoetan bitartekari izatea.

Salbuespenak barruan hartzen ditu gordailuak, eskudirutako maileguak edo baloreak eskualdatu edo merkaturatzeko bitartekaritza zerbitzuak, haien entitate jaulkitzaileen, titularren edo bestelako bitartekarien kontura egindakoak, baita tartean eragiketa horien aseguramendua dagoenean ere.

n) Inbertsio kolektiboko erakundeen, administrazio erregistro berezietan erregistratutako eta baimendutako sozietateek kudeatutako arrisku-kapitaleko entitateen, pentsio funtsen, hipoteka merkatuaren erregulazio funtsen, aktiboen titulizazio funtsen eta erretiro kolektiboen kudeaketa eta gordailua, horiek guztiak berariazko legeriaren arabera eratuta badaude.

19.a Estatuko Loteria eta Apustuen Estatuko Sozietateak, Itsuen Erakunde Nazionalak eta autonomia erkidegoetako organismoek antolatutako loteria, apustu eta jokoak, eta jokoaren eta ausazko konbinazioen gaineko tributuen zerga egitateak eratzen dituzten jarduerak.

Aurreko paragrafoan aipatutako eragiketen kudeaketa zerbitzuak eta haien eragiketa erantsi edo osagarriak ez dira sartzen salbuespenean, jokoaren gaineko tributuen zerga egitatea eratzen ez dutenean, bingoaren kudeaketa zerbitzuak izan ezik.

20.a Landa-lurren eta eraikigarri ez diren gainerako lurren entregak, bertan kokatuta dauden edozein motatako eraikinak barne, nekazaritzako ustiategi bat garatzeko ezinbestekoak direnean, bai eta esklusiboki parke eta lorategi publiko izateko edo erabilera publikoko bide azalerak egiteko lurren entregak ere.

Ondorio horietarako, eraikigarritzat joko dira hirigintzako arau aplikagarrietan orube gisa kalifikatutako lursailak, eta dagokion lizentzia administratiboaren bidez baimenduta egoteagatik eraikitzekoak diren gainerako lurrak.

Ondorengo lurren entregak salbuespenetik kanpo geratzen dira, lur horiek eraikigarriak izan ez arren:

a) Lur urbanizatuen edo urbanizazio bidean daudenen entregak, salbu eta lurrak esklusiboki parke eta lorategi publiko izateko edo erabilera publikoko bide azalerak egiteko erabiltzeko badira.

b) Eraikitzen ari diren edo bukatuta dauden eraikinak kokatzen diren lurren entregak, baldin eta eraikinekin batera eskualdatzen badira, eta eraikin horien entregak zergari lotuta eta salbuetsi gabe badaude. Hala ere, entregatzen diren lur ez eraikigarrietan nekazaritzarako eraikinak badaude eta horiek ezinbestekoak badira ustiategirako, entrega horiek salbuetsita egongo dira, baita lur horietan eraikuntza geraraziak, aurritan edo suntsituta daudenean ere.

21.a (edukirik gabe)

22.a A) Eraikinen bigarren eta ondorengo entregak, eraiki horiek kokatzen diren lurrenak barne, betiere entrega horiek eraikuntza edo birgaiketa amaitu ondoren egiten badira.

Foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren ondorioetarako, lehen entregatzat hartuko da sustatzailea egiten duena, entregaren xedea eraikuntza edo birgaiketa amaitua duen eraikin bat denean. Dena den, sustatzaileak egindako entrega ez da hartuko lehen entregatzat, baldin eta entrega hori egiten bada higiezinaren jabeak, gozamen edo erabilera eskubide errealen titularrek edo erosteko aukerarik gabeko errentamendu kontratuen onuradunek bi urtez edo gehiago erabili badute higiezin hori modu jarraituan, non eta denbora horretan higiezina erabili duena ez den eskuratzailea. Eskualdaketak aurrera eramateko eragiketak bertan behera geratzen diren kasuetan, eskuratzaileek eraikina erabiltzen emandako denbora ez da konputatuko ondorio horietarako.

Eraikinen urbanizazio lan osagarriak egiteko lurrak eraikin horiek kokatuta dauden lurren barruan sartuko dira. Dena den, familia bakarreko etxebizitzen kasuan, urbanizatutako lur osagarriak ezingo dira izan 5.000 metro koadrotik gorakoak.

Foru dekretu arauemaile honen 7. artikuluko 1. ordinalean xedatutakoaren arabera zergari lotzen ez diren eskualdaketak ez dira lehen entregatzat hartuko ordinal honetan xedatutakoaren ondorioetarako.

Ordinal honetan aurreikusitako salbuespena ez da aplikatuko honako kasuotan:

a) Eraikinak entregatzen direnean errentamendu kontratu batean ageri den erosteko aukera baliatuta, betiere entrega horiek finantza errentamenduko eragiketak egin ohi dituzten enpresek eginak badira. Ondorio horietarako, erosteko aukera errentatzailearen aurrean baliatzeko konpromisoa erosteko aukera baliatzearekin parekatuko da.

Aurreko paragrafoan adierazitako finantza errentamenduko kontratuek gutxienez hamar urteko iraupena izango dute.

b) Eraikinak eskuratzaileak birgaitzeko entregatzen direnean, erregelamenduz ezarriko diren baldintzak betetzen badira.

c) Eraistekoak diren eraikinak entregatzen direnean, bertan sustapen urbanistiko berri bat egiteko.

B) Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, eraikinen birgaitze lanak dira baldintza hauek betetzen dituztenak:

1.a Eraikinak berreraikitzea izatea lanen xede nagusia. Baldintza hori beteko da birgaitze proiektuaren kostu osoaren 100eko 50 baino gehiago elementu estrukturalak, fatxadak edo estalkiak sendotu edo tratatzeko edo birgaitze lanekin parekatzen edo haiekin lotuta dauden obrak egiteko bideratzen denean.

2.a Proiektuko obren kostu osoa eraikinaren eskurapen prezioaren 100eko 25etik gorakoa izatea, eskurapena birgaitze lanak hasi aurreko lehen bi urteetan gertatu bada, edo bestela, kostu horrek eraikinak edo haren parte batek birgaitze lanen hasieran zeukan merkatu balioaren 100eko 25 gainditzea. Ondorio horietarako, eraikinaren eskurapen preziotik edo merkatu baliotik lurzoruari dagokion zati proportzionala kenduko da.

Birgaitze lanen parekotzat hartuko dira honako hauek:

a) Egiturak egokitzeko lanak, eraikuntza aldetik eraikinari segurtasuna ematen diotenean bere egonkortasuna eta erresistentzia mekanikoa bermatzeko.

b) Zimenduak indartu edo egokitzeko lanak, bai eta zutabeak edo forjatuak tratatzeko direnak ere.

c) Azalera eraikia handitzekoak, sestra gainetik zein azpitik.

d) Fatxadak eta barruko patioak berreraikitzekoak.

e) Igogailuak instalatzeko lanak, desgaituei oztopo arkitektonikoak kentzeko jartzen diren elementuak barne.

Ondoren aipatzen direnak birgaitze lanei lotutako obratzat hartuko dira, baldin eta haien kostu osoa txikiagoa bada elementu estrukturalak, fatxadak edo estalkiak sendotu edo tratatzeko obrena baino, edo haien pareko obrena baino, betiere modu banaezinean badaude haiei lotuta, eta euren xedea ez bada eraikinari besterik gabe akabera ematea edo hura apaintzea, edo fatxada mantendu eta margotzea:

a) Igeltserotza, iturgintza eta zurgintza lanak.

b) Itxiturak, instalazio elektrikoak, ura eta klimatizazioa, eta suteen aurkako babesa hobetzeko eta egokitzekoak.

c) Birgaitze energetikoko lanak.

Eraikinen portaera energetikoa hobetu eta haien eskaria murriztea, sistema eta instalazio termikoen errendimendua handitzea, edo energia iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten ekipoak sartzea helburu dutenak dira birgaitze energetikoko lanak.

23.a Foru dekretu arauemaile honen 11. artikuluan xedatutakoaren arabera zerbitzutzat hartzen diren errentamenduak eta gozamen eta erabilera eskubide errealen eraketa eta eskualdaketa, horien xedea honako ondasun hauek direnean:

a) Lurrak, landa finka bat ustiatzeko erabiltzen diren nekazaritzako higiezinak barne.

Kanpoan geratzen dira lurraren ustiapenarekiko beregainak diren abeltzaintza jardueretan erabilitako higiezinak.

b) Etxebizitza gisa bakarrik erabiltzekoak diren eraikinak edo eraikin zatiak, edo haien geroko errentamendurako bideratutakoak, azken kasu horretan, betiere, baldin eta errentamendu hori etxebizitzari laguntzeko programa publikoen entitate kudeatzaileek edo sozietateen gaineko zergan etxebizitzen errentamenduan aritzen diren entitateentzat jasotzen den araubide berezira bildutako sozietateek kudeatzen badute. Garajeak, etxebizitzen eranskinak eta eraikinekin batera errentan emandako altzariak ere egongo dira salbuetsita.

Salbuespenetik kanpo geratuko dira:

a’) Ibilgailuak aparkatzeko lurren errentamenduak.

b’) Ondasunak, merkantziak edo produktuak gorde edo biltegiratzeko edo enpresa jarduera baten elementuak instalatzeko lurren errentamenduak.

c') Erakusketetarako edo publizitaterako lurren errentamenduak.

d’) Lurren edo etxebizitzen errentamenduak, erosteko aukera ematen dutenak, haien entrega zergari lotuta eta ez-salbuetsita badago.

e’) Altzariz hornitutako apartamentu edo etxebizitzen errentamenduak, errentatzailea behartuta badago ostalaritzari propio dagozkion zerbitzu osagarrietako bat ematera, hala nola jatekoa, lekuaren garbiketa, arropa garbiketa edo antzekoak.

f’) Eraikinen edo eraikin zatien errentamenduak, azpierrentan emateko direnean, aurreko b) letran xedatutakoaren arabera egindakoak izan ezik.

g’) Hiri Errentamenduen Legean xedatutakoagatik etxebizitzekin parekatzen diren eraikinen edo haien zati batzuen errentamenduak.

h’) Aurreko a’), b’), c’), e’) eta f’) letretan aipatu diren ondasunen gainean gozamen edo erabilera eskubide errealen eraketa edo eskualdaketa.

i’) Azalera eskubide errealen eraketa edo eskualdaketa.

24.a Artikulu honetan xedatutakoagatik salbuetsitako eragiketetan eskualdatzaileak erabili dituen ondasunen entregak, betiere baldin eta ondasun horien edo beren elementu osagarrien eskurapena, afektazioa edo inportazioa egitean jasandako zerga osorik edo partez kentzeko eskubidea subjektu pasiboari esleitu ez bazaio.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da subjektu pasiboari ez zaiola esleitu jasandako kuotak partez kentzeko eskubidea, baldin eta eskuratu dituen ondasun edo zerbitzuak bakarrik erabili baditu kenkarirako eskubiderik sortzen ez duten eragiketa salbuetsiak egiteko, hainbanaketa erregela aplikagarria izan bada ere.

Ordinal honetan xedatutakoa ez da aplikatuko:

a) Erregularizazio aldian egiten diren inbertsio ondasunen entregetan.

b) Aurreko 20. eta 22. ordinaletan ezarritako salbuespenak bidezkoak direnean.

25.a Ondasun entregak egitea beren eskurapenak, afektazioak edo inportazioak, edo haien elementuenak, eskualdatzaileak kenkarirako eskubidea erabat galtzea dakarrenean foru dekretu arauemaile honen 95. eta 96. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

26.a Honako hauek egindako zerbitzu profesionalak, kontraprestazio moduan autore eskubideak dituztenak barne: artista plastikoak, idazleak, egunkari eta aldizkarietako kolaboratzaile literario, grafiko eta fotografikoak, musikagileak, antzerki eta argumentu lanen egileak, ikus-entzunezko obren egokitzaile, gidoilari eta elkarrizketa egileak, itzultzaileak eta egokitzaileak.

27.a (edukirik gabe)

28.a Alderdi politikoek, beren xede espezifikoa betetzea ahalbidetuko duen laguntza finantzarioa lortzeko eta haien onurarako bakarrik, antolatzen dituzten agerraldien ondorioz egiten dituzten ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak.

Bi.– Erregelamenduz ezarriko den moduan eta baldintzen barruan, subjektu pasiboak uko egin ahal die aurreko apartatuko 20. eta 22. ordinaletako salbuespenei, baldin eta eskuratzailea bere enpresa edo lanbide jardueran ari den subjektu pasibo bat bada eta ondasuna eskuratzean jasandako zerga osorik edo partez kentzeko eskubidea onartzen bazaio edo, aurrekoa gertatzen ez denean, zer destino aurreikusten zaion ikusita, pentsatzekoa bada eskuratutako ondasuna, osorik edo zati batean, kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen duen eragiketa batean erabiliko dela.

Hiru.– Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, baldintza hauek betetzen dituztenak hartuko dira izaera sozialeko entitate edo establezimendutzat:

1.a Irabazi-asmorik ez izatea eta lor litezkeen mozkinak izaera bereko jarduera salbuetsietara bideratzea.

2.a Presidente, ugazaba edo legezko ordezkari karguek doakoak izan behar dute, eta ez dute eduki behar interesik ustiapenaren emaitza ekonomikoetan, ez beraiek zuzenean ez tarteko pertsona baten bidez.

3.a Entitate edo establezimenduetako bazkide, erkide edo partaideak eta haien ezkontideak edo bigarren gradurainoko odol ahaideak, horiek barne, ezin dira ez salbuetsitako eragiketen hartzaile nagusiak izan, ez baldintza berezirik eduki zerbitzu prestazioetan.

Betekizun hori ez da aplikatuko artikulu honen lehen apartatuko 8. eta 13. ordinaletan aipatzen diren zerbitzu prestazioen kasuan.

Aurreko baldintzak betetzen dituzten entitateek gizarte izaerako entitate edo erakunde pribatuen kalifikazioa eman diezaiela eskatu ahal izango diote Zerga Administrazioari, erregelamenduz ezarriko den eran eta baldintzen barruan. Kalifikazio hori Administrazioarentzat loteslea izango bada ere, eraginkorra izan dadin, foru dekretu arauemaile honetan salbuespena aplikatzeko xedatutako baldintzak bete beharko dira.

Aurreko baldintzak betetzen dituzten izaera sozialeko entitate edo establezimenduek emandako zerbitzuei salbuespenak aplikatzeko, ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako kalifikazioa eskuratzea, baina bai kasuan-kasuan aplikagarri diren baldintzak betetzea.

20 bis artikulua.– Interfaze digitalen bidez ahalbidetzen diren ondasun entregak salbuestea.

Foru dekretu arauemaile honen 8 bis artikuluko b) letran arautzen den kasuan, entregak interfaze digital baten bidez egitea ahalbidetzen duen enpresaburu edo profesionalari egiten zaizkion ondasun entregak zergatik salbuetsita egongo dira zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat jotzen direnean.

21. artikulua.– Salbuespenak ondasun esportazioetan.

Erregelamenduz ezarritako baldintzak eta beharkizunak betez gero, zergatik salbuetsita egongo dira honako eragiketak:

1.a Eskualdatzaileak edo haren izenean eta kontura diharduen hirugarren batek Erkidegotik kanpora bidali edo garraiatutako ondasunen entregak.

2.a Zergaren aplikazio lurraldean finkatuta ez dagoen eskuratzaileak edo haren izenean eta kontura diharduen hirugarren batek Erkidegotik kanpora bidali edo garraiatutako ondasunen entregak.

Aurreko paragrafoan xedatutakotik kanpo geratzen dira kirol edo aisiako itsasontziak, turismo hegazkinak edo erabilera pribatuko edozein garraiobide ekipatu edo hornitzeko ondasunak.

Zergatik salbuetsita egongo dira, halaber, honako hauek:

A) Bidaiariei egindako ondasun entregak, baldintza hauek betez gero:

a) Salbuespena gauzatzea eskurapenetan jasandako zerga itzulita.

b) Bidaiariek Erkidegotik kanpo izatea ohiko bizilekua.

c) Eskuratutako ondasunak Erkidegoko lurraldetik irtetea.

d) Eskuratutako ondasun multzoak espedizio komertzial bat ez eratzea.

Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, ulertuko da bidaiariek eramaten dituzten ondasunek ez dutela eratzen espedizio komertzial bat tarteka eskuratutako ondasunak badira, bidaiarien erabilera pertsonal edo familiarrerako erabili edo oparitarako bideratzen badira, eta haien izaera eta kantitateagatik espedizio komertzial baten xede direla pentsatzerik ez badago.

B) Aduanaren kontrolpean, portu eta aireportuetako zergarik gabeko dendetan egiten diren ondasun entregak, eskuratzaileak hirugarren lurralde batera berehala irtengo diren pertsonak direnean, eta, orobat, hirugarren lurraldeetan kokatutako portu eta aireportuetara doazen itsasontzi eta hegazkinetan egindakoak.

3.a Zergaren aplikazio lurraldean egiteko eskuratu edo inportatutako ondasun higigarrien gainean gauzatzen diren zerbitzu prestazioak, baldin eta ondasun horiek, ondoren, Erkidegotik kanpora bidali edo eramaten baditu pertsona hauetako edozeinek: lan horiek egin dituenak; ondasunen hartzaileak –zergaren aplikazio lurraldean establezimendurik izan behar ez duenak–; aurreko bi horiek ez den beste pertsona batek, aduana arloko araudian xedatutakoaren arabera esportatzaile izaera badu; edo beste pertsona batek, aurreko edozeinen izenean eta haren kontura jarduten duenak.

Salbuespenak ez ditu hartzen kirol edo aisiarako ontzietan, turismo hegazkinetan edo erabilera pribatuko beste edozein garraiobidetan egiten diren konponketa edo mantentze lanak, horiek igarobide edo aldi baterako inportazio araubidean sartu badira.

4.a Erakunde aitortuei egindako ondasun entregak, baldin eta beren jarduera humanitario, karitatezko edo hezkuntza arlokoen esparruan, Erkidegoko lurraldetik kanpora esportatzen badituzte, salbuespenerako eskubidea aurrez onartuta.

Edonola ere, ordinal honetako aurreko paragrafoan aipatutako ondasunak entregatzen dituena erakunde publiko bat edo izaera sozialeko establezimendu pribatu bat denean, posible izango da osorik kendu ezin izan den zerga jasanarazia itzultzeko eskatzea, baina, horretarako, aldez aurretik zenbateko hori justifikatu beharko da entrega horiek egin eta hiru hilabeteko epean.

5.a Foru dekretu arauemaile honen 20. artikuluan salbuetsitakoak ez bezalako zerbitzu prestazioak, garraioa eta eragiketa osagarriak barne, Erkidegoaren lurraldetik kanpora egiten diren ondasun esportazioekin zuzenean lotuta daudenean.

Zerbitzuak aipatutako esportazioekin zuzenean lotuta egongo dira baldintza hauek betetzen dituztenean:

a) Zerbitzu horiek ematea esportazio horiek egiten dituztenei, ondasunen hartzaileei, haien aduana ordezkariei, edo batzuen zein besteen kontura jarduten duten bitartekari eta kontsignatarioei.

b) Zerbitzu prestazioak egitea ondasunak Erkidegoaren lurraldetik kanpoko puntu batera zuzenean bidaltzen diren unetik aurrera, edo portu, aireportu edo mugaldeko zona batean kokatutako puntu batera bidaltzen direnetik aurrera, berehala lurralde horretatik kanpora bidaltzeko.

Aurreko b) letran aipaturiko baldintza betetzea ez da beharrezkoa izango zerbitzuak honako hauek direnean: garraiobideak errentan hartzea, karga bildu eta egokitzea, eskuratzaileek salgaiak egiaztatzea, eta bidalketa egin aurretik beharrezkoak izan daitezkeen antzeko beste batzuk egitea.

6.a Hirugarrenen izenean eta kontura diharduten bitartekariek egindako zerbitzu prestazioak, artikulu honetan deskribatu diren eragiketa salbuetsietan esku hartzen dutenean.

7.a Aduana arloko araudian xedatutakoaren arabera esportatzaile izaera duenak, zergaren aplikazio lurraldean finkatu gabeko eskualdatzaile edo eskuratzaile ez denak, edo haren izenean eta kontura jarduten duen beste batek Erkidegotik kanpora bidali edo garraiatzen dituen ondasunen entregak.

22. artikulua.– Salbuespenak esportazioekin parekatutako eragiketetan.

Erregelamenduz ezarritako baldintzak eta eskakizunak betez gero, zergatik salbuetsita egongo dira honako eragiketak:

Bat.– Jarraian adierazten diren itsasontziak entregatu, eraiki, eraldatu, konpondu, mantendu, erabat edo partez pleitatu eta errentan ematea:

1.a Itsas zabalean nabigatzeko gai diren ontziak, nazioarteko itsas nabigazioari lotutakoak, merkantzien edo pertsonen ordainpeko garraio jarduera komertzialetan, turismo zirkuituak barne, edo industria edo arrantza jardueran erabiliak.

Salbuespena ez zaie inola ere aplikatuko kirol edo aisiarako jarduerak edo, oro har, erabilera pribatukoak egitera bideratutako ontziei.

2.a Salbamenduari, itsas sorospenari edo baxurako arrantzari lotutako itsasontziak.

Itsasontzi bat aurreko paragrafoan azaldutako helburuetatik desafektatzeak gutxienez urtebetez sortuko ditu ondorioak, salbu eta itsasontzia gero entregatzen bada.

3.a Gerraontziak.

Apartatu honetan deskribatutako salbuespena aplikatu ahal izan dadin, ezinbestekoa izango da aipatutako ondasunak edo zerbitzuak eskuratzen dituena bi hauetako bat izatea: jarduera horietan diharduen eta ontziak bere jardueren garapenean erabiltzen dituen Konpainia bera, edo, bestela, ontziak bere defentsa helburuetarako erabiltzen dituen entitate publikoa bera.

Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, honako hauek hartuko dira kontuan:

Lehenengoa.– Nazioarteko itsas nabigazioa, itsasoko uretan zehar egiten dena, kasu hauetan:

a) Zergaren aplikazio eremu espazialean kokatutako portu batean hasi eta aipatutako eremu espazialetik kanpo kokatutako beste portu batean amaitu edo eskala egiten duena.

b) Zergaren aplikazio eremu espazialetik kanpo kokatutako portu batean hasi eta aipatutako eremu espazialaren barruan edo hortik kanpo kokatutako beste portu batean amaitu edo eskala egiten duena.

c) Edozein portutan hasi eta amaitzen dena, eskalarik egin gabe, baldin eta zergaren aplikazio eremu espazialaren jurisdikziopeko uretatik kanpo kokatutako uretan emandako ordu kopurua berrogeita zortzitik gorakoa bada.

Letra honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko pertsonen edo merkantzien ordainpeko garraio jarduera komertzialak egiten dituzten itsasontziei.

Nazioarteko itsas nabigazioaren kontzeptu honetan ez dira sartzen ontziak hornitzeko, konpontzeko edo antzeko zerbitzuetarako egiten diren eskala teknikoak.

Bigarrena.– Ontzi bat nazioarteko itsas nabigazioari atxikita dagoela ulertuko da, itsasaldietan egindako distantziak jarraian aipatzen diren epeetan egindako ibilbide osoaren 100eko 50 baino gehiago direnean. Epe horiek hauek dira:

a) Konponketak edo mantenimendu lanak egin aurreko urte naturala, hurrengo letran xedatutakoa izan ezik.

b) Itsasontzia entregatu, eraiki, eraldatu, Batasunaren barruan eskuratu, inportatu, osorik edo partez pleitatu edo alokatzen den kasuetan, edo aurreko 2. ordinalean aipatu diren helburuetatik desafektatzen denean, eragiketa horiek egiten diren urte naturala, salbu eta urte horretako lehen seihilekoaren ondoren egiten badira; azken kasu horretan kontuan hartu beharreko tartea urte natural hori eta hurrengoa izango da.

Irizpide hori aurreko letran aipatutako eragiketei dagokienez ere aplikatuko da, letra honetan aipatutakoen ondoren gauzatzen direnean.

Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, itsasontzi baten eraikuntza amaitu dela ulertuko da dagokion Itsas Erregistroan behin betiko matrikulatu denean.

Baldin eta b) letra honetan aipatutako epeak igaro eta itsasontziak ez baditu betetzen nazioarteko itsas nabigazioari atxikitzeko beharrezkoak diren beharkizunak, ontziaren zerga egoera erregularizatu beharko da apartatu honetako eragiketei dagokienez, 19. artikuluko 1. ordinalean xedatutakoari jarraituz.

Bi.– Aurreko apartatuko salbuespenek ukitutako ontzien barruan dauden edo haiei gehitzen zaizkien objektuen entregak, errentamenduak, konponketak eta mantenimenduak, arrantzako tresnenak barne, baldin eta eragiketa horiek aipatutako onura fiskalen aplikazio aldietan egiten badira.

Salbuespena aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

1.a Eragiketen zuzeneko hartzailea ontziaren ustiapenaren titularra edo, kasua bada, haren jabea izatea.

2.a Aipatutako objektuak ontzi horien ustiapenerako bakarrik erabiltzea edo erabilera horretarako bideratzea.

3.a Salbuetsitako eragiketak ontziak dagokien Itsas Erregistroan behin betiko matrikulatu ondoren egitea.

Hiru.– Jarraian adierazten diren ontzietarako hornigaien entregak, ontzi horien ustiapenaren titularrek eskuratzen dituztenean:

1.a Aurreko lehen apartatuko 1. eta 2. ordinaletan aipatutako salbuespenen xede diren ontziak, entrega horiek onura fiskal horien aplikazio aldietan egiten badira.

Hala ere, baxurako arrantzan jarduteko ontziak direnean, salbuespena ez da zabalduko ontzi barruko hornigaien entregetara.

2.a Nazioarteko itsas nabigazioa egiten duten gerraontziak, lehen apartatuan deskribatutako baldintzetan.

Lau.– Aireontzien entregak, eraldaketak, konponketak, mantenimendu lanak, pleitamendu osoa edo errentamendua, aireontzi hauek direnean:

1.a Nagusiki nazioarteko aire nabigazioan jarduten duten konpainiek merkantzien edo bidaiarien ordainpeko garraio jarduera komertzialak egiteko bakarrik erabilitakoak.

2.a Entitate publikoek beren eginkizun publikoak betetzeko erabiltzen dituztenak.

Salbuespen hau aplikatu ahal izan dadin, ezinbestekoa izango da aipatutako zerbitzuen eskuratzailea edo hartzailea bi hauetako bat izatea: jarduera horietan diharduen eta aireontziak jarduera horien garapenean erabiltzen dituen konpainia bera, edo, kasua bada, aireontziak bere eginkizun publikoen barruan erabiltzen dituen entitate publikoa bera.

Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, honako hauek hartuko dira kontuan:

Lehenengoa.– Nazioarteko aire nabigazioa, honako kasuotan egiten dena da:

a) Zergaren aplikazio eremu espazialean kokatutako aireportu batean hasi eta aipatutako espazio eremutik kanpo kokatutako beste aireportu batean amaitu edo eskala egiten duena.

b) Zergaren aplikazio eremu espazialetik kanpo kokatutako aireportu batean hasi eta aipatutako eremu espazialaren barruan edo hortik kanpo kokatutako beste aireportu batean amaitu edo eskala egiten duena.

Nazioarteko aire nabigazioaren kontzeptu honetan ez dira sartzen aireontziak hornitzeko, konpontzeko edo antzeko zerbitzuetarako egiten diren eskala teknikoak.

Bigarrena.– Konpainia bat nagusiki nazioarteko aire nabigazioari atxikita dagoela ulertuko da, erabiltzen dituen aireontzi guztien artean egindako distantzia osoaren 100eko 50 baino gehiago ondoko denbora tarteetan egindako nabigazioari dagokionean:

a) Konponketak edo mantenimendu lanak egin aurreko urte naturala, hurrengo letran xedatutakoa izan ezik.

b) Aireontziak entregatu, eraiki, eraldatu, batasunaren barruan eskuratu, inportatu, osorik pleitatu edo alokatzen diren kasuetan, eragiketa horiek egiten diren urte naturala, salbu eta urte horretako lehen seihilekoaren ondoren egiten badira; kasu horretan, urte natural hori eta hurrengoa hartuko dira kontuan.

Irizpide hori aurreko letran aipatutako eragiketei dagokienez ere aplikatuko da, letra honetan aipatutakoen ondoren gauzatzen direnean.

Baldin eta b) letra honetan aipatutako epeak igaro eta aireontziak ez baditu betetzen nazioarteko itsas nabigazioari atxikitzeko beharrezkoak diren beharkizunak, ontziaren zerga egoera erregularizatu beharko da apartatu honetako eragiketei dagokienez, foru dekretu arauemaile honen 19. artikuluko 3. ordinalean xedatutakoari jarraituz.

Bost.– Aurreko apartatuko salbuespenen xede diren aireontzien barruan dauden edo haiei gehitzen zaizkien objektuen entregak, errentamenduak, konponketak eta mantenimendu lanak.

Salbuespena aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

1.a Eragiketen hartzailea aireontziaren ustiapenaren titularra izatea.

2.a Aipatutako objektuak ontzi horien barruan eta haien ustiapenerako bakarrik erabiltzea edo erabilera horretarako bideratzea.

3.a Salbuetsitako eragiketak aireontzi horiek erregelamenduz ezarriko den Matrikula Erregistroan matrikulatu ondoren egitea.

Sei.– Laugarren apartatuko salbuespenen xede diren aireontzietarako hornigaien entregak, aireontzi horien ustiapenaren titular diren konpainiek edo entitate publikoek eskuratzen dituztenean.

Zazpi.– Artikulu honetako aurreko apartatuetan zerrendatutakoak ez diren zerbitzu prestazioak, aurreko lehen eta laugarren apartatuetan ezarritako salbuespenen xede diren itsasontzi eta aireontzien zuzeneko beharrei erantzuteko egiten direnean edo itsasontzi eta aireontzi horien zamaketak dakartzan premiei erantzuten dietenean.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren zerbitzuetan, itsasontzi horien ustiapenaren titularrek edo aireontziak erabiltzen dituzten konpainiek edo entitate publikoek izan beharko dute hartzaileak.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren salbuespen gisa, zamalanak, estibatze eta desestibatze lanak eta itsasontzi aldaketakoak, foru dekretu arauemaile honen 22. artikuluko lehen apartatuan aipatutako itsasontzien zamaketa premiekin lotutakoak, zergatik salbuetsita egongo dira baldin eta estibatzaile profesionalek estiba enpresentzat egiten badituzte beren izenean, eta enpresa horiek, aldi berean, itsasontzi horien ustiapenaren titularrei emandako zerbitzuetan erabiltzen badituzte.

Zortzi.– Harreman diplomatiko eta kontsularren esparruan egiten diren ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak, erregelamenduz ezarriko diren kasu eta baldintzetan.

Bederatzi.– Espainiak aitortutako nazioarteko organismoentzat edo organismo horietan estatutu diplomatikoa duten pertsonentzat egiten diren ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak, organismo horiek sortzeko egiten diren nazioarteko hitzarmenetan edo kasuan kasuko egoitza akordioetan finkaturiko muga eta baldintzen barruan.

Zehazki, apartatu honetan sartuko dira Europako Erkidegoarentzat, Energia Atomikoaren Europako Erkidegorentzat, Europako Banku Zentralarentzat edo Europako Inbertsio Bankuarentzat egindako ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak, baita Europako Erkidegoek sortutakoak diren eta erkidegoen pribilegioei eta immunitateei buruzko 1965eko apirilaren 8ko Protokoloa aplikagarri duten organismoentzat egindakoak ere, Protokolo horretan, hura aplikatzeko hitzarmenetan edo egoitza akordioetan jasotako muga eta baldintzen barruan, betiere salbuespen horrek lehian distortsiorik eragiten ez badu.

Apartatu honetan sartuko dira, halaber, Batzordearentzat edo Batasunaren Zuzenbidearekin bat ezarritako organo edo organismo batentzat diren ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak, batzordeak edo organo edo organismo horrek ondasun edo zerbitzu horiek eskuratzen badituzte Batasunaren zuzenbideak esleitutako eginkizunak betez COVID-19aren pandemiari erantzuteko, salbu eta eskuratutako ondasun eta zerbitzuak erabiltzen badira, berehalako batean edo geroago, Batzordeak edo organo edo organismo horrek kostu bidezko entregak egiteko.

Hamar.– Hauentzat egindako ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak:

a) Ipar Atlantikoko Tratatuaren parte diren gainerako estatuen indarrentzat, Tratatuaren parte diren estatuek beren indarren estatutuari buruzko hitzarmenean ezarritako terminoetan.

b) Espainia ez den beste edozein estatu kidetako indar armatuentzat, indar horiek eta haien zerbitzuko langile zibilek erabiltzeko edo haien jantokiak edo kantinak hornitzeko, baldin eta indar horiek, segurtasun eta defentsa politika erkidearen esparruan, Batasunaren jarduera bat gauzatu behar badute defentsa ahalegin bati atxikita.

Hamaika.– Helmuga beste estatu kide batean duten ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak, hartzaileak hauek direnean:

a) Ipar Atlantikoko Tratatuaren parte den edozein estatutako indarrak, helmugako estatu kidea ez dena, Tratatuaren parte diren estatuek beren indarren estatutuari buruzko hitzarmenean ezarritako terminoetan.

b) edozein estatu kidetako indar armatuak, helmugako estatu kidea kenduta, indar horiek eta haien zerbitzuko langile zibilek erabiltzeko edo haien jantokiak edo kantinak hornitzeko, baldin eta indar horiek, segurtasun eta defentsa politika erkidearen esparruan, Batasunaren jarduera bat gauzatu behar badute defentsa ahalegin bati atxikita.

Hamabi.– Espainiako Bankuari urre entregak egitea.

Hamahiru.– Bidaiarien eta haien bagajea itsasoz edo airez garraiatzea, zergaren espazio eremutik kanpo dagoen portu edo aireportu batetik abiatu edo bertara joaten direnean.

Apartatu honen barruan egongo dira garraio titulu bakar baten babesean aireko konexioak dituzten garraioak.

Hamalau.– Foru dekretu arauemaile honen 72. artikuluko bigarren apartatuan definituta dagoen batasun barruko ondasunen garraioa, haren jatorria edo helmuga Azore edo Madeira uharteetan dagoenean.

Hamabost.– Hirugarrenen izenean eta kontura jarduten duten bitartekariek egindako zerbitzu prestazioak, artikulu honetan xedatutakoagatik salbuetsita dauden eragiketetan esku hartzen dutenean.

Hamasei.– Aurreko apartatuetan xedatutakoa aplikatzeagatik salbuetsitako eragiketek ez dituzte barne hartuko foru dekretu arauemaile honen 20., 20 bis, 21. eta 25. artikuluen arabera salbuetsitakoak.

23. artikulua.– Salbuespenak aldi baterako gordailu egoeretan eta bestelakoetan.

Bat.– Erregelamenduz ezarritako baldintzak eta beharkizunak betez gero, zergatik salbuetsita egongo dira honako eragiketak:

1.a Aldi baterako gordailu egoeran dauden ondasun entregak, aurreko ondasun entregekin zuzenean lotuta dauden zerbitzu prestazioak, eta ondasunak egoera horretan dauden bitartean egiten direnak.

2.a Zulaketa edo ustiapen plataformak eraiki, konpondu, mantendu, eraldatu, hornitu edo kontinenteari lotzeko, jurisdikziopeko uretara eramaten diren ondasunen entregak.

Salbuespenak aurreko paragrafoan aipatzen diren plataformak hornitzeko ondasunen entregak ere hartzen ditu.

3.a Aurreko 2. ordinalean deskribatutako ondasun entregekin zuzenean lotutako zerbitzu prestazioak, bai eta apartatu honetan aipatutako egoeretan jartzekoak diren ondasunen inportazioekin zuzeneko lotura dutenak ere.

4.a Aurreko 2. ordinalean adierazitako egoeran dauden ondasun entregak, eta ondasunak egoera horretan dauden bitartean egindako zerbitzu prestazioak.

Bi.– Aldi baterako gordailu egoerak, bai eta artikulu honetan aipatzen diren ondasunak aldi baterako gordailu egoeran jartzeak ere, aduana arloko legerian ezarritako definizio, arau eta betebeharrak beteko dituzte.

Hiru.– Artikulu honetan ezarritako salbuespenak aplikatzeko, ezinbesteko baldintza izango da haien xede diren ondasunak ez erabiltzea edo bideratzea azken kontsumorako egoera horietan dauden bitartean.

Lau.– Lehen apartatuaren arabera salbuetsitako zerbitzu prestazioetan ez dira sartuta egongo foru dekretu arauemaile honen 20., 21. eta 22. artikuluen arabera salbuetsitakoak.

24. artikulua.– Aduana eta zerga araubideei dagozkien salbuespenak.

Bat.– Erregelamenduz ezarritako baldintzak eta beharkizunak betez gero, zergatik salbuetsita egongo dira honako eragiketak:

1.a Ondasun hauen entregak:

a) Zona frankoaren araubidera biltzekoak direnak eta dagoeneko araubide horretara bilduta daudenak.

b) Hobekuntza aktiboko aduana eta zerga araubideen babesean egindako prozesuetan erabiltzeko direnak, bai eta araubide horietara bilduta daudenak ere, hobekuntza aktiboko esportazio aurreratuaren modalitatea salbu.

c) Aldi baterako inportazio araubidera bilduta daudenak (inportazio eskubideak guztiz salbuetsita) edo kanpo igarobidearen araubidera bildutakoak.

d) Foru dekretu arauemaile honen 18.Bat.2 artikuluan jasotakoak, aldi baterako inportazioaren araubide fiskala edo barne igarobidearena aplikatzen zaienean.

e) Aduanako gordailu araubidera biltzekoak direnak eta dagoeneko araubide horretara bilduta daudenak.

f) Aduanaz besteko gordailu araubide batera biltzekoak direnak, eta dagoeneko araubide horretara bilduta daudenak.

2.a Aurreko ordinalean deskribatutako entregekin zuzenean lotutako zerbitzu prestazioak.

3.a Hurrengo eragiketa eta ondasunekin zuzenean erlazionatuta dauden zerbitzu prestazioak:

a) Zona frankoaren araubidera biltzen diren ondasun inportazioak.

b) Kanpo igarobidearen araubidera biltzen diren ondasunen inportazioak.

c) 18.Bat artikuluko 2. ordinalean jasotako ondasun inportazioak, aldi baterako inportazioaren araubide fiskala edo barne igarobidearena aplikatzen zaienean.

d) Hobekuntza aktiboko aduana eta zerga araubideetara biltzen diren ondasun inportazioak.

e) Aduanako gordailu araubidera biltzen diren ondasun inportazioak.

f) Aldi baterako inportazio araubidera biltzen diren ondasun inportazioak, erabat salbuetsita egonda.

g) Aduanaz besteko gordailu araubide batera biltzen diren ondasun inportazioak, foru dekretu arauemaile honen 65. artikuluaren arabera salbuetsiak.

h) Aurreko a), b), c), d), e) eta g) letretan deskribatutako araubideetara bildutako ondasunak.

Bi.– Aurreko apartatuan aipatu diren araubideak aduana legerian definituta daude, eta haietara biltzeko eta haien barruan mantentzeko, legeria horrek ezartzen dituen arau eta beharkizunei jarraitu beharko zaie.

Hobekuntza aktiboko araubide fiskala baimenduko da izen bereko aduana araubidetik kanpo gelditzen diren ondasunetarako, eta, gainerako guztian, aduana araubide horren gaineko arauak izango dira aplikagarriak.

Aldi baterako inportazio araubide fiskala foru dekretu arauemaile honen 3.Bi.1 artikuluko b) letran jasotako lurraldeetatik datozen ondasunei dagokienez baimenduko da, baldin eta ondasun horien aldi baterako inportazioagatik inportazio eskubideen erabateko salbuespena aplikatzen bada edo, hirugarren herrialdeetatik etorriz gero, salbuespena aplikatuko balitz.

Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, aduanaz besteko gordailu araubidea foru dekretu arauemaile honen eranskineko bosgarren apartatuan definitzen dena izango da.

Hiru.– Lehen apartatuan deskribatutako salbuespenak aplikatuko dira ondasunak aipatutako araubideetara bilduta dauden bitartean.

Lau.– Aduana eta zerga araubideei dagozkien salbuespenak, nolanahi ere, aplikatuko dira baldin eta ondasun horiek indarrean dauden bitartean ez badira erabiltzen ez eta bideratzen ere azken kontsumorako, hobekuntza aktiboko aduana eta zerga araubideen babesean egiten diren eraldaketa prozesuetan sartutako ondasunak hargatik eragotzi gabe.

Bost.– Lehen apartatuaren arabera salbuetsitako zerbitzu prestazioetan ez dira sartuko foru dekretu arauemaile honen 20. artikuluaren arabera salbuetsitakoak.

25. artikulua.– Salbuespenak beste estatu kide batera zuzendutako ondasun entregetan.

Zergatik salbuetsita egongo dira honako eragiketak:

Bat.– Foru dekretu arauemaile honen 8. artikuluan definitutako ondasun entregak, saltzaileak, eskuratzaileak edo horietako edozeinen izenean eta kontura diharduen hirugarren batek beste estatu kide bateko lurraldera bidali edo garraiatutakoak, baldin eta eskuratzaileak, izan enpresaburua edo profesionala izan hala jarduten ez duen pertsona juridiko bat, identifikazio fiskaleko zenbaki bat jaso badu balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako, Espainiako Erresuma ez den beste estatu kide batek esleitua, eta saltzaileari identifikazio fiskaleko zenbaki hori jakinarazi badio.

Salbuespen hori aplikatu ahal izan dadin, beharrezkoa da saltzaileak jasota uztea aldez aurretik eragiketa horiek batasun barruko eragiketen aitorpen laburtuan, hain zuzen ere foru dekretu arauemaile honen 164.Bat artikuluko 5. ordinalean aurreikusitakoan, erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan.

Apartatu honetan aipatzen den salbuespena ez da aplikatuko ondasun entregetan horiek jasotzen dituztenen batasun barruko ondasun eskurapenak helmugako estatu kideko zergari lotuta ez daudenean, foru dekretu arauemaile honen 14. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan ezarritako irizpideen arabera.

Salbuespen honetatik kanpo geratzen dira, halaber, foru dekretu arauemaile honen IX. tituluko IV. kapituluan arautzen den ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bildumako objektuen araubide berezira biltzen diren ondasun entregak.

Bi.– Garraiobide berrien entregak, lehen apartatuan adierazitako baldintzetan egindakoak, baldin eta helmugako eskuratzaileak aurreko apartatuaren azken-aurreko paragrafoan aipatu direnak edo enpresaburu edo profesional izaerarik ez duen beste edozein badira.

Hiru.– Foru dekretu arauemaile honen 9. artikuluko 3. ordinalean jasotako ondasun entregak, betiere hartzailea beste enpresaburu edo profesional bat izanez gero, aurreko bat apartatuko salbuespena aplikatu ahal bazaie.

Lau.– Ondasunak kontsignan saltzeko akordio baten esparruan egindako ondasun entregak, foru dekretu arauemaile honen 9 bis artikuluko bigarren apartatuan adierazitako eran egiten badira.

II. KAPITULUA
BATASUN BARRUKO ONDASUN ESKURAPENAK

26. artikulua.– Salbuespenak batasun barruko eskurapenetan.

Zerga honetatik salbuetsita egongo dira:

Bat.– Batasun barruko ondasun eskurapenak, ondasun horien entrega zergaren aplikazio lurraldean beti egon denean ez-lotuta edo salbuetsita foru dekretu arauemaile honen 7., 20., 22., 23. eta 24. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Bi.– Batasun barruko ondasun eskurapenak, ondasun horien inportazioa beti egon denean salbuetsita titulu honetako III. kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hiru.– Beharkizun hauek betetzen dituzten batasun barruko ondasun eskurapenak:

1.a Eskurapenak enpresaburu edo profesional batek egitea, baldintza hauek beteta:

a) Zergaren aplikazio lurraldean ez egotea ez finkatuta eta ez identifikatuta balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako.

b) Erkidegoko beste estatu kide batean egotea identifikatuta balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako.

2.a Eskurapenak egitea eskuratutako ondasun horiek eskuratzaileak berak gero entregatzeko zergaren aplikazio lurraldean.

3.a Eskuratutako ondasunak, eskuratzailea balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako identifikaturik dagoen estatua ez den beste batetik zuzenean bidali edo garraiatzea, ondorengo entrega egin behar zaion pertsonak jaso dezan.

4.a Geroko entregaren hartzailea enpresaburu edo profesional bat edo hala jarduten ez duen pertsona juridiko bat izatea, hartzailea foru dekretu arauemaile honen 14. artikuluan ezarritako ez-zergapetze kasuak eraginda ez egotea, eta identifikazio zenbaki bat izatea esleituta balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako, Espainiako Administrazioak emana.

Lau.– Foru dekretu arauemaile honen 119. edo 119 bis artikuluetan xedatutakoaren arabera, eskurapenengatik sortutako zergaren itzulketa osoa jasotzeko eskubidea eskuratzaileari esleitzen dioten batasun barruko eskurapenak.

III. KAPITULUA
ONDASUN INPORTAZIOAK

27. artikulua.– Ondasun inportazioak, estatu barruko entrega salbuetsita dagoenean.

Zergatik salbuetsita egongo dira ondasun hauen inportazioak:

1.a Odola, odol-plasma edo giza gorputzeko jariakin, ehun eta bestelako elementuak, medikuntza edo ikerketa helburuetarako edo antzeko xedeekin prozesatzeko inportatzen direnean.

2.a Foru dekretu arauemaile honen 22. artikuluko lehen eta bigarren apartatuetan ezarritako salbuespenen xede diren itsasontziak eta haiei gehitu dakizkiekeen objektuak.

3.a Foru dekretu arauemaile honen 22. artikuluko laugarren eta bosgarren paragrafoetan ezarritako salbuespenen xede diren aireontziak eta haiei gehitu dakizkiekeen objektuak.

4.a Zergaren aplikazio eremu espazialean sartu eta lurralde eremu horretan kokaturiko portura edo portuetara heldu bitartean eta beren xedeak betetzeko behar besteko epean dauden bitartean, foru dekretu arauemaile honen 22. artikuluko hiru. apartatuan hornigaien entregei buruz ezarri diren salbuespenei dagozkien itsasontzietan kontsumitzen diren eta haien barruan dauden hornigaiak, artikulu horretan aurreikusita dauden mugekin.

5.a Zergaren aplikazio eremu espazialean sartu eta lurralde eremu horretan kokaturiko aireportura edo aireportuetara heldu bitartean eta beren xedeak betetzeko behar besteko epean dauden bitartean, foru dekretu arauemaile honen 22. artikuluaren 6. apartatuan hornigaien entregei buruz ezarri diren salbuespenei dagozkien aireontzietan kontsumitzen diren eta haien barruan dauden hornigaiak, artikulu horretan aurreikusita dauden mugekin.

6.a Foru dekretu arauemaile honen 22. artikuluko 3. eta 6. apartatuetan ezarritako salbuespenen xede diren itsasontzi eta aireontziak ustiatzen dituzten enpresek inportatutako hornigaiak, apartatu horietan ezarritako mugekin eta aipatutako itsasontzi eta aireontzietan bakarrik erabiltzeko badira.

7.a Legezko ordainbide diren dibisak, banku-billeteak eta txanponak, salbu eta bildumako txanponak eta billeteak eta urre, zilar eta platinozko piezak.

8.a Balore tituluak.

9.a (edukirik gabe).

10.a Espainiako Bankuak zuzenean inportatutako urrea.

11.a Foru dekretu arauemaile honen 23.Bat artikuluko 2. ordinalean aipatzen diren plataformetara bideratzen diren ondasunak, manu horretan aipatzen diren helburu berberetarako erabiltzen direnean.

12.a Beste estatu kide batera bidaltzen edo garraiatzen diren ondasunak, helmuga bertan dutela, baldin eta inportatzaileak edo haren zerga ordezkariak ondoren egiten duen entrega salbuetsita badago foru dekretu arauemaile honen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ordinal honetan aurreikusitako salbuespena aplikatu ahal izan dadin, erregelamenduz ezarriko diren baldintzak bete beharko dira.

28. artikulua.– Ondasun pertsonalen inportazioak ohiko bizilekua lekuz aldatzeagatik.

Bat.– Ohiko bizilekua hirugarren lurralde batetik Espainiako Erresumara aldatzen duten pertsona fisikoek ondasun pertsonalak inportatzen dituztenean, inportazio horiek zerga honetatik salbuetsita daude.

Bi.– Salbuespena aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

1.a Aldaketa egin aurreko hamabi hilabete jarraituetan gutxienez, interesdunen ohiko bizilekua Erkidegotik kanpo egotea.

2.a Inportatzen diren ondasunak aurreko bizilekuan zituzten erabilera edo xede berberetarako erabiltzea bizileku berrian.

3.a Ondasun horiek jatorrizko herrialdeko tributazio baldintza normaletan eskuratuak edo inportatuak behar dute izan, herrialde hartatik irteteagatik inolako salbuespenik edo zerga itzulketarik izan gabe.

Baldintza hori betetzat joko da ondasunen eskurapena edo inportazioa araubide diplomatiko edo kontsularretan ezarrita dauden salbuespenak aplikatuta egin denean, nazioartean aitortuta dauden eta egoitza jatorrizko estatuan duten erakundeetako kideen alde, erakunde horiek sortu dituzten nazioarteko hitzarmenetan edo egoitza akordioetan ezarrita dauden muga eta baldintzekin.

4.a Inportatutako ondasunak lehendik ere edukitzea interesdunak, eta, kontsumigarriak ez diren ondasunen kasuetan, hark aurreko bizilekuan erabiliak izatea hura utzi baino gutxienez sei hilabete lehenago.

Dena den, ondasunak errepidez zirkulatzeko ibilgailu motordunak, haien atoiak, kanpineko karabanak, etxebizitza garraiagarriak, aisiako ontziak edo turismo hegazkinak direnean, eta horiek aurreko 3. ordinaleko bigarren paragrafoan aipatutako salbuespenen babesean eskuratu edo inportatu badira, aurreko paragrafoan deskribatutako erabilera denborak hamabi hilabetetik gorakoa izan beharko du.

Ordinal honetan ezarritako epeak betetzea ez da exijituko aduana legeriak, inportazio eskubideen ondorioetarako, hala jokatzea onartzen duen kasu berezietan.

5.a Ondasunak gehienez hamabi hilabeteko epean inportatzea, bizilekua zergaren aplikazio lurraldera aldatzen den egunetik aurrera.

Dena den, ondasun pertsonalak bizilekua aldatu baino lehen inportatu ahal izango dira, baldin eta interesdunak aldez aurretik adierazten badu bizileku berria inportazioa egin ondorengo sei hilabeteen barruan finkatzeko konpromisoa hartzen duela; alde horretatik, zilegi izango da bermea eskatzea konpromiso hori beteko dela ziurtatzeko.

Aurreko paragrafoan aipatutako kasuan, aurreko ordinalean ezarritako epeak inportazio data erreferentzia hartuta kalkulatuko dira.

6.a Salbuetsita inportatzen diren ondasunak ez eskualdatzea, lagatzea edo errentatzea haiek inportatu ondorengo hamabi hilabeteen barruan, arrazoi justifikatuak daudenean izan ezik. Baldintza hau ez betetzeak berekin ekarriko du zerga ordainaraztea ez-betetzea gertatu den eguna erreferentzia hartuta.

Hiru.– Salbuespenetik kanpo geratzen dira ondasun hauek:

1.a Aduanako tarifetako 22.03 eta 22.08 bitarteko NC kodeetan jasota dauden produktu alkoholdunak.

2.a Tabakoa, landua zein landugabea.

Dena den, 2. ordinal honetan eta aurreko 1. ordinalean aipatutako ondasunak salbuetsita inportatu ahal izango dira, foru dekretu arauemaile honen 35. artikuluan araututako bidaiarien araubidean frankiziaz baimendutako zenbatekoen mugaraino.

3.a Izaera industrialeko garraiobideak.

4.a Inportatzaileak, bere lanbide edo ofizioan jarduteko behar dituen erabilera profesionaleko materialak, tresna eramangarriak ez direnak.

5.a Erabilera mistoko ibilgailuak, xede komertzial edo profesionaletarako erabiltzen direnean.

29. artikulua.– Ondasun pertsonalen kontzeptua.

Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, ondasun pertsonaltzat hartuko dira normalean interesdunaren edo harekin bizi diren pertsonen erabilera pertsonalerako erabiltzen direnak, edo haren etxeko beharretarako bideratzen direnak, baldin eta, haien izaera eta kopuruagatik, ezin bada prentsatu enpresa edo lanbide jarduera bati atxikita daudenik.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, inportatzaileak bere lanbide edo ofizioan jarduteko beharrezkoak dituen tresna eramangarriak ere ondasun pertsonalak izango dira.

30. artikulua.– Bigarren etxebizitza altzariz hornitzera bideratutako ondasun pertsonalen inportazioak.

Bat.– Partikularrek ondasun pertsonalak inportatzen badituzte inportatzailearen bigarren etxebizitza altzariz hornitzeko, inportazio horiek salbuetsita egongo dira zerga honetatik.

Bi.– Aurreko apartatuan ezarritako salbuespena aplikagarria izan dadin, baldintza hauek bete behar dira:

1.a Foru dekretu arauemaile honen 28.Bi artikuluko 2., 3., 4. eta 6. ordinaletan ezarritakoak, aplikagarriak direnean.

2.a Inportatzailea bigarren etxebizitzaren jabea edo, hala badagokio, errentaria izatea, hamabi hilabetez gutxienez.

3.a Inportatzen diren ondasunak bigarren etxebizitza hornitzeko ohiko altzariak edo ostilamendua izatea.

31. artikulua.– Ondasun pertsonalen inportazioak ezkontza kasuetan.

Bat.– Ohiko bizilekua hirugarren herrialde batetik zergaren aplikazio lurraldera aldatzen duten pertsonek ezkontza dela eta inportatzen badituzte beren ostilamenduko ondasunak eta etxerako altzariak, baita berriak ere, inportazio horiek salbuetsita egongo dira zerga honetatik.

Bi.– Salbuespena aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

1.a Foru dekretu arauemaile honen 28.Bi artikuluko 1., 3. eta 6. ordinaletan ezarritakoak.

2.a Interesdunak ezkondu izanaren froga aurkeztu behar du, edo, bestela, frogatu behar du ezkontzeko tramite ofizialak hasi dituela.

3.a Inportazioa egin behar da ezkondu aurreko bi hilabete eta ezkondu ondorengo lau hilabete bitarteko epean.

Administrazioak zilegi izango du behar besteko bermea eskatzea inportazioa ezkontza egin aurretik gauzatzen den kasuetan.

Hiru.– Salbuespena ezkontza dela eta egiten diren oparien inportazioetara ere zabaltzen da, ohiko bizilekua Erkidegotik kanpo duten pertsonek eginak direnean eta aurreko lehen apartatuan aipatuko pertsonek jasotzen dituztenean, betiere opari gisa eskainitako objektuen balio unitarioa 200 eurotik gorakoa ez bada.

Lau.– Artikulu honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko errepidez zirkulatzeko motor mekanikoa duten ibilgailuei, haien atoiei, kanpineko karabanei, etxebizitza garraiagarriei, aisiako ontziei eta turismo hegazkinei, foru dekretu arauemaile honen 28. artikuluan xedatutakoa eragotzi gabe..

Bost.– Salbuespenetik kanpo geratzen dira, halaber, foru dekretu arauemaile honen 28.Hiru artikuluko 1. eta 2. ordinaletan jasotako produktuak, apartatu horretan egiten diren salbuespenekin.

Sei.– Ezkontza egiteko adierazitako egunetik zenbatzen hasi eta lau hilabetera ezkontza ez bada justifikatzen, zerga ordainaraziko da inportazioa egin den eguna erreferentzia hartuta.

32. artikulua.– Ondasun pertsonalen inportazioak herentzia kasuetan.

Bat.– «Mortis causa» eskuratutako ondasun pertsonalen inportazioak balio erantsiaren gaineko zergatik salbuetsita egongo dira, ohiko bizilekua zergaren aplikazio lurraldean duten pertsona fisikoek egiten dituztenean.

Bi.– Salbuespena interesdunak eskuratutako ondasunen jabetza hartu eta bi urteko epean inportatzen diren ondasunei baino ez zaie aplikatuko, Administrazioak atzeman ditzakeen egoera bereziak eragotzi gabe.

Hiru.– Aurreko apartatuetan xedatutakoa, zergaren aplikazio lurraldean finkatuta dauden irabazi-asmorik gabeko entitateek «mortis causa» eskuratutako ondasun pertsonalen inportazioei ere aplikatuko zaie.

Lau.– Salbuespenetik kanpo geratzen dira ondasun hauek:

1.a Aduanako tarifetako 22.03 eta 22.08 bitarteko NC kodeetan jasota dauden produktu alkoholdunak.

2.a Tabakoa, landua zein landugabea.

3.a Izaera industrialeko garraiobideak.

4.a Zenduak bere lanbidean jarduteko beharrezkoak zituen erabilera profesionaleko materialak, tresna eramangarriak ez direnak.

5.a Lehengaien eta produktu bukatu edo erdi-bukatuen izakinak.

6.a Bizirik dauden abereak eta familia baten ohiko hornidura bati dagozkion kantitateak gainditzen dituzten nekazaritza produktuen izakinak.

33. artikulua.– Ondasun higigarrien inportazioak, ikasle jendeak egindakoak.

Bat.– Zerga honetatik salbuetsita egongo dira ikasle jendearen geletan ohiko ekipamendua eratzen duten ostilamendu, ikasmaterial eta bestelako ondasun higigarri erabilien inportazioak, baldin eta ondasun horiek zergaren aplikazio lurraldean ikasketak egiteko aldi baterako bizi behar duten pertsonenak badira eta ikasketek iraun bitartean haien erabilera pertsonalerako erabiltzen badira.

Salbuespen hau aplikatzeko, aintzat hartuko dira kontzeptu hauek:

a) Ikaslea: zergaren aplikazio lurraldean kokatutako ikastetxeetan behar bezala inskribatzen den pertsona oro, bertan ematen diren ikastaroak dedikazio osoz jarraituko dituena.

b) Ostilamendua: erabilera pertsonaleko edo etxeko arropa, baita berria dena ere.

c) Ikasmateriala: ikasleek ikasketak egiteko erabili ohi dituzten objektu eta tresnak.

Bi.– Salbuespena behin baino ez da emango ikasturteko.

34. artikulua.– (edukirik gabe)

35. artikulua.– Bidaiarien araubidean egindako ondasun inportazioak.

Bat.– Hirugarren herrialdeetatik datozen bidaiarien ekipaje pertsonaletan dauden ondasunen inportazioak balio erantsiaren gaineko zergatik salbuetsita egongo dira, jarraian adierazten diren muga eta beharkizunekin:

1.a Aipatutako inportazioek ezin dute eduki izaera komertziala, foru dekretu arauemaile honen 21.2 A artikuluko d) letran aurreikusitako terminoetan.

2.a Ondasun horien balio osoa ezin da izan, pertsonako, 300 eurotik gorakoa. Dena den, zergaren aplikazio lurraldera itsasoz edo airez iristen diren bidaiarien kasuan, muga hori 430 eurokoa izango da.

Nolanahi ere, hamabost urtetik beherako bidaiarien kasuan, salbuetsitako balio orokorra 150 eurokoa izango da.

Balio osoak aipatutako kopuruak gainditzen dituenean, salbuespena kopuru horien mugaraino aplikatuko da, baina, bakar-bakarrik, bereizita inportatu izan balitz salbuetsiko ziren ondasunetarako.

Gorago adierazitako salbuespen mugak zehazteko, ez da konputatuko ez aldi baterako inportatzen diren ondasunen balioa, ez aldi baterako esportazio baten ondoren berrinportatzen diren ondasunena, ezta bidaiarien erabilera arrunterako beharrezkoak diren sendagaiena ere.

Bi.– Salbuespen honen ondorioetarako, bidaiarien ekipaje pertsonaltzat hartuko dira helmugara iristean bidaiariek Aduanan aurkezten dituzten ekipajeak, bai eta geroago aurkezten dituztenak ere, baldin eta frogatzen badute irteteko momentuan enpresa arduradunak bidaiariaren ekipaje gisa erregistratu zituela.

Erregaiak ez dira ekipaje pertsonala izango kantitate hauek gainditzen dituztenean:

a) Garraiobide motordunen erregai depositu normaletan jasotakoak.

b) Erregai depositu eramangarrietan jasotakoak, 10 litroraino gehienez.

Hiru.– Lehen apartatuan ezarritakoa eragotzi gabe, zergatik salbuetsita egongo dira honako ondasun inportazioak:

a) Tabako laboreak:

– zigarretak: 200 unitate;

– zigarro txikiak (bakoitza 3 gramokoa gehienez): 100 unitate;

– zigarro puruak: 50 unitate;

– erretzeko tabakoa: 250 gramo.

Bidaiari ororentzat, frankizia tabako laboreen zeinahi konbinaziori aplika dakioke, betiere baimendutako frankiziatik erabilitako portzentajeen guztizkoa ez bada 100eko 100etik gorakoa.

b) Alkoholak eta edari alkoholdunak:

– alkohol bolumena 100eko 22tik gorakoa duten edari destilatuak eta espiritutsuak; alkohol bolumena 100eko 80koa edo handiagoa duen alkohol etilikoa, desnaturalizatu gabea: 1 litro guztira;

– alkohol bolumena 100eko 22koa edo txikiagoa duten edari destilatuak eta espirituotsuak, ardoz edo alkoholez egindako aperitiboak, tafia, sakea edo antzeko edariak; ardo apardunak eta ardo oparoak: 2 litro guztira;

– bestelako ardoak: 4 litro guztira;

– garagardoa: 16 litro guztira.

Bidaiari ororentzat, frankizia aipatutako alkohol eta edari alkoholdunen zeinahi konbinaziori aplika dakioke, betiere baimendutako frankiziatik erabilitako portzentajeen guztizkoa ez bada 100eko 100etik gorakoa.

Ondasun horien balioa ez da konputatuko aurreko lehen apartatuan adierazitako balio osoaren mugak finkatzeko.

Hamazazpi urtetik beherako bidaiariei ez zaizkie aplikatuko apartatu honetan adierazitako salbuespenak.

Lau.– Bidaiaria igarobidean datorrenean hirugarren herrialde batetik eta ondasunak beste estatu kide bateko tributazio baldintza normaletan eskuratu dituela frogatzen duenean, bidaiarien araubidean egindako inportazioa salbuetsita egongo da, eta aurreko lehen eta hirugarren apartatuetan balio osoari eta kantitateei buruz ezarri diren mugak ez zaizkio aplikatuko. Ondorio horietarako, ulertuko da zergaren aplikazio lurraldearen gainean hegazkinez doazen bidaiariak ez daudela igarobidean, hegazkinak lurra hartzen ez badu.

Bost.– Artikulu honetan salbuespena aplikatzeko aurreikusten diren mugak ehuneko hamarrera murriztuko dira, ondasunak nazioarteko trafikoan erabilitako garraiobideetako langileek inportatzen dituztenean beren lanbide jardueran egin beharreko joan-etorrien barruan.

36. artikulua.– Igorpen txikien inportazioak.

Bat.– Hirugarren herrialdeetatik datozen igorpen txikien inportazioak balio erantsiaren gaineko zergatik salbuetsita egongo dira espedizio komertzial bat eratzen ez dutenean eta partikular batek zergaren aplikazio lurraldean dagoen beste partikular bati bidaltzen dizkionean.

Bi.– Ondorio horietarako, igorpenak txikiak eta izaera komertzialik gabeak direla joko da baldintza hauek betetzen dituztenean:

1.a Noizean behin inportatzea.

2.a Hartzailearen edo haren familiaren erabilera pertsonalerako ondasunak bakarrik inportatzea, eta ondasunen izaera edo kopuruagatik ezin ondorioztatzea enpresa edo lanbide jarduera bati atxikita daudenik.

3.a Igorleak dohainik bidaltzea.

4.a Inportatutako ondasunen balioa ez izatea guztira 45 eurokoa baino handiagoa.

Hiru.– Salbuespena jarraian zerrendatzen diren ondasunei ere aplikatuko zaie, ondoren zehazten diren kantitateetaraino:

a) Tabako laboreak:

– zigarretak: 50 unitate, edo

– zigarro txikiak (gehienez 3 gramo unitateko): 25 unitate; edo

– zigarro puruak: 10 unitate, edo

– erretzeko tabakoa: 50 gramo.

b) Alkoholak eta edari alkoholdunak:

– alkohol bolumena 100eko 22tik gorakoa duten edari destilatuak eta espiritutsuak; alkohol bolumena 100eko 80koa edo handiagoa duen alkohol etilikoa, desnaturalizatu gabea: botila estandar bat (1 litro gehienez), edo

– alkohol bolumena 100eko 22koa edo txikiagoa duten edari destilatuak eta espiritutsuak, ardoz edo alkoholez egindako aperitiboak, tafia, sakea edo antzeko edariak; ardo apardunak eta oparoak: botila estandar bat (1 litro gehienez), edo

– bestelako ardoak: bi litro guztira.

c) Lurrinak: 50 gramo, eta apain-mahaiko urak: litro laurdena edo zortzi ontza.

d) Kafea: 500 gramo, edo kafe aterakinak eta esentziak: 200 gramo.

e) Tea: 100 gramo, edo te aterakinak eta esentziak: 40 gramo.

Apartatu honetan jasotako ondasunek adierazitako kantitateak gainditzen badituzte, salbuespenetik kanpo geratuko dira oso-osorik.

37. artikulua.– Ondasun inportazioak jardueraren egoitza lekuz aldatzen den kasuetan.

Bat.– Ekoizpen edo zerbitzu enpresa batek enpresa edo lanbide jarduerari atxikiak dituen inbertsio ondasunen inportazioak zergatik salbuetsita egongo dira, baldin eta enpresa horrek behin betiko uzten badu hirugarren herrialde batean duen enpresa jarduera zergaren aplikazio lurraldean antzeko jarduera bat garatzeko.

Hirugarren herrialde batean finkatutako enpresen ondasunak ez dira salbuetsita geratuko, ondasunak zergaren aplikazio lurraldera transferitzearen arrazoia bi hauetako bat denean: enpresak bat egitea zergaren aplikazio lurraldean lehendik badagoen enpresa batekin, edo zergaren aplikazio lurraldeko enpresa batek enpresa hori xurgatzea, betiere jarduera berririk hasi gabe.

Jarduera transferitzen duen enpresak abeltzaintza jarduera bat egiten badu jatorrizko lekuan, salbuespena ustiapen horretan erabiltzen diren abere biziei ere aplikatuko zaie.

Salbuespen honetatik kanpo geratzen dira ondasun hauek:

a) Ekoizpen edo zerbitzuko tresnak ez diren garraiobideak.

b) Pertsonen kontsumorako edo animalien bazkarako erabiltzen diren era guztietako hornidurak.

c) Erregaiak.

d) Lehengaien eta produktu bukatu edo erdi-bukatuen izakinak

e) Abere tratularien esku dagoen azienda.

Bi.– Aurreko apartatuan ezarritako salbuespena aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Inportatzen diren ondasunak jarduera utzi aurreko lehen hamabi hilabeteetan gutxienez erabiltzea enpresak jatorrizko lekuan.

b) Zergaren aplikazio lurraldean helburu berberetarako erabiltzea.

c) Jarduera jatorrizko lekuan utzi eta hurrengo hamabi hilabeteen barruan inportatzea ondasunak.

d) Inportatutako ondasunak ez erabiltzea foru dekretu arauemaile honen 20. artikuluan ezarritakoaren arabera salbuetsita dauden eragiketak egitea helburu nagusi duen jarduera bat garatzeko.

e) Ondasunak bat etortzea kasuan kasuko enpresaren izaerarekin eta haren garrantziarekin.

f) Zergaren aplikazio lurraldera jarduera transferitzen duen enpresak zergaren subjektu pasiboaren alta aitorpena aurkeztea ondasunak inportatu aurretik.

38. artikulua.– Nekazari eta abeltzainek hirugarren herrialdeetako lurretan lortutako ondasunak.

Bat.– Nekazaritza, abeltzaintza, baratzezaintza edo basogintzako produktuak inportatzen badira zergaren aplikazio lurraldearen ondoan kokatuta dagoen hirugarren herrialde batetik, inportazio horiek salbuetsita egongo dira baldin eta produktu horiek lortzen dituzten ekoizleen ustiapenaren egoitza lurralde horretan kokatuta badago herrialde horrekiko mugan.

Bi.– Artikulu honetan ezarritako salbuespena aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

1.a Abeltzaintzako produktuek Erkidegoaren tributazio baldintza orokorren arabera hazi, eskuratu edo inportatutako abereenak izan behar dute.

2.a Arraza garbiko zaldiek ezin dute eduki sei hilabete baino gehiago, eta zergaren aplikazio lurraldean ernaldutako eta kanpoan erditzeko esportatutako animalia batetik jaioak behar dute izan, hirugarren herrialdean.

3.a Ekoizleak edo haren izenean eta kontura jarduten duen pertsonak inportatu behar ditu ondasunak.

39. artikulua.– Haziak, ongarriak, eta zoruak nahiz landareak tratatzeko produktuak.

Bat.– Hazien, ongarrien eta zoruak nahiz landareak tratatzeko produktuen inportazioak zergatik salbuetsita egongo dira, elkarrekikotasun baldintzarekin betiere, baldin eta hirugarren herrialde batekiko mugan dauden lurrak ustiatzeko erabiltzen badira eta lur horiek ustiatzen dituzten nekazariek hirugarren herrialde horretan badute kokatuta ustiapenaren egoitza, zergaren aplikazio lurraldearekiko mugan.

Bi.– Salbuespena aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

1.a Produktuen inportazioan ez gainditzea haien xede diren lurrak ustiatzeko beharrezkoak diren kantitateak.

2.a Ekoizleak edo haren izenean eta kontura jarduten duen pertsonak inportatzea produktuak.

40. artikulua.– Ikerketara bideratutako laborategiko animalien eta substantzia biologiko eta kimikoen inportazioak.

Zergatik salbuetsita egongo dira laborategietan erabiltzeko bereziki prestatutako animalien eta substantzia biologiko eta kimikoen doako inportazioak, hirugarren herrialdeetatik datozenean, baldin eta inportatzen dituztenak gisa honetako entitateak badira: irakaskuntza edo ikerkuntza zientifikoa xede nagusi duten establezimendu publikoak edo haien menpeko zerbitzuak, edo, aurrez baimenduak izan eta gero, nagusiki jarduera horietara ere emanda dauden establezimendu pribatuak.

Artikulu honetan ezarritako salbuespena aduana legerian ezarrita dauden muga eta beharkizun berdinekin aplikatuko da.

41. artikulua.– Giza jatorriko substantzia terapeutikoen eta odol taldeak nahiz giza ehunak zehazteko erreaktiboen inportazioak.

Bat.– Foru dekretu arauemaile honen 27. artikuluko 1. ordinalean xedatutakoa eragotzi gabe, zergatik salbuetsita egongo dira giza jatorriko substantzia terapeutikoen eta odol taldeak eta giza ehunak zehazteko erreaktiboen inportazioak.

Salbuespenak produktu horiek garraiatzeko beharrezkoak diren enbalaje bereziak hartuko ditu, baita haiek artatu eta erabiltzeko behar diren disolbatzaile eta osagarriak ere.

Bi.– Ondorio horietarako, hauxe ulertuko da:

«Giza jatorriko substantzia terapeutikoak»: giza odola eta haren deribatuak, hala nola giza odol osoa, giza plasma lehortua, giza albumina, giza plasmako proteinen disoluzio iraunkorrak, inmoglobulina eta giza fibrinogenoa.

«Odol taldeak zehazteko erreaktiboak»: odol taldeak zehazteko eta odol bateraezintasunak detektatzeko erabiltzen diren giza, landare edo bestelako jatorria duten erreaktibo guztiak.

«Giza ehunen taldeak zehazteko erreaktiboak»: giza ehunen taldeak zehazteko erabiltzen diren giza, landare edo bestelako jatorria duten erreaktibo guztiak.

Hiru.– Salbuespen hau aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

1.a Administrazioak baimendutako organismo edo laborategietarako inportatzea, helburu mediko edo zientifikoetarako soil-soilik, merkataritza eragiketa guztiak kanpoan utzita.

2.a Inportatzen diren ondasunak identifikazio etiketa berezi bat daramaten ontzietan aurkeztea.

3.a Inportatutako produktuen izaera eta xedea inportazioaren unean frogatzea, jatorrizko herrialdean horretarako eskumena duen organismoak luzatutako ziurtagiria aurkeztuta.

42. artikulua.– Medikamentuen kalitatea kontrolatzeko erreferentziazko substantzien inportazioak.

Zergatik salbuetsita egongo dira Osasunaren Mundu Erakundeak medikamentuen fabrikazioan erabiltzen diren gaien kalitatea kontrolatzeko baimenduak dituen substantzia erreferentziatuen laginen inportazioak, bidalketa horiek salbuetsita jasotzeko baimena duten entitateek inportatzen dituztenean.

43. artikulua.– Nazioarteko kirol lehiaketetan erabiltzeko diren produktu farmazeutikoen inportazioak.

Zergatik salbuetsita egongo dira nazioarteko kirol lehiaketetan parte hartzen duten pertsonek edo animaliek erabiltzeko diren produktu farmazeutikoen inportazioak, partaideak zergaren aplikazio lurraldean dauden bitartean izan ditzaketen beharretarako kantitate egokiak inportatuz gero.

44. artikulua.– Karitate organismoetara edo entitate filantropikoetara zuzendutako ondasunen inportazioak.

Bat.– Zergatik salbuetsita egongo da izaera filantropiko edo karitatekoa duten entitate publikoek edo organismo pribatu baimenduek jarraian aipatzen diren ondasunak inportatzea:

1.a Oinarrizko beharrizanetarako ondasunak, dohain eskuratuak, pertsona behartsuen artean dohainik banatzeko direnean..

Ondorio horietarako, oinarrizko beharrizanetarako ondasuntzat hartuko dira pertsonen berehalako beharrizanak asetzeko ezinbestekoak direnak, hala nola elikagaiak, medikamentuak eta oherako nahiz kalerako arropa.

2.a Edozein motatako ondasunak, merkataritza jarduera baten xede ez direnak, Erkidegotik kanpo kokatutako pertsonek edo entitateek pertsona behartsuentzat tartean behin egiten diren ongintzazko ekitaldietan antolatutako bilketetarako dohainik bidaltzen dituztenean.

3.a Erkidegotik kanpo kokatutako pertsona edo entitateek, organismo horiek funtzionatzeko nahiz haien xede karitatibo eta filantropikoak betetzeko, dohainik bidaltzen dituzten ekipamendu eta bulegoko materialak, merkataritza jarduera baten xede ez direnean.

Bi.– Salbuespenetik kanpo geratzen dira ondasun hauek:

a) Aduanako tarifetako 22.03 eta 22.08 bitarteko NC kodeetan bilduta dauden produktu alkoholdunak.

b) Tabakoa, landua zein landugabea.

c) Kafea eta tea.

d) Anbulantziak ez diren ibilgailu motordunak.

Hiru.– Aurreko lehen apartatuan aipatutako ondasunak ezin izango dira erabili, mailegatu, errentan eman edo laga kostu bidez edo dohainik apartatu horretako 1. eta 2. ordinaletan aurreikusitakoez bestelako helburuetarako, eragiketa horiek aldez aurretik Administrazioari komunikatu ez bazaizkio.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez bada edo artikulu honetan aipatutako organismoek salbuespenaren aplikazioa justifikatu zuten beharkizunak betetzeari uzten badiote, zergaren ordainketa exijituko da zirkunstantzia horiek gertatzen diren data erreferentzia hartuta.

Dena den, aipatutako ondasunak maileguan eman ahal izango dira, errentatu edo laga, salbuespena galdu gabe, eragiketa horiek artikulu honetan jasotako beharkizunak betetzen dituzten beste organismo batzuen alde egiten direnean.

45. artikulua.– Pertsona desgaituentzat egindako ondasun inportazioak.

Bat.– Zergatik salbuetsita egongo dira desgaitasun fisiko edo intelektuala duten pertsonen hezkuntza, enplegu edo gizarte sustapenerako bereziki pentsatutako ondasunen inportazioak, behar bezala baimendutako erakunde edo organismoek egindakoak, beren jarduera nagusia pertsona horien hezkuntza edo laguntza denean, eta erakunde edo organismo horietara dohainik eta merkataritza helbururik gabe bidaltzen direnean.

Salbuespenaren barruan sartuko dira aipatutako ondasunen ordezko piezak edo elementu osagarriak eta, orobat, horiek mantendu, kontrolatu, kalibratu edo konpentsatzeko erabilitako erremintak edo tresnak, ondasunekin batera inportatzen direnean edo haiei dagozkiela identifikatzen denean.

Bi.– Salbuetsita inportatutako ondasunak irabazi-asmorik gabe mailegatu, alokatu edo laga ahal izango dizkiete entitate edo establezimendu onuradunek aurreko apartatuan aipatutako pertsonei, salbuespenaren onura galdu gabe.

Hiru.– Aurreko apartatuan aurreikusitakoa gorabehera, artikulu honetan araututako salbuespenetan, eta bertan deskribatutako helburuei dagokienez, foru dekretu arauemaile honen 44. artikuluko hirugarren apartatuan xedatutakoa aplikatuko da.

46. artikulua.– Hondamendietako biktimentzat egindako ondasun inportazioak.

Bat.– Zergatik salbuetsita egongo dira izaera filantropiko edo karitatekoa duten entitate publikoek edo organismo pribatuek edo baimenduek egiten dituzten era guztietako ondasunen inportazioak, betiere xede hauetako bat badute:

1.a Zergaren aplikazio lurraldean gertatzen diren hondamendietako biktimei dohainik banatzea.

2.a Hondamendi horiek jasan dituztenei ondasunen doako erabilera lagatzea, haien jabetza aipatutako organismoen esku mantenduta.

Bi.– Orobat, zergatik salbuetsita egongo dira sorospen unitateek pertsona horiei laguntzeko unean sortzen zaizkien beharrizanak asetzeko egiten dituzten ondasun inportazioak.

Hiru.– Artikulu honetan ezarritako salbuespenetik kanpo geratzen dira hondamendia jasandako eremuak berreraikitzeko erabiltzen diren material guztiak.

Lau.– Artikulu honetan jasotzen den salbuespena Europako Erkidegoen Batzordeak baimendu beharko du aldez aurretik. Dena den, baimen hori eman bitartean, posible izango da inportazioa egitea zergaren ordainketa behin-behinean etenda, inportatzaileak berme nahikoa aurkezten badu.

Bost.– Artikulu honetan araututako salbuespenetan eta horiek baldintzatzen dituzten helburuei dagokienez, foru dekretu arauemaile honen 44. artikuluko hirugarren apartatuan xedatutakoa aplikatuko da.

47. artikulua.– Nazioarteko harreman jakin batzuen esparruan egindako ondasun inportazioak.

Zergatik salbuetsita egongo dira, merkataritza izaerarik ez badute, ondasun hauen inportazioak:

1.a Hirugarren herrialde bateko agintariek ohiko bizilekua zergaren aplikazio lurraldean duten pertsonei emandako kondekorazioak.

2.a Ohiko bizilekua zergaren aplikazio lurraldean duten pertsonei artean, zientzietan, kirolean edo zerbitzu publikoetan egindako lana omentzeko edo gertakari jakin bategatik izandako merituak aitortzeko hirugarren herrialde batean ematen zaizkien kopak, dominak eta izaera sinbolikoa duten antzeko objektuak, interesdunek berek inportatzen badituzte.

3.a Aurreko ordinalean jasotako ondasunak, hirugarren herrialde batean kokatutako agintariek edo pertsonek, arrazoi berdinengatik, doan eskaintzen badituzte zergaren aplikazio lurraldean entregatzeko.

4.a Zergaren aplikazio lurraldean nazioarteko kongresu, negozio bilera edo antzeko ekitaldiak egitean entregatzeko diren sariak, trofeoak eta balio gutxiko oroigarri sinbolikoak, ohiko bizilekua zergaren aplikazio lurraldetik kanpo duten pertsonei dohainik ematen zaizkienean.

5.a Opari gisa noizbehinkakoak diren ondasun hauek:

a) Ohiko bizilekua zergaren espazio eremuan duten pertsonek hirugarren herrialde batera bisita ofiziala egin eta bertako agintariengandik opari gisa jaso eta inportatzen dituztenak.

b) Zergaren aplikazio lurraldean bisita ofiziala egiten duten pertsonek, bisita hori dela-eta, bertako agintariei opari gisa emateko inportatzen dituzten ondasunak.

c) Zergaren aplikazio lurraldean interes publikoko jarduerak egiten dituzten agintari, korporazio publiko edo elkarteei hirugarren herrialde bateko agintari, korporazio publiko edo elkarteek adiskidetasunaren edo borondate onaren erakusgarri gisa bidaltzen dizkieten opariak.

Ordinal honek aipatzen dituen kasu guztietan, kanpoan geratzen dira produktu alkoholikoak eta tabako landua eta landugabea.

Ordinal honetan xedatutakoa bidaiarien araubideari buruzko xedapenei kalterik egin gabe aplikatuko da.

6.a Espainiako errege-erreginei dohaintzan emandako ondasunak.

7.a Atzerriko estatuburuek, haien ordezkariek edo antzeko ahalmenez jantzitakoek zergaren aplikazio lurraldean ofizialki dauden bitartean erabili edo kontsumitzeko diren ondasunak, elkarrekikotasun baldintzarekin betiere.

48. artikulua.– Merkataritza sustatzeko ondasunen inportazioak.

Bat.– Zergatik salbuetsita egongo dira ondasun hauen inportazioak:

1.a Merkataritza balio nabarmenik gabeko merkantzien laginak.

Ordinal honen salbuespena hurrengo 4. ordinaleko a) letran xedatutakoa eragotzi gabe aplikatuko da.

2.a Publizitate inprimakiak, hala nola katalogoak, prezio zerrendak, erabilerarako jarraibideak edo merkataritza liburuxkak, honako hauek hizpide dituztenean:

a) Erkidegoaren lurraldean kokatu gabeko enpresaburu edo profesionalek saldu edo errentatzeko merkantziak.

b) Hirugarren herrialde batean kokatutako pertsonek garraio, merkataritza aseguru edo banka gaietan eskaintzen dituzten zerbitzu prestazioak.

Ordinal honetan jasotako salbuespena aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Inprimakietan argi adierazi behar da zer enpresaburuk edo profesionalek ekoizten, saltzen edo alokatzen dituen ondasunak edo eskaintzen dituen zerbitzu prestazioak.

b) Bidalketa bakoitzean ale bat igorriko da agiri bakoitzeko, eta ale bat baino gehiago igorriz gero, pisu gordin osoa ezingo da izan kilogramo batekoa baino handiagoa.

c) Inprimakiak ezin dira multzokatuta bidali igorle berberak hartzaile berberari egindako bidalketetan.

3.a Merkataritza balio intrintsekorik izan gabe, hornitzaileek beren bezeroei dohainik igortzen dizkieten publizitate objektuak, baldin eta duten helburu ekonomiko bakarra publizitatea bada.

4.a Erakusketa edo antzeko ekitaldietarako inportatzen diren ondasun hauek:

a) Merkantzien lagin adierazgarri txikiak.

Salbuespena aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a’) Dohainik eta bere horretan inportatzea, edo ekitaldian lortzea soltean inportatutako merkantzietatik abiatuta.

b’) Ekitaldi edo erakusketan jendeari dohainik banatzea bertan erabili edo kontsumitzeko.

c´) Balio unitario txikiko publizitate lagin gisa identifikatu ahal izatea.

d’) Merkaturatzeko modukoak ez izatea, eta, ontzietan aurkeztuz gero, ontzi horietan jasotzen den merkantzia kantitatea saltokietan eskaintzen den merkantzia bereko kantitate txikiena baino txikiagoa izatea.

e’) Aurreko letran esandako eran egokitu gabeko elikagai eta edarien laginak badira, ekitaldian bertan kontsumitzea.

f’) Haien balio osoa eta kantitatea bat etortzea erakusketaren edo ekitaldiaren izaerarekin, bisitari kopuruarekin eta erakusketariaren partaidetzaren garrantziarekin.

b) Bakar-bakarrik demostrazioak egiteko edo erakusketa edo ekitaldietan aurkeztutako makina edo aparatuen funtzionamendua ahalbidetzeko erabiltzeko direnak.

Salbuespena aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a’) Inportatutako ondasunak ekitaldiak edo erakusketak dirauen bitartean kontsumitzea edo suntsitzea.

b’) Haien balio osoa eta kantitatea bat etortzea erakusketaren edo ekitaldiaren izaerarekin, bisitari kopuruarekin eta erakusketariaren partaidetzaren garrantziarekin.

c) Balio gutxiko materialak, hala nola erakustegien pabiloiak eraiki, instalatu edo apaintzeko erabilitako pinturak, bernizak, paper pintatuak edo antzekoak, horretarako erabili ondoren erabilezin geratzen direnean.

d) Erakusketaren edo ekitaldiaren xede diren ondasunei buruzko publizitatea egiteko dohainik banatzen diren inprimaki, katalogo, eskuorri, prezio zerrenda, kartel, egutegi, markorik gabeko argazki edo antzekoak.

Salbuespena aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a’) Inportatutako ondasunak erakusketa edo ekitaldia egiten den tokian jendeari dohainik banatzeko bakarrik erabiltzea.

b’) Haien balio osoa eta kantitatea bat etortzea erakusketaren edo ekitaldiaren izaerarekin, bisitari kopuruarekin eta erakusketariaren partaidetzaren garrantziarekin.

Bi.– Aurreko apartatuko 4. ordinalean ezarritako salbuespenak ez zaizkie aplikatuko ez edari alkoholdunei, ez tabako landuari edo landugabeari, ez erregaiei, ezta karburanteei ere.

Hiru.– Foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren ondorioetarako, erakusketa edo antzeko ekitalditzat hartuko dira merkataritza, industria, nekazaritza edo eskulangintzarekin zer ikusia duten erakusketak, azokak edo horien pareko ekitaldiak, batik bat helburu filantropiko, zientifiko edo teknikoekin antolatuak edo eskulangintza, artea, hezkuntza, kultura, kirola edo erlijioa hizpide dutenak, baita jarduera sindikalak, turistikoak edo herrien arteko harremanak hobeto garatzeko bideratutakoak ere. Era berean, kontzeptu honen barruan sartuko dira nazioarteko erakunde edo taldeetako ordezkarien bilerak eta izaera ofizial edo oroitzapenezko zeremoniak.

Ez dira halakotzat hartuko merkantzien salmentarako biltegi eta lokal komertzialetan modu pribatuan antolatzen direnak.

49. artikulua.– Azterketa, analisi edo probak egiteko diren ondasunen inportazioak.

Bat.– Ondasunak inportatzen badira horiek aztertu, analizatu edo haiekin probak egin eta haien osaketa, kalitatea edo bestelako ezaugarri teknikoak neurtzeko, industria edo merkataritza arloan baliagarria den informazioa eskuratu eta ikerketa helburuekin erabiltze aldera, inportazio horiek salbuetsita egongo dira zerga honetatik.

Salbuespenetik kanpo geratzen dira berez merkataritzako sustapen eragiketak diren azterketa, analisi edo probetan erabiltzen diren ondasunak.

Bi.– Salbuespenak bakarrik hartuko du adierazitako zereginak burutzeko beharrezkoa den ondasun kantitatea, eta aplikagarria izan dadin ezinbestekoa izango da ondasun horiek erabat kontsumitu edo suntsitzea ikerketa eragiketetan zehar.

Hala ere, salbuespena eragiketa horietatik ondorioztatzen diren gainontzeko produktuetara ere zabalduko da, baldin eta, Administrazioak baimenduta, produktu horiek suntsitu, balio komertzialik gabeko ondasun bihurtu, Estatuaren alde gasturik gabe abandonatu, edo hirugarren herrialde batera berresportatzen badira. Administrazioak ez badu ematen aipatutako baimena, produktu horiek dauden egoeran zergapetuko dira, azterketak, analisiak edo probak burutzen diren momentua erreferentzia hartuta.

Ondorio horietarako, gainontzeko produktutzat hartuko dira azterketa, analisi edo probetatik ondorioztatzen direnak, edo helburu horretarako inportatuak izan ondoren azkenean erabili gabe geratzen direnak.

50. artikulua.– Jabetza intelektual edo industrialaren babes gaietan eskudun diren organismoei zuzendutako ondasun inportazioak.

Zerga honetatik salbuetsita egongo dira marka, eredu edo diseinuen inportazioak, eta jabetza intelektual edo industrialaren eskubideak eskatu eta tramitatzeko organismo eskudunei zuzendutako espedienteenak.

51. artikulua.– Agiri turistikoen inportazioak.

Zergatik salbuetsita egongo dira agiri turistiko hauen inportazioak:

1.a Erkidegotik kanpoko tokietarako bidaiei buruzko propaganda egiteko dohainik banatzeko direnak, eta, bereziki kultura, turismo, kirol, erlijio edo lanbide izaerako bilera edo ekitaldietan parte hartzeko direnak, betiere baldin eta ageri duten merkataritza publizitate pribatua ez bada 100eko 25ekoa baino handiagoa eta bistan badago haien xedea izaera orokorreko propaganda egitea dela.

2.a Erkidegotik kanpo ustiatzen diren atzerriko hotelen zerrendak edo urtekariak, eta garraio zerbitzuen gidak, turismoko organismo ofizialek edo haien babespean argitaratuak, baldin eta dohainik banatzeko badira eta jasotzen duten merkataritza publizitate pribatua 100eko 25etik gorakoa ez bada.

3.a Ordezkari egiaztatuei edo turismoko organismo ofizial nazionalek izendatutako korrespontsalei bidaltzen zaien material teknikoa, banatzekoa ez dena, hala nola, urtekariak, telefono edo telexeko abonatuen zerrendak, hotelen zerrendak, azoken katalogoak, merkataritza balio nabarmenik ez duten artisautzako produktuen laginak, eta museo, unibertsitate, bainuetxe edo antzeko instituzioei buruzko dokumentazioa.

52. artikulua.– Bestelako agirien inportazioa.

Zergatik salbuetsita egongo dira ondasun hauen inportazioak:

1.a Entitate publikoei dohainik bidaltzen zaizkien agiriak.

2.a Hirugarren herrialdeetako gobernuek eta nazioarteko organismo ofizialek dohainik banatzeko kaleratzen dituzten argitalpenak.

3.a Zergaren aplikazio lurraldetik kanpo dauden organismoek deitutako hauteskundeetarako boto paperak.

4.a Espainiako Erresumako epaitegi, auzitegi edo bestelako instantzia ofizialetan froga moduan erabiltzeko edo antzeko xedeetarako aurkezten diren objektuak.

5.a Zerbitzu publikoen edo bankuen arteko ohiko trukean egiten diren sinadura egiaztapenak eta haiekin lotuta inprimatzen diren zirkularrak.

6.a Espainiako Bankuari zuzendutako inprimaki ofizialak.

7.a Atzerriko sozietateek jaulkitako tituluen edukitzaile edo harpidedunei zuzendutako txostenak, jardueren memoriak, informazio oharrak, eskuorriak, harpidetza buletinak eta bestelako agiriak.

8.a Hartzaileei informazioa dohainik bidatzeko erabilitako fitxa zulatuak, soinu erregistroak, mikrofilmak eta bestelako euskarri grabatuak.

9.a Nazioarteko bilera, hitzaldi edo kongresuetan erabiltzeko diren espediente, artxibo, formulario eta antzeko agiriak, eta ekitaldi horietako aktak eta laburpenak.

10.a Eskariak lortu edo exekutatzeko edo zergaren aplikazio lurraldean antolatutako lehiaketetan parte hartzeko inportatzen diren plano, marrazki tekniko, kopia, deskripzio eta antzeko beste agiri batzuk.

11.a Erkidegotik kanpo dauden erakundeek zergaren aplikazio lurraldean antolatzen dituzten azterketetan erabiltzekoak diren agiriak.

12.a Nazioarteko hitzarmenak aplikatuz, ibilgailu edo merkantzien nazioarteko trafikoan agiri ofizial gisa erabiltzeko diren formularioak.

13.a Erkidegotik kanpo dauden garraio edo hotel enpresek zergaren aplikazio lurraldeko bidaia agentzientzat egiten dituzten formulario, etiketa, garraio titulu eta antzeko agiriak.

14.a Garraio arloko formulario eta tituluak, ontziratze agiriak, garraio gutunak eta merkataritzako eta bulegoko gainerako dokumentu erabiliak.

15.a Erkidegotik kanpo dauden elkarteek zergaren aplikazio lurraldean haien pareko diren elkarteei banaketarako bidaltzen dizkieten inprimaki ofizialak, agintari nazionalenak zein nazioartekoenak, eta nazioarteko ereduen araberakoak.

16.a Prentsa agentziei edo egunkari edo aldizkarietako editoreei zuzendutako argazkiak, diapositibak eta argazkietarako klixeak, baita argazki oinak dituztenean ere.

17.a Herrialde esportatzaileko agintari publikoen edo bertan kokatuta dauden nazioarteko organismo, entitate publiko eta zuzenbide publikoko organismoen adierazpide diren argitalpen ofizialak, bai eta Espainiak, hauteskundeak direla-eta, ofizialki aitortuak dituen atzerriko erakunde politikoek banatzen dituzten inprimakiak, betiere baldin eta herrialde esportatzailean argitalpen edo inprimaki horiei balio erantsiaren gaineko zerga edo antzeko tributu bat aplikatu bazaie eta esportazioagatik kenkaririk izan ez bada.

53. artikulua.– Nazio Batuen Erakundeak ekoitzitako ikus-entzunezko materialen inportazioak.

Nazio Batuen Erakundeak edo haren organismo espezializatuek ekoizten dituzten ikus-entzunezko materialak izaera hezgarri, zientifiko edo kulturalekoak direnean, haien inportazioak zergatik salbuetsita egongo dira material horiek honako hauek badira:

(Ikus .PDF)

54. artikulua.– Artelanen edo bildumako objektuen inportazioak.

Artelanen eta bildumako objektuen inportazioak hezkuntza, zientzia edo kultura izaerakoak direnean zergatik salbuetsita egongo dira, baldin eta ez badaude salmentara destinatuak, eta inportatzaileak objektu horiek salbuetsita jasotzeko baimenduta dauden museo, galeria eta bestelako establezimenduak badira.

Salbuespena aplikagarria izan dadin, ezinbestekoa da objektuak dohainik inportatzea, edo, kostu bidez inportatuz gero, enpresaburu edo profesional gisa jarduten ez duen pertsona edo entitate batek entregatzea.

55. artikulua.– Merkantziak atondu eta babesteko materialen inportazioak.

Merkantzien garraioan zehar haiek atondu edo babesteko erabiltzen diren materialen inportazioak, baita babes termikorako erabilitakoenak ere, zergatik salbuetsita egongo dira, baldin eta material horiei dagokienez baldintza hauek betetzen badira:

a) Normalean, berriro erabiltzeko modukoak ez izatea.

b) Kontraprestazioa merkantzien inportazioari aplikatutako zergaren zerga oinarrian sartuta egotea.

56. artikulua.– Animaliak bidean artatu edo elikatzeko ondasunen inportazioak.

Inportatutako animaliak bidean artatu edo elikatzeko ondasunen inportazioak zergatik salbuetsita egongo dira, baldin eta ondasun horiek animaliekin erabili edo haiei banatzen bazaizkie garraioak dirauen bitartean.

57. artikulua.– Erregaien eta lubrifikatzaileen inportazioak.

Bat.– Zergaren aplikazio lurraldean sartzen diren industria nahiz turismo ibilgailu automobilek eta erabilera bereziko edukiontziek deposituetan daramatzaten erregai eta lubrifikatzaileen inportazioak zergatik salbuetsita egongo dira, ondoren zehazten den eran:

1.a Industriako ibilgailu automobilen eta erabilera bereziko edukiontzien depositu normaletan gehienez 200 litro erregai inportatu ahal izango dira salbuetsita.

Gainerako ibilgailuen kasuan, depositu normaletan sartzen den erregaia inportatu ahal izango da salbuetsita, inolako mugarik gabe.

2.a Turismo ibilgailuen depositu eramangarrietan gehienez 10 litro erregai inportatu ahal izango dira salbuetsita.

3.a Ibilgailuetan dauden lubrifikatzaileei dagokienez, salbuetsita egongo dira ibilgailuek bidaian zehar ohiko funtzionamendu premietarako behar dituzten kantitateak.

Bi.– Artikulu honen ondorioetarako, kontzeptu hauek bereizten dira:

1.a Industriako ibilgailu automobila: errepidean zirkulatzeko gai den ibilgailu motordun oro, bere ekipamendu eta ezaugarriengatik bederatzi pertsona baino gehiago (gidaria barne) garraiatzeko edo merkantziak eramateko erabiltzen dena, ordainduta zein ordaindu gabe, eta garraioa ez den beste industria erabilera batzuk ere izan ditzakeena.

2.a Turismo ibilgailu automobila: errepidean zirkulatzeko gai den ibilgailu motordun oro, industria ibilgailu automobilaren kontzeptuaren barruan sartzen ez dena.

3.a Erabilera bereziko edukiontziak: hozte, oxigenazio, isolamendu termiko edo antzeko sistemetarako bereziki egokitutako gailuak dituen edukiontzi oro.

4.a Depositu normalak: egileak serieko ibilgailu guztietan edo mota bereko edukiontzietan modu iraunkorrean jarritako deposituak, gasekoak barne, zeinen bitartez posible egiten baita erregaia zuzenean erabiltzea ibilgailua mugiarazteko edo ibilgailuaren edo erabilera bereziko edukiontzien hozte eta gainerako sistemak funtzionatzeko.

Hiru.– Salbuetsita onartutako erregaiak ezingo dira erabili inportatu dituzten ibilgailuetan baino, eta ibilgailu horien beharrezko konponketa baterako ez bada, ezin izango dira haietatik atera edo gorde, ez eta salbuespenaren onuradunak kostu bidez edo dohainik laga ere.

Bestela, esandako era irregularrean erabilitako kantitateak zergapetu egingo dira.

58. artikulua.– Hilkutxen eta hilerriko material eta objektuen inportazioak.

Bat.– Inportazioak zergatik salbuetsita egongo dira gorpuak edo errautsak gordetzen dituzten hilkutxak eta errauts-kutxak inportatzen direnean, baita zergaren aplikazio lurraldean kokatutako hilobiak apaintzeko edo bertan egiten diren hiletetara hirugarren herrialdeetako pertsonek eramaten dituzten lore, koroa eta bestelako apaingarriak ere, betiere merkataritza jarduera bati dagozkion kantitateetan inportatzen ez badira.

Bi.– Salbuetsita egongo dira, baita ere, hirugarren herrialde bateko gerretan biktimak izan eta zergaren aplikazio lurraldean ehortzita dauden hildakoen hilerri, hilobi eta omenezko monumentuak eraiki, artatu edo apaintzeko inportatzen diren edozein motatako ondasunak, baldin eta inportazio horiek behar bezala baimendutako erakundeek egiten badituzte.

59. artikulua.– Arrantzako produktuen inportazioak.

Itsas aduanetan arrantzako produktuak inportatzen direnean, inportazio horiek zergatik salbuetsita egongo dira baldintza hauek betez gero:

1.a Inportazioak arrantza-ontzietako armadoreek berek edo haien izenean eta kontura egitea, eta produktuak beren harrapaketatik etortzea zuzenean.

2.a Produktuak harrapatu ziren egoera berean inportatzea, edo, merkaturatu aurretik ongi kontserbatzea helburu duten hainbat prozesutatik igarotzea (garbitu, zatitu, sailkatu, enbalatu, hoztu, izoztu edo gatza bota, kasu).

3.a Inportatuak izan aurretik, produktu horiek ez izatea entrega baten xede.

60. artikulua.– Araubide diplomatiko edo kontsularpean egiten diren ondasun inportazioak.

Araubide diplomatiko edo kontsularpean egiten diren ondasun inportazioak zergatik salbuetsita egongo dira, inportazio eskubideak salbuetsita daudenean.

61. artikulua.– Nazioarteko organismoei zuzendutako ondasunen inportazioak.

Zergatik salbuetsita egongo dira Espainiak aitortutako nazioarteko organismoek eta estatutu diplomatikoarekin jarduten duten bertako kideek egindako ondasun inportazioak, betiere organismo horiek sortzeko nazioarteko hitzarmenetan edo kasu bakoitzean aplikagarri diren egoitza akordioetan finkatutako muga eta baldintzen barruan.

Zehazki, zergatik salbuetsita egongo dira Europako Erkidegoak, Energia Atomikoaren Europako Erkidegoak, Europako Banku Zentralak edo Europako Inbertsio Bankuak egindako ondasun inportazioak, baita Europako Erkidegoek sortutakoak diren eta Erkidegoen pribilegioei eta immunitateei buruzko 1965eko apirilaren 8ko Protokoloa aplikagarri duten organismoek egindakoak ere, protokolo horretan, hura aplikatzeko akordioetan edo egoitza akordioetan jasotako muga eta baldintzen barruan, betiere salbuespen horrek lehian distortsiorik eragiten ez badu.

Halaber, zergatik salbuetsita egongo dira Batzordeak edo Batasunaren Zuzenbidearekin bat ezarritako organo edo organismo batek egindako ondasun inportazioak, baldin eta Batzordeak edo organo edo organismo horrek Batasunaren zuzenbideak COVID-19aren pandemiari aurre egiteko esleitutako eginkizunak betez inportatzen badituzte. Ez da hala izango, ordea, Batzordeak edo organo edo organismo horrek kostu bidezko entregak egiteko erabiltzen baditu inportatutako ondasunak, berehala edo geroago.

62. artikulua.– Europako segurtasun eta defentsa politika erkidearen eremuan Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundera eta indar armatuetara bideratutako ondasunen inportazioak.

Zergatik salbuetsita egongo dira honako hauek egindako ondasun inportazioak:

a) Ipar Atlantikoko Tratatuaren parte diren gainerako estatuetako indarrek egindakoak, Tratatuaren parte diren estatuek beren indarren estatutuari buruzko hitzarmenean ezarritako terminoetan.

b) Espainia ez den beste edozein estatu kidetako indar armatuek indar horiek eta haien zerbitzuko langile zibilek erabiltzeko edo haien jantokiak edo kantinak hornitzeko egindakoak, baldin eta indar horiek, segurtasun eta defentsa politika erkidearen esparruan, Batasunaren jarduera bat gauzatu behar badute defentsa ahalegin bati atxikita.

63. artikulua.– Ondasunen berrinportazioak.

Ondasunen berrinportazioak zergatik salbuetsita egongo dira hiru baldintza hauek betetzen direnean: esportatu ziren egoera berean inportatzea ondasunak, esportatu zituenak egitea inportazioa, eta inportazio eskubideak salbuetsita egotea.

64. artikulua.– Inportazioekin lotutako zerbitzu prestazioak.

Zergatik salbuetsita egongo dira foru dekretu arauemaile honen 20. artikuluan salbuetsitakoez bestelako zerbitzu prestazioak, baldin eta haien kontraprestazioa dagokien ondasunen inportazioen zerga oinarrian sartuta badago, foru dekretu arauemaile honen 83. artikuluan ezarritakoaren arabera.

65. artikulua.– Aduanaz besteko gordailu araubidera biltzen diren ondasun inportazioak.

Zergatik salbuetsita egongo dira, erregelamenduz zehaztutako baldintzetan, aduanaz besteko gordailu araubidera biltzen diren ondasun inportazioak, jarraian zerrendatzen direnak, egoera horretan dirauten bitartean, baita aipatutako inportazioekin zuzenean erlazionatuta dauden zerbitzu prestazioak ere:

a) Foru dekretu arauemaile honen eranskineko bosgarren apartatuko a) letran aipatzen diren ondasunak.

b) Foru dekretu arauemaile honen 3.Bi.1 artikuluko b) letran aipatutako lurraldeetatik datozen ondasunak.

c) Jarraian aipatzen direnak: patatak (0701 NC kodea), olibak (071120 NC kodea), kokoak, Brasilgo intxaurrak eta anakardoak (0801 NC kodea), beste fruitu oskoldun batzuk (0802 NC kodea), txigortu gabeko kafea (09011100 eta 09011200 NC kodeak), tea (0902 NC kodea), zerealak (1001 eta 1005 bitarteko NC kodeak eta 1007 eta 1008 NC kodeak), oskoldun arroza (1006 NC kodea), olio haziak eta fruituak (sojakoak barne) (1201 eta 1207 bitarteko NC kodeak), landare koipeak eta olioak eta haien frakzioak, gordinak, finduak baina kimikoki aldatu gabeak (1507 eta 1515 bitarteko NC kodeak), azukre gordina (170111 eta 170112 NC kodeak), kakaoa, bihian edo zatituta, gordina edo txigortua (1801 NC kodea), hidrokarburoak (propanoa eta butanoa, eta jatorri mineraleko petrolio gordinak barne) (2709, 2710, 271112 eta 271113 NC kodeak), solteko produktu kimikoak (NC kodeko 28 eta 29 kapituluak), kautxua forma primarioetan edo plaka, xafla edo zerrendetan (4001 eta 4002 NC kodeak), artilea (5101 NC kodea), eztainua (8001 NC kodea), kobrea (7402, 7403, 7405 eta 7408 NC kodeak), zinka (7901 NC kodea), nikela (7502 NC kodea), aluminioa (7601 NC kodea), beruna (7801 NC kodea), indioa (ex 811292 eta ex 811299 NC kodeak), zilarra (7106 NC kodea) eta platinoa, paladioa eta rodioa (71101100, 71102100 eta 71103100 NC kodeak).

d) Aduanen kontrolpean, portu eta aireportuetan dauden zergarik gabeko dendetara doazen ondasunak.

66. artikulua.– Salbuespenak ondasunen inportazioetan, zergapetze bikoitza saihesteko.

Zergatik salbuetsita egongo dira honako eragiketak:

1.a Foru dekretu arauemaile honen 68.Bi artikuluko 2. ordinalean ezarritakoaren arabera, zergaren aplikazio lurraldean entregatutzat jotzen diren ondasunen inportazioak.

2.a Inportazio eskubideak partzialki salbuetsita egiten diren aldi baterako ondasun inportazioak, baldin eta ondasun horiek jabeak lagatzen baditu foru dekretu arauemaile honen 69.Bi artikuluko j) letran aipatzen diren eta zergari lotuta eta salbuetsi gabe dauden zerbitzu prestazioak direla medio.

3.a Erkidegoaren lurraldean kokatutako gas naturaleko sare baten bidez edo sare horretara konektatutako edozein sareren bitartez egiten diren gas inportazioak, elektrizitate entregak, edo berotze edo hozte sareen bidez egiten diren bero edo hotz entregak, ondasun horiek non jo behar diren entregatutzat kontuan hartu gabe.

Ordinal honetan ezarritako salbuespena berdin aplikatuko da gas naturalaren inportazioak itsasontzien bidez egiten direnean, baldin eta gas hori banaketa sare batean edo gasbide sare batean sartzeko garraiatzen bada.

4.a Ondasunen inportazioak, honako kasuotan: balio erantsiaren gaineko zerga foru dekretu arauemaile honen IX. tituluko XI. kapituluaren 4. sekzioan aurreikusitako araubide berezia aplikatuta edo helmugako estatu kideko araudi baliokideari jarraituta aitortu behar denean, eta saltzaileak edo haren kontura ari den bitartekariak aduanan aurkeztu duenean, inportazioaren aduana aitorpena aurkezteko unean beranduenik, araubide berezi hori aplikatzeko behar den banakako identifikazio zenbakia, hain zuzen ere foru dekretu arauemaile honen 163 septvicies artikuluan edo identifikazioko estatu kideko araudian ezarritakoaren arabera beharrezkoa dena.

67. artikulua.– Kapitulu honetan aurreikusitako salbuespenei aplikagarri zaizkien arau orokorrak.

Inportatzaileak behar diren frogak aurkeztu beharko ditu aurreko artikuluetan ezarritako beharkizunak betetzen direla frogatzeko.

III. TITULUA
ZERGA EGITATEAREN LEKUA
I. KAPITULUA
ONDASUN ENTREGAK ETA ZERBITZU PRESTAZIOAK

68. artikulua.– Ondasun entregak egiteko lekua.

Ondasun entregak non egiten diren zehazteko, erregela hauek aplikatuko dira:

Bat.– Bidali edo garraiatzekoak ez diren ondasun entregak zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat joko dira ondasun horiek lurralde horretan jartzen direnean eskuratzailearen esku.

Bi.– Zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat joko dira, halaber, honako hauek:

1.a a) Ondasun higigarri gorpuzdunen entregak, hurrengo hirugarren eta laugarren apartatuetan adierazitakoak ez bezalakoak, eskuratzailearen esku jartzeko bidali edo garraiatu behar direnean, baldin eta bidalketa edo garraioa lurralde horretan hasten bada.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, inportatu behar diren ondasunen bidalketa edo garraioa hasten den lekua hirugarren herrialde batean kokatzen bada, inportatzaileak eta, hala badagokio, hurrenez hurreneko eskuratzaileek egiten dituzten entregak zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat joko dira.

b) Aurreko a) letrako lehen paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, hurrenez hurreneko ondasun entregen kasuan, ondasunak lehen hornitzailearengandik kateko azken eskuratzailearengana zuzenean bidaltzen edo garraiatzen badira beste estatu batera, ulertuko da bitartekariarentzat egindako ondasun entregari bakarrik dagoela lotuta bidalketa edo garraio hori.

Hala ere, bitartekariak Espainiako Erresumak balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako emandako identifikazio fiskaleko zenbakia jakinarazten badio hornitzaileari, bidalketa edo garraioa bitartekariak egindako ondasun entregari bakarrik egongo da lotuta.

Aurreko bi paragrafoen ondorioetarako, bitartekaritzat hartuko da lehenengo hornitzailea ez den enpresaburu edo profesionala, ondasunak bidaltzen edo garraiatzen dituena dela zuzenean dela haren izenean eta kontura diharduen hirugarren baten bitartez.

Aurrekoa ez da aplikatuko foru dekretu arauemaile honen 8 bis artikuluan aurreikusitako kasuetan.

2.a Eskura jarri aurretik instalatu edo muntatu beharreko ondasunen entregak, instalazioa aipatutako lurraldean amaitzen bada eta instalazioak edo muntaketak entregatutako ondasunak ibilgetzea badakar.

3.a Aipatutako lurraldean kokatzen diren ondasun higiezinen entregak.

4.a Erkidegoaren barruko garraio tarte batean zehar itsasontziz, hegazkinez edo trenez doazen bidaiariei egiten zaizkien ondasun entregak, baldin eta garraioaren abiapuntua zergaren espazio eremuan badago eta iritsiera puntua Erkidegoko beste puntu batean.

Joan-etorriko bidaietan, itzulerakoa beste garraio bat izango da.

Ordinal honen ondorioetarako, hauek bereziko dira:

a) Erkidegoaren barruko garraio tartea, hirugarren herrialde batean eskalarik egin gabe, abiapuntua eta iritsiera puntua Erkidegoan dituen garraio tartea.

b) Abiapuntua, Erkidegoaren barruan bidaiariak ontziratzeko aurreikusita dagoen lehen lekua, baita azken eskala Erkidegotik kanpo izan denean ere.

c) Iritsiera puntua, Erkidegoaren barruan ontziratutako bidaiariak haren barruan lehorreratzeko aurreikusita dagoen azken lekua, baita hirugarren herrialde batean beste eskala bat egin aurretik ere.

Hiru.– Honako hauek ere zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat hartuko dira:

a) Batasunaren barruko urrutiko ondasun salmentak, bezeroari zuzendutako bidalketaren edo garraioaren helmuga lurralde horretan dagoenean.

Aurreko erregela ez da aplikatuko baldintza hauek betetzen direnean:

a') salmentak egiten dituena enpresaburua edo profesionala izatea eta izaera horrekin jardutea, eta beste estatu kide batean bakarrik egotea finkatuta, jarduera ekonomikoaren egoitza, Erkidegoko establezimendu iraunkorra edo iraunkorrak edo, kasua bada, helbide iraunkorra edo ohiko bizilekua bertan izateagatik, eta

b') ez gainditzea foru dekretu arauemaile honen 73. artikuluan aurreikusten den muga eta ez aplikatzea helmugan tributatzeko aukera, artikulu horretan eta bai a´) letran aipatutako estatu kideko legeriaren artikulu baliokideetan arautzen dena.

b) Batasunaren barruko urrutiko ondasun salmentak, enpresaburu edo profesional batek hala jardunez egindakoak, baldin eta zergaren aplikazio lurraldean bakarrik finkatuta badago jarduera ekonomikoaren egoitza, Erkidegoko establezimendu iraunkorra edo iraunkorrak edo, kasua bada, helbide iraunkorra edo ohiko bizilekua bertan izateagatik, eta baldintza hauek betetzen badira:

a’) zergaren aplikazio lurraldea izatea bezeroari zuzendutako bidalketa edo garraioaren abiapuntua;

b') ez gainditzea foru dekretu arauemaile honen 73. artikuluan aurreikusten den muga eta ez baliatzea helmugan tributatzeko aukera, artikulu horretan arautzen dena.

c) Hirugarren herrialde edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentak, ondasunak jasotzen dituen estatu kidea bezeroari zuzendutako bidalketa edo garraioa jasotzen duen estatu kidea ez denean, baldin eta bidalketa edo garraioaren helmuga zergaren aplikazio lurraldea bada.

d) Hirugarren herrialde edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentak, ondasunak jasotzen dituen estatu kidea bezeroari zuzendutako bidalketa edo garraioa jasotzen duen estatu kidea denean, baldin eta bidalketa edo garraioaren helmuga zergaren aplikazio lurraldea bada, eta salmenta horien balio erantsiaren gaineko zerga foru dekretu arauemaile honen IX. tituluko XI. kapituluko 4. sekzioan jasotzen den araubide berezia aplikatuta aitortzen bada.

Apartatu honetan ezarritakoa ez da aplikagarria izango ondasun entregak ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bildumako objektuen araubide berezian zergapetu badira bidalketa edo garraioa hasi den estatu kidean.

Lau.– Ondasun entregak ez dira hartuko zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat, haien bidalketa edo garraioa lurralde horretan hasi eta beste estatu kide batean amaitzen bada bezeroari bertan emateko, betiere Batasunaren barruko urrutiko ondasun salmenta horiek aurreko hirugarren apartatuan aipatutakoak ez badira.

Aurreko hirugarren apartatuko b) letran aipatzen diren batasunaren barruko urrutiko ondasun salmentak ez dira, inola ere, zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat hartuko, ondasunak zerga berezien xede direnean eta haien hartzaileek egiten dituzten batasun barruko ondasun eskurapenak zergari lotuta ez daudenean foru dekretu arauemaile honen 14. artikuluan edo bidalketa edo garraioaren helmugako estatu kidean aplikagarri den xedapen baliokidean xedatutakoaren arabera.

Bost.– Zerga berezien xede diren ondasun entregak, hirugarren apartatuko a) letran deskribatutako baldintzetan burutuak, zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat hartuko dira bidalketa edo garraioaren helmuga aipatutako lurraldean dagoenean eta entrega horiek jasotzen dituztenen batasun barruko ondasun eskurapenak zergari lotuta ez daudenean foru dekretu arauemaile honen 14. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Apartatu honetan aipatzen diren ondasun entregen zenbatekoa ez da kontuan hartuko foru dekretu arauemaile honen 73. artikuluan aurreikusitako muga zehazteko.

Sei.– Erkidegoaren lurraldean kokatutako gas naturaleko sare baten bidez edo sare horretara konektatutako edozein sareen bitartez egindako gas entregak, elektrizitate entregak edo berotze edo hozte sareen bidez egindako bero edo hotz entregak, zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat hartuko dira kasu hauetan:

1.a Enpresaburu edo profesional birsaltzaile bati egindakoen kasuan, haren jarduera ekonomikoaren egoitza lurralde horretan dagoenean edo bertan establezimendu iraunkor bat edo, halakorik ezean, helbidea duenean, betiere, entrega horien hartzailea aipatutako egoitza, establezimendu iraunkorra edo helbidea bada.

Ondorio horietarako, enpresaburu edo profesional birsaltzailea izango da erositako gasa, elektrizitatea, beroa edo hotza birsaltzea jarduera nagusi duena, beretzat ia ezer kontsumitu gabe.

2.a Beste edozein entregatan, eskuratzaileak zergaren aplikazio lurraldean erabili edo kontsumitzen dituenean ondasunak. Ondorio horietarako, ulertuko da erabilera edo kontsumo hori esandako lurraldean egiten dela neurketa egiteko kontagailua lurralde horretan dagoenean.

Eskuratzaileak ez baditu kontsumitzen ondasun guztiak edo haien zati bat, kontsumitu gabe geratutakoak zergaren aplikazio lurraldean erabili edo kontsumitu direla ulertuko da eskuratzaileak lurralde horretan duenean jarduera ekonomikoaren egoitza, establezimendu iraunkor bat edo, horren ezean, helbidea, betiere baldin eta entregen hartzailea aipatutako egoitza, establezimendu iraunkorra edo helbidea izan badira.

69. artikulua.– Zerbitzu prestazioak egiteko lekua. Erregela orokorrak.

Bat.– Artikulu honen hurrengo apartatuan eta foru dekretu arauemaile honen 70. eta 72. artikuluetan xedatutakoa eragotzi gabe, zerbitzu prestazioak zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat joko dira kasu hauetan:

1.a Hartzailea enpresaburu edo profesional bat denean eta izaera horrekin jarduten duenean, eta haren jarduera ekonomikoaren egoitza lurralde horretan dagoenean edo bertan establezimendu iraunkor bat edo, horren ezean, helbidea edo ohiko bizilekua duenean, betiere zerbitzuen hartzailea aipatutako egoitza, establezimendu iraunkorra, helbidea edo ohiko bizilekua bada. Ez da kontuan hartzen zerbitzu emailea non dagoen finkatuta eta zerbitzuak nondik egiten dituen.

2.a Hartzaileak enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duenean, baldin eta zerbitzuak enpresaburu edo profesional batek egiten baditu eta bere jarduera ekonomikoaren egoitza edo zerbitzuak egiteko erabiltzen duen establezimendu iraunkorra, edo horren ezean, helbidea edo ohiko bizilekua, zergaren aplikazio lurraldean kokatuta badago.

Bi.– Artikulu honen lehen apartatuko 2. ordinalean xedatutakoaren salbuespen gisa, ondoren zerrendatzen diren zerbitzuak ez dira hartuko zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat, zerbitzu horien hartzaileak enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duenean eta haren establezimendua, helbidea edo ohiko bizilekua Erkidegotik kanpo dagoenean, establezimendu, helbide edo ohiko bizileku hori Kanarietan, Ceutan edo Melillan duenean salbu:

a) Autore eskubideen, patenteen, lizentzien, fabrika edo merkataritza marken eta jabetza industrial edo intelektualaren gainerako eskubideen lagapenak eta emakidak, baita antzeko beste eskubideenak ere.

b) Merkataritza funtsen, erosketa edo salmenta esklusiben edo lanbide jarduera bat garatzeko eskubidearen lagapena edo emakida.

c) Publizitate zerbitzuak.

d) Aholkularitza, auditoretza edo ingeniaritza zerbitzuak, azterlan bulegoenak, abokatutzakoak, aholkularienak, kontabilitateko edo zergetako adituenak eta antzeko beste batzuk, foru dekretu arauemaile honen 70.Bat artikuluko 1. ordinalean jasotakoak izan ezik.

e) Datuak tratatzeko eta informazioa emateko zerbitzuak, merkataritza izaerako prozedurak eta esperientziak barne.

f) Itzulpen zerbitzuak, testu zuzenketa edo konposiziokoak, eta interpreteek egindakoak.

g) Aseguru, berraseguru eta kapitalizazio zerbitzuak, bai eta finantza zerbitzuak ere, hurrenez hurren foru dekretu arauemaile honen 20.Bat artikuluko 16. eta 18. ordinaletan aipatzen direnak, salbuetsita ez daudenak barne, segurtasun kutxen alokairua izan ezik.

h) Langileak lagatzeko zerbitzuak.

i) Filmen bikoizketa.

j) Ondasun higigarri gorpuzdunen errentamenduak, garraiobideak eta edukiontziak xede dituztenak izan ezik.

k) Erkidegoaren lurraldean kokatutako gas naturaleko sareetara edo sare horiekin konektatutako beste edozeinetara sarbidea ematea, elektrizitatea, beroa edo hotza hornitzeko sareetara sarbidea ematea, horiek sare horien bidez garraiatu eta banatzea, eta letra honetan jasotako zerbitzuekin zuzenean lotuta dauden bestelako zerbitzu prestazioak ematea.

l) Apartatu honetan aipatutako edozein zerbitzu osorik edo partez ez emateko betebeharrak.

Hiru.– Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, definizio hauek ezartzen dira:

1.a Jarduera ekonomikoaren egoitza: enpresaburuak edo profesionalak bere enpresa edo lanbide jardueraren kudeaketa eta ohiko garapena zentralizatzeko erabiltzen duen lekua.

2.a Establezimendu iraunkorra: enpresaburuek edo profesionalek enpresa edo lanbide jarduerak egiteko erabiltzen duten negozio leku finkoa.

Bereziki, halakotzat hartuko dira:

a) Zuzendaritzaren egoitza, sukurtsalak, bulegoak, fabrikak, tailerrak, instalazioak, dendak eta, oro har, subjektu pasiboaren izenean eta kontura kontratatzeko baimendutako agentziak edo ordezkaritzak.

b) Meategiak, harrobiak edo zepategiak, petrolio edo gas putzuak, eta produktu naturalak erauzteko bestelako lekuak.

c) Eraikuntza, instalazio edo muntaketa lanak, hamabi hilabetetik gora irauten dutenean.

d) Nekazaritza, basogintza edo abeltzaintza ustiategiak.

e) Enpresaburu edo profesionalek beren merkantziak biltegiratzeko eta gero banatzeko iraunkorki ustiatzen dituzten instalazioak.

f) Ondasunak erosteko edo zerbitzuak eskuratzeko zentroak.

g) Errentamendu bidez edo beste edozein tituluren bitartez ustiatzen diren ondasun higiezinak.

3.a Telekomunikazio zerbitzuak: halakotzat hartzen dira seinaleak, testuak, irudiak eta soinuak edo edozein motatako informazioa hariz, irratiz, bide optikoz edo beste edozein bitarteko elektromagnetikoz transmititu, emititu eta jasotzea xede dutenak. Barruan sartzen dira transmisio, emisio edo jasotze horretarako bitartekoak erabiltzeko eskubidearen lagapena edo emakida, eta, orobat, sare informatikoetarako sarbidea emateko zerbitzua.

4.a Bitarteko elektronikoz emandako zerbitzuak: hau da, prozesamenduko ekipoen bitartez transmisio bat bidali eta jasotzea, konpresio numerikoa eta datuen biltegiratzea barne, oso-osorik kablez, irratiz, sistema optikoz edo bestelako bitarteko elektronikoz transmititu, garraiatu eta jasotzen denean. Zerbitzu horiek dira, besteak beste, hauek:

a) Gune informatikoak hornitu eta ostatatzea.

b) Programak eta ekipoak urrutitik mantentzea.

c) Programak hornitzea eta eguneratzea.

d) Irudiak, testuak eta informazioa hornitzea, eta datu baseak eskura jartzea.

e) Musika, filmak eta jokoak (ausazkoak edo dirua lortzekoak barne) hornitzea, eta politika, kultura, arte, kirol, zientzia edo aisialdi arloko emanaldi eta ikuskizunak eskaintzea.

f) Urruneko irakaskuntza.

Ondorio horietarako, zerbitzu emaileak eta haren hartzaileak elkarrekin komunikatzeko posta elektronikoa erabiltzeak ez du, berez, esan nahi zerbitzua bide elektronikoz ematen denik.

5.a Irrati eta telebista zerbitzuak: audio edo ikus-entzunezko edukiak hornitzen dituzten zerbitzuak, adibidez, komunikazio zerbitzuen emaile batek, bere erantzukizun editorialaren pean jardunez, komunikazio sareen bitartez publikoari eskaintzen dizkion irrati edo telebistako programak, aldi berean entzun edo ikusteko ematen direnak, programazio baten barruan.

70. artikulua.– Zerbitzu prestazioak egiteko lekua. Erregela bereziak.

Bat.– Zergaren aplikazio lurraldean emandakotzat joko dira zerbitzu hauek:

1.a Lurralde horretan kokatutako ondasun higiezinekin lotuta daudenak.

Besteak beste, ondoko zerbitzuak hartuko dira ondasun higiezinekin lotutakotzat:

a) Ondasun horiek, baita altzariz hornitutako etxebizitzak ere, edozein tituluren bidez alokatzea edo erabiltzeko lagatzea.

b) Higiezinetan egiten diren obrak prestatu, koordinatu eta exekutatzea.

c) Obra exekuzio horiei dagozkien zerbitzu teknikoak, arkitektoek, arkitekto teknikoek eta ingeniariek egiten dituztenak barne.

d) Ondasun higiezinekin edo higiezinen eragiketekin lotutako kudeaketa zerbitzuak.

e) Ondasun higiezinen zaintza edo segurtasun zerbitzuak.

f) Segurtasun kutxak alokatzeko zerbitzuak.

g) Ordainpeko errepideen erabilpena.

h) Ostalaritza establezimenduetan, kanpamentuetan eta bainuetxeetan ostatu ematea.

2.a Jarraian aipatzen diren garraiokoak, zergaren aplikazio lurraldetik igarotzen den ibilbidearen zatiagatik, lurralde hori foru dekretu arauemaile honen 3. artikuluan definitutako eran ulertuta:

a) Bidaiariak garraiatzekoak, hartzailea zeinahi dela ere.

b) Foru dekretu arauemaile honen 72. artikuluan aipatutakoez bestelako ondasunak garraiatzekoak, hartzaileak enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duenean.

3.a Kulturaren, artearen, kirolaren, zientziaren, hezkuntzaren eta aisialdiaren arloko zerbitzuak eta antzekoak (azokak eta erakusketak, esaterako), eta haien zerbitzu osagarriak, betiere hartzailea enpresaburu edo profesional gisa jarduten duen enpresaburu edo profesionala bada, eta ekitaldiak lurralde horretan egiten badira.

4.a Telekomunikazio, irrati eta telebista zerbitzuak, bide elektronikoz emandakoak, hartzaileak enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duenean, betiere zergaren aplikazio lurraldean ezarrita badago edo han badauka bere egoitza edo ohiko bizilekua, kasu hauetan:

a) Baldintza hauek betetzen direnean:

a') zerbitzuak egiten dituena enpresaburua edo profesionala izatea eta izaera horrekin jardutea, eta beste estatu kide batean bakarrik egotea finkatuta jarduera ekonomikoaren egoitza, Erkidegoko establezimendu iraunkorra edo iraunkorrak edo, kasua bada, helbide iraunkorra edo ohiko bizilekua bertan izateagatik, eta

b') foru dekretu arauemaile honen 73. artikuluan aurreikusten den muga gainditzea edo helmugan tributatzeko aukera, artikulu horretan arautzen dena, baliatzea.

b) Aurreko a) letrako a') letran aipatutakoa ez den enpresaburu edo profesional batek, hala diharduenak, egitea zerbitzuak.

5.a A) Otordu eta catering zerbitzu hauek:

a) Erkidegoaren barruko garraio tarte batean zehar itsasontziz, hegazkinez edo trenez doazen bidaiariei emandakoak, baldin eta garraioaren hasiera puntua zergaren aplikazio lurraldean badago.

Joan-etorriko bidaietan, itzulerakoa beste garraio bat izango da.

b) Gainerako otordu eta catering zerbitzuak, materialki zergaren aplikazio lurraldean ematen direnean.

B) Ordinal honen A) apartatuko a) letran xedatutakoaren ondorioetarako, hauxe ulertuko da:

a) Bidaiarien batasun barruko garraio tartea: hirugarren herrialde edo lurralde batean eskalarik egin gabe, abiapuntua eta helmuga Erkidegoaren barruan dituen garraio tartea.

b) Abiapuntua: Erkidegoaren barruan bidaiariak ontziratzeko aurreikusita dagoen lehen lekua, baita azken eskala Erkidegotik kanpo izan denean ere.

c) Iritsiera puntua: Erkidegoaren barruan ontziratutako bidaiariak Erkidegoan lehorreratzeko aurreikusita dagoen azken lekua, baita hirugarren herrialde edo lurralde batean beste eskala bat egin behar bada ere.

6.a Besteren izenean eta kontura egiten diren bitartekaritza zerbitzuak, hartzaileak enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duenean, baldin eta bitartekaritza horren xede diren eragiketak zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat jotzen badira, foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren arabera.

7.a Jarraian zerrendatzen direnak, materialki lurralde horretan egiten direnean eta hartzaileak enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duenean.

a) Garraioen zerbitzu osagarriak, hala nola zamalanak, garraio aldaketak, manipulazioa eta antzekoak.

b) Ondasun higigarri gorpuzdunetan egiten diren lanak eta obra exekuzioak, eta ondasun horien inguruko peritu txostenak, balorazioak eta irizpenak.

c) Kulturarekin, artearekin, kirolarekin, zientziarekin, hezkuntzarekin, aisialdiarekin, ausazko jokoekin eta antzekoekin lotutako zerbitzuak (azokak eta erakusketak, esate baterako), horiek antolatzeko egiten direnak eta haien osagarri direnak barne.

8.a Bide elektronikoz ematen diren telekomunikazio, irrati eta telebista zerbitzuak, enpresaburu edo profesional moduan jarduten duen enpresaburu edo profesional batek egindakoak, baldin eta zergaren aplikazio lurraldean bakarrik finkatuta badago bere jarduera ekonomikoaren egoitza, erkidegoko establezimendu iraunkorra edo iraunkorrak edo, halakorik ezean, helbide iraunkorra edo ohiko bizilekua bertan izateagatik, eta baldintza hauek betetzen badira:

a) hartzaileak enpresaburu edo profesional moduan ez jardutea, baldin eta haren establezimendua, egoitza edo ohiko bizilekua beste estatu kide batean badago; eta

b) ez gainditzea foru dekretu arauemaile honen 73. artikuluan aurreikusten den muga eta ez baliatzea helmugan tributatzeko aukera, artikulu horretan arautzen dena.

9.a A) Garraiobideak errentatzeko zerbitzuak, kasu hauetan:

a) Garraiobideak epe laburrera errentatzeko zerbitzuak, aipatutako lurraldean jartzen direnean hartzailearen esku.

b) Garraiobideak epe luzera errentatzeko zerbitzuak, hartzaileak enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duenean, baldin eta haren establezimendua, egoitza edo ohiko bizilekua lurralde horretan badago.

Hala ere, epe luzerako errentamenduetan hartzaileak enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez badu, eta errentan ematen dena aisiarako urontziak badira, errentamendu horiek zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat joko dira urontzi horiek bertan jartzen direnean hartzailearen esku, betiere zerbitzu emailea enpresaburu edo profesionala bada eta zerbitzua bere jarduera ekonomikoaren egoitzatik edo lurralde horretan kokatutako establezimendu iraunkor batetik egiten badu.

B) Ordinal honetan xedatutakoaren ondorioetarako, hauxe izango da epe laburra: garraiobide bat gehienez 30 egun edukitzea edo erabiltzea etengabeko eran (ontzien kasuan, 90 egun gehienez).

Bi.– Halaber, jarraian adierazten diren zerbitzuak zergaren aplikazio lurraldean emandakotzat joko dira, baldin eta, aplikagarri zaizkien lokalizazio erregelen arabera Erkidegoan, Kanarietan, Ceutan edo Melillan egindakotzat jo ez arren, haien erabilera edo ustiapena benetan lurralde horretan egiten bada:

1.a Foru dekretu arauemaile honen 69. artikuluko bigarren apartatuan aipatutakoak, hartzaileak enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duenean.

2.a Garraiobideen errentamenduak.

II. KAPITULUA
BATASUN BARRUKO ERAGIKETAK

71. artikulua.– Batasun barruko ondasun eskurapenak egiteko lekua.

Bat.– Batasun barruko ondasun eskurapenak zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat joko dira, eskuratzaileari zuzendutako bidalketa edo garraioaren iritsiera puntua lurralde horretan dagoenean.

Bi.– Orobat, zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat joko dira foru dekretu arauemaile honen 13. artikuluko 1. ordinalean aipatzen diren batasun barruko eskurapenak, eskuratzaileak saltzaileari jakinarazi dionean zer identifikazio zenbaki eman dion Espainiako Administrazioak balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako, betiere eskurapen horiek bidalketa edo garraioaren helmugako estatu kidean zergapetu ez badira.

72. artikulua.– Batasun barruko ondasun garraioak egiteko lekua, hartzaileak enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duenean.

Bat.– Batasun barruko ondasun garraioetan hartzaileak enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duenean, garraio horiek zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat joko dira abiapuntua lurralde horretan dagoenean.

Bi.– Foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren ondorioetarako, definizio hauek ezartzen dira:

a) Batasunaren barruko ondasun garraioa: ondasunak Batasuneko estatu batetik bestera garraiatzea.

b) Abiapuntua: ondasunen garraioa hasten den tokia, ondasunak dauden tokira iristeko egindako tarteak kontuan hartu gabe.

c) Helmuga: ondasunen garraioa amaitzen den tokia.

III. KAPITULUA
BATASUNAREN BARRUKO URRUTIKO ONDASUN SALMENTA ETA ZERBITZU PRESTAZIO JAKIN BATZUEN MUGA KUANTITATIBOA

73. artikulua.– 68.Hiru artikuluko a) eta b) letretan aipatzen diren batasunaren barruko urrutiko ondasun salmentei eta 70.Bat artikuluko 4. eta 8. ordinaletan aipatzen diren zerbitzu prestazioei aplikatu beharreko muga kuantitatiboa.

Bat.– Foru dekretu arauemaile honen 68.Hiru artikuluko a) eta b) letretan eta 70. Bat artikuluko 4. eta 8. ordinaletan aurreikusten denaren ondorioetarako, gehieneko muga 10.000 eurokoa izango da aurreko urte naturalean Erkidegoaren barruan egindako ondasun entregen eta/edo zerbitzu prestazioen zenbateko osorako, zerga kanpoan utzita, edo haren baliokidea monetan nazionalean.

Uneko urtean egindako eragiketek aurreko paragrafoan adierazitako muga gainditzen dutenean, foru dekretu arauemaile honen 68.Hiru artikuluko a) letran eta 70.Bat.4 artikuluko a) letran ezarritakoa aplikatuko da.

Apartatu honetako lehen paragrafoan aurreikusitako muga ez da aplikatuko batasun barruko urrutiko ondasun salmentak establezimendua dagoen estatu kidea ez den beste batetik egiten badira, osorik edo partez.

Bi.– Horrelako eragiketak egiten dituzten enpresaburuek eta profesionalek hautatu ahal izango dute horien gaineko zerga lehen paragrafoko mugak 10.000 euroko kopurua gainditu balu bezala ordaintzea bezeroarentzat diren ondasunen bidalketa edo garraioa hasten den estatu kidean (ondasun entregen kasuan) edo establezimendua dagoen estatuan (zerbitzu prestazioen kasuan). Enpresaburu edo profesionalak zergaren aplikazio lurraldean finkatuta badaude, zerbitzuak lurralde horretatik ematen badituzte, edo ondasunen bidalketa edo garraioa bertatik abiatzen bada, hautu hori arauz ezarriko den moduan egingo da, eta, gutxienez, bi urte natural iraungo du.

Artikulu honetan aipatzen den muga aplikatzeko, kontuan izan beharko da eragiketen kontraprestazioaren zenbatekoa zatikaezina izango dela ondorio horietarako.

74. artikulua.– Batasunaren barruko ondasun garraioetan eta haien zerbitzu osagarrietan bitartekaritza zerbitzuak egiteko lekua. (edukirik gabe)

IV. TITULUA
ZERGAREN SORTZAPENA
I. KAPITULUA
ONDASUN ENTREGAK ETA ZERBITZU PRESTAZIOAK

75. artikulua.– Zergaren sortzapena.

Bat.– Zerga une hauetan sortuko da:

1.a Ondasun entregetan, eskuratzailearen esku jartzen direnean edo, hala badagokio, aplikagarri zaien legeriaren arabera egiten direnean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa hala izanik ere, ondasun entregak egiten badira jabaria erreserbatzeko ituna edo bestelako baldintza etengarria duten salmenta kontratuak direla medio, ondasunak alokatzeko edo saltzeko kontratuen bitartez, edo jabetza transferitzeari buruz bi aldeentzat loteslea den klausulaz hornitutako errentamendu kontratuen bidez, zerga sortuko da haien xede diren ondasunak eskuratzailearen esku jartzen direnean.

2.a Zerbitzu prestazioetan, zergapetzen diren eragiketak eman, exekutatu edo gauzatzen direnean.

Nolanahi ere, zerbitzu prestazioen hartzailea zergaren subjektu pasiboa bada foru dekretu arauemaile honen 84.Bat artikuluko 2. eta 3. ordinaletan aurreikusitakoarekin bat, zerbitzu horiek urtebetetik gorako epean egiten badira etengabeko moduan, eta denbora horretan ordainketa aurreraturik ez badakarte, zerga urte bakoitzeko abenduaren 31n sortuko da, eragiketa hasi zenetik edo aurreko sortzapenetik data horretara arte igarotako tarteari dagokion zati proportzionalagatik, harik eta zerbitzu prestazioak amaitu arte.

Aurreko paragrafoetan xedatutakoaren salbuespen gisa, material ekarpenak eginez gauzatzen diren obra exekuzioak direnean, zerga sortuko da dena delako ondasunak obraren jabearen esku jartzen direnean.

2.a bis. Obra exekuzioen hartzaileak administrazio publikoak direnean, material ekarpenak eginez edo egin gabe, zerga sortuko da obra jasotzen denean, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 243. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (9/2017 Legea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauak Espainiako ordenamendu juridikora ekartzen dituena).

3.a Salmenta komisioko kontratuetan, komisio emailearen eta komisiodunaren artean ondasunak eskualdatzen direnean, eta azken horrek bere izenean jarduten duenean, zerga sortuko da komisiodunak ondasunak entregatzen dituen unean.

Ondasun entregak egiteko kontratuetan ezartzen bada aldeetako batek balio jakin batean zenbatetsitako ondasun higigarriak entregatzen dizkiola besteari, eta jasotzen dituena beharturik geratzen dela ondasun horiek epe jakin batean saltzera eta saldutako ondasunen balio zenbatetsia eta saldu gabekoena itzultzera, saldutako ondasunen entregen sortzapena gertatuko da ondasun horiek jasotzen dituenak eskuratzailearen esku jartzen dituenean.

4.a Erosketa komisioko kontratuetan, komisio emailearen eta komisiodunaren artean ondasunak eskualdatzen direnean, eta lehenak bere izenean jarduten duenean, zerga sortuko da ondasunak komisio-emaileari entregatzen zaizkion unean.

5.a Autokontsumo kasuetan, zerga sortuko da zergapetutako eragiketak egiten direnean.

Hala ere, foru dekretu arauemaile honen 9.1.d) artikuluko hirugarren paragrafoan aipatzen diren kasuetan, honela sortuko da zerga:

a) Kenkarirako eskubidea mugatzea edo galtzea dakarten zirkunstantziak gertatzen direnean.

b) Zergapetu beharreko ondasunak kenkarirako eskubidea sortzen ez duten eragiketetarako erabiltzen diren urteko azken egunean.

c) Hainbanaketa orokorraren erregela aplikagarri den urteko azken egunean.

d) Salbuetsita dagoen entregaren sortzapena gertatzen denean.

6.a (edukirik gabe).

7.a Errentamenduetan, horniduretan eta, oro ohar, segidako traktu eragiketetan, zerga sortuko da kobrantza bakoitzari dagokion prezioaren zatia exijigarri den unean.

Nolanahi ere, preziorik itundu ez denean edo, itunduta ere, noiz exijituko den zehaztu ez denean, edo zehaztutako maiztasuna urte natural batetik gorakoa denean, zerga sortuko da urte bakoitzeko abenduaren 31n, eragiketa hasi denetik edo aurreko sortzapenetik data hori bitartean igarotako denborari dagokion zati proportzionalagatik.

Esandako hornidurak foru dekretu arauemaile honen 25. artikuluko lehen eta hirugarren apartatuetan aipatutako ondasun entregak diren kasuetan, prezioa ez bada itundu, edo, itunduta ere, noiz exijituko den zehaztu ez bada, edo zehaztutako maiztasuna urtebete naturala baino handiagoa bada, zerga hilabete bakoitzeko azken egunean sortuko da, eragiketa hasi denetik edo aurreko sortzapenetik data hori bitartean igarotako denborari dagokion zati proportzionalagatik.

Aurreko paragrafoetan xedatutakotik kanpo geratzen dira aurreko 1. ordinaleko bigarren paragrafoan aipatzen diren eragiketak.

8.a Foru dekretu arauemaile honen 25. artikuluan jasotako ondasun entregetan, aurreko ordinalean aipatutakoak ez bezalakoak badira, zerga sortuko da:

a) Eskuratzaileari zuzendutako ondasunak igortzen edo garraiatzen hasi ondorengo hilabetearen 15ean.

b) Ondasunak eskuratzailearen esku jarri ondorengo hilabetearen 15ean, foru dekretu arauemaile honen 9 bis artikuluko bigarren apartatuan adierazitako baldintzetan egindako ondasun entregen kasuan.

Aurreko a) eta b) letren ondorioetarako, aipatutako data baino lehen eragiketa horiengatik faktura egin bada, zergaren sortzapena faktura egiten den egunean bertan gertatuko da.

c) Foru dekretu arauemaile honen 9 bis artikuluko hirugarren apartatuan aipatzen diren baldintzak betetzen ez diren unean.

d) Foru dekretu arauemaile honen 9 bis artikuluko laugarren apartatuan aipatzen den 12 hilabeteko epea amaitu eta hurrengo egunean.

Bi.– Aurreko apartatuan xedatutakoa hala izanik ere, zergapetutako eragiketek ordainketa aurreratuak sorrarazten badituzte zerga egitatea gertatu baino lehen, zerga sortuko da prezioa osorik edo partez kobratzen den unean, benetan jasotako zenbatekoengatik.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez zaie aplikatuko foru dekretu arauemaile honen 25. artikuluan jasotako ondasun entregei.

Hiru.– Aurreko apartatuetan xedatutakoa gorabehera, foru dekretu arauemaile honen 8 bis artikuluan aurreikusitako baldintzetan egindako ondasun entregetan, salmenta edo entrega ahalbidetzen duen enpresaburu edo profesionalaren alde egindako entregaren zergaren sortzapena, bai eta hark egindakoarena ere, bezeroak ordainketa onartzen duenean gertatuko da.

II. KAPITULUA
BATASUN BARRUKO ONDASUN ESKURAPENAK

76. artikulua.– Zergaren sortzapena.

Batasunaren barruko ondasun eskurapenetan, zerga sortuko da horien pareko diren ondasun entregak egindakotzat jotzen direnean, foru dekretu arauemaile honen 75. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, batasun barruko ondasun eskurapenei ez zaie aplikatuko 75. artikuluko bigarren apartatua, eskurapen horiek egin aurretik ordainketa aurreratuak dakartzaten eragiketen sortzapenari buruzkoa.

III. KAPITULUA
INPORTAZIOAK

77. artikulua.– Zergaren sortzapena.

Bat.– Ondasunen inportazioetan, zergaren sortzapena gertatuko da inportazio eskubideak aduana legeriaren arabera sortzen diren momentuan, inportazio horiek inportazio eskubideen mende egon edo ez.

Hala ere, aduanaz besteko gordailu araubidea uzten den kasuetan, sortzapena gertatuko da araubide hori uzten den unean.

Bi.– Foru dekretu arauemaile honen 19. artikuluan definitutako inportazioekin parekatutako eragiketetan, bertan adierazten diren zirkunstantziak gertatzen diren unean gertatuko da sortzapena.

V. TITULUA
ZERGA OINARRIA
I. KAPITULUA
ONDASUN ENTREGAK ETA ZERBITZU PRESTAZIOAK

78. artikulua.– Zerga oinarria. Erregela orokorra.

Bat.– Zergari lotutako eragiketen ondorioz hartzailearengandik edo hirugarren pertsonengandik jasotzen den kontraprestazioaren zenbateko osoa izango da zerga oinarria.

Bi.– Bereziki, honako hauek sartzen dira kontraprestazio kontzeptuaren barruan:

1.a Komisio eta garraio gastuak, aseguruak, prestazio aurreratuen sariak eta entrega edo zerbitzua egiten duenaren aldeko beste edozein kreditu, prestazio nagusitik edo haren osagarrietatik datorrena.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa hala izanik ere, prezioaren ordainketa geroratzeagatik sortzen diren interesak ez dira kontraprestazioan sartuko, gerorapen hori ondasun entrega edo zerbitzu prestazioa egin ondorengo epealdi bati badagokio.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, interestzat hartuko dira, bakar-bakarrik, subjektu pasiboak egindako fakturan bereizita adierazten den prezioaren ordainketa geroratu edo atzeratzeko egiten diren eragiketa finantzarioen ordainsariak, foru dekretu arauemaile honen 20.Bat.18 artikuluko c) letran xedatutakoaren arabera salbuetsitakoak.

Ez da inoiz ere interestzat hartuko merkatuan antzeko eragiketetarako aplikatu ohi den interesa gainditzen duen kontraprestazioaren zatia.

2.a (edukirik gabe).

3.a Zergapetutako eragiketen prezioari zuzenean lotutako dirulaguntzak.

Entregatutako unitate kopuruaren arabera edo emandako zerbitzuen bolumenaren arabera ezarritako dirulaguntzak zergapetutako eragiketen prezioari zuzenean lotuta egongo dira, eragiketa egin aurretik finkatu badira.

Halere, ez dira prezioarekin lotutako dirulaguntzatzat hartuko, eta ez dira inola ere sartuko artikulu honen lehen apartatuan aipatzen den kontraprestazioaren zenbatekoan, administrazio publikoek ondoren aipatzen diren jarduerak finantzatzeko egiten dituzten diruzko ekarpenak, izena edozein dutela ere:

a) Zerbitzu publikoen edo kultura sustatzekoen kudeaketa, horietan lehiaren distortsio nabarmenik ez badago, edozein dela ere kudeatzeko modua.

b) Interes orokorreko jarduerak, haien hartzaileak ezin badira identifikatu eta ez badute inolako kontraprestaziorik ordaintzen.

4.a Zergapetutako eragiketen gainean ezartzen diren edozein motatako tributu eta kargak, balio erantsiaren gaineko zerga bera izan ezik.

Zergapetutako eragiketen xede diren ondasunengatik exijitzen diren zerga bereziak ordinal honetan xedatutakoari lotuta geratzen dira, zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia izan ezik.

5.a Prestazioa egitera behartutakoak zuzenbidearen arabera atxikitzen dituen kopuruak, zergari lotutako eragiketak bertan behera geratzen diren kasuetan.

6.a Eragiketaren hartzaileei kargatutako ontzien eta enbalajeen zenbatekoa, itzulgarri direnena ere barne, zenbateko hori jasotzea ekarri duen kontzeptua edozein dela ere.

7.a Zergari lotutako eragiketen hartzaileak haien kontraprestazio oso edo partzial gisa bere gain hartutako zorren zenbatekoa.

Hiru.– Ez dira sartuko zerga oinarrian:

1.a Aurreko apartatuan aipatutakoak ez bezalako kalte-ordainak direla eta jasotako kopuruak, beren izaera eta funtzioagatik zergari lotutako ondasun entregen edo zerbitzu prestazioen kontraprestazio edo konpentsazio ez badira.

2.a Zuzenbidean onartutako edozein frogabide erabilita justifikatzen diren deskontuak eta hobariak, eragiketaren arabera ematen direnak hura egin aurretik edo harekin batera.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez da aplikatuko prezio gutxitzeak beste eragiketa batzuen ordainsari direnean.

3.a Bezeroak espresuki aginduta, haren izenean eta kontura ordaindutako zenbatekoak. Subjektu pasiboak gastu horien benetako zenbatekoa justifikatu beharko du, eta, haien gainean zergarik ezarri bada, ezingo du kenkaririk egin zerga horrengatik.

Lau.– Balio erantsiaren gaineko zergari lotutako eragiketak zergapetu dituzten kuotak ez badaude fakturan berariaz jasanarazita, kontraprestazioan kuota horiek ez direla sartu ulertuko da.

Aurreko paragrafoan xedatutakotik kanpo geratzen dira honako hauek:

1.a Zerga espresuki jasanaraztea nahitaezkoa ez duten kasuak.

2.a Artikulu honen bigarren apartatuko 5. ordinalean aipatutako kasuak.

79. artikulua.– Zerga oinarria. Erregela bereziak.

Bat.– Kontraprestazioa diruzkoa ez den eragiketetan, zerga oinarria alderdiek adostutako zenbatekoa izango da, dirutan adierazia.

Kontrakoa frogatu ezean, zerga oinarria bat etorriko da hurrengo hirugarren eta laugarren paragrafoetan aurreikusitako erregelak aplikatuta ateratzen diren zenbatekoekin.

Hala ere, kontraprestazioak diruzkoa duenean zati bat, zerga oinarria eragiketa honen emaitza izango da: diruzkoa ez den kontraprestazio zatiagatik aldeek adostutako zenbatekoa, dirutan adierazia, gehi haren diruzko zatiaren zenbatekoa, betiere emaitza hori aurreko paragrafoetan xedatutakoa aplikatuta ateratakoa baino handiagoa bada.

Bi.– Eragiketa berean eta prezio bakarrean izaera desberdineko ondasun entregak egin edo zerbitzu prestazioak ematen direnean, baita enpresaren ondare guztia edo haren zati bat eskualdatzen denean ere, bakoitzari dagokion zerga oinarria entregatutako ondasunek edo emandako zerbitzuek merkatuan duten balioaren arabera zehaztuko da.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez da aplikatuko ondasunak edo zerbitzuak zergari lotutako prestazio nagusi baten prestazio osagarri direnean.

Hiru.– Foru dekretu arauemaile honen 9. artikuluko 1. eta 3. ordinaletan aipatzen diren autokontsumoen eta ondasun transferentzien kasuetan, zerga oinarria zehazteko erregela hauek aplikatuko dira:

1.a Ondasunak entregatzen badira eskuratu ziren egoera berean, subjektu pasiboak berak edo beste batek haren kontura fabrikazio, elaborazio edo eraldaketa prozesupean jarri gabe, zerga oinarria ondasun horiek eskuratu ziren eragiketan finkatutako bera izango da. Inportatutako ondasunen kasuan, inportazio horren zerga likidatzeko aintzat hartuko zena izango da zerga oinarria.

2.a Entregatutako ondasunak elaborazio edo eraldaketa prozesuen pean jarri baditu eskualdatzaileak edo beste batek haren kontura, zerga oinarria subjektu pasiboak ondasun horiek lortzeko erabili dituen ondasun edo zerbitzuen kostua izango da, helburu horrekin izandako langileria gastuak ere barne.

3.a Hala ere, entregatutako ondasunen balioak aldaketarik izan badu haien erabileragatik, narriaduragatik, zaharkitzeagatik, balioa galdu edo irabazteagatik edo beste edozein arrazoirengatik, ondasunak entregatzeko unean horiek duten balioa izango da zerga oinarria.

3. erregela honetan xedatutakoaren ondorioetarako, erabateko narriadura gertatu dela joko da hirugarren apartatu honetan aipatutako eragiketek duten xedea irabazi-asmorik gabeko entitateek eskuratutako ondasunak direnean –irabazi-asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzko araudiko xedapen aplikagarrien arabera definitutako entitateek behar dute izan–, betiere, baldin eta gai honetan aplikatzekoa zaien araudiak xedatutakoaren arabera garatzen dituzten interes orokorreko helburuetarako erabiltzen badira.

Lau.– Zerbitzuen autokontsumo kasuetan, zerbitzu prestazioaren kostua hartuko da zerga oinarritzat, lagatako ondasunen amortizazioa ere barne, halakorik bada.

Bost.– Eragiketa batean esku hartzen duten alderdien artean lotura bat dagoenean, eragiketaren zerga oinarria bere merkatuko balio normala izango da.

Lotura frogatzeko, zuzenbidean onartutako frogabideetako edozein erabili ahal izango da. Ulertuko da lotura dagoela honako kasuotan:

1.a Eragiketan esku hartzen duen alderdietako bat sozietateen gaineko zergaren subjektu pasibo bada edo pertsona fisikoen errentaren edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergen zergadun bada, zerga horien arau aplikagarrietatik hala ondorioztatzen denean.

2.a Subjektu pasiboen eta, lan edo administrazio harremanengatik, haiekin lotuta dauden pertsonen artean eragiketak egiten direnean.

3.a Subjektu pasiboak eragiketak egiten dituenean bere ezkontidearekin, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote-lagunarekin, edo hirugarren gradurainoko odol-ahaideekin, horiek barne.

4.a Apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi-asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, 4. artikuluan aipatzen duen irabazi-asmorik gabeko entitate batek eragiketak dituenean bere fundatzaileekin, bazkideekin, patroiekin, ordezkari estatutarioekin, gobernu organoetako kideekin, edo haien ezkontideekin, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote-lagunarekin edo hirugarren gradurainoko ahaideekin edo izatezko bikotetik ondorioztatzen direnekin, horiek barne.

5.a Enpresaburu edo profesionala den entitate batek eragiketak egiten dituenean bere bazkide, elkartu, kide edo partaideekin.

Balorazio erregela arau hori baldintza hauek betetzen direnean bakarrik aplikatuko da:

a) Eragiketaren hartzaileak eragiketari dagokion zerga bere osoan kentzeko eskubiderik ez izatea, eta itundutako kontraprestazioa lehia libreko egoera batean legokiokeena baino merkeagoa izatea.

b) Ondasun entrega edo zerbitzu prestazioa egiten duen enpresaburu edo profesionalak hainbanaketa erregelaren bidez zehaztea kenkariak, eta, kenkarirako eskubiderik sortzen ez duten eragiketen kasuan, itundutako kontraprestazioa merkatuko balio normala baino txikiagoa izatea.

c) Ondasun entrega edo zerbitzu prestazioa egiten duen enpresaburu edo profesionalak hainbanaketa erregelaren bidez zehaztea kenkariak, eta, kenkarirako eskubidea sortzen duten eragiketen kasuan, itundutako kontraprestazioa merkatuko balio normala baino handiagoa izatea.

Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, merkatuko balio normaltzat hartuko da, dena delako ondasun edo zerbitzuak eskuratzeko, ondasun entregaren edo zerbitzu prestazioaren merkaturatze fase berean hartzaile batek zergaren aplikazio lurraldean lehia libreko baldintzetan hornitzaile independente bati ordaindu beharko liokeena.

Konparatzeko moduko ondasun entrega edo zerbitzu prestaziorik ez dagoenean, merkatuko balioa honako hau izango da:

a) Ondasun entregetan, entrega egiten den unean ondasun horiek edo antzekoek duten eskurapen prezioa edo zenbateko handiagoa, eta eskurapen preziorik ez badago, haien kostu prezioa edo handiagoa.

b) Zerbitzu prestazioen kasuan, prestazioak enpresaburu edo profesionalari dakarzkion kostu guztiak.

Aurreko bi letren ondorioetarako, aplikatzekoa izango da, hala dagokionean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak 42. artikuluan xedatutakoa.

Sei.– Salmenta komisioko kontratuetan, komisio emaileak komisiodunari ondasunak eskualdatzen dizkionean eta komisiodunak bere izenean jarduten badu, zerga oinarria komisiodunak hitzartutako kontraprestazioa izango da, komisioaren zenbatekoa kenduta.

Zazpi.– Erosketa komisioko kontratuetan, komisiodunak komisio emaileari ondasunak eskualdatzen dizkionean eta komisiodunak bere izenean jarduten badu, zerga oinarria komisiodunak hitzartutako kontraprestazioa izango da, komisioaren zenbatekoa gehituta.

Zortzi.– Hirugarrenen kontura egindako zerbitzu prestazioetan, zerbitzuak egiten dituenak bere izenean diharduenean, komisio emailearen eta komisiodunaren artean egindako eragiketaren zerga oinarria komisiodunak hitzartutako kontraprestazioa izango da, komisioaren zenbatekoa kenduta.

Bederatzi.– Hirugarrenen kontura egindako zerbitzu eskurapenetan, zerbitzuak eskuratzen dituenak bere izenean diharduenean, komisiodunaren eta komisio emailearen artean egindako eragiketaren zerga oinarria komisiodunak hitzartutako kontraprestazioa izango da, komisioaren zenbatekoa gehituta.

Hamar.– Inbertsio urrea xede edo emaitza ez duten ondasun entrega edo zerbitzu prestazioetan eragiketaren hartzaileak ekarritako urrea erabiltzen bada eta haren eskurapena edo inportazioa salbuetsita egon bada foru dekretu arauemaile honen 140 bis.Bat artikuluko 1. ordinalean edo Espainia ez den estatu kide batean haren baliokidea den xedapenean ezarritakoa aplikatuta, zerga oinarria kalkulatuko da kontraprestazioaren zenbateko osoari urrearen merkatuko balioa gehituta (zergaren sortzapenaren datan kalkulatua).

Hamaika.– Kontraprestazioa euroa ez den moneta edo dibisa batean finkatuta duten eragiketetan, Europako Banku Zentralak finkatutako salmentako truke tasa aplikatuko da, sortzapenaren unean indarrean dagoena hain zuzen.

Hamabi.– Aurreko apartatuetan aipatutako eragiketen zerga oinarrian, aurreko artikuluko bigarren eta hirugarren apartatuetan, hurrenez hurren, jasotako gastuak edo osagaiak sartu edo kendu beharko dira, hala dagokionean.

80. artikulua.– Zerga oinarria aldatzea.

Bat.– Aurreko 78. eta 79. artikuluetan xedatutakoaren arabera zehaztutako zerga oinarriari zenbateko hauek murriztuko zaizkio:

1.a Berrerabilgarriak diren ontzien eta enbalajeen zenbatekoa, itzuli direnean.

2.a Eragiketa egin ondoren aplikatutako deskontu eta hobariak, behar bezala justifikatzen badira.

Bi.– Ebazpen judizial edo administratibo irmo baten ondorioz, edo Zuzenbidearekin edo merkataritzako usadioekin bat, indarrik gabe geratzen badira, osorik edo partez, zergapetutako eragiketak, edo eragiketa egin ondoren haren prezioa aldatzen bada, zerga oinarria dagokion zenbatekoan aldatuko da.

Hiru.– Zerga oinarria murriztu ahal izango da zergari lotutako eragiketen hartzaileak kuota jasanaraziak ordaindu ez dituenean, betiere eragiketaren sortzapenaren ondoren konkurtsoa deklaratzen duen autoa ematen bada. Aldaketa, hala badagokio, ezingo da egin Konkurtso Legearen testu bategineko 28.1 artikuluko 4. ordinalean ezartzen den gehieneko epea amaitu eta bi hilabete pasa eta gero (Konkurtso Legearen testu bategina, maiatzaren 5eko Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Konkurtso Legearen testu bateginak, maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Lege Dekretuaren bidez onetsiak, 465. artikuluko 1., 3. eta 5. ordinaletan adierazten dituen kausengatik konkurtsoa amaitzea erabakitzen denean, eta orduan bakarrik, zerga oinarria aldatu duen hartzekodunak gorantz aldatu beharko du berriro oinarria, erregelamenduz ezarriko den epean, eta, horretarako, faktura zuzentzaile bat egin beharko du dagokion kuota bertan jasanarazteko.

Lau.– Zerga oinarria proportzionalki murriztu ahal izango da, halaber, zergapetutako eragiketengatik jasanarazten diren kuotei dagozkien kredituak erabat edo partzialki kobraezinak direnean. Ondorio horietarako:

A) Kreditu bat erabat edo partzialki kobraezina izango da, baldintza hauek betetzen dituenean:

1.a Jasanarazitako zergaren sortzapenetik urtebete igarotzea eta eratorritako kreditua kobratu gabe egotea osorik edo partez.

Nolanahi ere, epeka edo prezio geroratuekin egindako eragiketen kasuan, zerga oinarria proportzionalki murriztu ahal izateko, ezinbestekoa izango ordaindu gabeko epeen mugaegunetik urtebete igarotzea. Ondorio horietarako, eragiketak epeka edo prezio geroratuarekin egindakoak direla ulertuko da haien kontraprestazioa, hurrenez hurren, ordainketa jarraituetan edo ordainketa bakarrean egitea hitzartu denean, betiere jasanarazitako zergaren sortzapenetik azken ordainketa edo ordainketa bakarra egiteko epea amaitu arte urtebete baino gehiago igaro bada.

Zerga oinarria murriztu nahi zaion kreditu eskubidearen titularra enpresaburu edo profesionala bada, eta haren eragiketa bolumena, foru dekretu arauemaile honen 121. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatua, ez bada izan aurreko urte naturalean 6.010.121,04 eurokoa baino handiagoa, 1. baldintza honetan aipatutako epea sei hilabetekoa edo urtebetekoa izaten ahalko da.

Kutxa irizpidearen araubide berezia aplikatzen zaien eragiketen kasuan, baldintza hori betetzat joko da foru dekretu arauemaile honen 63 terdecies artikuluan aipatzen den abenduaren 31ko mugaeguna aplikatzeagatik zergaren sortzapena gertatzen den egunean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa hala izanik ere, epeka edo prezio geroratuarekin egindako eragiketen kasuan, beharrezkoa izango da 1. erregela honetan aipatzen den sei hilabeteko edo urtebeteko epea igarotzea, epea edo epeak bete zirenetik eragiketaren sortzapena gertatu arte.

2.a Zirkunstantzia hori islatuta geratzea zerga honetarako exijitzen diren erregistro liburuetan.

3.a Eragiketaren hartzaileak enpresaburu edo profesional gisa jardutea edo, bestela, eragiketaren zerga oinarria, balio erantsiaren gaineko zerga sartu gabe, 50 eurotik gorakoa izatea.

4.a Subjektu pasiboak hura kobratzeko eskatu izana zordunari erreklamazio judizial baten bidez edo notario errekerimendu baten bidez, edo haren kobrantza erreklamatu dela modu frogagarrian egiaztatzen duen beste edozein bitartekoren bidez, baita entitate publikoek fidantzatutako kredituak direnean ere.

Aurreko 1. baldintzan aipatutako epekako eragiketen kasuan, nahikoa izango da haietako bat aurreko 4. baldintzan aipatutako edozein bitartekoren bidez kobratzeko eskatzea zerga oinarria aldatzeko, ordaindu gabeko epeari edo epeei dagokien proportzioan.

Entitate publikoek zor dituzten kredituak direnean, aurreko 4. baldintzan aipatzen diren bitartekoen ordez ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, entitate publiko zordunaren organo eskudunak emana. Ziurtagiri hori entitate horretako kontu-hartzailearen edo diruzainaren txostena aintzat hartuta egin beharko da, non jasoko baita entitateak onartu egiten duela berak duen obligazioa, haren zenbatekoa adierazteaz gain.

B) Aldaketa aurreko 1. baldintzan aipatutako sei hilabeteko edo urtebeteko epea amaitu eta hurrengo sei hilabeteen barruan egin beharko da, eta Zerga Administrazioari jakinarazi beharko zaio, erregelamenduz ezarriko da epean.

Kutxa irizpidearen araubide berezia aplikagarri duten eragiketen kasuan, aldaketa egiteko sei hilabeteko epea foru dekretu arauemaile honen 163 terdecies artikuluan aipatutako abenduaren 31ko mugaegunetik aurrera konputatuko da.

C) Zerga oinarria behin murriztuta, hura ezin izango da berriro gorantz aldatu, nahiz eta subjektu pasiboak kontraprestazio osoa edo haren zati bat kobratu, salbu eta hartzaileak enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duenean. Kasu horretan, ulertuko da balio erantsiaren gaineko zerga jasotako zenbatekoetan sartuta dagoela, jasotako kontraprestazioaren proportzio berean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa hala izanik ere, subjektu pasiboak atzera egiten badu zordunaren aurkako erreklamazio judizialean edo, dela notario bidezko errekerimenduagatik, dela beste edozein arrazoi dela bide, zorra kobratzea adosten badu zordunarekin, gorantz aldatu beharko du berriro zerga oinarria, eta horretarako, faktura zuzentzaile bat egin beharko du hilabeteko epean, erreklamazioan atzera egin denetik edo zorra kobratzea adostu denetik aurrera, bidezkoa den kuota jasanarazteko.

Bost.– Aurreko hirugarren eta laugarren apartatuetan ezarritako kasuetan zerga oinarria aldatzeko, erregela hauek aplikatuko dira:

1.a Zerga oinarria ezingo da aldatu honako kasuak direnean:

a) Berme erreala duten kredituak, bermatutako zatian.

b) Kreditu sozietateek edo elkarren bermerako sozietateek fidantzatutako kredituak, edo kreditu edo kauzio aseguru kontratu bidez estalitakoak, fidantzatutako edo aseguratutako zatian.

c) Foru dekretu arauemaile honen 79. artikuluko bosgarren apartatuan definitutako pertsona edo entitate lotuen arteko kredituak.

d) Ente publikoek zordundutako edo fidantzatutako kredituak.

Aurreko d) apartatuan xedatutakoa ez da aplikatuko erabat edo partzialki kobraezinak diren kredituen zerga oinarria foru dekretu arauemaile honen 80. artikuluko laugarren apartatuaren arabera murrizten denean, baina horrek ez du eragotziko ordainketa ezaren frogagiria aurkeztu behar izatea apartatu horretako 4. baldintzak zehazten duen moduan.

2.a Zerga oinarria aldaezina izango da, orobat, eragiketen hartzailea ez dagoenean finkatuta ez zergaren aplikazio lurraldean, ez Kanarietan, Ceutan edo Melillan.

Aurreko paragrafoan xedatutakotik kanpo geratzen dira beste estatu kide bateko jurisdikzio organo batek deklaratutako kaudimengabezia prozesu baten ondorioz kobraezin gertatzen diren kredituen kasuak, baldin eta kaudimengabezia prozedura horiei aplikagarri bazaie Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko 2015/848/EB Erregelamendua, kaudimengabezia prozedurei buruzkoa. Hala badagokio, horrelakoetan posible izango da subjektu pasiboaren zerga oinarria aldatzea foru dekretu arauemaile honen 80.hiru artikuluan aurreikusitako moduan.

3.a Orobat, zerga oinarria ezingo da aldatu foru dekretu arauemaile honen 80. artikuluko laugarren apartatuan xedatutakoaren arabera, konkurtso deklarazioaren autoa eman ondoren, sortzapena auto hori baino lehenagokoa duten eragiketengatik jasanarazitako kuotei dagozkien kredituen kasuan.

4.a Aldaketa hori egin aurretik ordainketa partzialen bat egin bada, ulertuko da balio erantsiaren gaineko zerga jasotako kopuruetan sartuta dagoela, ordaindutako kontraprestazioaren proportzio berean.

5.a Eragiketen hartzailearen kenkariak zuzentzeak, zeina egin beharko baita foru dekretu arauemaile honen 114.Bi.2 artikuluko laugarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, dagokion kreditua sorraraziko du Herri Ogasunaren alde.

Zergari lotutako eragiketen hartzaileak ez badu izan zerga bere osoan kentzeko eskubiderik, zordun ere izango da Herri Ogasunaren aurrean, kengarria ez den kuotaren zenbatekoagatik. Hartzaileak ez badu jarduten enpresaburu edo profesional moduan, eta zor hori ordaindu ez badu, aurreko laugarren apartatuko C) letran ezarritakoa aplikatuko da.

Sei.– Kontraprestazioaren zenbatekoa ez bada ezagutzen zergaren sortzapenaren unean, subjektu pasiboak behin-behinean finkatu beharko du arrazoitutako irizpideak erabilita. Horrek ez du eragotziko, hala ere, zenbateko hori zuzentzea behin ezagutzen denean.

Zazpi.– Aurreko apartatuetan adierazi diren kasuetan, zerga oinarria aldatzeko ezinbesteko baldintza izango da erregelamenduz ezarriko diren beharkizunak betetzea.

81. artikulua.– Zerga oinarriaren zehaztapena.

Bat.– Oro har, zerga oinarria zuzeneko zenbatespenaren araubidea erabilita zehaztuko da, eta salbuespen bakarrak foru dekretu arauemaile honetan eta zerga oinarrien zeharkako zenbatespenaren metodoa erregulatzen duten arauetan ezarritakoak izango dira.

Zeharkako zenbatespenaren araubidearen aplikazioak subjektu pasiboak eskuratutako ondasun eta zerbitzuen zenbatekoa eta haiengatik jasandako zerga hartuko ditu barne.

Bi.– Erregelamenduz ezarri ahal izango da zein sektore edo jarduera ekonomikotan aplikatu ahal izango den, erabakiko diren mugekin, zenbatespen objektiboaren araubidea zerga oinarria zehazteko.

Araubide hori ez da inola ere aplikatuko ez ondasun higiezinen entregetan eta ez foru dekretu arauemaile honen 9.1 artikuluko c) eta d) letretan, 13. eta 17. artikuluetan eta 84.Bat artikuluko 2. ordinalean aipatzen diren eragiketetan.

Hiru.– Autolikidazioak aurkezten ez diren kasuetan, foru dekretu arauemaile honen 168. artikuluan ofiziozko behin-behineko likidazioari buruz xedatutakoari jarraituko zaio.

II. KAPITULUA
BATASUN BARRUKO ONDASUN ESKURAPENAK

82. artikulua.– Zerga oinarria.

Bat.– Batasun barruko ondasun eskurapenen zerga oinarria aurreko kapituluan xedatutakoaren arabera zehaztuko da.

Zehazki, foru dekretu arauemaile honen 16. artikuluko 2. ordinalean aipatzen diren eskurapenetan, zerga oinarria foru dekretu arauemaile honen 79. artikuluko hirugarren apartatuan xedatutakoaren arabera zehaztuko da.

Eskuratzaileak zerga berezien itzulketa lortzen badu ondasunen bidalketa edo garraioa abiatu den estatu kidean, bere zerga egoera erregularizatu beharko da erregelamenduz zehaztuko den eran.

Bi.– Foru dekretu arauemaile honen 71. artikuluko bigarren apartatuan aurreikusitakoa aplikatzekoa denean, ondasunen bidalketa edo garraioaren helmugako estatu kidean zergapetu ez diren batasun barruko eskurapenei dagokiena izango da zerga oinarria.

III. KAPITULUA
INPORTAZIOAK

83. artikulua.– Zerga oinarria.

Bat.– Erregela orokorra.

Ondasun inportazioetan, zerga oinarria kalkulatuko da aduanako balioari ondoren adierazten diren kontzeptuak gehituz, betiere balio horren barruan ez badaude:

a) Zergaren aplikazio lurraldetik kanpo sortzen diren zergak, eskubideak, ordainarazpenak eta gainerako kargak, baita inportazioaren ondorioz sortzen direnak ere, balio erantsiaren gaineko zerga izan ezik.

b) Gastu osagarriak, esate baterako, Erkidegoaren barruan ondasunen lehen helmugara iritsi arte sortzen diren komisioak edo enbalaje, garraio eta aseguru gastuak.

«Lehen helmugatzat» hartuko da garraio gutunean edo ondasunak Erkidegoan sartzea babesten duen beste edozein agiritan azaltzen dena. Horrelakorik ez badago inon adierazita, Erkidegoaren barruan ondasunen lehen desagregazioa non egiten den, eta hura hartuko da lehen helmugatzat.

Bi.– Erregela bereziak.

1.a Konpontzeko, eraldatzeko, egokitzeko edo enkarguzko lanak egiteko Erkidegotik kanpora aldi baterako esportatutako ondasunak berriro inportatzen diren kasuetan, berrinportazio horren zerga oinarria lan horien kontraprestazioa izango da, titulu honen I. kapituluan jasotako arauen arabera zehaztua.

Aurreko apartatuko a) eta b) letretan aipatutako kontzeptuak ere zerga oinarrian sartuko dira, baldin eta aurreko paragrafoan definitutako kontraprestazioaren barruan sartuta ez badaude.

2.a Foru dekretu arauemaile honen 19. artikuluko 1., 2. eta 3. ordinaletan aipatzen diren inportazioen zerga oinarrian sartu beharrekoa izango da inportazio horien aurretik garraiobideei dagokienez egindako eragiketa guztien kontraprestazioa, baldin eta eragiketa horiek zergaren salbuespenaren onuradun izan badira.

3.a Foru dekretu arauemaile honen 18. artikuluko bigarren eta hirugarren apartatuetan aipatzen diren inportazioetan, ondasunak foru dekretu arauemaile honen 23. artikuluan edo 24. artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik zergatik salbuetsita geratu diren entregen edo zerbitzu prestazioen xede izan badira, zerga oinarria kalkulatuko da salbuetsita geratu diren zerbitzuen kontraprestazioari honako hauek gehituta:

i) Aurreko lehen apartatua aplikatzetik ateratzen den balioa edo, hala badagokio,

ii) aduana edo zerga araubide horiek indarrean dauden bitartean edo ondasunak manu horretan araututako egoeretan dauden bitartean egindako azken entregaren kontraprestazioa.

4.a Aduanaz besteko gordailu araubidea uzten duten ondasunen kasuan, zerga egitateak ez badakar inportazio bat foru dekretu arauemaile honen 18. artikuluko hirugarren apartatuan xedatutakoaren arabera, zerga oinarria honako hau izango da:

a) Beste estatu kide batetik edo hirugarren lurraldeetatik datozen ondasunen kasuan, 82. artikuluko edo artikulu honen lehen apartatuko arauak hurrenez hurren aplikatzetik ateratzen dena, edo, hala badagokio, gordailu horretan egindako azken entregari dagokiona.

b) Herrialdearen barrutik datozen ondasunen kasuan, ondasun horien azken entrega salbuetsiari dagokiona.

c) Aurreko letretan jasotako ondasunak gehitu edo eraldatzeko prozesuen ondorio diren ondasunen kasuan, letra horietan jasotako arauak aplikatuta ateratzen diren zerga oinarrien batura.

d) Kasu guztietan, zerga oinarriak barruan jaso beharko du ondasunen inportazioaren, batasun barruko eskurapenaren edo, kasua bada, azken entregaren ondoren egin diren zerbitzu salbuetsiei dagozkien kontraprestazioen zenbatekoa.

e) Aduanaz besteko gordailu araubidea uzten den kasu guztietan, araubide hori uzteagatik exijitzen den zerga berezia zerga oinarrian sartu beharko da, hala badagokio.

5.a Foru dekretu arauemaile honen 19. artikuluko 5. ordinalean aipatzen diren gainerako eragiketen zerga oinarria titulu honen I. eta II. kapituluen arabera zehaztutako kontraprestazio hauen batura izango da: azken entregaren edo batasun barruko ondasun eskurapenaren kontraprestazioa gehi entrega edo eskurapen horren ondoren emandako zerbitzuen kontraprestazioa, denak ere zergatik salbuetsiak.

6.a Produktu informatiko normalizatuen inportazioetan, euskarriari eta hari erantsitako programa edo informazioei dagokiena izango da zerga oinarria.

Hiru.– Foru dekretu arauemaile honen 80. artikuluan jasotako arauak ere aplikagarriak izango dira, hala dagokionean, inportazioen zerga oinarria zehazteko.

Lau.– Zerga oinarriaren elementu erabakigarriak euroa ez den beste moneta edo dibisa batean finkatu direnean, truke tasa zehaztuko da aduanako balioa kalkulatzeko Batasunean indarrean dauden xedapenen arabera.

VI. TITULUA
SUBJEKTU PASIBOAK
I. KAPITULUA
ONDASUN ENTREGAK ETA ZERBITZU PRESTAZIOAK

84. artikulua.– Subjektu pasiboak.

Bat.– Zergaren subjektu pasiboak dira:

1.a Enpresaburu edo profesionalak diren pertsona fisiko edo juridikoak, zergari lotuta dauden ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak egiten dituztenean, hurrengo ordinaletan xedatutako kasuetan izan ezik.

2.a Zergari lotutako eragiketak jasotzen dituzten enpresaburu edo profesionalak, jarraian aipatzen diren kasuetan:

a) Eragiketak zergaren aplikazio lurraldean finkatuta ez dauden pertsona edo entitateek egiten dituztenean.

Hala ere, letra honetan xedatutakoa ez da aplikatuko ondorengo kasuetan:

a') Zerbitzu prestazioaren hartzailea ere zergaren aplikazio lurraldean finkatuta ez dagoenean, salbu eta zerbitzu prestazioak foru dekretu arauemaile honen 69.Bat artikuluko 1. ordinalean aipatzen direnak badira.

b') Foru dekretu arauemaile honen 68. artikuluko hirugarren eta bosgarren apartatuetan aipatzen diren ondasun entregak direnean.

c') Foru dekretu arauemaile honen 20 bis artikuluan, 21. artikuluko 1., 2. eta 7. ordinaletan edo 25. artikuluan aurreikusitakoa aplikatzeagatik, zergatik salbuetsita dauden ondasun entregak direnean, bai eta azken artikulu horretan aipatzen diren eta salbuetsi gabe dauden ondasun entrega zergapetuak direnean ere.

d') Ondasun higiezinen errentamenduen zerbitzu prestazio lotuak eta salbuetsi gabeak direnean.

e') Ondasun higiezinen errentamenduan egiten diren bitartekaritza zerbitzuak direnean.

b) Landu gabeko urrea edo urrezko produktu erdilanduak entregatzen direnean, urrearen legea 325 milarenekoa edo handiagoa bada.

c) Eragiketa hauek direnean:

– Material hauen entregak: industriako hondakin berriak; galdaketaren hondakin eta hondarrak; metal ferriko eta ez-ferrikoez osaturiko hondakinak eta gainerako materialak; haien aleazioak; zepak; errautsak eta metalak edo haien aleazioak dauzkaten industriako hondakinak.

– Aurreko marran aipatutako produktuak hautatzeko, ebakitzeko, zatikatzeko eta prentsatzeko egiten diren eragiketak.

– Plastikozko zabor, hondakin edo ebakinen entregak.

– Paper, kartoi edo beirazko hondakinen entregak.

– Zapi, kordel, soka edo sokateria hondakinen edo gai erabilezinen entregak.

– Lehen marran aipatutako metal ez-ferrikoak eraldatu, landu edo galdatu ondoren lortutako produktu erdilanduen entregak, nikelez osatutako produktuenak izan ezik. Zehazki, produktu erdilandutzat hartuko dira lingoteak, blokeak, xaflak, barrak, alea, granaila eta alanbre burdina.

Nolanahi ere, aurreko paragrafoetan sartutzat joko dira foru dekretu arauemaile honen eranskinean definitutako materialen entregak.

d) Zerbitzu prestazioen xedea berotegi efektuko gasak isurtzeko eskubideak, gas isurpenen murrizketa ziurtatuak eta gas isurpenen murrizketa unitateak direnean. Horiek guztiak aipatzen dira Berotegi efektuko gasak isurtzeko eskubideen salerosketa erregimena arautzen duen martxoaren 9ko 1/2005 Legean, eta Kyotoko Protokoloaren malgutasun mekanismoetan parte hartzeko esparrua garatzen duen uztailaren 20ko 1031/2007 Errege Dekretuan.

e) Ondasun higiezin hauen entregak direnean:

– Konkurtso prozesu baten ondorioz egindako entregak.

– Foru dekretu arauemaile honen 20.Bat artikuluko 20. eta 22. ordinaletan aipatzen diren entrega salbuetsiak, subjektu pasiboak salbuespenari uko egin dionean.

– Ondasun higiezinen gainean eratutako bermea exekutatuz egindako entregak; horrela, bermea exekutatzen dela ulertuko da, higiezin bat eskualdatzen denean bermatutako zorra osorik edo partez azkentzearen truke, edo aipatutako zorra eskuratzaileak azkentzeko obligazioaren truke.

f) Obrak exekutatzen direnean, material ekarpenak eginez edo egin gabe, bai eta obrak egiteko langileak lagatzen direnean ere, sustatzailearen eta kontratistaren artean zuzenean formalizatutako kontratuen ondorioz, betiere, obren xedea lurrak urbanizatzea edo eraikinak egin edo birgaitzea bada.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa berdin aplikatuko da eragiketen hartzaileak aldi berean kontratista nagusia edo beste azpikontratista batzuk direnean esandako baldintzetan.

g) Foru dekretu arauemaile honen eranskineko hamargarren apartatuan definitutako produktu hauen entregak direnean:

– Zilarra, platinoa eta paladioa, gordinean, hautsean edo erdi landua; haiekin parekatuko dira enpresaburu edo profesional eskuratzaileak eraldaketa jarduerak egin ondoren lortutako metalak xede dituzten entregak. Edonola ere, ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bildumako objektuen araubide bereziaren aplikazio eremuan sartuta ez dauden produktuak izan behar dute.

– Telefono mugikorrak.

– Bideojokoen kontsolak, ordenagailu eramangarriak eta tableta digitalak.

Azken bi marretan ezarritakoa hartzailea hauetako bat denean bakarrik aplikatuko da:

a') Ondasun horiek birsaltzen dituen enpresaburu edo profesional bat, entregaren zenbatekoa edozein dela ere.

b') Aurreko letran aipatutakoa ez bezalako enpresaburu edo profesional bat, halako ondasunekin egin zaizkion entregen zenbateko osoa 10.000 eurotik gorakoa bada, balio erantsiaren gaineko zerga sartu gabe. Entrega horiek faktura berean dokumentatu behar dira.

Entregak faktura batean baino gehiagotan aurkezten badira, aipatutako muga kalkulatzeko, egindako entregen zenbateko osoa hartuko da kontuan baldin eta egiaztatuta geratzen bada egindako eragiketa eragiketa bakarra dela eta haren banakapen artifiziala arau hau aplikatzea saihesteko egin dela.

Aurreko bi letretan aipatzen den enpresaburu edo profesional izaera ondasuna eskuratu baino lehen edo eskuratzen den aldi berean frogatu beharko da, erregelamenduz zehaztuko den eran.

Ondasun horien entregen hartzaileak zergaren subjektu pasibo badira 2. ordinal honetan ezartzen denaren arabera, entrega horiek serie berezi baten bidez jaso beharko dira fakturan.

3.a Enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duten pertsona juridikoak, zergaren aplikazio lurraldean finkatu gabeko enpresaburu edo profesionalek zergari lotuta egindako eragiketa hauen hartzaileak direnean:

a) Foru dekretu arauemaile honen 26. artikuluko hirugarren apartatuan aipatzen diren batasun barruko ondasun eskurapenak egin ondorengo entregak, baldin eta horiek egiten dituen enpresaburu edo profesionalari adierazi badiote zer identifikazio zenbaki esleitu dion Espainiako Administrazioak balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako.

b) Foru dekretu arauemaile honen 69. eta 70. artikuluetan aipatzen diren zerbitzu prestazioak.

4.a Aurreko ordinaletan xedatutakoa eragotzi gabe, foru dekretu arauemaile honen 68.Sei artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz zergaren aplikazio eremuan egindakotzat jotzen diren entregen bidez gasa, elektrizitatea, beroa edo hotza (berotze edo hozte sareen bitartez) jasotzen duten enpresaburuak edo profesionalak, bai eta enpresaburu edo profesional gisa jarduten ez duten pertsona juridikoak ere, baldin eta entrega hori lurralde horretan finkatuta ez dagoen enpresaburu edo profesional batek egiten badu eta Espainiako Administrazioak balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako esleitu dien identifikazio zenbakia jakinarazi badiote.

Bi.– Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, subjektu pasiboak zergaren aplikazio lurraldean finkatuta daudela joko da lurralde horretan jarduera ekonomikoaren egoitza, zerga helbidea edo establezimendu iraunkor bat dutenean, eta establezimendu horrek zergari lotutako ondasun entrega edo zerbitzu prestazioetan esku hartzen duenean.

Establezimendu iraunkorrak ondasun entrega edo zerbitzu prestazioetan esku hartze duela joko da, bere ekoizpen faktore materialak eta giza alorrekoak, edo horietako batzuk, entrega edo prestazio horiek egiteko antolatzen dituenean.

Hiru.– Subjektu pasibotzat hartzen dira herentzia onartugabeak, ondasun erkidegoak eta, nortasun juridikorik izan gabe, zergapetzeko moduko unitate ekonomiko edo ondare berezitu bat eratzen duten bestelako entitateak, betiere zergari lotutako eragiketak egiten dituztenean.

II. KAPITULUA
BATASUN BARRUKO ONDASUN ESKURAPENAK

85. artikulua.– Subjektu pasiboak.

Batasunaren barruko ondasun eskurapenetan, zergaren subjektu pasiboak izango dira eskurapen horiek foru dekretu arauemaile honen 71. artikuluan aurreikusitakoaren arabera egiten dituztenak.

III. KAPITULUA
INPORTAZIOAK

86. artikulua.– Subjektu pasiboak.

Bat.– Inportazioak egiten dituztenak izango dira zergaren subjektu pasiboak.

Bi.– Aduana legerian ezarritakoa kasu bakoitzean betez gero, honako hauek izango dira inportatzaileak:

1.a Inportatutako ondasunen hartzaileak (izan eskuratzaileak, lagapen hartzaileak edo jabeak), edo ondasun horien inportazioan beren izenean jarduten duten kontsignatarioak.

2.a Bidaiariak, zergaren aplikazio lurraldean sartzean aldean eramaten dituzten ondasunei dagokienez.

3.a Ondasunen jabeak, aurreko ordinaletan jaso gabeko kasuetan.

4.a Foru dekretu arauemaile honen 19. artikuluan aipatzen diren ondasunen eskuratzaileak edo, hala denean, jabeak, errentariak edo pleitariak.

Hiru.– Artikulu honen lehen apartatuan xedatutakoa eragotzi gabe, inportazioak foru dekretu arauemaile honen 27. artikuluko 12. ordinalean aipatzen direnak badira eta inportatzaileak ordezkari fiskal bidez jarduten badu, azken horrek inportazio horietatik ondorioztatzen diren betebehar materialak eta formalak izango ditu, erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan.

IV. KAPITULUA
ZERGAREN ERANTZULEAK

87. artikulua.– Zergaren erantzuleak.

Bat.– Erruzko edo dolozko egitez edo ez-egitez, zerga behar bezala jasanaraztea saihesten duten hartzaileak izango dira subjektu pasiboak ordaindu beharreko zerga zorraren erantzule solidarioak.

Ondorio horietarako, erantzukizunak zehapena ere hartu du barne, halakorik bada.

Bi.– Ondasunen inportazioetan, honako hauek ere izango dira zergaren ordainketaren erantzule solidarioak:

1.a Elkarte bermatzaileak, nazioarteko hitzarmenetan jasotako kasuetan.

2.a RENFE, nazioarteko hitzarmenen ondorioz hirugarrenen izenean jarduten duenean.

3.a Beren izenean eta inportatzaileen kontura jarduten duten pertsonak edo entitateak.

Hiru.– Inportatzailearen izenean eta kontura jarduten duten pertsonak edo entitateak zergaren ordainketaren erantzule subsidiarioak izango dira.

Lau.– Bigarren eta hirugarren apartatuetan ezarritako erantzukizunak ez dira zabalduko aduanen eremuetatik kanpo egindako jarduketengatik agerian jartzen diren zerga zorretara.

Bost.– 1.a Subjektu pasiboek ordaindu behar dituzten eragiketa zergapetuetan, honako hauek izango dira zerga kuoten erantzule subsidiarioak: eragiketa horien hartzaile diren enpresaburu edo profesionalak, baldin eta arrazoizko moduan pentsatu behar badute eragiketak egin dituen enpresaburu edo profesionalak, edo entrega edo eskurapena egin duen beste edonork, jasanarazi duen edo jasanarazi behar zuen zerga ez dela aitortu eta ordaindu, eta ez dagoela horrelakorik egiteko asmorik.

2.a Ondorio horietarako, aurreko ordinalean aipatutako eragiketen hartzaileek arrazoizko moduan pentsatu beharko lukete jasanarazitako edo jasanarazi beharreko zerga ez dela aitortu eta ordaindu eta ez dagoela horrelakorik egiteko asmorik, haiengatik guztiz anomaloa den prezio bat ordaindu dutenean.

Guztiz anomaloa den preziotzat hau hartuko da:

a) Eragiketaren baldintza berberetan ondasun horiek duten prezioarekin alderatuta edo ondasun berdinen aurreko erosketetan ordaindutakoarekin alderatuta, nabarmen txikiagoa den prezioa.

b) Ondasun horien entrega egin duenak ordaindutako prezioarekin alderatuta, nabarmen txikiagoa dena.

Eragiketaren prezioa guztiz anomalotzat kalifikatzeko, Zerga Administrazioak esku artean duen dokumentazioa zein hartzaileek emandakoa aztertuko du, eta, ahal duenean, sektore ekonomiko bereko beste antzeko eragiketa batzuk aztertuko ditu, eragiketa egin den unean ondasunon merkatuko balio normala zein zen kuantifikatzeko.

Zergaren aplikaziotik kanpo dauden arrazoi ekonomikoengatik justifikatzen den prezioa ez da hartuko guztiz anomaloa den preziotzat.

3.a Erantzukizun hori exijitzeko, Zerga Administrazioak egiaztatu beharko du badagoela jasanarazitako zerga bat edo jasanarazi behar zen bat, aitortu eta ordaindu ez dena.

4.a Behin Zerga Administrazioak egiaztatuta aurreko apartatuetan jasotako beharkizunak betetzen direla, erantzukizuna deklaratuko du martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak, 41.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

V. KAPITULUA
ZERGAREN JASANARAZPENA

88. artikulua.– Zergaren jasanarazpena.

Bat.– Subjektu pasiboek oso-osorik jasanarazi behar diote zergaren zenbatekoa zergapetutako eragiketaren hartzaileari, eta azken hori behartuta dago hura jasatera, baldin eta jasanarazpena bat badator foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoarekin, haien artean dauden estipulazioak edozein direla ere.

Zergari lotuta eta salbuetsi gabe egiten diren ondasun entregetan eta zerbitzu prestazioetan hartzaileak ente publikoak badira, beti ulertuko da zergaren subjektu pasiboek proposamen ekonomikoak egitean, hitzezkoak badira ere, balio erantsiaren gaineko zerga sartu dutela haien barruan, eta, hala ere, kobratzeko aurkezten diren agirietan zerga hori partida independente gisa jasanarazi beharko dela, hala badagokio, jasanarazitako tributuaren kontsignazioak kontratatutako zenbateko osoa handitzea zertan ekarri gabe.

Bi.– Zerga faktura bidez jasanarazi beharko da, erregelamenduz ezarriko diren baldintzen eta beharkizunen arabera.

Ondorio horietarako, kuota jasanarazia zerga oinarritik bereizita kontsignatuko da, baita administratiboki finkatutako prezioen kasuan ere, eta aplikatutako zerga tasa adieraziko da.

Apartatu honetako aurreko paragrafoetan xedatutakotik kanpo geratuko dira erregelamenduz erabakiko diren eragiketak.

Hiru.– Dena delako faktura egin eta entregatzen den unean jasanarazi beharko da zerga.

Lau.– Jasanarazteko eskubidea galduko da, sortzapenaren datatik urtebetea igaro denean.

Bost.– Balio erantsiaren gaineko zergarekin zergapetutako eragiketaren hartzailea ez da behartuta egongo haren jasanarazpena jasatera zerga horren sortzapena gertatu baino lehen.

Sei.– Zergaren jasanarazpenaren inguruan sor daitezkeen eztabaidak, haren jatorriari buruz izan edo haren zenbatekoari buruz izan, zerga izaerakotzat joko dira erreklamazio ekonomiko-administratiboen ondorioetarako.

89. artikulua.– Jasanarazitako zerga kuoten zuzenketa.

Bat.– Subjektu pasiboak behartuta egongo dira jasanarazitako zerga kuotak zuzentzera haien zenbatekoa behar ez bezala zehaztu denean edo, foru dekretu arauemaile honen 80. artikuluan xedatutakoaren arabera, zerga oinarria aldatzera behartzen duten zirkunstantziak gertatzen direnean.

Zuzenketa egin beharko da kuotak zergatik ez diren behar bezala kalkulatu erreparatzen denean edo aurreko paragrafoan aipatutako gainerako zirkunstantziak gertatzen direnean, betiere eragiketari dagokion zerga sortu zenetik edo, kasua bada, aipatutako 80. artikuluan jasotako zirkunstantziak gertatu direnetik lau urte igaro ez badira.

Bi.– Aurreko apartatuan xedatutakoa aplikatzekoa izango da, inolako kuotarik jasanarazi ez arren, eragiketaren faktura egin denean ere.

Hiru.– Aurreko apartatuetan xedatutakoa gorabehera, jasanarazitako zerga kuotak ezingo dira zuzendu kasu hauetan:

1.a Zuzenketa foru dekretu arauemaile honen 80. artikuluan jasotako arrazoiengatik egiten ez denean, jasanarazitako kuotak handitzea dakarrenean eta eragiketen hartzaileek enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez dutenean, salbu eta zerga tasen legezko igoera gertatzen bada, horrelakoetan zerga tasa berriak indarrean jartzen diren hilabetean eta hurrengoan egin ahal izango baita zuzenketa hori.

2.a Zerga Administrazioak agerian jartzen duenean, bidezko likidazioen bitartez, zerga kuota sortuak eta jasanaraziak subjektu pasiboak aitortutakoak baino handiagoak direla eta, gainera, frogatuta geratzen denean, datu objektiboekin, subjektu pasibo hori iruzur batean parte hartzen ari zela edo, bazekiela edo jakin beharko zuela, arrazoizko arretari erreparatuta, iruzur baten parte zen eragiketa bat egiten ari zela.

Lau.– Zerga kuota jasanarazien zuzenketa erregelamenduz ezarriko den moduan dokumentatu beharko da.

Bost.– Kuoten zuzenketak hasieran jasanarazitako kuoten gehikuntza badakar eta tartean aurretiazko errekerimendurik egin ez bada, subjektu pasiboa behartuta egongo da autolikidazio zuzentzaile bat aurkeztera, bertan bidezkoak diren errekargua eta berandutze interesak aplikatuta martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak, 26. eta 27. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, zuzenketa oinarritzen bada zerga oinarria aldatzeko foru dekretu arauemaile honen 80. artikuluan ezarritako kausetan, edo zuzenbidezko akats funtsatu baten ondorio bada, subjektu pasiboak dagokion diferentzia sartu ahal izango du zuzenketa egin behar den epealdiko autolikidazioan.

Zuzenketak hasiera batean jasanarazitako kuotak murriztea badakar, bi hauen artean aukeratu ahal izango du subjektu pasiboak:

a) Autolikidazioa zuzentzeko prozedura hastea Zerga Administrazioaren aurrean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorrak 116. artikuluaren 4. apartatuan aurreikusitakoarekin bat.

b) Zerga egoera erregularizatzea zuzenketa egin behar den epealdiari dagokion autolikidazioan edo hurrengoetan; gehienez ere, urtebetekoa izango da epe hori, zuzenketa egin behar zen unetik kontatzen hasita. Kasu horretan, subjektu pasiboa behartuta egongo da soberan jasanarazitako kuoten zenbatekoa eragiketaren hartzaileari itzultzera.

Zergapetutako eragiketa baliorik gabe geratzen bada konkurtso berrintegrazio baten ondorioz edo konkurtsoaren barruan egin diren aurkaratzeen ondorioz, subjektu pasiboak zuzendu beharko ditu sortutako kuotak aitortu ziren zergaldiko autolikidazioan jasanarazi ziren kuotak.

VII. TITULUA
ZERGA TASA

90. artikulua.– Zerga tasa orokorra.

Bat.– Aplikatuko den zerga tasa 100eko 21 izango da, hurrengo artikuluan xedatutako kasuetan izan ezik.

Bi.– Eragiketa bakoitzari aplikatu beharreko zerga tasa sortzapenaren unean indarrean dagoena izango da.

Hiru.– Erkidegotik kanpora aldi baterako esportatutako ondasunen berrinportazioetan, ondasunak berrinportatzen badira haien gainean konponketak, eraldaketak, egokitzapenak, obra exekuziok edo beste ondasun gehikuntza batzuk egin eta gero hirugarren herrialde batean, eragiketa horiek zergaren aplikazio lurraldean egin izan balira egokituko zitzaien zerga tasa aplikatuko da.

Ondasun inportazioekin parekatutako eragiketetan zerbitzu salbuetsiak baino egin izan ez badira foru dekretu arauemaile honen 23. eta 24. artikuluetan aipatzen diren araubide edo egoeretara bilduta egon diren bitartean, zerbitzu horiek salbuetsita egon izan ez balira egokituko zitzaien zerga tasa aplikatuko zaie

91. artikulua.– Zerga tasa murriztuak.

Bat.– Aplikatuko den zerga tasa 100eko 10 izango da honako eragiketak egiten direnean:

1.– Ondoren aipatzen diren ondasunen entregak, batasun barruko eskurapenak edo inportazioak:

1.a Beren ezaugarriak, aplikazioak, osagaiak, prestaketa eta kontserbazio egoera direla eta gizakien edo animalien elikadurarako modu egoki eta ohikoan erabil daitezkeen substantziak edo produktuak, haien jatorria edozein dela ere, Elikadura Kodean eta hura garatzeko emandako xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Aurreko paragrafoan xedatutakotik kanpo geratzen dira honako hauek:

a) Edari alkoholdunak.

Edari alkoholduntzat hartzen dira gizakiaren kontsumorako egokia diren eta alkohol etilikoa duten likido guztiak.

b) Azukre edo edulkoratzaile erantsiak dituzten edari freskagarriak, zukuak eta gaseosoak.

Ordinal honen ondorioetarako, ez dira elikagaitzat hartuko ez tabakoa ez eta, entregatu, Batasunaren barruan eskuratu, edo inportatu diren egoeran, pertsonek nahiz animaliek kontsumitzeko modukoak ez diren substantziak ere.

2.a Aurreko ordinalean aipatzen diren produktuak prestatzeko, zuzenean nahiz beste jatorri batzuetakoekin nahasirik, modu egokian erabili ohi diren animaliak, landareak eta gainerako produktuak

Ordinal honen barruan sartzen dira gizakiek edo animaliek kontsumitu aurretik gizentzera bideratutako animaliak eta horien edo aurreko paragrafoan aipatutako beste batzuen ugalketarako animaliak.

3.a Bere ezaugarri objektiboengatik edo ontziratze, aurkezpen eta kontserbazio egoeragatik, nekazaritza, basogintza edo abeltzaintzan zuzenean eta modu egokian erabili daitezkeen ondasun hauek: haziak eta landare nahiz animalien ugalketarako materialak, soilik landare edo animali jatorria dutenak; ongarriak, hondakin organikoak, osagarriak eta medeagarriak, herbizidak, landareen edo abereen osasunerako erabiltzen diren pestizidak; lur-estalki, tunel edo berotegi bidezko laboreetarako plastikoak, eta fruituak bildu aurreko babeserako paperezko poltsak.

4.a Pertsonen nahiz animalien elikadurarako egokia den ura, solido egoeran badago ere, bai eta ureztatzekoa ere.

5.a Animalientzako botikak.

6.a Ondasun hauek:

a) Nomenklatura konbinatuko 30. kapituluan jasotzen dira «Farmazia produktuak», azken kontsumitzaileak zuzeneko erabil ditzakeenak, betiere ez badira Bat.1 apartatu honetako 5. ordinaleko produktuak eta artikulu honen Bi.1 apartatuko 3. ordinalean ezarritako zerga tasa aplikatu ahal zaien produktuak.

b) (edukirik gabe)

c) Foru dekretu arauemaile honen eranskineko zortzigarren apartatuan zerrendatutako ekipamendu mediku, gailu eta gainerako tresnak, euren ezaugarri objektiboengatik urritasunak arindu edo artatzeko eta urritasun fisikoak, mentalak, intelektualak edo sentsorialak dituzten pertsonen erabilera pertsonal esklusiborako diseinatuta badaude, artikulu honen bigarren apartatuko 1. ordinalean xedatutakoa eragotzi gabe.

Letra honetatik kapon geratzen dira ondasun horien bestelako osagarriak, ordezko piezak eta pieza aldagarriak.

7.a Etxebizitza gisa erabil daitezkeen eraikinak edo haien zatiak, garaje plazak barne, bi unitate gehienez, bai eta haietan dauden eranskinak ere, batera eskualdatzen direnean.

Foru dekretu arauemaile honi dagokionez, negozioko lokalak ez dira etxebizitzen eranskintzat hartuko, nahiz eta etxebizitzetarako eraikinekin edo haien parte batekin batera eskualdatu.

Eraisteko diren eraikinak, foru dekretu arauemaile honen 20.Bat.22.A) artikuluko c) letran aipatzen direnak, ez dira hartuko etxebizitza gisa erabiltzeko moduko eraikintzat.

8.a Loreak, apaintzeko erabiltzen diren landare biziak, haziak, bulboak, kimuak eta horiek lortzeko erabil daitezkeen landare jatorriko bestelako produktuak.

2.– Hurrengo zerbitzu prestazioak:

1.a Bidaiarien eta haien ekipajeen garraioak.

2.a Ostalaritza, kanpaleku, bainuetxe eta jatetxe zerbitzuak eta, orokorrean, berehala hartzeko jaki eta edarien hornikuntza, baita hartzaileak aldez aurretik eskatuta prestatzen direnean ere.

3.a Nekazaritza, basogintza edo abeltzaintza ustiategien titularren alde egindakoak, honako hauek garatzea xede dutenean: landaketa, ereintza, txertaketa, ongarritzea, lanketa eta bilketa; produktuak enbalatu eta atontzea, barne direlarik produktuak lehortzea, garbitzea, azala kentzea, zatitzea, siloratzea, biltegiratzea eta desinfektatzea; animaliak hazi, zaindu eta gizentzea; labore lurrak berdintzea, lautzea do mailakatzea; laguntza teknikoa; animalia eta landare kaltegarriak kentzea eta landaketak eta lurrak fumigatzea; drainatzea; zuhaitzak moztea, bakantzea, ezpaltzea eta azala kentzea eta basoak garbitzea; eta albaitari zerbitzuak egitea.

Aurreko apartatuan ezarritakoa ez zaie inola ere aplikatuko ondasunen erabilera edo gozamenerako lagapenei edo haien errentamenduei.

Halaber, zerga tasa hau aplikagarria izango da nekazarien kooperatibek, kooperatibaren jardueraren ondorioz eta haren xede soziala betez, beren bazkideei egiten dizkieten zerbitzu prestazioetan, baita kooperatibako kideek amankomunean duten makineria erabiltzen dutenean ere.

4.a Bide publikoak, parkeak eta lorategi publikoak garbitzeko zerbitzuak.

5.a Hondakinak biltzeko, biltegiratzeko, garraiatzeko, balioztatzeko edo ezabatzeko zerbitzuak, estolderia publikoa garbitzeko eta bertan arratoiak hiltzekoak eta hondakin urak biltzeko edo tratatzekoak.

Aurreko paragrafoaren barruan ere sartzen dira hondakinak biltzeko erabiltzen diren edukiontzi normalizatuak lagatzeko, ipintzeko eta mantentzeko zerbitzuak.

Ordinal honetan sartzen dira, halaber, barneko edo itsas uretan isuriak biltzeko edo tratatzeko zerbitzuak.

6.a Liburutegi, artxibo eta dokumentazio zentroetan, museo arte galeria, pinakoteka edo zinemetan, antzoki, zirku, zezen ikuskizun edo kontzertuetan, eta zuzenean ematen diren gainerako kultur ikuskizunetan sartzea.

7.a Foru dekretu arauemaile honen 20.Bat artikuluko 8. ordinalean aipatzen diren zerbitzu prestazioak, artikulu horren arabera salbuetsita ez daudenean eta artikulu honen bi.2 apartatuko 3. ordinalean ezarritako zerga tasa aplikatu behar ez zaienean.

8.a Afizionatuen kirol ikuskizunak.

9.a Erakusketa eta azoka komertzialak.

10.a Etxebizitza gisa erabiltzen diren eraikinak edo haien zatiak zaharberritu eta konpontzeko obra exekuzioak, baldintza hauek betetzen direnean:

a) Hartzailea pertsona fisikoa izatea, enpresaburu edo profesional moduan ez jardutea, eta obren xede den etxebizitza beretzat erabiltzea.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, jabeen erkidegoei egiten zaizkien obrak ere ordinal honetan sartuta geratzen dira.

b) Obren xede den etxebizitzaren eraikuntza edo birgaiketa, obra horiek hasi baino gutxienez bi urte lehenago amaitzea.

c) Obrak egiten dituen pertsonak haietarako materialik ez jartzea, eta jarriz gero, horien kostua ez izatea eragiketaren zerga oinarriren 100eko 40 baino handiagoa.

11.a Etxebizitza gisa bakarrik erabiltzekoak diren eraikinen edo haien zati batzuen errentamenduak, erosteko aukera ematen dutenak, bi unitate bitarteko garaje plazak barne, eta haietan kokatutako eranskinak, batera alokatzen direnean.

12.a Eraikinak, higiezin multzoak edo arkitektonikoki haietatik bereizitako sektoreak txandaka aprobetxatzeko eskubideen lagapena, baldin eta higiezinak, gutxienez, hamar bizitegi baditu, zerbitzu horien araudi erregulatzailean ezarritakoaren arabera.

13.a Pertsona fisikoak diren interprete, artista, zuzendari eta teknikariek zinema aretoetan emateko modukoak diren film zinematografikoen ekoizleei egindako zerbitzuak, bai eta antzezlanen eta musikalen antolatzaileei egindakoak ere.

3.– Honako eragiketa hauek:

1.a Obra exekuzioak, material ekarpenak eginez edo egin gabe, sustatzailearen eta kontratistaren artean zuzenean formalizatutako kontratuen ondorio direnean, baldin eta haien xedea batez ere etxebizitzarako erabiliko diren eraikinak edo horien zatiak eraiki edo birgaitzea bada, barruan sartuta lokalak, eranskinak, garajeak, instalazioak eta bertan kokatzen diren zerbitzu osagarriak.

Eraikinak batez ere etxebizitzarako erabiltzen direla joko da eraikitako azaleraren gutxienez 100eko 50ak erabilera hori duenean.

2.a Aurreko 1. ordinalean aipatutako eraikinetarako sukalde eta bainugelako armairuak eta horma armairuak saltzea eta instalatzea, baldin eta salmenta horiek eraikin horien eraikuntza edo birgaiketa sustatu duenarekin formalizatutako kontratuen ondorioz egiten badira.

3.a Obra exekuzioak, material ekarpenak eginez edo egin gabe egindakoak, aurreko 1. ordinalean aipatutako eraikinen edo horien zatien jabe erkidegoen eta kontratistaren artean zuzenean formalizatutako kontratuen ondorio direnean, baldin eta haien xedea eraikin horien osagarri diren garajeak eraikitzea bada, obra exekuzioak jabe erkidegoen elementu komunak diren lur edo lokaletan egiten badira, eta jabe bakoitzari gehienez ere bi garaje plaza adjudikatzen bazaizkio.

4.– Artelanen, zaharkinen eta bildumako objektuen inportazioak, inportatzailea edonor dela ere, bai eta artelanen entregak ere, honako hauek egiten dituztenean:

1.a Beren egileek edo eskubidedunek.

2.a Foru dekretu arauemaile honen 136. artikuluan aipatzen diren artelanen birsaltzaileak ez diren enpresaburu edo profesionalek, zuzenean jasanarazi zaien edo ondasunaren eskurapenean edo inportazioan ordaindu duten zerga bere osoan kentzeko eskubidea badute.

5.– Artelanen batasun barruko eskurapenak, hornitzailea aurreko laugarren apartatuko 1. eta 2. ordinaletan adierazitako pertsonetako edozein denean.

Bi.– Aplikatuko den zerga tasa 100eko 4 izango da honako eragiketak egiten direnean:

1.– Ondoren aipatzen diren ondasunak entregatu, batasunaren barruan eskuratu edo inportatzen direnean:

1.a Produktu hauek:

a) Ogi arrunta, bai eta ogi arrunteko ore izoztua eta ogi arrunt izoztua, ogi arrunta egiteko bakarrik erabiliak.

b) Ogia egiteko irinak.

c) Edozein animalia espeziek emandako esne mota hauek: naturala, ziurtatua, pasteurizatua, kontzentratua, gaingabetua, esterilizatua, UHT, lurrundua eta esne hautsa.

d) Gaztak.

e) Arrautzak.

f) Elikadura Kodearen eta hura garatzeko onartutako xedapenen arabera, produktu naturaltzat hartzen diren frutak, berdurak, barazkiak, lekaleak, tuberkuluak eta zerealak

2.a Liburuak, egunkariak eta aldizkariak, baita bide elektronikoz emandako zerbitzutzat hartzen direnean ere, baldin eta bakarrik edo nagusiki publizitatea jasotzen ez badute eta haien edukiak osorik edo nagusiki bideoak edo entzuteko musika ez badira, bai eta horiekin batera prezio bakarrean ematen diren elementu osagarriak ere.

Ordinal honetan sartuta geratuko dira berehalako emaitza gisa liburu, egunkari edo aldizkari bat (pleguan edo jarraituan) eskuratzea, ondasun horien fotolito bat lortzea edo horiek azaleztatzea dakarten obra exekuzioak.

Ondorio horietarako, elementu osagarritzat hartuko dira zinta magnetofonikoak, diskoak, bideokaseteak eta antzeko beste euskarri batzuk, entzutekoak zein bideomagnetikoak, baldin eta liburu, egunkari edo aldizkariarekin unitate funtzional bat eratzen badute haien edukia hobetu edo osatzeko, eta haiekin batera saltzen badira, salbuespen hauekin:

a) Musika lanak besterik ez dituzten diskoak eta zinta magnetofonikoak, haien merkatu balioa haiekin batera doan liburuarena, egunkariarena edo aldizkariarena baino handiagoa denean.

b) Filmak, telebistako saioak edo telesailak, fikziozkoak zein musikalak, dauzkaten bideokaseteak eta bestelako euskarriak, entzutekoak nahiz bideomagnetikoak, horien merkatu balioa haiekin batera entregatzen den liburu, egunkari edo aldizkariarena baino handiagoa denean.

c) Aurreko letretan adierazitako euskarrietan edozein baliabideren bitartez grabatutako produktu informatikoak, merkatuan gehienbat modu independentean merkaturatzen diren programak edo aplikazioak dauzkatenean.

Ulertuko da liburuek, egunkariek eta aldizkariek nagusiki publizitatea dutela, editoreari ematen dizkioten diru-sarreren 100eko 90 baino gehiago kontzeptu horren bidez lortzen direnean.

Ordinal honetan sartuta geratzen dira albumak, partiturak, mapak eta marrazketa koadernoak, artikulu eta gailu elektronikoak izan ezik.

3.a Pertsonentzako medikamentuak, bai eta forma galenikoak, formula magistralak eta prestakin ofizialak ere.

4.a Mugitzeko gaitasuna murriztuta daukaten pertsonentzako ibilgailuak, urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide segurtasunari buruzko Legearen testu bategineko I. eranskinaren 11. zenbakian aipatuak, eta pertsona desgaituek bakarrik erabiltzeko diren gurpil aulkiak.

Gurpil aulkietan doazen pertsona desgaituak garraiatzeko, zuzenean edo egokitu ondoren, autotaxi edo autoturismo berezi gisa erabiltzen diren ibilgailuak, eta, behin egokituta edo egokitu gabe, gurpil aulkian dauden edo mugikortasun murriztua duten desgaituak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailu motordunak, gidaria edozein dela ere.

Aurreko paragrafoan jasotako ibilgailuei zerga tasa murriztua aplikatzeko, eskuratzailearen eskubidea aitortu beharko da aldez aurretik, eta eskuratzaileak ibilgailua zertarako erabiliko duen justifikatu beharko du.

Bigarren apartatu honen ondorioetarako, desgaitutzat hartuko dira 100eko 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak. Desgaitasun gradua frogatzeko, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak edo autonomia erkidegoko eskudun organoak emandako ziurtagiria edo ebazpena aurkeztu beharko da.

5.a Desgaituentzako protesiak, ortesiak eta barne inplanteak.

6.a Administratiboki araubide bereziko edo sustapen publikoko babes ofizialeko kalifikazioa duten etxebizitzak, baldin eta sustatzaileek ematen badituzte, baita batera eskualdatutako garajeak eta eraikin bereko eranskinak ere. Ondorio horietarako, garaje plazak ezingo dira izan bi baino gehiago.

Etxebizitzen errentamenduan aritzeagatik sozietateen gaineko zergaren araubide berezia aplikatzen duten entitateek eskuratzen dituzten etxebizitzak, baldin eta geroko errentamenduagatik lortzen diren errentei aplikagarri bazaie sozietateen gaineko zergaren araubide berezi horretan etxebizitzen errentamendutik datozen errentetarako ezarrita dagoen hobaria. Ondorio horietarako, entitate eskuratzaileak horren berri eman beharko dio subjektu pasiboari eragiketaren sortzapena gertatu aurretik, betiere erregelamenduan ezarriko den moduan.

7.a Konpresak, tanpoiak, slip-babesak, preserbatiboak eta medizinalak ez diren beste antisorgailu batzuk.

2.– Hurrengo zerbitzu prestazioak:

1.a Artikulu honen bi.1 apartatuko 4. ordinaleko lehen paragrafoan aipatu diren ibilgailuak eta gurpil aulkiak konpontzeko zerbitzuak, eta ordinal bereko bigarren paragrafoan pertsona desgaituentzat aipatu diren autotaxiak eta autoturismoak eta ibilgailu motordunak egokitzeko zerbitzuak, gidaria edozein dela ere.

2.a Administratiboki babes ofizialeko, araubide bereziko edo sustapen publikoko kalifikazioa duten eraikinen edo horien zatien (etxebizitza gisa bakarrik erabiltzeko direnak) alokairuak, haiek erosteko aukerarekin eginak, bi unitate bitarteko garaje plazak barne, eta haietan kokatutako eranskinak, batera alokatzen direnean.

3.a Telelaguntza zerbitzua, etxez etxeko laguntzakoa, eguneko eta gaueko zentroarena eta egoitza arretakoa, hurrenez hurren Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen 15. artikuluko 1. paragrafoaren b), c), d) eta e) letretan aipatuak, betiere zentro edo egoitzetako plaza itunduetan eskaintzen badira, izan enpresa eskaintzaileei adjudikatutako administrazio lehiaketa batetik eratorritako prezioen bidez, izan prezioaren 100eko 10 baino gehiago zerbitzu horiei loturiko prestazio ekonomiko batek estalita, bi kasuotan lege horretan xedatutakoa betez.

3. ordinal honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko foru dekretu arauemaile honen 20.Bat artikuluko 8. ordinala aplikatzeagatik salbuetsita dauden zerbitzuei.

Hiru.– Hiru. Artikulu honen bat.1 eta bi.1 apartatuetan xedatutakoa aplikagarri izango zaie, halaber, foru dekretu arauemaile honen 11. artikuluan xedatutakoari jarraituz zerbitzu prestazioak diren obra exekuzioei, haien berehalako emaitza ondasun bat lortzea bada, eta ondasun horri apartatu horietan ezarritako tasa murriztuetako bat aplikagarri zaio.

Aurreko paragrafoan esandakoa ez da obra exekuzioetan aplikatuko horien helburua artikulu honen bat.3 apartatuan aipatzen den babes ofizialeko etxebizitzak –-erregimen berezikoak edo sustapen publikokoak–- eraikitzea edo birgaitzea denean.

Lau.– Irabazi-asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzko araudian definitzen diren irabazi-asmorik gabeko entitateei dohaintza gisa egiten zaizkien ondasun entregak 100eko 0ko zergarekin zergapetuko dira, betiere gai honetan aplikatzekoa zaien araudiaren arabera garatzen dituzten interes orokorreko helburuetarako erabiltzen badituzte.

VIII. TITULUA
KENKARIAK ETA ITZULKETAK
I. KAPITULUA
KENKARIAK

92. artikulua.– Zergaren kuota kengarriak.

Bat.– Subjektu pasiboek honako hauek kendu ahal izango dituzte herrialdearen barruan egiten dituzten eragiketa zergapetuen ondorioz BEZagatik sortutako kuotetatik: lurralde berean sortuak izanik zuzenean jasanarazi zaizkien kuotak edo hurrengo eragiketengatik dagozkienak:

1.a Zergaren beste subjektu pasibo batek egindako ondasun entrega eta zerbitzu prestazioengatik.

2.a Ondasun inportazioengatik.

3.a Foru dekretu arauemaile honen 9.1 artikuluko c) eta d) letretan, 84.Bat artikuluko 2. eta 4. ordinaletan eta 140 quinque artikuluan jasotako ondasun entrega eta zerbitzu prestazioengatik.

4.a Foru dekretu arauemaile honen 13. artikuluko 1. ordinalean eta 16. artikuluan definitzen diren batasun barruko ondasun eskurapenengatik.

Bi.– Aurreko apartatuan ezarritako kenkarirako eskubidea baliatu ahal izango da, soil-soilik, baldin eta eskuratutako ondasun eta zerbitzuak foru dekretu arauemaile honen 94. artikuluko lehen apartatuan jasotako eragiketak egiteko erabiltzen badira.

93. artikulua.– Kenkariaren beharkizun subjektiboak.

Bat.– Zergaren subjektu pasiboek kenkarirako eskubidea izango dute enpresaburu edo profesionalak badira foru dekretu arauemaile honen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta beren enpresa edo lanbide jarduerei dagozkien ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak erregulartasunez egiten hasita badaude.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, beren enpresa edo lanbide jarduerei dagozkien ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak erregulartasunez egiten hasi aurretik jasan edo ordaindu diren kuotak foru dekretu arauemaile honen 111., 112. eta 113. artikuluetan xedatutakoaren arabera kendu ahal izango dira.

Bi.– Foru dekretu arauemaile honen 25. artikuluko lehen eta bigarren apartatuetan aipatzen diren garraiobide berrien noizbehinkako entregak egiten dituzten subjektu pasiboek ere kenkaria egiteko eskubidea izango dute.

Hiru.– Foru dekretu arauemaile honen IX. tituluan araututako araubide bereziak aplikagarri dituzten sektore edo jarduerei dagokien kenkarirako eskubidea baliatzeko, titulu horretan horietako bakoitzarentzat ezarritako arauak bete beharko dira.

Lau.– Ondasun edo zerbitzuak enpresa edo lanbide jardueretan erabiltzeko asmorik gabe eskuratzen edo inportatzen direnean, haiengatik jasan edo ordaindutako kuotek ez dute inolako kenkaririk izango, nahiz eta geroago ondasun edo zerbitzu horiek osorik edo zati batean atxikita gelditu jarduerei.

Bost.– Subjektu pasiboek zergari lotutako eragiketak eta foru dekretu arauemaile honen 7. artikuluko 8. ordinalean ezarritakoaren arabera salbuetsita dauden eragiketak egiten badituzte aldi berean, eskubidea izango dute batzuk eta besteak aldi berean egiteko eskuratutako ondasun eta zerbitzuengatik jasandako kuotak kentzeko, zergari lotutako eragiketak garatzeko erabilitako ondasun eta zerbitzuei dagozkien kuotak egozteko arrazoizko irizpide homogeneo bat erabiliz; ondorio horietarako, foru dekretu arauemaile honen 94.Bat artikuluko 2. ordinalean aipatzen diren eragiketak ere sartuko dira. Irizpide horri denboran eutsi beharko zaio, non eta arrazoizko kausengatik ez den beharrezkoa hura aldatzea.

Ondorio horietarako, aintzat hartu ahal izango da zer proportzio hartzen duen ondasun entrega eta zerbitzu prestazio zergapetuengatik urte natural bakoitzerako zehaztutako zenbateko osoak, balio erantsiaren gaineko zerga kanpoan utzita, subjektu pasiboak bere jarduera multzo osoagatik urte natural bakoitzean lortzen dituen diru-sarrerekiko.

Irizpide hori aplikatuta lortzen den kalkulua behin-behinean zehaztu ahal izango da, aurreko urte naturaleko datuak kontuan hartuta, urte bakoitzaren amaieran egin beharreko erregularizazioa hargatik eragotzi gabe.

Aurrekoa hala izanik ere, foru dekretu arauemaile honen 7. artikuluko 8. ordinalean aipatzen diren eragiketa ez-lotuak egiteko soilik erabiltzekoak diren ondasun edo zerbitzuen eskurapen edo inportazioengatik jasandako edo ordaindutako kuotak ez dira kengarriak izango inolako proportziotan.

Apartatu honetan ezarritako kenkariak foru dekretu arauemaile honen VIII. tituluko I. kapituluan aurreikusitako baldintza eta beharkizunetara ere egokituko dira, eta, bereziki, hainbanaketa erregelari buruzkoetara.

Apartatu honetan aurreikusitakoa ez zaie aplikatuko zerbitzu publikoen kudeaketa jarduerei, foru dekretu arauemaile honen 78.Bi.3 artikuluko a) letran adierazitako baldintzetan.

94. artikulua.– Kenkarirako eskubidea dakarten eragiketak.

Bat.– Aurreko artikuluko lehen apartatuan aipatzen diren subjektu pasiboek foru dekretu arauemaile honen 92. artikuluan aurreikusten diren kuotak kentzeko eskubidea izango dute baldin eta eskuratu edo inportatzeagatik kenkarirako eskubidea sortu duten ondasun edo zerbitzuak honako eragiketak burutzeko erabiltzen baditu subjektu pasiboak:

1.a Zergaren aplikazio eremu espazialean egindako eragiketa hauek:

a) Balio erantsiaren gaineko zergari lotuta eta salbuetsi gabe dauden ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak.

b) Balioa ondasunen inportazioen zerga oinarrian sartuta duten zerbitzu prestazioak, foru dekretu arauemaile honen 83. artikuluan ezarritakoaren arabera.

c) Foru dekretu arauemaile honen 20 bis, 21, 22, 23, 24 eta 25. artikuluetan xedatutakoaren arabera salbuetsitako eragiketak, baita Erkidegotik kanpoko gainerako behin betiko ondasun esportazioak ere, azken horien xedea apartatu honetako 2. ordinalean aipatzen diren eragiketak egitea ez denean.

d) Bidaia agentziek emandako zerbitzuak, foru dekretu arauemaile honen 143. artikuluan ezarritakoaren arabera zergatik salbuetsita daudenean.

2.a Zergaren aplikazio lurraldetik kanpo egindako eragiketak, lurralde horren barruan eginez gero kenkarirako eskubidea emango luketenak.

3.a Aseguru, berraseguru, kapitalizazio eta horiekin lotutako zerbitzu eragiketak, bai eta banku edo finantza eragiketak ere, zeinak zergaren aplikazio lurraldean eginez gero salbuetsita baitaude foru dekretu arauemaile honen 20.Bat artikuluko 16. eta 18. ordinaletan xedatutakoa aplikatuta, betiere baldin eta prestazio horien hartzailea Erkidegotik kanpo finkatuta badago edo eragiketa horiek zuzenean lotuta badaude Erkidegotik kanpoko esportazioekin, eta ondasunak xede horrekin bidaltzen diren unetik aurrera egiten badira, eragiketa horiek noiz hitzartu diren kontuan hartu gabe.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da enpresaburu edo profesionalak ez diren pertsona edo entitateak ez daudela finkatuta Erkidegoan beren ohiko edo bigarren bizilekua edo haien interes ekonomikoen zentroa lurralde horretan kokatuta ez dagoenean, eta lurralde horretan ez dutenean egiten erregularki eta mendekotasun erregimenean lan edo administrazio harremanetatik eratorritako zerbitzurik.

Bi.– Aurreko artikuluko bigarren apartatuan aipatutako subjektu pasiboek entrega salbuetsita egongo ez balitz jasanarazi beharko litzatekeen kuotaren zenbatekoraino bakarrik kendu ahal izango dute foru dekretu arauemaile honen 25. artikuluko bigarren apartatuan aipatzen den entregaren xede diren garraiobideak eskuratzeagatik jasandako edo ordaindutako zerga.

Hiru.– Inoiz ere ezingo dira kuotak kendu legez ezarrita dagoen zenbatekotik gora edo haien sortzapena zuzenbidean ezarritako eran gertatu baino lehen.

95. artikulua.– Kenkarirako eskubidearen mugak.

Bat.– Enpresaburu edo profesionalek ezingo dituzte kendu ondasun edo zerbitzuak eskuratu edo inportatzeagatik jasandako edo ordaindutako kuotak, ondasun edo zerbitzu horiek ez badaude zuzenean eta esklusibotasunez lotuta haien enpresa edo lanbide jarduerari.

Bi.– Besteak beste, honako hauek ez dira egongo enpresa edo lanbide jarduerari zuzenean eta esklusibotasunez lotuta:

1.a Jarduera hori eta enpresa edo lanbide izaerarik gabeko beste batzuk txandaka egiteko erabiltzen diren ondasunak.

2.a Aldi berean enpresa edo lanbide jardueretarako eta beharrizan pribatuetarako erabiltzen diren ondasun edo zerbitzuak.

3.a Subjektu pasiboaren enpresa edo lanbide jardueren kontabilitatean edo erregistro ofizialetan azaltzen ez diren ondasun edo eskubideak.

4.a Subjektu pasiboak eskuratutako ondasun eta eskubideak, haren enpresa edo lanbide ondarean sartzen ez direnean.

5.a Enpresaburu edo profesionalen, euren senideen edo haien menpeko langileen beharrizan pertsonal edo partikularrak asetzeko erabiltzeko diren ondasunak, salbu eta enpresaren lokal edo instalazioetan zaintza eta segurtasunaz arduratzen diren langileei dohainik ostatu emateko xedea dutenak eta jardueraren zerbitzuko langileen zerbitzu ekonomiko eta soziokulturaletara bideratutakoak.

Hiru.– Aurreko apartatuetan xedatutakoa gorabehera, enpresa edo lanbide jardueraren garapenean osorik edo partez erabiltzen diren inbertsio ondasunak eskuratu, inportatu, errentan hartu edo beste edozein tituluren bidez haien erabilera lagatzeagatik jasandako kuotak erregela hauei jarraituz kendu ahal izango dira:

1.a Hurrengo erregelan jasotakoak ez bezalako inbertsio ondasunak direnean, baldin eta arrazoitutako irizpideetan oinarrituta aurreikusi badaiteke ondasun horiek enpresa edo lanbide jarduera garatzeko erabiliko direla.

2.a Turismo ibilgailuak eta haien atoiak, ziklomotorrak eta motozikletak direnean, enpresa edo lanbide jardueraren garapenari 100eko 50eko proportzioan atxikitzat joko dira.

Ondorio horietarako, turismo ibilgailu, atoi, ziklomotor eta motozikletatzat hartuko dira urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, I. eranskinean hala definitutakoak, baita eranskin horretan ibilgailu misto gisa definitutakoak ere, eta, kasu guztietan, lur orotako ibilgailuak edo «jeep» motakoak.

2. erregela honetan xedatutakoa xedatuta ere, ulertuko da ondoren zerrendatzen diren ibilgailuak 100eko 100eko proportzioan daudela enpresa edo lanbide jardueraren garapenari atxikita:

a) Merkantziak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailu mistoak.

b) Kontraprestazio baten truke bidaiariak garraiatzeko zerbitzuetan erabiltzen direnak.

c) Kontraprestazio baten truke gidari edo pilotuei irakaskuntza zerbitzuak emateko erabilitakoak.

d) Fabrikatzaileek probak, saiakerak, erakustaldiak edo salmentako sustapenak egitean erabilitakoak.

e) Ordezkari edo agente komertzialek beren joan-etorri profesionaletan erabiltzen dituztenak.

f) Zaintza zerbitzuetan erabilitakoak.

3.a Aurreko erregeletan aipatutako kenkariak erregularizatu beharko dira ondasunek enpresa edo lanbide jardueran izan dute benetako erabilpen maila eta hasieran aurreikusi zena desberdinak direla frogatzen denean.

Erregularizazio hori egiteko, aintzat hartuko da foru dekretu arauemaile honen VIII. tituluko I. kapituluan inbertsio ondasunak eskuratzeagatik jasandako kuoten kenkaria eta erregularizazioa egiteko ezarrita dagoen prozedura, baina eragiketa guztietatik kenkarirako eskubidea ematen dutenen portzentajea aplikatu beharrean enpresa edo lanbide jardueraren garapenean ondasunek izan duten erabilpen mailari dagokion portzentajea hartuko da.

4.a Enpresa edo lanbide jardueran izandako erabilpen maila zuzenbidean onartzen diren frogabideetako edozein erabiliz frogatu beharko du subjektu pasiboak. Subjektu pasiboak aurkeztutako aitorpen-likidazioa, edo inbertsio ondasunak enpresa edo lanbide jardueraren erregistro ofizialetan kontabilizatu edo sartzea ez dira frogabide nahikoa izango.

5.a Apartatu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, artikulu honen bigarren apartatuko 3. eta 4. ordinaletan aurreikusitako kasuetan dauden ondasunak ez dira hartuko ezein proportziotan enpresa edo lanbide jarduera bati atxikitzat.

Lau.– Aurreko apartatuan xedatutakoa berdin aplikatuko da apartatu horretan aipatzen diren ondasunekin zuzenean lotuta eskuratu edo inportatzen diren hurrengo ondasun edo zerbitzuengatik jasandako edo ordaindutako kuotei dagokienez:

1.a Ondasun horien osagarriak eta ordezko piezak.

2.a Ondasun horiek funtzionatzeko beharrezkoak diren erregai, karburante, lubrifikatzaile eta produktu energetikoak.

3.a Aparkamendu zerbitzuak eta ordainpeko errepideak.

4.a Ondasunen birgaiketa, berrikuntza eta konponketa.

96. artikulua.– Kenkarirako eskubidea murriztea eta haren aplikaziotik geratzea.

Bat.– Ondoren aipatzen diren ondasun eta zerbitzuak eta horien ondasun eta zerbitzu gehigarri edo osagarriak eskuratu, autokontsumitu, inportatu, errentan hartu, eraldatu, konpondu, mantendu edo erabiltzeagatik jasandako kuotak ez dira kengarriak izango inolako proportzioan:

1.a Bitxiak, edergarriak, harribitxiak, perla naturalak edo landuak, eta osorik edo partez urrez edo platinoz landutako objektuak.

Zerga honen ondorioetarako, harribitxitzat hartuko dira diamantea, errubia, zafiroa, esmeralda, akuamarina, opaloa eta turkesa.

2.a (edukirik gabe)

3.a Elikagaiak, edariak eta tabakoa.

4.a Ikuskizunak eta aisiarako zerbitzuak.

5.a Bezeroei, soldatapekoei edo hirugarren pertsonei konplimendu egiteko ondasun edo zerbitzuak.

Ez dira halakotzat hartuko:

a) Foru dekretu arauemaile honen 7. artikuluko 2. eta 4. ordinaletan definitzen diren doako laginak eta balio gutxiko publizitate objektuak.

b) Zuzenean edo eraldatu ondoren, kostu bidez emateko edo erabilera lagatzeko bakarrik diren ondasunak, baldin eta eskuratu ondoren bezeroei, soldatapekoei edo hirugarren pertsonei konplimendu egiteko erabiltzen badira.

6.a Joan-etorri edo bidaia zerbitzuak, eta ostalaritza zein mantenukoak, salbu eta haien zenbatekoa zerga ikuspegitik gastu kengarria bada pertsona fisikoen errenta zergaren edo sozietateen zergaren ondorioetarako.

Bi.– Aurreko apartatuan xedatutakotik kanpo geratzen dira bertan aipatutako eragiketak direla-eta jasandako kuotak, ondasun eta zerbitzu hauei buruzkoak direnean:

1.a Objektiboki harturik, soil-soilik industria, merkataritza, nekazaritza, klinika edo zientziaren eremuan erabiltzeko direnak.

2.a Halako eragiketak egin ohi dituzten enpresaburu edo profesionalek, dela zuzenean dela eraldatu ondoren, kostu bidez emateko edo erabilera lagatzeko bakarrik erabiltzen dituzten ondasunak.

3.a Eragiketa horietan erregulartasunez jarduten duten enpresaburuek edo profesionalek kostu bidez emateko jasotzen diren zerbitzuak.

Hiru.– Artikulu honetan eta aurrekoan ezarritako kenkariak foru dekretu arauemaile honen VIII. tituluko I. kapituluan aurreikusitako baldintza eta beharkizunetara ere egokituko dira, eta, bereziki, hainbanaketa erregelari buruzkoetara.

97. artikulua.– Kenkariaren beharkizun formalak.

Bat.– Kenkarirako eskubidea baliatu ahal izango dute eskubide hori agiri bidez frogatu dezaketen enpresaburuek edo profesionalek, ez bestek.

Ondorio horietarako, kenkarirako eskubidea frogatzeko, agiri hauek onartuko dira:

1.a Entrega edo zerbitzua egiten duenak luzatutako jatorrizko faktura, edo haren bezeroak edo hirugarren batek haren izenean eta kontura egindakoa, baldin eta kasu horietako edozeinetan erregelamenduz ezarritako beharkizunak betetzen badira.

2.a Zergari lotutako batasun barruko ondasun eskurapen bat dakarren entrega egiten duenak luzatutako jatorrizko faktura, baldin eta eskurapen hori behar bezala adierazi bada foru dekretu arauemaile honen 164.Bat artikuluko 6. ordinalean aipatzen den aitorpen-likidazioan.

3.a Inportazioen kasuan, Administrazioak egindako likidazioa jasotzen duen agiria edo, inportazioekin parekatutako eragiketak badira, haiek egiteagatik sortutako zerga jasotzen duen autolikidazioa.

4.a Zergaren subjektu pasibo den hartzaileari ondasun entrega bat edo zerbitzu prestazio bat egiten dionak luzatutako jatorrizko faktura edo kontabilitate frogagiria, foru dekretu arauemaile honen 84.Bat artikuluko 2., 3. eta 4. ordinaletan eta 140 quinque artikuluan aipatzen diren kasuetan, betiere entrega edo prestazio hori behar bezala jasota bada foru dekretu arauemaile honen 164.Bat artikuluko 6. ordinalean aipatzen den autolikidazioan.

Ondasun entrega edo zerbitzu prestazioa egiten duena Erkidegoan ezarrita badago, aurreko paragrafoan aipatutako jatorrizko fakturak Kontseiluaren 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauak, Balio erantsiaren gaineko zergaren sistema erkideari buruzkoak, 226. artikuluan ezartzen dituen beharkizunak bete beharko ditu.

5.a Nekazaritza, basogintza, abeltzaintza edo arrantzako ustiategiaren titularrak sinatutako jatorrizko ordainagiria, foru dekretu arauemaile honen 134. artikuluko hirugarren apartatuan aipatutako kasuetan.

Bi.– Aurreko agiriek ez badituzte betetzen legez eta erregelamenduz ezarrita dauden beharkizun guztiak, ez dute kenkarirako eskubidea justifikatuko, salbu eta behar den eran zuzentzen badira. Kenkarirako eskubidea dokumentu zuzentzaile baten bitartez justifikatzen den kasuetan, eskubide hori bakar-bakarrik baliatu ahal izango da enpresaburuak edo profesionalak dokumentu hori jasotzen duen zergaldian edo haren hurrengoetan, betiere foru dekretu arauemaile honen 100. artikuluan aipatzen den epea igaro ez bada, dekretu arauemaile bereko 114. artikuluko bigarren apartatuan xedatutakoa hargatik eragotzi gabe.

Hiru.– Kenkarirako eskubidea ez da inola ere onartuko, haren zenbatekoa handiagoa bada aurkezten den frogagirian espresuki eta bereizita ageri den eta jasanarazita edo, kasu bada, ordainduta dagoen zerga kuota baino.

Lau.– Pertsona batek baino gehiagok elkarrekin eskuratutako ondasun edo zerbitzuen kasuan, eskuratzaile bakoitzak dagokion zati proportzionalaren kenkaria egin ahal izango du, betiere jatorrizko fakturan eta haren kopia guztietan jasotzaile bakoitzari dagokion zerga oinarria eta bakoitzari jasanarazitako kuota agertzen badira, banaka eta bereizita.

98. artikulua.– Kenkarirako eskubidearen sorrera.

Bat.– Kenkarirako eskubidea kuota kengarrien sortzapenaren unean sortzen da, hurrengo apartatuetan aurreikusitako kasuetan izan ezik.

Bi.– (edukirik gabe)

Hiru.– Foru dekretu arauemaile honen 5.Bat artikuluko e) letran aipatzen diren pertsonek noizean behin egiten dituzten garraiobide berrien entregetan, dagokion entrega egiten den unean sortuko da kenkarirako eskubidea.

Lau.– Foru dekretu arauemaile honen 135. artikuluko bigarren apartatuan aipatzen diren artelanak, zaharkinak eta bildumako objektuak eskuratu edo inportatzeagatik jasandako edo ordaindutako kuotak kentzeko eskubidea ondasun horien entregei dagokien zergaren sortzapena gertatzen den unean sortuko da.

Bost.– Bidaia bat egiteko xedez ondasun eta zerbitzuak eskuratu edo inportatzeagatik jasandako edo ordaindutako kuotak kentzeko eskubidea eragiketa horri dagokion zerga sortzen den unean sortuko da, baldin eta ondasun eta zerbitzu horiek bidaiarientzat zuzenean onuragarri badira, foru dekretu arauemaile honen 146. artikuluan aipatutako moduan, eta, foru dekretu arauemaile bereko 147. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidaia agentzien araubide bereziaren xede ez den eragiketa bat egiteko erabiltzen badira.

99. artikulua.– Kenkarirako eskubidea baliatzea.

Bat.– Likidazio aldi bakoitzeko autolikidazioetan, subjektu pasiboek posible izango dute likidazio aldi horretan jasandako kuota kengarrien zenbateko osoa kentzea likidazio aldi berean beraiek egindako ondasun entregen, batasun barruko ondasun eskurapenen edo zerbitzu prestazioen ondorioz zergaren aplikazio lurraldean balio erantsiaren gaineko zerga dela eta sortutako kuoten zenbateko osotik.

Bi.– Kenkariak egingo dira eskuratutako ondasun edo zerbitzuetarako espero den erabilerari erreparatuta, nahiz eta horrek ez duen kenduko kenkariak zuzentzea erabilera gero aldatzen bada.

Hala ere, eskuratutako edo inportatutako ondasunak suntsitzen edo galtzen badira subjektu pasiboari egotzi ezin zaizkion eta behar bezala justifikatuta dauden arrazoiengatik, esandako zuzenketa ez da exijituko.

Hiru.– Titularrak kuota kengarriak jasan dituen likidazio aldiari dagokion autolikidazioan edo haren hurrengoetan baino ezin izango da baliatu kenkarirako eskubidea, betiere eskubide hori sortu denetik lau urteko epea igaro ez bada.

Hala ere, konkurtsoa deklaratzen den kasuetan, hura deklaratu baino lehen jasandako kuotak kentzeko eskubidea (kenkaria aplikatu gabe badute) kuota horiek jasan diren likidazio aldiari dagokion autolikidazioan baliatu beharko da.

Autolikidazio horietan ez direnean sartu aurreko paragrafoan aipatu diren kuota kengarriak, eta, betiere, kuota horien kenkarirako eskubidea sortu denetik oraindik lau urte igaro ez badira, konkurtsopekoak edo, kasua bada, administrazio konkurtsalak (maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Konkurtso Legearen testu bategineko 260.3 artikuluan aipatzen diren kasuetan), kuotak kendu ahal izango ditu horiek jasan diren epealdiko autolikidazioa zuzenduz.

Administrazioak errekerimendua egin duenean edo ikuskapenen bat izan denean, jasandako kuotak kengarriak izango dira bidezko diren autolikidazioetan zerga honetarako ezarritako erregistro liburuetan behar bezala kontabilizatu badira; aldiz, kontabilizatu ez diren kuotak hauen kontabilizazioari dagokion epealdiko autolikidazioan edo haren hurrengoetan izango dira kengarriak. Dena dela, bai batzuk eta bai besteak, lehen paragrafoan aipatutako epea igaro ez denean bakarrik izango dira kengarriak.

Foru dekretu arauemaile honen 5.Bat artikuluko e) letran aipatzen diren noizbehinkako salmenten kasuan, kenkarirako eskubidea garraiobide berriak entregatzen diren epealdiko aitorpenean bakarrik baliatu ahal izango da.

Lau.– Kuota kengarriak jasan direla joko da horiek jasan zituen enpresaburu edo profesionalak kenkarirako eskubidea frogatzen duen faktura edo bestelako agiriak jasotzen dituen momentuan.

Zergaren sortzapena faktura jaso eta gero gertatzen bada, sortzen direnean hartuko dira kuota horiek jasandakotzat.

Foru dekretu arauemaile honen 98. artikuluko laugarren apartatuan aipatzen den kasuan, kuota kengarriak kenkarirako eskubidea sortzen den unean jasan direla joko da.

Bost.– Bidezkoak diren kenkarien zenbatekoak likidazio aldi berean sortutako kuoten zenbatekoa gainditzen duenean, gaindikin hori hurrengo autolikidazioetan konpentsatu ahal izango da, baldin eta gaindikinaren sorburu den autolikidazioa aurkeztu denetik lau urte igaro ez badira.

Hala ere, subjektu pasiboak beti izango du bere alde ateratzen den saldoaren itzulketa aukeratzea, titulu honen II. kapituluan xedatutakoaren arabera bidezkoa denean, baina kasu horretan ezin izango du konpentsaziorik egin hurrengo autolikidazioetan, iragan den denbora tartea edozein dela ere, itzulketa gauzatu arte.

Konkurtso deklarazioaren aurretik izandako zerga egitateei buruzko autolikidazioan, erregelamenduz aurreikusitakoan, aitorpen horren aurreko autolikidazio aldietan konpentsatu beharreko saldo metatu guztiak aplikatu beharko dira.

100. artikulua.– Kenkarirako eskubidea iraungitzea.

Kenkarirako eskubidea iraungi egingo da foru dekretu arauemaile honen 99. artikuluan adierazitako epe eta zenbatekoetan titularrak hura baliatu ez duenean.

Hala ere, kenkarirako eskubidearen bidezkotasuna edo kenkariaren zenbatekoa oraindik ezin bada zehaztu tartean bide administratibo edo judizialetik ebatzi beharreko auzi bat egoteagatik, kenkarirako eskubidea ebazpena edo epaia irmo bihurtzen denetik lau urte igaro ondoren iraungiko da

101. artikulua.– Kenkarien araubidea enpresa edo lanbide jardueraren sektore desberdinduetan.

Bat.– Enpresa eta lanbide jardueren sektore desberdinduetan jarduera ekonomikoak egiten dituzten subjektu pasiboek bereizita aplikatu beharko dute sektore bakoitzari dagokion kenkari araubidea.

Foru dekretu arauemaile honen 9.1.c) artikuluko a’), c’) eta d') letretan xedatutakoa aplikatuz zehaztutako enpresa edo lanbide jardueraren sektore desberdindu bakoitzari modu independentean aplikatu ahal izango zaio hainbanaketa bereziaren erregela.

Foru dekretu arauemaile honen 9.1.c) artikuluko b’) letran xedatutakoa aplikatuz zehaztutako jarduera sektore desberdinduen kenkari araubideak ondoko araubide berezi hauentzat jasotakoaren arabera arautuko dira: araubide sinplifikatua, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzarena, inbertsio urrez egindako eragiketen araubidea eta baliokidetasun errekarguarena, kasuan-kasuan.

Ondasunak edo zerbitzuak eskuratzen edo inportatzen badira jarduera sektore desberdindu batean baino gehiagotan batera erabiltzeko, eskurapen edo inportazio horietan jasandako kuotak zein portzentajetan izango diren kengarriak kalkulatzeko, foru dekretu arauemaile 104. artikuluko bigarren apartatuan eta haren hurrengoetan ezarritakoa aplikatuko da. Horretarako, sektore desberdinduetan egindako eragiketak konputatuko dira, betiere kontuan izanik ezen nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezian edo baliokidetasun errekarguaren araubidean egindako eragiketek ez dutela kenkarirako eskubiderik sortzen.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren salbuespen gisa, entitate taldeen jarduera sektore desberdinduan egindako eragiketak ez dira aintzat hartuko. Halaber, eta paragrafo horretan xedatutakoa aplikatzerik ez dagoenean, gertatzen bada ondasun edo zerbitzu horiek aldi berean erabiltzen direla araubide berezi sinplifikatuan dauden jardueretan eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren edo baliokidetasun errekarguaren araubide berezian dauden beste jarduera batzuetan, kenkariaren portzentajea 100eko 50ekoa izango da araubide sinplifikatuaren ondorioetarako, baldin eta aipatutako afektazioa aipatutako araubide berezietako biren menpe dauden jarduerei dagokienez gertatzen bada; bestela, heren batekoa izango da.

Bi.– Zerga Administrazioak baimendu ahal izango du subjektu pasiboak egiten duen jardueraren sektore desberdinduetarako kenkari araubide komun bat aplikatzea, foru dekretu arauemaile honen 9.1.c) artikuluko a') letran xedatutakoa aplikatuz zehaztutako sektoreak direnean.

Kenkarien araubide komuna aplikatzeagatik kengarriak diren kuoten zenbateko osoak 100eko 20an gainditzen badu sektore desberdindu bakoitzari kenkari araubidea independenteki aplikatuta emango lukeena, baimenak ez du ondoriorik izango portzentaje hori gainditzen den urtean.

Emandako baimena ondorengo urteetan ere izango da indarrean, subjektu pasiboak hura errebokatu edo hari uko egin arte.

Erregelamenduz ezarriko dira apartatu honetan aipatutako baimenek bete beharko dituzten baldintzak eta prozedura.

102. artikulua.– Hainbanaketa erregela.

Bat.– Subjektu pasiboak, bere enpresa edo lanbide jardueraren barruan diharduela, kenkarirako eskubidea sortzen duten ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak egiteaz gain kenkarirako eskubiderik ematen ez duten izaera bereko beste eragiketa batzuk ere egiten dituenean izango da aplikagarria hainbanaketa erregela

Bi.– Aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, subjektu pasiboek oso-osoan kendu ahal izango dituzte ondasunak eskuratu edo inportatzean edo zerbitzu prestazioetan jasandako kuotak, baldin eta ondasun horiek foru dekretu arauemaile honen 9.1 artikuluko c) letran aipatzen diren autokontsumoak egiteko erabiltzen badira, eta haien xedea foru dekretu arauemaile honen artikulu eta ordinal bereko d) letran jasota dauden izakinak eta autokontsumoak eratzen dituzten ondasunak badira.

103. artikulua.– Hainbanaketa motak eta aplikaziorako irizpideak.

Bat.– Hainbanaketa erregelak bi aplikazio modalitate izango ditu: orokorra eta berezia.

Hainbanaketa orokorraren erregela aplikatuko da hurrengo apartatuan adierazten diren zirkunstantziak betetzen ez direnean.

Bi.– Hainbanaketa bereziaren erregela kasu hauetan aplikatuko da:

1.a Subjektu pasiboek erregela hau aplikatzea aukeratzen dutenean, erregelamenduz zehaztutako epe eta moduetan.

2.a Hainbanaketa orokorraren erregela aplikatuta urte natural batean sortzen diren kuota kengarrien zenbateko osoak 100eko 10ean edo portzentaje handiagoan gainditzen duenean hainbanaketa bereziaren erregela aplikatuta aterako litzatekeena baino.

104. artikulua.– Hainbanaketa orokorra.

Bat.– Hainbanaketa orokorraren erregela aplikatzen den kasuetan, likidazio aldi bakoitzean jasandako zerga hurrengo bigarren apartatuan xedatutakotik ateratzen den portzentajean bakarrik izango da kengarria.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatzeko, jasandako zergan ez dira konputatuko foru dekretu arauemaile honen 95. eta 96. artikuluetan xedatutakoaren arabera kengarriak ez diren kuotak.

Bi.– Aurreko apartatuan aipatutako kenkari portzentajea zatiki baten emaitza bider ehun eginez kalkulatuko da, eta zatiki horretan faktore hauek agertuko dira:

1.a Zenbakitzailean, subjektu pasiboak bere enpresa edo lanbide jardueraren barruan edo, hala badagokio, jarduera sektore desberdinduan, kenkarirako eskubidea emanez egin dituen ondasun entregen eta zerbitzu prestazioen zenbateko osoa, urte natural bakoitzerako kalkulatua.

2.a Izendatzailean, subjektu pasiboak bere enpresa edo lanbide jardueraren barruan edo, hala badagokio, jarduera sektore desberdinduan, egindako ondasun entregen eta zerbitzu prestazioen zenbateko osoa, epealdi bererako kalkulatua, kenkarirako eskubiderik sortzen ez dutenak ere sartuz.

Legezko ordainbideak diren dibisak, banku billeteak eta txanponak lagatzea xede duten eragiketa salbuetsien kasuan, izendatzailean konputatuko den zenbatekoa ordainbide horien birsalmentaren kontraprestazioa izango da, baina, betiere, jasotako komisioen zenbatekoa gehituta eta haiek eskuratzeko prezioa gutxituta, hala badagokio. Eskurapen prezio hori zehazterik ez badago, data berean eskuratutako izaera bereko beste dibisa, billete edo txanpon batzuen prezioa gutxituko zaio.

Finantza entitateen zorroan integratu gabeko ordaindukoak eta baloreak lagatzea xede duten eragiketetan, izendatzailean konputatu beharreko zenbatekoa efektu horien birsalmentaren kontraprestazioa izango da, exijigarriak diren interes eta komisioen zenbatekoa gehituta eta horien eskurapen prezioa gutxituta, hala badagokio.

Finantza entitateen zorroan integratutako baloreak direnean, hainbanaketaren izendatzailean konputatuko dira dagokion epealdian exijigarriak diren interesak, eta balore horiek eskualdatu badira, lortutako gainbalioak.

Aurreko irizpideak aplikatuta ateratzen den kenkari hainbanaketa goi unitaterantz biribilduko da.

Hiru.– Kenkari portzentajea zehazteko, honako hauek ez dira konputatuko erlazioaren ezein terminotan:

1.a Zergaren aplikazio lurraldetik kanpo kokaturiko establezimendu iraunkorretatik egindako eragiketak.

2.a Aurreko apartatuan aipatutako eragiketak zuzenean kargatu dituzten balio erantsiaren gaineko zergaren kuotak.

3.a Subjektu pasiboak bere enpresa edo lanbide jardueran erabili dituen inbertsio ondasunen entregen eta esportazioen zenbatekoa.

4.a Subjektu pasiboaren ohiko enpresa edo lanbide jardueran sartzen ez diren bestelako eragiketen zenbatekoa (higiezinetakoak eta finantza arlokoak).

Nolanahi ere, errentamendu jarduera beti hartuko da subjektu pasiboaren ohiko enpresa eta lanbide jardueratzat.

Ondorio horietarako, finantza eragiketatzat hartuko dira foru dekretu arauemaile honen 20.Bat artikuluko 18. ordinalean deskribatutakoak, salbuetsita ez daudenak ere barne.

5.a Foru dekretu arauemaile honen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera zergari lotuta ez dauden eragiketak.

6.a Foru dekretu arauemaile honen 9.1 artikuluko d) letran aipatzen diren eragiketak.

Lau.– Hainbanaketaren kalkuluaren ondorioetarako, eragiketen zenbateko osotzat hartuko da eragiketa horiei dagozkien kontraprestazioen batura, kontraprestazio horiek foru dekretu arauemaile honen 78. eta 79. artikuluetan ezarritakoaren arabera zehaztuta, baita salbuetsita edo zergari ez-lotuta dauden eragiketei dagokienez ere.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, kontraprestazioa balio erantsiaren gaineko zergaren zerga oinarria baino txikiagoa duten eragiketetan, kontraprestazioaren zenbatekoa konputatu beharrean zerga oinarriarena konputatuko da.

Beste estatu kide batzuetara bidalitako entregak edo behin betiko esportazioak direnean, kontraprestaziorik ezean, eragiketaren zenbateko gisa entregatu edo esportatutako produktuek zergaren aplikazio lurraldean duten merkatu balioa hartuko da.

Bost.– Zergaren aplikazio lurraldetik kanpo egindako obra exekuzioetan eta zerbitzu prestazioetan, eragiketaren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izango da: zergaren aplikazio lurraldean jasandako kostua zati eragiketaren kostua osoa eginez ateratzen den koefizientea bider kontraprestazioaren zenbateko osoa.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, enpresaren menpeko langileen gastuak ez dira konputatuko.

Sei.– Zenbatekoak denboran egozteko, aplikatzekoak izango dira, aurreko apartatuetan sartutako eragiketa guztiei dagokienez, foru dekretu arauemaile honen IV. tituluan zergaren sortzapenari buruz ezarritako arauak.

Hala ere, foru dekretu arauemaile honen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera zergatik salbuetsita dauden esportazioak eta gainerako ondasunen behin betiko esportazioak egindakotzat hartuko dira, ondorio horietarako, aduanak dagokion irteera eskaera onartzen duen unean.

105. artikulua.– Hainbanaketa orokorraren prozedura.

Bat.– Artikulu honetako bigarren eta hirugarren apartatuetan xedatutakoan salbu, urte natural bakoitzean behin-behinean aplikatu beharreko kenkariaren portzentajea aurreko urterako behin betiko gisa finkatutakoa izango da.

Bi.– Aurreko apartatuan ezarritakoa ez den behin-behineko portzentaje bat aplikatzeko eskatu ahal izango da, hura nabarmen aldatu dezaketen zirkunstantziak gertatzen direnean.

Hiru.– Enpresa edo lanbide jarduerak hasten diren kasuetan, eta aurretik egiten zirenekiko sektore desberdindu bat eratuko duten jarduerak egiten hasten direnean, dena delako jarduerari dagozkion ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak egiten hasten diren urtean aplikatu beharreko behin-behineko kenkari portzentajea kalkulatuko da foru dekretu arauemaile honen 111. artikuluko bigarren apartatuan aurreikusitakoari jarraituta.

Behin-behineko kenkari portzentajerik ez bada zehaztu foru dekretu arauemaile honen 111. artikuluko bigarren apartatuan xedatutakoaren arabera, aurreko paragrafoan aipatzen den behin-behineko portzentajea apartatu horretan aurreikusitako eran finkatuko da.

Lau.– Urte natural bakoitzari dagokion zergaren azken aitorpen-likidazioan, subjektu pasiboak kenkariaren behin betiko hainbanaketa kalkulatuko du urte natural horretan egindako eragiketak kontuan hartuta, eta behin-behineko kenkarien bidezko erregularizazioa egingo du.

Bost.– Enpresa edo lanbide jarduera edo, kasua bada, haren sektore desberdindua eteten bada urte natural batean edo gehiagotan, urte horietako bakoitzean behin betiko aplikatu beharreko kenkariaren portzentajea eragiketak egin diren azken hiru urte natural guztiei dagokiena izango da.

Sei.– Artikulu honen aurreko apartatuetan xedatutakoaren arabera kalkulatutako kenkari portzentajea subjektu pasiboak kasuan kasuko urte naturalean zehar jasandako kuoten baturari aplikatuko zaio, betiere foru dekretu arauemaile honen 95. eta 96. artikuluetan ezarritakoaren arabera kengarriak ez direnak kanpoan utzita.

106. artikulua.– Hainbanaketa berezia.

Bat.– Hainbanaketa berezian, kenkaria egiteko eskubidea erregela hauei jarraituta aplikatuko da:

1.a Kenkarirako eskubidea sortzen duten eragiketetan bakarrik erabilitako ondasun edo zerbitzuak eskuratu edo inportatzeagatik jasandako zerga kuotak oso-osorik kendu ahal izango dira.

2.a Kenkarirako eskubiderik sortzen ez duten eragiketetan bakarrik erabilitako ondasun edo zerbitzuak eskuratu edo inportatzeagatik jasandako zerga kuotak ez dira kengarriak izango.

3.a Kenkarirako eskubidea sortzen duten eragiketetan partez bakarrik erabilitako ondasunak edo zerbitzuak eskuratu edo inportatzeagatik jasandako zerga kuotak kengarriak izango dira haien zenbateko globalari foru dekretu arauemaile honen 104. artikuluko bigarren apartatuan eta haren hurrengoetan aipatzen den portzentajearen aplikaziotik ondorioztatzen den proportzioan.

Portzentaje hori foru dekretu honen 105. artikuluan ezarritako prozedura arauei jarraituz aplikatuko da.

Bi.– Foru dekretu arauemaile honen 95. eta 96. artikuluetan xedatutakoaren arabera kengarriak ez diren kuotak ezingo dira inola ere kendu.

107. artikulua.– Inbertsio ondasunen kenkarien erregularizazioa.

Bat.– Inbertsio ondasunak eskuratu edo inportatzeagatik kengarriak diren kuotak subjektu pasiboek eragiketak egin eta hurrengo lau urte naturaletan erregularizatu beharko dira.

Hala ere, ondasunak benetan erabiltzea edo funtzionamendua jartzea horiek eskuratu edo inportatu ondoren gertatzen bada, erregularizazioa egingo da zirkunstantzia horiek gertatzen diren urtean eta ondorengo lauetan.

Apartatu honetan adierazitako erregularizazioak kasu honetan bakarrik egingo dira: urte horietako bakoitzari dagokion behin betiko kenkari portzentajearen eta jasanarazpena jasan zen urtean nagusitu zenaren artean hamar puntutik gorako aldea dagoenean.

Bi.– Halaber, aurreko apartatuan aipatzen den erregularizazioa aplikatuko da baldin eta, inbertsio ondasunak eskuratu diren urtean, subjektu pasiboek kenkarirako eskubidea ematen duten eragiketak edo horrelako eskubiderik ematen ez dituenak bakarrik egin baditu, eta, geroago, apartatu horretan aipatzen diren hurrengo urteetan egoera hori aldatzen bada aurreko apartatuan aurreikusitako terminoetan.

Hiru.– Lurrak edo eraikinak direnean, haien eskurapenagatik kengarriak diren kuotak eskurapena egin ondorengo bederatzi urte naturaletan erregularizatu beharko dira.

Hala ere, haien benetako erabilpena edo funtzionamenduan jartzea horiek eskuratu ondoren hasten bada, erregularizazioa aipatutako zirkunstantziak gertatzen diren urtean eta ondorengo bederatzi urte naturaletan egingo da.

Lau.– Inbertsio ondasunak eskuratu edo inportatu ondoren edo, hala badagokio, ondasun horiek erabiltzen edo funtzionamenduan jartzen hasi ondoren jasandako zerga kuoten erregularizazioa kuota horiek jasaten diren urtea amaitzean egin beharko da, aipatutako zirkunstantziak gertatu diren data erreferentzia hartuta, eta harrezkero igaro den urte bakoitzeko.

Bost.– Artikulu honetan xedatutakoa ez da aplikatuko foru dekretu arauemaile honen 7. artikuluko 1. ordinalean aipatzen diren eragiketetan, eta eskuratzailea eskualdatzailearen posizioan subrogatuko da automatikoki.

Horrelakoetan, erregularizazio aldiko urtean eta aldi hori bukatzeko falta diren urteetan ondasunon kenkariak erregularizatzeko aplika daitekeen hainbanaketa eskuratzaileari dagokiona izango da.

Sei.– Inbertsio ondasunak galdu edo behi betiko deuseztatuta gertatzen badira subjektu pasiboari egotzi ezin zaizkion eta behar bezala frogatuta dauden arrazoiengatik, zirkunstantzia hori gertatu ondorengo urteetan ez da inolako erregularizaziorik egin beharko.

Zazpi.– Inbertsio ondasunen kenkariak erregularizatzeak dakartzan diru-sarrerak edo, hala badagokio, kenkari osagarriak, haiei dagokien urte naturaleko azken likidazio aldiko aitorpen-likidazioan egin beharko dira, salbu eta laugarren apartatuan aipatutako kasuan, kasu horretan jasanarazitako kuotak jasaten diren urte berean egin beharko baita erregularizazioa.

108. artikulua.– Inbertsio ondasunen kontzeptua.

Bat.– Zerga honen ondorioetarako, inbertsio ondasuntzat hartuko dira beren izaera eta funtzioagatik urtebetetik gorako epean lan tresna edo ustiabide gisa erabiltzekoak diren ondasun gorpuzdunak, izan higigarriak, izan azienda izan higiezinak.

Bi.– Ez dira inbertsio ondasuntzat hartuko:

1.a Subjektu pasiboak erabilitako inbertsio ondasunak konpontzeko eskuratutako akzesorioak eta ordezko piezak.

2.a Beste inbertsio ondasun batzuk konpontzeko obra exekuzioak.

3.a Ontziak eta enbalajeak, nahiz eta berrerabilgarriak izan.

4.a Subjektu pasiboek edo mendeko langileek lanerako erabiltzen dituzten arropak.

5.a 3.005,06 eurotik beherako eskurapen balioa duen beste edozein ondasun.

109. artikulua.– Inbertsio ondasunen kenkariak erregularizatzeko prozedura.

Foru dekretu arauemaile honen 107. artikuluan aipatzen den erregularizazioa jarraian zehazten den eran egingo da:

1.a Behin ezagututa erregularizazioa egin behar den urte bakoitzean zer kenkari portzentaje aplikatu behar den behin betiko, kuoten jasanarazpena dagokion urtean jasanarazi izan balitz bidezkoa izango litzatekeen kenkariaren zenbatekoa zehaztuko da.

2.a Zenbateko hori jasanarazpena gertatu zen urtean egindako kenkariaren zenbatekotik kenduko da.

3.a Diferentzia, izan positiboa izan negatiboa, zati bost egingo da –zati hamar, lur edo eraikinen kasuan–, eta ateratzen den zatidura egin beharreko diru-sarrera edo kenkari osagarriaren zenbatekoa izango da.

110. artikulua.– Inbertsio ondasunen entregak erregularizazio aldian zehar.

Bat.– Erregularizazio aldian zehar inbertsio ondasunak entregatzen badira, erregularizazio bakar bat egingo da aldi horretan igarotzeko falta den denboragatik.

Horretarako, erregela hauek aplikatuko dira:

1.a Entrega zergari lotuta eta salbuetsi gabe badago, ulertuko da inbertsio ondasuna entrega hori egin zen urte osoan eta erregularizazio aldia amaitu arteko gainerakoetan kenkarirako eskubidea ematen duten eragiketetan bakarrik erabili zela.

Hala ere, aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatzetik ateratzen den kopuruaren eta ondasuna entregatzeagatik sortutako kuotaren arteko diferentzia ez da kengarria izango.

2.a Entrega salbuetsita edo ez-lotuta badago, ulertuko da inbertsio ondasuna entrega egin zen urte osoan eta erregularizazio aldia amaitu arteko gainerakoetan kenkarirako eskubiderik ematen ez duten eragiketetan bakarrik erabili zela.

Aurreko paragrafoan ezarritako erregela aplikagarria izango da, halaber, baldin eta subjektu pasiboak inbertsio ondasunei ematen dien xedeak berekin badakar zirkunstantzia horiek gertatzen diren urte osoan eta erregularizazio aldia amaitu arteko gainerakoetan kenkarirako eskubidea mugatzea, eskubide horretatik baztertzea edo hura murriztea foru dekretu arauemaile honen 95. eta 96. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Erregela honen lehen paragrafoan aurreikusitakotik kanpo geratzen dira kenkaria egiteko eskubidea ematen duten inbertsio ondasunen entrega salbuetsiak edo zergari lotu gabeak, horiei lehen erregela aplikatuko baitzaie. Kasu horretan bidezkoak diren kenkariek ezingo dute gainditu Erkidegoko beste estatu kide batera esportatu edo bidalitako ondasunen barne balioari antzeko ondasun entregetan indarrean dagoen zerga tasa aplikatzetik aterako litzatekeen kuota.

Bi.– Artikulu honetan aipatzen den erregularizazioa aurreko urteetan hainbanaketa erregela aplikatzerik izan ez den kasuetan ere egin beharko da.

Hiru.– Artikulu honetan xedatutakoa aplikagarria izango da, baita ere, inbertsio ondasunak subjektu pasiboak erabili aurretik eskualdatzen direnean.

Lau.– Artikulu honetan xedatutakoa ez zaie inola ere aplikatuko foru dekretu arauemaile honen 7. artikuluko 1. ordinalean aipatzen diren eragiketei.

111. artikulua.– Enpresa edo lanbide jarduerei dagozkien ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak egiten hasi aurretik jasan edo ordaindutako kuoten kenkariak.

Bat.– Enpresa edo lanbide jardueretan lehendik aritu ez direnak enpresaburu edo profesional bihurtzen badira jarduera horietara bideratuko dituzten ondasun edo zerbitzuak eskuratu edo inportatzeagatik –jarduera horietara bideratzeko asmoak elementu objektiboekin egon behar du egiaztatuta–, zilegi izango dute jarduera horiei dagozkien ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak egiten hasi aurretik eragiketa horiengatik jasan edo ordaindu dituzten kuotak kentzea, artikulu honetan eta hurrengo 112. eta 113. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa berdin aplikatuko zaie gisa horretako jardueretan lehendik ere aritzeagatik jada enpresaburu edo profesionalak direnei, beste enpresa edo lanbide bati ekiten diotenean eta jarduera horrek aurreko jarduerekiko sektore desberdindu bat eratzen duenean.

Bi.– Aurreko apartatuan aipatutako kenkariak enpresaburu edo profesionalak Administrazioari proposatzen dion portzentajea aplikatuz egingo dira, non eta Administrazioak, enpresa edo lanbide jardueraren ezaugarriei erreparatuta, ez duen beste portzentaje bat finkatzen.

Kenkari horiek behin-behinekotzat joko dira, eta foru dekretu arauemaile honen 112. eta 113. artikuluetan aurreikusitako erregularizazioen mende egongo dira.

Hiru.– Enpresaburuek edo profesionalek zilegi izango dute artikulu honetan ezarritakoaren arabera kengarriak diren kuotak itzultzeko eskatzea, foru dekretu arauemaile honen 115. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Lau.– Foru dekretu arauemaile honetan ezarritakoagatik, merkataritza jarduera hasten duten unetik baliokidetasun errekarguaren araubide berezia aplikatu behar duten enpresaburuek ezin izango dituzte artikulu honetan aipatutako kenkariak egin araubide horretan sartzen diren jarduerei dagokienez.

Bost.– Artikulu honetan aipatutako kenkariak egin dituzten enpresaburuak edo profesionalak ezin izango dira nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezira bildu kuota kengarriak jasatea ekarri duen eskurapenari dagozkion ondasun eta zerbitzuak erabiltzen dituzten jarduerengatik, jarduera horien garapenean egindako ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak egin eta hirugarren urte naturala amaitu arte.

Aurreko paragrafoan xedatutakoak aipatutako araubide bereziari uko egiteak dituen ondorio berberak sortuko ditu.

Sei.– Artikulu honetan eta foru dekretu arauemaile honen 112. eta 113. artikuluetan xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da enpresa edo lanbide jardueren garapenean ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak egiten diren lehen urtea enpresaburua edo profesionala eragiketa horiek erregulartasunez egiten hasten den urtea dela, betiere eragiketa horiei uztailaren 1a baino lehen ekiten bazaie; bestela, hurrengo urtea izango da.

112. artikulua.– Enpresa edo lanbide jarduerei dagozkien ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak egiten hasi aurretik jasandako kuoten kenkariak erregularitzatzea.

Bat.– Foru dekretu arauemaile honen 111. artikuluan aipatzen diren behin-behineko kenkariak erregularizatzeko, enpresa edo lanbide jardueren barruan ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak gauzatu diren lehen lau urte naturalei osotara dagokien behin betiko portzentajea aplikatuko da.

Bi.– Aurreko apartatuan aipatzen den behin betiko portzentajea foru dekretu arauemaile honen 104. artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztuko da, eta, horretarako, apartatu horretan adierazi den epean egindako eragiketa guztiak konputatuko dira.

Hiru.– Artikulu honetan aipatzen den erregularizazioa jarraian zehazten den eran egingo da:

1.a Behin ezagututa enpresa edo lanbide jarduerari dagozkion ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak egiten hasi aurretik jasan edo ordaindu diren kuotei aplikagarri zaien behin betiko kenkari portzentajea, hura aplikatuta aterako litzatekeen kenkariaren zenbatekoa zehaztuko da.

2.a Zenbateko hori foru dekretu arauemaile honen 111. artikuluan xedatutakoaren arabera egindako behin-behineko kenkarien baturatik kenduko da.

3.a Diferentzia, positiboa edo negatiboa, egin beharreko diru-sarreraren edo kenkari osagarriaren zenbatekoa izango da.

113. artikulua.– Enpresa edo lanbide jarduerei dagozkien ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak egiten hasi aurretik inbertsio ondasunengatik jasandako kuotak erregularizatzea.

Bat.– Inbertsio ondasunak eskuratu edo inportatzeagatik jasan edo ordaindutako kuoten behin-behineko kenkariak, foru dekretu arauemaile 111. artikuluan aipatuak, behin aurreko artikuluaren arabera erregularizatu ondoren, foru dekretu arauemaile honetako 107. artikuluan aurreikusten den eran erregularizatu beharko dira erregularizazio aldia osatzeko falta diren urteetan.

Bi.– Artikulu honetan aurreikusitako erregularizazioak egiteko, ulertuko da foru dekretu arauemaile honen 109. artikuluko 2. ordinalean xedatutakoaren ondorioetarako jasanarazpena egin zen urtean egindako kenkaria hauxe izan zela: foru dekretu arauemaile honen 112. artikuluko bat apartatuan ezarritakoaren arabera behin betiko aplika daitekeen kenkari portzentajetik ateratzen dena.

Hiru.– Artikulu honetan aipatzen diren inbertsio ondasunak bertan aipatzen den erregularizazio aldia amaitu baino lehen entregatzen badira, foru dekretu arauemaile honen 110. artikuluko erregelak aplikatuko dira, hargatik eragotzi gabe foru dekretu arauemaile bereko 111. eta 112. artikuluetan eta artikulu honen aurreko apartatuetan aurreikusitakoa.

114. artikulua.– Kenkariak zuzentzea.

Bat.– Aldez aurreko errekerimendurik izan ez bada, subjektu pasiboek beren esku izango dute kenkariak zuzentzea, haien zenbatekoa behar ez bezala zehaztu denean edo jasandako kuoten zenbatekoa foru dekretu arauemaile honen 89. artikuluan xedatutakoaren arabera zuzendu denean.

Kenkarien zuzenketa nahitaezkoa izango da hasiera batean kendutako zenbatekoa murriztea dakarrenean.

Bi.– Kenkarien zuzenketa, hasiera batean jasandako kuoten zenbatekoa aldez aurretik zuzendu delako egiten denean, honela egingo da:

1.a Zuzenketak hasiera batean kendutako kuoten zenbatekoa handitzea dakarrenean, hona noiz egingo den zuzenketa (baldin eta egin behar bada): subjektu pasiboak kenkarirako eskubidea justifikatzen duen agiria –hasiera batean jasanarazitako kuotak zuzentzen dituena– jasotzen duen zergaldiari dagokion aitorpen-likidazioan, edo. bestela hurrengo aitorpen-likidazioetan, betiere, eragiketaren sortzapenetik, edo, hala badagokio, eragiketaren zerga oinarriaren aldaketa dakarten egoerak gertatu direnetik lau urte igaro ez badira.

Aurrekoa eragotzi gabe, hasiera batean jasanarazitako kuotak zuzentzeko arrazoia ez bada foru dekretu arauemaile honen 80 artikuluan ezarritakoetako bat, ezin izango da kuota horien kenkariaren zuzenketa egin, baldin eta kuota horiek zuzentzea dakarren kenkarirako eskubidea justifikatzen duen agiria eman denetik urtebete igaro bada.

2.a Zuzenketak hasiera batean kendutako kuoten zenbatekoa murriztea dakarrenean, subjektu pasiboa behartuta egongo a autolikidazio zuzentzaile bat aurkeztera, behar diren errekargua eta berandutza interesak bertan aplikatuta, martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Foru Arau Orokorrak, 26. eta 27. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Foru dekretu arauemaile honen 80. artikuluko hirugarren apartatuan aurreikusitako kasua denean, zuzenketa, jasandako kuoten kenkarirako eskubidea gauzatu zen epealdiari dagokion autolikidazioan egin beharko da, eta ez da aplikatuko ez errekargurik ez berandutze interesik.

Zergapetutako eragiketa ondoriorik gabe geratzen bada konkurtso berrintegrazio baten ondorioz edo konkurtsoaren barruan egin diren aurkaratzeen ondorioz, eta hasierako eroslea edo eskuratzailea ere konkurtso egoeran badago, subjektu pasiboa behartuta dago hasiera batean kendutako kuotak zuzentzera jasandako kuoten kenkarirako eskubidea gauzatu zen epealdiko autolikidazioan, eta hor ere ezingo da aplikatu ez errekargurik ez berandutze interesik.

Hala ere, zuzenketaren arrazoia zuzenbidezko akats funtsatu bat denean edo foru dekretu arauemaile honen 80. artikuluko gainerako kausetan oinarrituta dagoenean, subjektu pasiboak kenkarirako eskubidea justifikatzen duen agiria (hasiera batean jasandako kuoten zuzenketa dakarrena) jasotzen duen zergaldiko autolikidazioan egin beharko da zuzenketa.

II. KAPITULUA
ITZULKETAK

115. artikulua.– Itzulketa kasu orokorrak.

Bat.– Subjektu pasiboek ezin izan badituzte aplikatu likidazio aldian sortutako kenkariak foru dekretu arauemaile honen 99. artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, kenkari horien zenbatekoa sortutako kuotena baino handiagoa izateagatik, eskubidea izango dute urte bakoitzeko abenduaren 31n beren alde duten saldoaren itzulketa eskatzeko, urte horretako azken likidazio aldiari dagokion autolikidazioan.

Bi.– Dena den, foru dekretu arauemaile honen 116. artikuluan aipatzen diren subjektu pasiboek likidazio aldi bakoitzaren amaieran beren alde duten saldoaren itzulketa eskatu ahal izango dute.

Hiru.– Artikulu honetan eta hurrengoan adierazten diren kasuetan, Zerga Administrazioak, egoki denean, behin-behineko likidazioa egingo du zergaren itzulketa eskari dagokion autolikidazioa aurkezteko epea amaitu ondorengo sei hilabeteen barruan. Alabaina, autolikidazioa epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, sei hilabeteak aurkezpen egunetik aurrera zenbatuko dira.

Autolikidazioaren emaitza edo, kasua bada, behin-behineko likidazioarena, itzultzekoa bada, Zerga Administrazioak ofizioz egingo du itzulketa, nahiz eta horrek ez duen kenduko geroago bestelako likidazioak egitea, behin-behinekoak edo behin betikoak.

Autolikidazio edo eskaera bidez hasitako prozeduretan, itzulketarako prozedura Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 119. artikulutik 121. artikulura bitartean eta horiek garatzen dituen araudian ezarrita dagoena izango da.

Behin-behineko likidazioa ez bada egiten apartatu honen lehen paragrafoan ezarritako epean, Zerga Administrazioak ofizioz itzuliko du eskatutako zenbateko osoa, nahiz eta horrek ez duen kenduko geroago bestelako likidazioak egitea, behin-behinekoak edo behin betikoak.

Apartatu honetako lehen paragrafoan ezarritako epea igaro eta itzulketaren ordainketa oraindik ez bada agindu Zerga Administrazioari leporatu beharreko arrazoiengatik, itzultzeko dagoen kopuruari Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 26.3 artikuluan aipatzen den berandutze interesa aplikatuko zaio, subjektu pasiboak zertan eskatu gabe. Epe hori amaitu eta biharamunetik hasita itzulketa jasotzeko eskubidea aitortzen zaion egunera arte aplikatuko da berandutze interesa.

Apartatu honetan aipatutako ofiziozko itzulketa egiteko prozedura eta ordaintzeko era erregelamenduz finkatuko dira.

116. artikulua.– Itzulketak eskatzea likidazio aldi bakoitzaren amaieran.

Bat.– Subjektu pasiboek likidazio aldi bakoitzaren amaieran beren alde duten saldoaren itzulketa eskatu dezakete, erregelamenduz ezarriko diren baldintzei, terminoei, beharkizunei eta prozedurari jarraituz.

Prozedura hori aukeratzen duten subjektu pasiboen likidazio aldia hilabete naturala izango da, haien eragiketa bolumena edozein dela ere.

Bi.– Foru dekretu arauemaile honen 15. artikuluko bigarren apartatuan aipatzen diren kasuetan, ondasunak zergaren aplikazio lurraldean inportatzen dituen pertsona juridikoak inportazioari dagokion kuota berreskuratu ahal izango du ondasunak beste estatu kide batera bidali edo garraiatu direla eta zerga estatu horretan ordaindu dela frogatzen badu.

117. artikulua.– Bidaiarien araubidean dauden esportatzaileen kenkariak.

Bat.– Foru dekretu arauemaile honen 21. artikuluko 2. ordinalean arautzen den bidaiarien araubidean, ondasun eskurapenetan jasandako kuotak itzultzeko, erregelamenduz ezarriko diren baldintzak eta prozedura aplikatuko dira.

Bi.– Aurreko apartatuan aipatutako kuoten itzulketa bidezkoa izango da, baita ere, baliokidetasun errekarguaren araubide berezia aplikagarri duten subjektu pasiboek egiten dituzten salmentei dagokienez.

Hiru.– Artikulu honetan araututako kuoten itzulketa entitate laguntzaileen bitartez ere egin ahal izango da, erregelamenduz zehaztuko diren baldintzetan.

117 bis artikulua.– Zergaren aplikazio lurraldean, Kanarietan, Ceutan edo Melillan ezarrita dauden enpresaburu edo profesionalen itzulketa eskaerak Erkidegoan egindako eragiketetan jasandako kuotengatik, zergaren aplikazio lurraldean egindako eragiketak kanpoan utzita.

Ondasun edo zerbitzuak Erkidegoaren barruan eskuratu edo inportatzeagatik jasandako kuoten itzulketa eskatzeko, zergaren aplikazio lurraldean, Kanarietan, Ceutan edo Melillan finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalek eskaera elektroniko bat aurkeztu beharko dute, Zerga Administrazioak eskura jartzen dituen formularioak erabiliz, kanpoan utzita, betiere, zergaren aplikazio lurraldean egindako eskurapenak edo inportazioak.

Erregelamenduz ezarriko da zer prozedura erabiliko den artikulu honetan aipatzen den eskaera jaso eta tramitatzeko.

118. artikulua.– Itzulketen bermeak.

Kapitulu honetan arautzen diren kasuetan, Zerga Administrazioak behar beste berme aurkeztea exijitu ahal izango die subjektu pasiboei.

III. KAPITULUA
ZERGAREN APLIKAZIO LURRALDEAN FINKATUTA EZ DAUDEN ENPRESABURU EDO PROFESIONALEI EGIN BEHARREKO ITZULKETAK

119. artikulua.– Zergaren aplikazio lurraldean ez baizik eta Erkidegoan, Kanarietan, Ceutan edo Melillan finkatuta dauden enpresaburu eta profesionalei itzulketak egiteko araubide berezia.

Bat.– Zergaren aplikazio lurraldean ez baizik Erkidegoan, Kanarietan, Ceutan edo Melillan finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalek eskubidea dute lurralde horretan ondasunak edo zerbitzuak eskuratu zein inportatzeagatik jasandako kuoten itzulketa eskatzeko, artikulu honetan ezarritakoaren arabera eta erregelamenduz ezarriko diren epeei eta prozedurari jarraituz.

Ondorio horietarako, ulertuko da enpresaburuak edo profesionalak ez daudela zergaren aplikazio lurraldean finkatuta, baldin eta, aipatutako lurraldean kokatutako establezimendu iraunkor baten titularrak izanik ere, eskaerak hartzen duen epealdian establezimendu horretatik inolako ondasun entregarik edo zerbitzu prestaziorik egin ez badute.

Bi.– Artikulu honetan aipatutako itzulketak eskatzen dituzten enpresaburu edo profesionalek baldintza hauek bete behar dituzte eskaerak hartzen duen epealdian:

1.a Erkidegoan, Kanarietan, Ceutan edo Melillan finkatuta egotea.

2.a Zergaren aplikazio lurraldean zergari lotuta egindako ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak jarraian aipatzen direnak ez beste izatea:

a) Foru dekretu arauemaile honen 84.Bat artikuluko 2., 3. eta 4. ordinaletan xedatutakoaren arabera, zergaren subjektu pasiboak haien hartzaile diren ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak.

b) Foru dekretu arauemaile honen 21., 23., 24. eta 64. artikuluetan xedatutakoaren arabera, zergatik salbuetsita dauden garraio zerbitzuak eta horien zerbitzu osagarriak.

3.a Eskatzaileak ondasun entregen edo zerbitzu prestazioen subjektu pasibo badira foru dekretu arauemaile honen 84.Bat artikuluko 2. eta 4. ordinaletan xedatutakoaren arabera, haiek ez izatea ondasun entrega edo zerbitzu prestazio horien hartzaileak.

4.a Foru dekretu arauemaile honen VIII. tituluko I. kapituluan kenkaria aplikatzeko ezarritako beharkizun eta muga guztiak betetzea, eta, bereziki, 95. eta 96. artikuluetan eta artikulu honetan bertan ezarritakoak.

5.a Zergaren aplikazio lurraldean eskuratu edo inportatu dituzten ondasunak edo jaso dituzten zerbitzuak kenkarirako eskubidea ematen duten eragiketak egiteko erabiltzea, eskubide hori aplikatuz finkatuta dauden estatu kideko araudian xedatutakoari jarraituta eta estatu horretan aplikatzen den kenkari portzentajearen arabera.

Itzulketa eskaera behin aurkeztuta kenkari portzentaje aplikagarria erregularizatzen bada, eskatzaileak zenbatekoa zuzendu beharko du, dela eskatutako kantitatea aldatuz dela soberan itzuli zaion zenbatekoa atzera bueltatuz, betiere erregelamenduz erabakiko den prozeduraren arabera.

Itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, foru dekretu arauemaile honen 106. artikuluan jasotako irizpideak aplikatuko dira. Ondorio horietarako, enpresaburuak edo profesionalak kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen dioten ondasunak edo zerbitzuak zertan erabili dituen hartuko da kontuan, aurrenik, ezarrita dagoen estatuko araudiaren arabera eta, gero, foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren arabera.

6.a Itzulketa eskaera bide elektronikoz aurkeztea, finkatuta dauden estatu kideak propio eratutako atari elektronikoa dela medio.

Hiru.– Artikulu honen bigarren apartatuko 5. ordinalean aurreikusitakoa Kanarietan, Ceutan edo Melillan ezarritako enpresaburu eta profesionalei ere aplikatuko zaie, lurralde bakoitzean kontsumoaren gainean aplikatzen diren zeharkako zerga orokorren ezaugarri propioak aintzat hartuta.

Lau.– Itzulketa eskaerak ez dira onartuko, haien zenbateko osoa txikiagoa bada itzuli beharreko epealdiaren arabera erregelamenduz finkatzen den muga baino.

Bost.– Itzulketa eskaeren epealdia ezingo da izan urte naturaletik gorakoa, ez eta hiru hilabetetik beherakoa ere.

Nolanahi ere, zilegi izango da itzulketa eskaerak hiru hilabetetik beherako epealdiagatik aurkeztea, baldin eta epealdi horrek urte natural bateko saldoa adierazten badu.

Sei.– Erregelamenduz ezarritako epeak igaro eta itzulketaren ordainketa oraindik ez bada agindu Zerga Administrazioari leporatu beharreko arrazoiengatik, itzultzeko dagoen kopuruari Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 26.3 artikuluan aipatzen den berandutze interesa aplikatuko zaio, subjektu pasiboak zertan eskatu gabe. Epe hori amaitu eta biharamunetik hasita itzulketa jasotzeko eskubidea aitortzen zaion egunera arte aplikatuko da berandutze interesa.

Dena den, eskatzaileak, erregelamenduz ezarritako epean, ez badie jaramonik egiten informazio gehiago aurkezteko errekerimenduei, berandutze interesik ez da sortuko.

Orobat, ez da berandutze interesik sortuko, harik eta eskaeraren xede diren fakturen edo inportazio agirien kopia elektronikoa erregelamenduz ezarrita dauden kasuetan aurkeztu arte.

Zazpi.– Zerga Administrazioak, itzulketa eskaeratik ondorioztatzen den prozedura espezifikoan, zilegi izango du eskatzaileei, haien establezimenduko estatu kideko Zerga Administrazioari edo hirugarrenei eskatzea informazio gehigarria eta bidezko frogagiriak aurkez ditzatela, egiten diren itzulketa eskaerak ongi funtsatuta daudela ikusteko eta, bereziki, itzulketaren zenbatekoa artikulu honetan eta haren erregelamenduzko garapenean ezarritako eran kalkulatzeko.

Itzulketak egiteko prozedura izapidetzeko, artikulu honetan, berau garatzeko xedapenetan eta Erkidegoko araudian berariaz xedatutakoa aplikatuko da, eta araudi horretan espresuki araututa dauden izapideak soilik izango dira aplikagarriak.

Itzulketa bat egin ondoren egiaztatzen bada hura ez zela bidezkoa, artikulu honetan edo haren erregelamenduzko garapenean ezarritako mugak eta beharkizunak betetzen ez direlako edo datu faltsuak edo okerrak emanez lortu delako, Zerga Administrazioak itzulitako dirua eta sortutako berandutze interesak berreskuratuko ditu, eta gerta liteke zehapena ere ezartzea bidezko espedientea izapidetu ondoren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren III. tituluko V. kapituluan arautzen den zerga-bilketa prozedura aplikatuz. Horrek ez du eragotziko, hala ere, zerga-bilketa gaietan elkar laguntzari buruz ezarrita dauden xedapenak aplikatzea.

Eskatzaileak ez baditu borondatezko epean ordaintzen zerga kuota, zehapena edo sortzen diren berandutza interesak, kautelazko neurriak hartuko dira martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak, 78. artikuluan dioenarekin bat.

119 bis artikulua.– Ez zergaren aplikazio lurraldean, ez Erkidegoan, ez Kanarietan, ez Ceutan eta ez Melillan finkatuta ez dauden enpresaburu edo profesional batzuei itzulketak egiteko araubide berezia.

Bat.– Foru dekretu arauemaile honen 119. artikuluan ezarritako baldintzak eta mugak betez gero, zergaren aplikazio lurraldean, Erkidegoan, Kanarietan, Ceutan edo Melillan finkatuta ez dauden enpresaburu edo profesionalek eskubidea izango dute lurralde horietan ondasunak edo zerbitzuak eskuratu zein inportatzeagatik BEZean jasandako kuoten itzulketa eskatzeko, ondoren adierazten diren berezitasunak kontuan hartuta eta erregelamenduz ezarriko den prozedurari jarraituta:

1.a Aurrenik, eskatzaileek zergaren aplikazio lurraldean egoiliartutako ordezkari bat izendatu behar dute, betebehar formalak edo prozedurazkoak haien izenean bete ditzan; gainera, bidegabeko itzulketen kasuan, solidarioki erantzungo du haiekin batera. Ondorio horietarako, Herri Ogasunak behar besteko kauzioa exijitu ahal izango dio ordezkariari.

2.a Nahitaezkoa da eskatzaileak zergaren aplikazio lurraldean, Kanarietan, Ceutan eta Melillan finkatutako enpresaburu edo profesionalek tratu elkarrekikotasuna aitortua duten estatu batean egotea finkatuta.

Aurreko paragrafoan aipatutako tratu elkarrekikotasuna badagoela, Ogasun eta Finantza Departamentuko Ogasun zuzendari nagusiak emandako ebazpen bidez aitortuko da.

3.a Aurreko ordinalean xedatutakoaren salbuespen gisa, artikulu honetan aipatzen diren lekuetan finkatuta ez dauden enpresaburu eta profesionalek posible izango dute jasandako kuoten itzulketa lortzea, hurrengo ondasun inportazioei, ondasun eskurapenei eta zerbitzu prestazioei dagokienez:

– Finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak zerga aplikatzen den lurraldean eskuratutako edo inportatuko txantiloiak, moldeak eta ekipamenduak hornitzea, horiek lurralde horretan finkatutako enpresaburu edo profesional baten eskura jartzen badira Erkidegotik kanpora bidali edo garraiatuko diren ondasunak fabrikatzeko, finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak jaso ditzan, eta, betiere, ondasunak fabrikatu ostean finkatu gabeko enpresaburuari bidaltzen bazaizkio edo suntsitu egiten badira.

– Zergaren aplikazio lurraldean gauzatutako azoka, biltzar eta erakusketa komertzial edo profesionaletara joatearekin lotuta dauden sarrera, ostalaritza, sukaldaritza eta garraio zerbitzuak.

Bi.– Itzulketak egiteko prozedura izapidetzeko, artikulu honetan, berau garatzeko xedapenetan eta Erkidegoko araudian berariaz xedatutakoa aplikatuko da, eta araudi horretan espresuki araututa dauden izapideak soilik izango dira aplikagarriak.

IX. TITULUA
ARAUBIDE BEREZIAK
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK

120. artikulua.– Arau orokorrak.

Bat.– Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide bereziak hauek dira:

1.a Araubide sinplifikatua.

2.a Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia.

3.a Ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bildumako objektuen araubide berezia.

4.a Inbertsio urrez egindako eragiketen araubide berezia.

5.a Bidaia agentzien araubide berezia.

6.a Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia.

7.a Urrutiko salmentei eta barruko ondasun entrega eta zerbitzu prestazio jakin batzuei aplikagarri zaizkien araubide bereziak.

8.a Entitate taldeen araubide berezia.

9.a Kutxa irizpidearen araubide berezia.

Bi.– Titulu honetan jasotzen diren araubide bereziak, aurreko apartatuko 4., 5. eta 6. ordinaletan jasotakoak kenduta, borondatezkoak dira, foru dekretu arauemaile honen 140 ter artikuluan ezarritakoa eragotzi gabe.

Hiru.– Ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bildumako objektuen araubide berezia foru dekretu arauemaile honen 164.Bat artikuluko 1. ordinalean aurreikusitako aitorpena (zergapetutako jarduerak hasteko datari buruzkoa) aurkeztu duten subjektu pasiboei baino ez zaie aplikatuko.

Lau.– Araubide berezi sinplifikatua eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia aplikatuko dira salbu eta subjektu pasiboek horiek aplikatzeari uko egiten diotenean. Uko egiteko, erregelamenduz ezarriko diren epeak eta moduak bete beharko dira.

Ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bildumako objektuen araubide berezia aplikatuko da, salbu eta subjektu pasiboek uko egiten badiote. Ukoa eragiketa bakoitzerako egin ahal izango da, Administrazioari espresuki jakinarazi gabe.

Bost.– Urrutiko salmenten eta barruko ondasun entrega eta zerbitzu prestazio jakin batzuen araubide bereziak foru dekretu arauemaile honen 163 noniesdecies, 163 duovicies eta 163 septvicies artikuluetan aurreikusitako aitorpenak aurkeztu dituzten enpresaburu edo profesionalei aplikatuko zaizkie.

121. artikulua.– Eragiketa bolumena zehaztea.

Bat.– Foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren ondorioetarako, eragiketa bolumentzat hartuko da subjektu pasiboak aurreko urte naturalean egindako ondasun entrega eta zerbitzu prestazio guztien –baita salbuetsitakoen ere– zenbateko osoa, balio erantsiaren gaineko zerga eta, hala badagokio, baliokidetasun errekargua eta oroharreko konpentsazioa kanpoan utzita.

Enpresa edo lanbide ondare bat osorik edo partez eskualdatzen den kasuetan, subjektu pasibo eskuratzaileak konputatu behar duen eragiketa bolumena kalkulatzeko, eskuratzaileak aurreko urte naturalean egindako bolumenari gehitu egingo zaio eskualdatzaileak eskualdatutako ondare zatiari dagokionez urte horretan egindako bolumena.

Bi.– Eragiketak egindakotzat joko dira balio erantsiaren gaineko zergaren sortzapena gertatzen denean edo, hala badagokio, behin gertatuta.

Hiru.– Eragiketa bolumena zehazteko, ez dira kontuan hartuko honako eragiketak:

1.a Ondasun higiezinen noizbehinkako entregak.

2.a Eskualdatzaileari dagokionez, foru dekretu arauemaile honen 108. artikuluan xedatutakoaren arabera inbertsiotzat kalifikatzen diren ondasun entregak.

3.a Foru dekretu arauemaile honen 20.Bat artikuluko 18. ordinalean aipatutako finantza eragiketak, salbuetsi gabeak ere barne, eta inbertsio urrez egindako eragiketa salbuetsiak, foru dekretu arauemaile honen 140 bis artikuluan aipatuak, baldin eta batzuk eta besteak ez badira ohikoak subjektu pasiboaren enpresa edo lanbide jardueran.

II. KAPITULUA
ARAUBIDE SINPLIFIKATUA

122. artikulua.– Araubide sinplifikatua.

Bat.– Araubide sinplifikatua pertsona fisikoei eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan errentak esleitzeko araubidean dauden entitateei aplikatuko zaie, hura erregulatzen duten araudian zehazten diren jarduerak egin eta bertan aurreikusten diren beharkizunak betetzen badituzte, non eta hari ez dioten ukorik egiten erregelamenduz ezarriko den eran.

Bi.– Araubide sinplifikatutik kanpo geratuko dira:

1.a Araubide sinplifikatuan sartzen ez diren beste jarduera ekonomiko batzuk egiten dituzten enpresaburu edo profesionalak, salbu eta jarduera horiengatik nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren edo baliokidetasun errekarguaren araubide berezietara bilduta badaude. Hala ere, enpresaburuak edo profesionalak erregelamendu bidez zehaztuko diren beste jarduera batzuk egiteak ez du berekin ekarriko araubide sinplifikatutik kanpo geratzea.

2.a Zirkunstantzia hauetako edozein betetzen duten enpresaburuak edo profesionalak, erregelamenduz finkatutako terminoetan:

Aurreko urtean izandako sarrera bolumena handiagoa izatea zenbateko hauetako edozein baino:

– Bere enpresa edo lanbide jarduera guztietarako (nekazaritza, basogintza eta abeltzaintza jarduerak kenduta), 150.000 euro urtean.

– Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak erabakitzen dituen nekazaritza, basogintza eta abeltzaintza jarduera guztietarako, 250.000 euro urtean.

Jarduera aurreko urtean hasi bada, sarrera bolumena urtebetera eramango da.

Ordinal honetan xedatutakoaren ondorioetarako, sarrera bolumenaren barruan aipatutako jarduera guztietan lortu diren diru-sarrera guztiak sartuko dira, baina haien artean ez dira konputatuko ez dirulaguntza arruntak, ez kapitalekoak, ez kalte-ordainak, ezta eragiketa zergapetzen duen balio erantsiaren gaineko zerga edo, kasua bada, baliokidetasun errekargua ere.

3.a Beren enpresa edo lanbide jarduera guztietarako eskuratu eta inportatutako ondasun eta zerbitzuak, ibilgetuko elementuei dagozkienak kenduta, aurreko urtean 150.000 eurotik gorakoak izan dituzten enpresaburu edo profesionalak, balio erantsiaren gaineko zerga sartu gabe.

Aurreko urtean jarduera bati ekin bazaio, eskurapen eta inportazio horien zenbatekoa urtebetera eramango da.

4.a Beren jardueretako edozeinengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren erregimena aplikatzeari uko egiten dioten edo haren aplikaziotik baztertuta geratu diren enpresaburuak edo profesionalak.

Hiru.– Araubide sinplifikatuari uko egiteak gutxienez hiru urtez izango ditu ondorioak, erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan.

123. artikulua.– Araubide sinplifikatuaren edukia.

Bat.– A) Araubide sinplifikatura bildutako enpresaburu edo profesionalek balio erantsiaren gaineko zergagatik sortutako kuoten zenbatekoa eta baliokidetasun errekarguari dagokiona kalkulatuko dute araubide berezi hori aplikagarri zaion jarduera bakoitzerako, betiere onartuta dauden indize, modulu eta gainerako parametroei jarraituta eta Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak ezarriko duen prozedura aplikatuta.

Aurreko paragrafoan adierazitako kuoten zenbatekotik kendu ahal izango da enpresaburuak edo profesionalak araubide berezi honetara bildua duen jarduerari lotutako ondasun edo zerbitzuen eragiketa arruntengatik jasan edo ordaindu dituen kuoten zenbatekoa, foru dekretu arauemaile honen VIII. tituluko I. kapituluan jasotakoarekin bat. Dena den, horiek kentzeko, erregela hauek aplikatu beharko dira:

a) Joan-etorri edo bidaia gastuak, edo ostalaritza eta otordu zerbitzuetakoak ezingo dira kendu enpresaburu edo profesionalen jarduera lokal jakin batean egiten denean. Ondorio horietarako, edozein eraikin hartuko da lokal jakintzat, biltegiak, aparkalekuak edo jendeari itxitako gordetegiak izan ezik.

b) Jasandako edo ordaindutako kuotak jasan edo ordaindutzat jo behar diren urteko azken zergaldiko autolikidazioan baino ezingo dira kendu. Beraz, kenkaria ezingo da aplikatu geroko zergaldi jarraituetan, ondorengo urteetan aplikatzen den tributazio araubidea edozein dela ere.

c) Enpresaburuak edo profesionalak ondasun eta zerbitzuak eskuratu edo inportatzen baditu araubide honetara bildutako hainbat jardueratan batera erabiltzeko, bakoitzean kendu beharreko kuota benetako erabileraren arabera egindako hainbanaketatik aterako da. Prozedura hori aplikatzerik ez dagoenean, kuotak zati berdinetan egotziko zaizkio jarduera bakoitzari.

d) Foru dekretu arauemaile honen 130. artikuluan aipatutako nekazaritzako konpentsazioak kengarriak izango dira enpresaburu edo profesionalek nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezira bildutako enpresaburuei ondasun edo zerbitzuak eskuratzeagatik ordaindutakoak direnean.

e) Horrez gain, enpresaburuek edo profesionalek eskubidea izango dute, araubide berezi honetan sartuta dituzten jarduerei dagokienez, apartatu honen lehenengo paragrafoan aipatzen den kuota sortuaren 100eko 1 kentzeko, justifikatzen zailak diren jasandako kuoten kontzeptuagatik.

B) Aurreko letran xedatutakotik ondorioztatutako zenbatekoari gehitu beharko zaizkio eragiketa hauek direla eta sortutako kuotak:

1.a Batasun barruko ondasun eskurapenak.

2.a Foru dekretu arauemaile honen 84.Bat artikuluko 2. ordinalean aipatzen diren eragiketak.

3.a Aktibo finko materialen entregak eta aktibo finko immaterialen eskualdaketak.

C) Aurreko bi letretatik ateratzen den emaitzatik aktibo finkoak eskuratu edo inportatzeagatik jasan edo ordaindu diren kuoten zenbatekoa kenduko da. Aktibo finkotzat ibilgetuaren elementuak hartzen dira eta, bereziki, erosteko aukera ematen duten errentamendu finantzarioko kontratuen ondorioz edukitzen direnak, aukera hori loteslea izan edo ez.

Erregelamenduz ezarriko da nola gauzatuko den kenkarirako eskubide hau.

D) Enpresaburuak edo profesionalak araubide berezi honetan sartuta dituen jardueretan erabiltzekoak diren ondasunen inportazioei dagokien zergaren likidazioa ondasunen inportazioak likidatzeko ezarrita dauden arau orokorren arabera egingo da.

Bi.– Balio erantsiaren gaineko zergaren zeharkako zenbatespenean, araubide sinplifikatuari uko egin dioten subjektu pasiboen kasuan, kontuan hartuko dira, lehentasunez, araubide sinplifikaturako ezarritako indizeak, moduluak eta gainerako parametroak.

Hiru.– Aurreko bat apartatuan aipatutako indize edo moduluak omititu edo faltsutu dituzten subjektu pasiboak behartuta egongo dira araubide sinplifikatuaren aplikaziotik ondorioztatzen diren zerga kuota guztiak ordaintzera, bidezkoak diren zehapenak eta berandutze interesak gehituta.

Lau.– Erregelamendu bidez arautuko dira bai araubide sinplifikatu hori, eta bai araubide horretara bildutako subjektu pasiboek bete beharreko baldintza formalak eta erregistrokoak.

Bost.– Araubide berezi sinplifikatura biltzen den subjektu pasiboak balio erantsiaren gaineko zergari lotutako beste enpresa edo lanbide jarduera batzuk egiten baditu, araubide berezi horretan daudenak jarduera ekonomikoaren sektore desberdindutzat hartuko dira beti.

III. KAPITULUA
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ARRANTZAREN ARAUBIDE BEREZIA

124. artikulua.– Aplikazio eremu subjektiboa.

Bat.– Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia nekazaritza, basogintza, abeltzaintza edo arrantzako ustiategien titularrei aplikatuko zaie, titular horiek kapitulu honetan adierazitako baldintzak betetzen dituztenean, araubide horri erregelamenduz xedatutako moduan uko egiten diotenean salbu.

Araubide berezi honen ondorioetarako, honako hauek ez dira nekazaritzako, basogintzako, abeltzaintzako edo arrantzako ustiategien titulartzat hartuko:

a) Alokairuan edo apartzerian lagatzen edo haien ustiapena beste edozein modutan lagatzen dituzten lursailen edo ustiategien jabeak, baita haien lursailetan edo ustiategietan dauden pinuen erretxinaren ustiapena lagatzen dutenean ere.

b) Abeltzaintzako ustiapenak abelazkuntza integratuaren araubidean egiten dituztenak.

Bi.– Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezitik kanpo geratzen dira:

1.a Merkataritza sozietateak.

2.a Sozietate kooperatiboak eta eraldaketako nekazaritza sozietateak.

3.a Aurreko urteko eragiketa bolumena erregelamenduz ezarritakoa baino handiagoa izan duten enpresaburu edo profesionalak.

4.a Beren jarduera ekonomikoetako edozeinetarako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea aplikatzeari uko egiten dioten enpresaburuak edo profesionalak.

5.a Araubide sinplifikatua aplikatzeari uko egiten dioten enpresaburuak edo profesionalak.

6.a Beren enpresa edo lanbide jarduera guztietarako eskuratu eta inportatutako ondasun eta zerbitzuak, ibilgetuko elementuei dagozkienak kenduta, aurreko urtean 150.000 eurotik gorakoak izan dituzten enpresaburu edo profesionalak, balio erantsiaren gaineko zerga sartu gabe.

Aurreko urtean jarduera bati ekin bazaio, eskurapen eta inportazio horien zenbatekoa urtebetera eramango da.

Hiru.– Aurreko bigarren apartatuko 3. eta 6. ordinaletan aurreikusitako mugak gainditzeagatik –eragiketa bolumenarena eta ondasun edo zerbitzuen eskurapen edo inportazioei dagokiena, hurrenez hurren– araubide berezi honetatik kanpo geratu diren enpresaburuek edo profesionalek ez badituzte gainditzen muga horiek hurrengo urteetan, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziaren mende geratuko dira, araubide horri uko egiten diotenean izan ezik.

Lau.– Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziari uko egiteak gutxienez hiru urtez izango ditu ondorioak, erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan.

125. artikulua.– Aplikazio eremu objektiboa.

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia aplikagarria izango zaie nekazaritza, basogintza, abeltzaintza edo arrantza sektoreetako ustiategiei, beren labore, ustiategi edo harrapaketetatik produktu naturalak, begetalak edo animalienak zuzenean lortzen dituztenean hirugarrenei eskualdatzeko. Era berean, ustiategi horien zerbitzu osagarriei ere aplikatuko zaie, zeinak foru dekretu arauemaile honen 127. artikuluan aipatzen baitira.

126. artikulua.– Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezitik baztertutako jarduerak.

Bat.– Kapitulu honetan araututako araubide berezia ez zaie aplikatuko nekazaritza, basogintza, abeltzaintza edo arrantzako ustiategiei, bertan lortzen diren produktu naturalei xede hauetako edozein ematen badie titularrak:

1.a Zuzenean edo hirugarrenen bitartez eraldatu, landu eta eta manufakturatzea, gero eskualdatzeko.

Nolanahi ere, jarduera bat eraldaketa jardueratzat joko da baldin eta hura gauzatzeko nahitaezkoa bada jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetako jarduera industrialen epigrafe batean alta emanda egotea.

2.a Produktuak merkaturatzea hirugarrenei erositako beste produktu batzuekin nahasita, nahiz eta produktu horiek berdinak edo antzekoak izan, salbu eta azken horien xedea produktuak kontserbatzea bada.

3.a Nekazaritza, basogintza, abeltzaintza edo arrantzako ustiategitik kanpo kokatutako establezimendu finkoetan modu jarraituan merkaturatzea.

4.a Nekazaritza, basogintza, abeltzaintza edo arrantzaren ustiapena egiteko erabiltzen dituen establezimenduetan subjektu pasiboak produktuak merkaturatzea horietan beste enpresa edo lanbide batzuk ere garatzen dituenean.

Bi.– Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia ez da aplikatuko jarduera hauek egiten direnean:

1.a Kirol edo aisiako ustiapen zinegetikoak.

2.a Itsas arrantza.

3.a Abeltzaintza independentea.

Ondorio horietarako, abeltzaintza independentetzat joko da jarduera ekonomikoen gaineko zergan hala definitutakoa, subjektu pasiboak zuzenean ustiatutako abeltzaintza jarduera osoa erreferentzia hartuta.

4.a Foru dekretu arauemaile honen 127. artikuluan aurreikusita ez dauden zerbitzu prestazioak.

127. artikulua.– Araubide berezian sartzen diren zerbitzu osagarriak.

Bat.– Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezian sartuta egongo dira araubide berezi hori aplikagarri duten ustiategien titularrek, ustiategietako ohiko baliabideak erabilita, hirugarrenei ematen dizkieten zerbitzu osagarriak,, hartzaileen nekazaritza, basogintza, abeltzaintza edo arrantza ekoizpenerako lagungarri badira.

Bi.– Aurreko apartatuan xedatutakoa ez da aplikatuko baldin eta, aurreko urtean eman diren zerbitzu osagarri guztien zenbatekoa kapitulu honetan araututako araubide berezian sartzen diren nekazaritza, basogintza, abeltzaintza edo arrantzako ustiategi nagusien eragiketa bolumen osoa baino 100eko 20 handiagoa izan bada.

128. artikulua.– Jarduera ekonomikoak egitea enpresa edo lanbide jardueraren sektore desberdinduetan.

Kapitulu honetan araututako araubide berezira bildu ahal izango dira araubide hori aplikagarri duten nekazaritza, basogintza, abeltzaintza edo arrantzako ustiategien titularrak, nahiz eta beste enpresa edo lanbide jarduera batzuetan ere aritu. Horrelakoetan, araubide bereziak araubidera bilduta dauden jarduerei dagokienez bakarrik izango ditu ondorioak, eta jarduera horiek subjektu pasiboaren jarduera ekonomikotik desberdindutako sektoretzat hartuko dira beti.

129. artikulua.– Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezira bildutako subjektu pasiboen betebeharrak.

Bat.– Araubide berezi hau aplikatzen duten subjektu pasiboak, bertan dauden jarduerei dagokienean, ez dira beharturik egongo zerga likidatzera, jasanaraztera edo ordaintzera, ez eta, oro har, foru dekretu arauemaile honen X. eta XI. tituluetan ezarritako obligazioak betetzera, honako hauek izan ezik: foru dekretu arauemaile honen 164.Bat artikuluko 1.,2. eta 5. ordinaletan jasotakoak, eta erregistro eta kontabilitate arloan erregelamenduz ezarritakoak.

Aurreko erregela aplikatzekoa izango da, orobat, ondasun higiezinak ez diren inbertsio ondasunen entregetan, ondasun horiek jarduera horietarako soilik erabiltzen direnean.

Bi.– Aurreko apartatuan xedatutakotik kanpo geratzen dira eragiketa hauek:

1.a Ondasun inportazioak.

2.a Batasun barruko ondasun eskurapenak.

3.a Foru dekretu arauemaile honen 84.Bat artikuluko 2. ordinalean aipatzen diren eragiketak.

Hiru.– Araubide berezi honetara bildutako enpresaburuek beste sektore desberdindu batean egiten badituzte jarduerak, behar bezala eraman eta gorde beharko dituzte erregelamenduz ezarriko diren erregistro eta dokumentuak.

130. artikulua.– Kenkarien eta konpentsazioen araubidea.

Bat.– Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezira bildutako subjektu pasiboek ezin izango dituzte kendu edozein motatako ondasunak eskuratu edo inportatzeagatik edo egin zaizkien zerbitzuengatik jasandako edo ordaindutako kuotak, baldin eta ondasun edo zerbitzu horiek araubide berezia aplikagarri duten jarduerak burutzeko erabiltzen badira.

Foru dekretu arauemaile honen VIII. tituluko I. kapituluan xedatutakoaren ondorioetarako, araubide berezi hau aplikagarri duten jardueretan egindako eragiketek kenkarirako eskubiderik ez dutela sortzen ulertzen da.

Bi.– Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezira bilduta dauden enpresaburuek eskubidea izango dute oroharreko konpentsazio bat jasotzeko ondasunak eskuratu edo inportatzean edo zerbitzuak jasotzean jasan edo ordaindu dituzten balio erantsiaren zergaren kuotengatik, baldin eta ondasun edo zerbitzu horiek araubide berezia aplikagarri duten jarduerak burutzeko erabiltzen dituzte.

Konpentsazioa jasotzeko eskubidea hurrengo apartatuan aipatzen diren eragiketak egiten diren unean sortuko da.

Hiru.– Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia aplikagarri duten ustiategietako enpresaburu titularrek eskubidea izango dute artikulu honetan aipaturiko konpentsazioa jasotzeko, honako eragiketa hauek egiten dituztenean:

1.a Ustiategi horietan lortutako produktu naturalak beste enpresaburu edo profesional batzuei entregatzea, zein lurraldetan ezarrita dauden aintzat hartu gabe, salbuespen hauekin:

a) Zergaren aplikazio lurraldean araubide berezi honetara bilduta dauden eta produktuak araubide berezi hori aplikatzen zaien jarduerak egiteko erabiltzen dituzten enpresaburuei egindakoak.

b) Zergaren aplikazio lurraldean eragiketa salbuetsiak bakarrik burutzen dituzten enpresaburu edo profesionalei egindakoak (foru dekretu arauemaile honen 94. artikuluko bat apartatuan aipatutakoak ez diren eragiketa salbuetsiak).

2.a Ustiategi horietako produktu naturalen entregak, foru dekretu arauemaile honen 25. artikuluan aipatuak, baldin eta eskuratzailea enpresaburu edo profesional gisa jarduten ez duen pertsona juridikoa bada, eta foru dekretu arauemaile honen 14. artikuluko irizpideen arabera ezarrita dagoen ez-zergapetze kasuak helmugako estatu kidean eragiten ez badio.

3.a Foru dekretu arauemaile honen 127. artikuluan aipatzen diren zerbitzu prestazioak, hartzaileak ezarrita dauden lurraldea edozein dela ere, baldin eta azken horiek araubide berezi horretara bilduta ez badaude zergaren eremu espazialean.

Lau.– Artikulu honetako bigarren eta hirugarren apartatuetan xedatutakoa ez da aplikatuko, baldin eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezian dauden subjektu pasiboek araubide hori aplikagarri ez duten jarduerak garatzeko egiten badituzte produktu naturalen entregak edo esportazioak. Horrek ez du kenduko, hala ere, foru dekretu arauemaile honen VIII. tituluan ezarrita dauden kenkarietarako eskubidea aplikatzea.

Bost.– Artikulu honen hirugarren apartatuan aipatutako oroharreko konpentsazioa paragrafo horretan adierazitako produktuak edo zerbitzuak saltzeko prezioari ondoren adierazitakoen artetik egokia den portzentajea aplikatzetik aterako da:

1.a 100eko 12, nekazaritzako edo basogintzako ustiapenetan eta ustiapen horien zerbitzu osagarrietan eskuratutako produktu naturalen entregetan.

2.a 100eko 10,5, abeltzaintzako edo arrantzako ustiapenetan eta ustiapen horien zerbitzu osagarrietan eskuratutako produktu naturalen entregetan.

Prezio horiek zehazteko, ez dira kontuan hartuko eragiketa horiek zergapetzen dituzten zeharkako zergak, ezta eskuratzaileari bereiz zergapetutako gastu osagarriak edo gehigarriak ere (hala nola komisioak, enbalajeak, garraio kostuak, garraioak, aseguruak, finantzarioak edo beste batzuk).

Diru kontraprestaziorik gabe egindako eragiketetan, aipatutako portzentajeak saldutako produktuen edo emandako zerbitzuen merkatu balioari aplikatuko zaizkio.

Eragiketa bakoitzean aplikatuko den portzentajea konpentsazioa jasotzeko eskubidea sortzen den unean indarrean dagoena izango da.

131. artikulua.– Konpentsazioak itzultzera behartuak.

Foru dekretu arauemaile honen 130. artikuluan aipatzen diren konpentsazioen itzulketa honako hauek egingo dute:

1.a Herri Ogasunak, beste estatu kide batera esportatzen, bidaltzen edo garraiatzen diren ondasunen entregengatik eta zergaren aplikazio lurraldetik kanpo ezarritako hartzaileei araubide berezia aplikatuta emandako zerbitzuengatik.

2.a Aurreko ordinalean aipatutakoak ez bezalako entregen xede diren ondasunen eskuratzaileak, eta zergaren aplikazio lurraldean ezarrita egonik, zerbitzuak araubide berezia aplikatuta jasotzen dituen hartzaileak.

132. artikulua.– Errekurtsoak.

Araubide berezi honi dagozkion konpentsazioen inguruan sor daitezkeen eztabaidak, haien bidezkotasunari buruzkoak izan zein zenbatekoari buruzkoak izan, zerga izaerakotzat joko dira, bidezko erreklamazio ekonomiko-administratiboen ondorioetarako.

133. artikulua.– Bidegabeko konpentsazioak itzultzea.

Bidegabeko konpentsazioak jasotzen dituenak Herri Ogasunari itzuli beharko dizkio, exiji dakizkiokeen gainerako betebehar eta erantzukizunak galarazi gabe.

134. artikulua.– Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziari dagozkion konpentsazioen kenkaria.

Bat.– Foru dekretu arauemaile honen 130. artikuluan aipatzen diren konpentsazioak ordaindu dituzten subjektu pasiboek zilegi izango dute haien zenbatekoa kentzea egiten dituzten eragiketengatik sortutako kuotetatik, jasandako kuota kengarriei dagokienez foru dekretu arauemaile honen VIII. tituluan xedatutakoa aplikatuz.

Bi.– Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia aplikagarri duten subjektu pasiboak aurreko apartatuan xedatutakotik kanpo geratzen dira, araubide berezi horren babesean merkaturatzen diren produktu naturalen eskurapenei dagokienez.

Hiru.– Artikulu honetan ezarritako eskubidea baliatzeko, subjektu pasiboek berek jaulkitako dokumentua eduki beharko dute, erregelamenduz zehaztuko den moduan eta baldintzetan.

134 bis artikulua.– Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia aplikatzen hastea edo aplikatzeari uztea.

Bat.– Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza edo arrantza jarduera jakin bati aplikatzen zaion tributazio araubidea aldatu eta araubide orokorra aplikatzetik nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia aplikatzera pasatzen denean, jardueraren titularra den enpresaburuak edo profesionalak betebehar hauek izango ditu:

1.a Tributazio araubidea aldatzen den egunean jardueran lortu diren baina data horretan entregatu gabe dauden produktu naturalen etorkizuneko entregari dagokion konpentsazioaren zenbatekoa sartzea. Konpentsazio hori kalkulatzeko, foru dekretu arauemaile honen 130. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio, eta kalkuluaren oinarria irizpide funtsatuak erabilita finkatuko da behin-behinean, zenbateko hori ezaguna denean oinarria zuzentzea eragotzi gabe.

2.a Jardueran edo ustiapenean osorik edo partez kontsumitu edo erabili ez diren ondasunei dagozkien kenkariak, inbertsio ondasunenak izan ezik, bai eta zerbitzuei dagozkienak ere, zuzentzea.

Apartatu honetan ezarritako betebeharrak betetzeari begira, enpresaburuak edo profesionalak inbentario bat egin eta aurkeztu beharko du araubide orokorra aplikatzeari uzten dion egunera bitarte. Inbentario hori aurkezteko eta dagokion diru-sarrera egiteko, erregelamendu bidez ezarritako betekizunak eta baldintzak bete beharko dira.

Bi.– Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza edo arrantza jarduera jakin bati aplikatzen zaion zerga araubidea aldatu eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia aplikatzetik araubide orokorra aplikatzera pasatzen denean, jardueraren titularra den enpresaburuak edo profesionalak zilegi izango du egitea honako hauek:

1.a Araubide berezia aplikatzeari uzten zaion egunean jarduerari lotutako ondasunek duten balioari, balio erantsiaren gaineko zerga kenduta, egun horretan indarrean zeuden zerga tasak aplikatuta ateratzen den kuota kentzea. Ondorio horietarako, ez dira kontuan hartuko honako hauek:

a) Inbertsio ondasunak, foru dekretu arauemaile honen 108. artikuluan xedatutakoaren arabera definituak.

b) Jardueran osorik edo partez erabili edo kontsumitu diren ondasunak eta zerbitzuak.

2.a Foru dekretu arauemaile honen 130. artikuluan aipatzen den oroharreko konpentsazioa kentzea ustiategietan lortu diren baina tributazio araubidea aldatzeko egunean entregatu gabe dauden produktu naturalengatik.

Apartatu honetan jasotako eskubideak baliatzeari begira, enpresaburuak edo profesionalak inbentario bat egin eta aurkeztu beharko du, araubide orokorra aplikatzeari uzten dion egunera bitarte. Bai inbentario hori aurkezteko eta bai esandako eskubideak baliatzeko, erregelamenduz ezarriko diren baldintzak eta beharkizunak bete beharko dira.

Hiru.– Inbertsio ondasunak eskuratu edo inportatzeagatik jasan edo ordaindu diren kuoten kenkaria erregularizatzeko, araubide berezi honetara jarduera bilduta dagoen zergaldian edo zergaldietan aplikatuko den kenkariaren hainbanaketa zero izango da.

IV. KAPITULUA
ONDASUN ERABILIEN, ARTELANEN, ZAHARKINEN ETA BILDUMAKO OBJEKTUEN ARAUBIDE BEREZIA BEREZIA

135. artikulua.– Ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bildumako objektuen araubide berezia.

Bat.– Ondasun erabiliak edo artelantzat, zaharkintzat edo bildumako objektutzat jotzen diren ondasun higigarriak birsaltzen dituzten subjektu pasiboek kapitulu honetan araututako araubide berezia aplikatuko dute ondasun entrega hauetan:

1.a Birsaltzaileak eskuratutako ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bildumako objektuen entregetan, honako hauei egiten zaizkienean:

a) Enpresaburu edo profesionala ez den pertsona bati.

b) Ondasunaren bidalketa edo garraioaren abiapuntuko estatu kidean zergaren frankizia araubidea aplikatzen duen enpresaburu edo profesional bati, baldin eta ondasun hori inbertsio ondasuna bada enpresaburu edo profesional horrentzat.

c) Foru dekretu arauemaile honen 20.Bat artikuluko 24. edo 25. ordinaletan xedatutakoa aplikatuta entrega zergatik salbuetsita jasotzen duen enpresaburu edo profesional bati.

d) Beste subjektu pasibo birsaltzaile bati, bere entregari ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bildumako objektuen araubide berezia aplikatu dionean.

2.a Subjektu pasibo birsaltzaileak inportatu dituen artelanen, zaharkinen edo bildumako objektuen entregak.

3.a Enpresaburu edo profesionalei eskuratutako artelanen entregak, baldin eta eragiketa horiei foru dekretu arauemaile honen 91.Bat artikuluko 4. eta 5. ordinaletan ezarritako zerga tasa murriztua aplikatu bazaie.

Bi.– Aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, subjektu pasibo birsaltzaileek posible izango dute apartatu horretan adierazitako eragiketetako edozeini zergaren araubide orokorra aplikatzea, eta, hala eginez gero, eskubidea izango dute birsaltzen diren ondasunak eskuratu edo inportatzean jasandako edo ordaindutako kuotak kentzeko, foru dekretu arauemaile honen VIII. tituluan ezarritako erregelei jarraituz.

Hiru.– 13. artikuluko 2. ordinalean definitu diren garraiobide berrien entregei ezin izango zaie aplikatu kapitulu honetan araututako araubide berezia, entrega horiek foru dekretu arauemaile honen 25. artikuluko lehen, bigarren eta hirugarren apartatuetan aurreikusitako baldintzetan egiten direnean.

136. artikulua.– Ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bildumako objektuen kontzeptua eta subjektu pasibo birsaltzailearena.

Bat.– Foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren ondorioetarako, definizio hauek ezartzen dira:

1.a Ondasun erabiliak: erabilera iraunkorra izan dezaketen ondasun higigarri gorpuzdunak, hirugarren batek aurretik erabiliak izan arren, beren xede espezifikoetarako berriro erabil daitezkeenak.

Ez dira hartzen ondasun erabilitzat honako hauek:

a) Berreskurapeneko materialak, ontziak, enbalajeak, urrea, platinoa eta harribitxiak.

b) Subjektu pasibo eskualdatzaileak berak edo beste batek haren kontura erabili, berritu edo eraldatu dituen ondasunak. Kapitulu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, berritze eragiketatzat ondasunen jatorrizko ezaugarriei eustea helburua duten eragiketak hartuko dira, haien kostua ondasunen eskurapen prezioa baino handiagoa denean.

2.a Artelanak: jarraian aipatzen diren ondasunak:

a) Margolanak, «collage»ak eta antzeko margolan txikiak, pinturak eta marrazkiak, artistak erabat eskuz egindakoak, honako hauek salbu: arkitektura eta ingeniaritzako planoak eta bestelako marrazki industrial, komertzial, topografiko edo antzekoak, eskuz apaindutako artikulu manufakturatuak, antzokietako dekoratuetarako pintatutako mihiseak, estudioko fondoak edo antzeko erabilerak (9701 NC kodea).

b) Jatorrizko grabatu, estanpa eta litografiak, berrehun aletara mugatuak, zuri-beltzean zein koloretan eginak, artistak erabat eskuz egindako plantxa batetik edo gehiagotatik zuzenean datozenak, erabilitako teknika edo materiala edozein dela ere, salbu bitarteko mekaniko edo fotomekanikoak (9702 00 00 NC kodea).

c) Edozein materialez egindako estatuak eta jatorrizko eskulturak, artistak osorik egindakoak, eta zortzi aletara mugatutako eskultura hustuketak, artistak berak edo haren eskubidedunek kontrolatuak (9703 00 00 NC kodea).

d) Tapizeria lanak (5805 00 00 NC kodea) eta hormako oihalak (6304 00 00 NC kodea), artistak egindako jatorrizko kartoien gainean eskuz ehunduak, haietako bakoitzeko gehienez zortzi ale baldin badaude.

e) Zeramikazko ale bakanak, artistak osorik eginak eta berak sinatuak.

f) Kobrearen gaineko esmalteak, osorik eskuz egindakoak, gehienez zortzi ale zenbakituak, haietan artistaren edo tailerraren sinadura agertzen denean, bisuteria, urregintza eta bitxigintza artikuluak izan ezik.

g) Artistak egin eta berak zuzenean edo haren kontrolpean errebelatu eta inprimatutako argazkiak, sinatuak eta zenbakituak, hogeita hamar aleko mugarekin, formatuak edo euskarriak edozein direla ere.

3.a Bildumako objektuak:

a) Postako zigiluak, tinbre fiskalak, posta markak, lehen eguneko gutun-azalak, artikulu frankeatuak eta antzekoak, obliteratuak nahiz obliteratu gabeak, legezko erabilerarik ez dutenak edo izan ez dutenak (9704 00 00 NC kodea).

b) Zoologia, botanika, mineralogia edo anatomia bildumak edo bilduma horietarako espezimenak, bai eta interes historiko, arkeologiko, paleontologiko, etnografiko edo numismatikoa dutenak ere (9705 00 00 NC kodea).

4.a Zaharkinak: ehun urtetik gorako antzinatasuna duten objektuak, betiere artelanak edo bildumako objektuak ez badira (9760 00 00 NC kodea)

5.a Ondasunen birsaltzailea: aurreko ordinaletan aipatu diren ondasunen entregak erregulartasunez egiten dituen enpresaburua, horiek eskuratu edo inportatu ondoren birsaldu egiten dituena.

Orobat, birsaltzaile izango da aurreko apartatuan aipatutako ondasunen salmentak enkante publikoan antolatzen dituena, salmenta komisioko kontratu baten indarrez bere izenean jarduten duenean.

Bi.– Araubide berezi hau ez zaio inoiz ere aplikatuko foru dekretu arauemaile honen 140. artikuluan definitutako inbertsio urreari.

137. artikulua.– Zerga oinarria.

Bat.– Ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bildumako objektuen araubide berezia aplikatuko zaien ondasun entregetan, zerga oinarria subjektu pasibo birsaltzaileak eragiketa bakoitzean aplikatu duen mozkin marjina izango da, marjina horretatik balio erantsiaren gaineko zergaren kuota gutxitu ondoren.

Ondorio horietarako, ondasunaren salmenta prezioaren eta eskurapen prezioaren arteko aldea izango da mozkin marjina.

Salmenta prezioa honako hau izango da: eskualdaketaren kontraprestazioaren zenbateko osoa, foru dekretu arauemaile honen 78. eta 79. artikuluetan ezarritakoaren arabera kalkulatua, gehi eragiketari aplikatu zaion balio erantsiaren gaineko zergaren kuota.

Eskurapen prezioa honako hau izango da: eskualdatutako ondasunaren eskurapenari dagokion kontraprestazioaren zenbateko osoa, foru dekretu arauemaile honen 78., 79. eta 82. artikuluetan xedatutakoaren arabera kalkulatua, gehi, kasua bada, eragiketari aplikatu zaion balio erantsiaren gaineko zergaren zenbatekoa.

Subjektu pasibo birsaltzaileak inportatutako artelanak, zaharkinak edo bildumako objektuak eskualdatzen direnean, mozkin marjina kalkulatzeko honako hau hartuko da erosketaren preziotzat: ondasunaren inportazioaren zerga oinarria, foru dekretu arauemaile honen 83. artikuluan aurreikusitakoaren arabera kalkulatua, gehi inportazioa zergapetzen duen balio erantsiaren gaineko zergaren kuota.

Bi.– Subjektu pasibo birsaltzaileek, zerga oinarria kalkulatzeko garaian, posible izango dute subjektu pasiboak likidazio aldi bakoitzerako aplikatu duen mozkin osoaren marjina aplikatzea, marjina horretatik balio erantsiaren gaineko zergaren kuota gutxitu eta gero.

Mozkin osoaren marjina likidazio aldi bakoitzean egindako ondasun entrega guztien salmenta prezioaren eta eskurapen prezioaren arteko aldea izango da. Prezio horiek zehazteko, araubide berezira bildutako eragiketa bakoitzaren mozkin marjina kalkulatzeko aurreko apartatuan adierazi den eran jokatuko da.

Zerga oinarria modalitate honetan zehazteko, erregela hauek hartu beharko dira kontuan:

1.a Mozkin osoaren marjina ondasun hauetarako bakarrik aplikatu ahal izango da:

a) Zigiluak, efektu tinbratuak, billeteak eta txanponak, interes filateliko edo numismatikoa dutenak.

b) Diskoak, zinta magnetikoak eta bestelako euskarriak, entzutekoak zein irudiak dituztenak.

c) Liburuak, aldizkariak eta bestelako argitalpenak.

Dena den, Zerga Administrazioak, interesdunak aurrez eskaturik, mozkin osoaren marjina erabiltzea baimendu ahal izango du, lehen adierazitakoak ez diren ondasunen zerga oinarria kalkulatzeko. Horrelakoetan, baimenaren baldintzak finkatuko ditu, eta beti izango du hura errebokatzea baimena emateko zirkunstantziak desagertzen direnean.

2.a Erregelamenduz zehaztuko da nola egin modalitate honen aplikazioaren aldeko aukera, zeinak ondorioak izango baititu hari uko egin arte, eta, gutxienez, hurrengo urte naturala amaitu arte. Aukera egin duen subjektu pasibo birsaltzaileak modalitate horren arabera zehaztu beharko du hura aplikatzen duen denboran egiten dituen ondasun entrega guztien zerga oinarria, eta entrega horiei ezingo zaien inoiz aplikatu zergaren araubide orokorra.

3.a Likidazio aldi bati dagokion mozkin osoaren marjina negatiboa bada, likidazio aldi horretako zerga oinarria zero izango da, eta marjina hori hurrengo epealdiko erosketen zenbatekoari gehituko zaio.

4.a Zerga oinarria zehazteko modalitate hau aukeratu duten subjektu pasibo birsaltzaileek beren izakinen urteko erregularizazioa egin beharko dute, eta, horretarako, urte bakoitzeko izakinen hasierako eta amaierako saldoen arteko aldea kalkulatu beharko da Alde hori positiboa bada, azken likidazio aldiko salmenten zenbatekoari gehituko zaio eta, negatiboa izanez gero, berriz, epealdi bereko erosketen zenbatekoari.

5.a Ondasunak salbuetsita entregatzen badira foru dekretu arauemaile honen 21., 22., 23. edo 24. artikuluetan ezarritakoa aplikatuta, epealdiko erosketen zenbateko osotik subjektu pasiboak ondasun horien erosketa prezioa gutxitu beharko du. Erosketa prezioa ez bada ezagutzen, ondasunek birsaltzaileak eskuratzeko unean zuten merkatu balioa erabili ahal izango da.

Era berean, subjektu pasiboak ez du konputatuko salbuetsitako entrega horien zenbatekoa likidazio aldiko salmenten artean.

6.a Laugarren erregelan aipatzen den erregularizazioaren ondorioetarako, zerga oinarria zehazteko modalitate hau aplikatzen hasten eta aplikatzeari uzten zaion kasuetan, subjektu pasiboak hasierako eta amaierako izakinen inbentarioa egin beharko du, eta bertan adierazi zein den ondasunen erosketa prezioa edo, horren ezean, ondasunak eskurapenaren datan duen balioa.

138. artikulua.– Zergaren jasanarazpena.

Araubide berezi hau aplikagarri duten eragiketak dokumentatzeko fakturetan, subjektu pasiboek ezin izango dute bereizita adierazi jasanarazitako kuota, eta kuota hori eragiketaren prezio osoan sartuta dagoela ulertuko da.

Ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen edo bildumako objektuen eskuratzaileek jasandako kuotak ez dira kengarriak izango, horiek entregatu dizkietenak kapitulu honetan araututako araubide berezia aplikatu duten subjektu pasibo birsaltzaileak direnean.

139. artikulua.– Kenkariak.

Subjektu pasibo birsaltzaileek ezin izango dituzte kendu ondasunak eskuratu edo inportatzeagatik jasandako edo ordaindutako balio erantsiaren zergaren kuotak, ondasun horiek berriro eskualdatzen badituzte araubide honen mende dauden entregak direla medio.

V. KAPITULUA
INBERTSIO URREAREN ARAUBIDE BEREZIA

140. artikulua.– Inbertsio urrearen kontzeptua.

Foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren ondorioetarako, hau izango da inbertsio urrea:

1.a 995 milareneko edo gehiagoko legea duten urre xaflak edo lingoteak, haien pisua foru dekretu arauemaile honen eranskineko bederatzigarren apartatuan xedatutakoarekin bat datorrenean.

2.a Baldintza hauek betetzen dituzten urrezko txanponak:

a) 900 milareneko edo gehiagoko legea izatea.

b) 1800. urtetik aurrera eginak izatea.

c) Jatorrizko herrialdean legezko dirua izatea orain edo lehenago.

d) Ohiko merkaturatze prezioa ez izatea daukaten urrearen merkatu balioaren 100eko 80tik gorakoa.

Nolanahi ere, ulertuko da baldintza horiek betetzen dituztela «Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean» urte bakoitzeko abenduaren 1a baino lehen argitaratzen den zerrendako C sailean sartzen diren urrezko txanponek. Aipatutako txanponek inbertsio urretzat hartzeko baldintzak betetzen dituztela joko da, aipatutako zerrendan argitaratu eta hurrengo urte naturalean, edo hurrengo urteetan, aurretik argitaratuak aldatzen ez diren bitartean.

140 bis artikulua.– Salbuespenak.

Bat.– Zergatik salbuetsita egongo dira honako eragiketak:

1.a Inbertsio urrearen entregak, batasun barruko eskurapenak eta inportazioak. Salbuespenaren eremuaren barruan sartuta daude, entrega kontzeptupean, bai maileguak eta truke finantzarioko eragiketak eta bai etorkizuneko kontratuetatik datozen eragiketak edo epeka egindakoak, baldin eta kasu guztietan inbertsio urrea bada eragiketen xedea eta urre hori erabiltzeko ahalmena eskualdatzea badakarte.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez da aplikatu kasu hauetan:

a) Inbertsio urrea xede duten zerbitzu prestazioetan, artikulu honen 2. ordinalean xedatutakoa eragotzi gabe.

b) Inbertsio urrearen batasun barruko eskurapenetan, baldin eta entrega egiten duen enpresaburuak eragiketa salbuesteari uko egin badio entrega horrek sorburuko estatu kidean aplikagarri duen araubide berezian.

2.a Aurreko 1. ordinalaren arabera salbuetsitako eragiketekin lotuta egiten diren bitartekaritza zerbitzuak, besteren izenean eta kontura ematen direnean.

Bi.– Entrega bati artikulu honetan araututako salbuespena ez ezik, foru dekretu arauemaile honen 25. artikuluan jasotakoa ere aplikagarri zaionean, artikulu honetan araututakoa aplikatuko da, salbu eta haren aplikazioari uko egiten bazaio 140 ter artikuluko lehen apartatuan xedatutakoari jarraituz.

140 ter artikulua.– Salbuespenari uko egitea.

Bat.– Eskualdatzaileak beti izango du foru dekretu arauemaile honen 140 bis.Bat artikuluko 1. ordinalean aipatzen diren inbertsio urrearen entregak zergatik salbuesteari uko egitea, erregelamenduz ezarriko den eran eta baldintzetan, beharkizun hauek betetzen badira:

1.a Eskualdatzaileak erregulartasunez jardutea inbertsio urrea ekoizteko edo inbertsio urre ez dena inbertsio urre bihurtzeko zereginetan, entrega horren xedea jarduera horietatik datorren inbertsio urrea bada.

2.a Eskuratzailea bere enpresa edo lanbide jardueraren barruan ari den enpresaburu edo profesional bat izatea.

Bi.– Foru dekretu arauemaile honen 140 bis.Bat artikuluko 2. ordinalean aipatzen diren bitartekaritza zerbitzuen salbuespenari uko egin ahal izango zaio baldin eta bitartekaritza zerbitzuaren hartzailea bere enpresa edo lanbide jardueraren barruan jarduten duen enpresaburu edo profesionala bada, erregelamenduz ezarriko den eran eta baldintzetan, eta bitartekaritza zerbitzuaren xede den inbertsio urrearen entregari aplikagarri zaion salbuespenari uko egiten bazaio.

140 quater artikulua.– Kenkariak.

Bat.– Foru dekretu arauemaile honen 92. artikuluan balio erantsiaren gaineko zergari dagokionez aipatzen diren kuotak ez dira kengarriak izango, baldin eta eskuratu edo inportatutako ondasun edo zerbitzuak, kuota horiek jasatera edo ordaintzera behartu dutenak, foru dekretu arauemaile honetako 140 bis artikuluaren arabera salbuetsita dauden inbertsio urrearen entregak egiteko erabiltzen badira.

Bi.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren salbuespen gisa, bertan aipatzen diren inbertsio urrearen entregak eginez gero, kuota hauek izango dira kengarriak:

1.a Urre hori eskuratzeagatik jasandakoak, haren hornitzaileak 140 ter artikuluko lehen apartatuan araututako salbuespenari uko egin dionean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa berdin aplikatuko zaie inbertsio urrearen batasun barruko eskurapenen kuotei ere, entrega egiten duen enpresaburuak salbuespenari uko egin badio entrega horrek sorburuko estatu kidean aplikagarri duen araubide berezian.

2.a Urre hori erosi edo inportatzeko jasan edo ordaindu diren kuotak, baldin eta urre horrek, erosi edo inportatu zen momentuan, inbertsio urretzat jotzeko baldintzak betetzen ez bazituen, eta inbertsio urre bihurtu duena salbuetsitako entrega egin duen pertsona bera edo haren kontura aritu den beste bat bada.

3.a Urre horren forma, pisua edo legea aldatzeko zerbitzuengatik jasandakoak.

Hiru.– Era berean, aurreko lehen apartatuan xedatutakoaren salbuespen gisa, inbertsio urrearen entrega salbuetsiak urrea zuzenean produzitu duten edo eraldaketa bidez lortu duten enpresaburu edo profesionalek egiten badituzte, eskubidea egongo da produkzio edo eraldaketa horrekin lotutako ondasun eta zerbitzuak eskuratu edo inportatzeagatik jasan edo ordaindu diren kuotak kentzeko.

140 quinquies artikulua.– Subjektu pasiboa.

140 ter artikuluan aipatutako salbuespenari uko egiteagatik zergapetzen diren inbertsio urrearen entregetan, zergapetutako eragiketaren hartzaile den enpresaburua edo profesionala izango da zergaren subjektu pasiboa.

140 sexies artikulua.– Fakturak gordetzea.

Inbertsio urrea xede duten eragiketak egiten dituzten enpresaburuek eta profesionalek eragiketa horiei dagozkien fakturen kopiak eta haien erregistroak gorde beharko dituzte bost urtez.

VI. KAPITULUA
BIDAIA AGENTZIEN ARAUBIDE BEREZIA

141. artikulua.– Bidaia agentzien araubide berezia.

Bat.– Bidaia agentzien araubide berezia honako hauei aplikatuko zaie:

1.a Bidaia agentziek egindako eragiketei, beren izenean dihardutenean bidaiariei dagokienez eta bidaia egiteko beste enpresaburu edo profesional batzuek egindako ondasun entregak edo zerbitzuak erabiltzen dituztenean.

Araubide berezi honen ondorioetarako, bidaiatzat hartuko dira batera, bereizita edo, kasua bada, beste zerbitzu osagarriekin bat ematen diren ostatu eta garraio zerbitzuak.

2.a Turismo zirkuituen antolatzaileek eta edozein enpresaburuk edo profesionalek egindako eragiketei, aurreko ordinalean aurreikusitako zirkunstantziak betetzen dituztenean.

Bi.– Bidaia agentzien araubide berezia ez da aplikatuko bidaia egiteko garraio edo ostalaritza baliabide propioak bakarrik erabiliz egiten diren eragiketetan.

Bidaiak egiten badira aldi berean baliabide propioak eta besteren baliabideak erabilita, besteren baliabideen bitartez emandako zerbitzuetan bakarrik aplikatuko da araubide berezia.

142. artikulua.– Zergaren jasanarazpena.

Araubide berezi hau aplikagarri duten eragiketetan, subjektu pasiboak ez dira behartuta egongo jasanarazitako kuota fakturan bereizita adieraztera, eta kuota hori eragiketaren prezioan sartuta dagoela ulertuko da.

143. artikulua.– Salbuespenak.

Bidaia agentzien araubide berezia aplikatzen duten subjektu pasiboek egindako zerbitzuak zergatik salbuetsita egongo dira, bidaiariaren onurarako eskuratutako eta bidaia egiteko erabilitako ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak Erkidegotik kanpo egiten direnean.

Aipatutako ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak partez bakarrik egiten badira Erkidegoaren lurraldean, agentziak lurralde horretatik kanpo egindako zerbitzuen zatia bakarrik egongo da salbuetsita.

144. artikulua.– Zerga egitatearen lekua.

Bidaia bat egiteko bidaiari bakoitzari buruz agentziek egiten dituzten eragiketak zerbitzu bakartzat hartuko dira, nahiz eta bidaia horretan bezero horrentzat entrega edo zerbitzu bat baino gehiago egin.

Agentziak bere jarduera ekonomikoaren egoitza non duen edo eragiketa egiteko erabiltzen duen establezimendu iraunkorra non dagoen, eta zerbitzua bertan egindakotzat joko da.

145. artikulua.– Zerga oinarria.

Bat.– Zerga oinarria bidaia agentziaren marjina gordina izango da.

Ondorio horietarako, agentziaren marjina gordintzat diferentzia honen emaitza hartuko da: bezeroari kargatutako zenbateko osoa, eragiketa zergapetzen duen balio erantsiaren gaineko zerga sartu gabe, ken bidaia agentziak, bidaian zehar erabiltzeko eta bidariaren onurarako eskuratuta, beste enpresaburu edo profesional batzuengandik jasotzen dituen ondasun entrega edo zerbitzu prestazioen zenbatekoa, zergak barne.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, agentziak bidaia egiteko eskuratutakotzat joko dira, besteak beste, beste bidaia agentzia batzuek xede horrekin emandako zerbitzuak, salbu eta txikizkako agentziek, handizkakoen izenean eta haien kontura, azken horiek antolatutako bidaiak saltzeko egindako bitartekaritza zerbitzuak.

Agentziaren marjina gordina zehazteko garaian, foru dekretu arauemaile honen 143. artikuluan xedatutakoaren arabera salbuetsitako eragiketei dagozkien zenbatekoak ez dira konputatuko, ezta eragiketa horiek egiteko erabilitako ondasunei edo zerbitzuei dagozkienak ere.

Bi.– Ez dira hartuko bidaia bat egiteko emandakotzat honako zerbitzuak, besteak beste:

1.a Atzerriko dirua salerosteko edo trukatzeko eragiketak.

2.a Agentziak telefono, telex, korrespondentzia eta antzekoengatik izandako gastuak.

146. artikulua.– Kenkariak.

Araubide berezi hau aplikatzen zaien bidaia agentziek foru dekretu arauemaile honetako VIII. tituluan adierazitako terminoetan aplikatu ahal izango dituzte beren kenkariak.

Hala ere, ezin izango dute kendu bidaia egiteko eskuratutako ondasun eta zerbitzuetan jasandako zerga, zuzenean bidaiariaren onurarako izan badira.

147. artikulua.– Araubide berezia ez aplikatzeko kasua.

Foru dekretu arauemaile honen 141. artikuluan aurreikusitakoaren salbuespen gisa, eta erregelamenduz ezarriko den moduan, subjektu pasiboek zilegi izango dute kapitulu honetan aurreikusitako araubide bereziaren ordez zergaren araubide orokorra aplikatzea, eragiketaz eragiketa, egiten dituzten zerbitzuei dagokienez, baldin eta zerbitzu horien hartzaileak enpresaburuak edo profesionalak badira eta balio erantsiaren zergaren kenkarirako edo itzulketarako eskubidea badute foru dekretu arauemaile honetako VIII. tituluan xedatutakoaren arabera.

VII. KAPITULUA
BALIOKIDETASUN ERREKARGUAREN ARAUBIDE BEREZIA

148. artikulua.– Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia

Bat.– Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia txikizkako merkatari diren pertsona fisikoei eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan errentak esleitzen dituzten entitateei aplikatuko zaie, erregelamenduz zehaztuko diren sektore ekonomikoetan jardun eta ezarriko diren beharkizunak betetzen badituzte.

Bi.– Araubide berezi hau aplikagarri duen subjektu pasiboak balio erantsiaren gaineko zergari lotuta dauden beste enpresa edo lanbide jarduera batzuk egiten baditu, araubide berezi horretan dagoen txikizkako merkataritzarena jarduera ekonomikoaren sektore desberdindutzat joko da beti.

Hiru.– Erregelamenduz finkatu ahal izango da zer artikulu edo produktu geratzen diren, merkaturatzeko garaian, araubide berezi honetatik kanpo.

149. artikulua.– Txikizkako merkatariaren kontzeptua.

Bat.– Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, txikizkako merkataritzat hartuko dira baldintza hauek betetzen dituzten subjektu pasiboak:

1.a Ondasun higigarrien edo azienden entregak erregulartasunez egitea, beren kasa edo hirugarrenen bitartez, haietan inolako fabrikazio, elaborazio edo manufaktura prozesurik aplikatu gabe.

Beren jardueraren xede diren produktuei beren kasa edo hirugarrenen bitartez aurreko paragrafoan adierazitako prozesuak aplikatzen dizkietenak ez dira txikizkako merkataritzat hartuko haiek eraldatutako produktuei dagokienez; horrek ez du eragotziko, hala ere, haiek txikizkako merkataritzat hartzea antzeko edo bestelako produktuei dagokienez eskuratutako egoera berean merkaturatzen dituztenean.

2.a Ondasun entrega horiengatik Gizarte Segurantzari, haren entitate kudeatzaile edo laguntzaileei edo enpresaburu edo profesional ez direnei aurreko urtean ordaindutako kontraprestazioen baturak ondasun horien entrega guztien 100eko 80 gainditzea.

Aurreko paragrafoan ezarritako beharkizuna ez da aplikatuko jarduera ekonomikoen gaineko zergaren arau erregulatzaileen arabera txikizkako merkatari diren subjektu pasiboei dagokienez, haiengan honako zirkunstantzia hauetako bat betetzen denean:

a) Paragrafo horretan aipatu den portzentajea kalkulatu ezin izatea aurreko urtean merkataritza jarduerarik egin ez delako.

b) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren zeinu, indize eta modulu bidezko modalitatea haiei aplikatu ahal izatea eta hari uko ez egitea.

Bi.– Erregelamenduz zehaztuko da zer eragiketa edo prozesu ez diren eraldaketatzat hartzen txikizkako merkatari izaera galtzeari begira.

150. artikulua.– Zerga oinarriak proportzionalki zehazteko araubide berezia. (edukirik gabe)

151. artikulua.– Zerga oinarriak proportzionalki zehazteko araubide berezia ezin aplikatzea. (edukirik gabe)

152. artikulua.– Zerga oinarriak proportzionalki zehazteko araubide bereziaren edukia. (edukirik gabe)

153. artikulua.– Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia. (edukirik gabe)

154. artikulua.– Baliokidetasun errekarguaren araubide bereziaren edukia.

Bat.– Araubide berezi hau aplikagarri duten txikizkako merkatariei balio erantsiaren gaineko zergarengatik egin behar zaien ordainarazpena hornitzaileek aplikatu duten baliokidetasun errekargua jasanaraziz gauzatuko da.

Apartatu honetan xedatutakoa ez da eragozpen izango zerga autolikidatu eta ordaindu dadin batasun barruko ondasun eskurapenengatik eta foru dekretu arauemaile honen 84.Bat artikuluko 2. ordinalean aipatzen diren eragiketengatik.

Bi.– Araubide berezi honen mende dauden subjektu pasiboak ez dira behartuta egongo likidazioa egitera, ezta Foru Ogasunari zerga ordaintzera ere, haiek egindako merkataritza eragiketengatik, horiek araubide berezi honen xedekoak badira, ezta jarduera horietan bakarrik erabilitako ondasun edo eskubideen eskualdaketengatik ere, zergari lotutako eta salbuetsi gabeko ondasun higiezinen entregak izan ezik; izan ere, horiengatik eskualdatzaileak zergan sortu diren kuotak jasanarazi, likidatu eta ordaindu beharko ditu beti.

Edozein motatako ondasunak eskuratzeagatik edo inportatzeagatik edo eman zaizkien zerbitzuengatik jasandako kuotak ere ezingo dituzte kendu, ondasun edo zerbitzu horiek araubide berezi honen xede diren jarduerak egiteko erabiltzen badira.

Inbertsio ondasunen kenkariak erregularizatzearen ondorioetarako, zero izango da jarduera ekonomikoaren sektore desberdindu honetan subjektu pasiboa araubide berezipean den bitartean aplikatuko den hainbanaketa. Foru dekretu arauemaile honen 110. artikuluan aipatutako erregularizazioa ezin izango da egin araubide berezi honen mendeko jardueretarako bakarrik erabilitako inbertsio ondasunak eskualdatzen diren kasuetan.

Hiru.– Araubide berezi honetara biltzen diren txikizkako merkatariek bezeroei jasanarazi behar dieten kuota kalkulatuko da beraiek egiten dituzten salmenten eta gainerako eragiketa zergapetuen zerga oinarriari zerga tasa aplikatuta; portzentaje horri ezingo diote inoiz gehitu baliokidetasun errekarguaren zenbatekoa.

155. artikulua.– Baliokidetasun errekarguaren araubide berezira bildutako jardueretan hastea edo horiek uztea.

Baliokidetasun errekarguaren araubide berezira bildutako jardueretan hasten edo horiek uzten diren kasuetan erregela hauek aplikatuko dira:

1.a Hasiera kasuetan, subjektu pasiboek likidatu eta ordaindu beharko dute izakin inbentariatuen eskurapen balioari, balio erantsiaren gaineko zerga kanpoan utzita, aipatutako zergaren eta hasiera datan indarrean dauden baliokidetasun errekarguaren tasak aplikatzetik ateratzen den zenbatekoa.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez da aplikatuko izakinak araubide berezi horren pean dagoen merkatari bati eskuratu bazaizkio enpresa ondare bat osorik edo partez eskualdatzea helburu zuen eta foru dekretu arauemaile honen 7. artikuluko 1. ordinalean ezarritakoaren arabera BEZetik salbuetsita dagoen eskualdaketa bat dela medio.

2.a Jarduera uzte den kasuetan (foru dekretu arauemaile honen 149. artikuluan aurreikusita dauden beharkizunak ez betetzeagatik), subjektu pasiboek zilegi izango dute kuota hau kentzea: jarduera uzten den egunean inbentariatutako izakinen eskurapen balioari –balio erantsiaren gaineko zerga eta baliokidetasun errekargua kanpoan utzita– data horretan indarrean dauden zerga tasa eta errekargua aplikatuta ateratzen dena.

Jarduera uzten bada baliokidetasun errekarguaren araubide berezian ez dauden merkatariei enpresa ondarea osorik edo partez eskualdatzeagatik –eskualdaketa hori zergari lotu gabe–, eskuratzaileek kendu ahal izango dute eskualdaketaren egunean indarrean dauden zerga tasak data horretan izakinek merkatuan duten balioari aplikatuta ateratzen den kuota.

3.a Aurreko bi erregeletan xedatutakoaren ondorioetarako, subjektu pasiboek beren izakinen inbentarioak egin beharko dituzte, erregelamenduz zehaztuko den eran, betiere araubide horren aplikazioa zein egunetan hasi eta utzi den aintzat hartuta.

156. artikulua.– Baliokidetasun errekargua.

Baliokidetasun errekargua exijituko da balio erantsiaren gaineko zergari lotuta eta hartatik salbuetsi gabe dauden eragiketa hauetan:

1.a Enpresaburuek merkataritza sozietateak ez diren txikizkako merkatariei ondasun higigarrien edo abereen entregak egiten dizkietenean.

2.a Aurreko ordinalean aipatu diren merkatariek inportazioak eta batasun barruko ondasun eskurapenak egiten dituztenean.

3.a Aipatutako merkatariek foru dekretu arauemaile honen 84.Bat artikuluko 2. ordinalean jasotzen diren ondasun eskurapenak egiten dituztenean.

157. artikulua.– Baliokidetasun errekargua ez aplikatzeko kasuak.

Aurreko artikuluan xedatutakotik kanpo geratzen dira eragiketa hauek:

1.a Erregelamenduz zehaztuko den eran baliokidetasun errekarguaren araubide berezipean ez daudela frogatzen duten merkatariei egindako entregak.

2.a Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezian dauden subjektu pasiboek araubide berezi horren arauen arabera egindako entregak.

3.a Edozein motatako ondasun entregak, batasun barruko eskurapenak eta inportazioak, eskuratzaileak merkaturatzen ez dituenean.

4.a Aurreko ordinaleko eragiketak, baliokidetasun errekarguaren araubide berezitik kanpo utzitako artikuluei buruzkoak direnean.

158. artikulua.– Baliokidetasun errekarguaren subjektu pasiboak.

Honako hauek daude baliokidetasun errekargua ordaintzera behartuta:

1.a Errekarguari lotutako entregak egiten dituzten zergaren subjektu pasiboak.

2.a Araubide berezi honen mende dauden merkatariak, bai batasun barruko ondasun eskurapenetan eta inportazioetan eta bai foru dekretu arauemaile honen 84.Bat artikuluko 2. ordinalean jasotako kasuetan.

159. artikulua.– Baliokidetasun errekargua jasanaraztea.

Aurreko artikuluko 1. ordinalean aipatu diren subjektu pasiboek foru dekretu arauemaile honen 88. artikuluan ezarritako eran jasanarazi beharko diete beren eskuratzaileei baliokidetasun errekargua.

160. artikulua.– Zerga oinarria.

Baliokidetasun errekarguaren zerga oinarria balio erantsiaren gaineko zergarako ateratzen den berbera izango da.

161. artikulua.– Tasak.

Baliokidetasun errekarguak tasa hauek izango ditu:

1.a Oro har, 100eko 5,2.

2.a Foru dekretu arauemaile honen 91. artikuluko lehen apartatuan ezarritako zerga tasa aplikagarri duten ondasun entregen kasuan, 100eko 1,4.

3.a Foru dekretu arauemaile honen 91. artikuluko bigarren apartatuan aurreikusitako zerga tasa aplikagarri duten ondasun entregen kasuan, 100eko 0,50.

4.a Tabako laboreen gaineko zerga bereziarekin zergapetutako ondasun entregen kasuan, 100eko 1,75.

162. artikulua.– Likidazioa eta ordainketa.

Baliokidetasun errekargua balio erantsiaren gaineko zergarekin batera likidatu eta ordainduko da, zerga horren ordainarazpenerako ezarrita dauden arau berberei jarraituz.

163. artikulua.– Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia aplikatzen dela frogatzeko obligazioa.

Merkataritza sozietateak ez diren eta txikizkako salmentak erregulartasunez egiten dituzten pertsonak edo entitateak behartuta daude beren hornitzaileei edo, hala badagokio, Aduanari frogatzera egiten dituzten inportazioengatik edo ondasun eskurapenengatik baliokidetasun errekarguaren araubide bereziaren mende dauden edo ez.

VIII. KAPITULUA
BIDE ELEKTRONIKOZ EMANDAKO ZERBITZUEI APLIKATU BEHARREKO ARAUBIDE BEREZIA (EDUKIRIK GABE)

163 bis artikulua.– Aplikazio eremua eta definizioak. (edukirik gabe)

163 ter artikulua.– Betebehar formalak. (edukirik gabe)

163 quater artikulua.– Jasandako kuotak kentzeko eskubidea. (edukirik gabe)

IX. KAPITULUA
ENTITATE TALDEEN ARAUBIDE BEREZIA

163 quinquies artikulua.– Entitate taldeen araubide bereziaren beharkizun subjektiboak.

Bat.– Entitate talde bateko kide diren enpresaburu edo profesionalek aplikatu ahal izango dute entitate taldeen araubide berezia. Entitate taldetzat hartuko da entitate nagusi batek eta haren mendeko entitateek osatutako taldea. Beren artean lotura estua eduki behar dute finantza, ekonomia eta antolaketa arloetan, erregelamenduz garatuko den eran, eta haien guztien jarduera ekonomikoaren egoitzek edo establezimendu iraunkorrek zerga aplikatzen den lurraldean kokatuta egon behar dute.

Enpresaburu edo profesional batek ezin izango du aldi berean entitate talde batean baino gehiagotan egon.

Bi.– Ondoko baldintza hauek betetzen dituena hartuko da entitate nagusitzat:

a) Nortasun juridiko propioa izatea. Hala ere, zergaren aplikazio lurraldean kokatutako establezimendu iraunkorrak entitate nagusi izaten ahalko dira partaidetzak establezimendu horiei atxikita dituzten erakundeekiko, apartatu honetan xedatutako gainerako baldintzak betetzen badituzte.

b) Taldeko entitateen gaineko kontrol eraginkorra izatea, kapitalean edo haien boto eskubideetan 100eko 50etik gorako partaidetzaren bidez, zuzenean zein zeharka.

c) Partaidetza hori urte natural osoan mantentzea.

d) Zergaren aplikazio lurraldean finkatuta dagoen eta nagusitzat hartua izateko baldintzak betetzen dituen beste ezein entitateren mendekoa ez izatea.

Aurreko lehen apartatuan xedatutakoa gorabehera, enpresaburu edo profesional gisa jarduten ez duten merkataritza sozietateak entitate nagusitzat jo ahal izango dira, aurreko baldintzak betetzen badituzte.

Hiru.– Entitate bat mendekotzat joko da entitate nagusia ez den enpresaburu edo profesional batek eratu duenean, zergaren aplikazio lurraldean finkatuta dagoenean, eta entitate nagusiak bertan daukan partaidetzak aurreko apartatuko b) eta c) letretan jasotako baldintzak betetzen dituenean. Zergaren aplikazio lurraldean finkatuta dagoen establezimendu iraunkor batek ezin izango du inolaz ere mendeko entitate bat eratu bere kabuz.

Lau.– Entitate bati aurreko bigarren apartatuko b) letran definitutakoa bezalako partaidetza bat eskuratzen bazaio, entitate hori entitate taldean sartuta geratuko da partaidetza eskuratu eta hurrengo urte naturaletik aurrerako ondorioekin. Entitateak sortu berriak direnean, eratzen diren unean bertan geratuko dira sartuta entitate taldean, betiere talde fiskala osatzeko gainerako beharkizunak betetzen badira.

Bost.– Mendeko entitate batek izaera hori galtzen badu, entitate taldetik kanpo geratuko da, zirkunstantzia hori gertatzen den likidazio alditik aurrerako ondorioekin.

163 sexies artikulua.– Entitate taldeen araubide berezia aplikatzeko baldintzak.

Bat.– Entitate taldeen araubide berezia aplikatuko da aurreko artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituzten entitateek banan-banan hala erabaki eta haren aplikazioa aukeratzen dutenean. Aukerak gutxienez hiru urterako izango du balioa, araubide berezia aplikatzeko eskatzen diren betekizunak betetzen badira betiere, eta luzatutzat joko da non eta hura aplikatzeari ez zaion ukorik egiten foru dekretu arauemaile honen 163 nonies.Lau.1 artikuluan xedatutakoarekin bat. Uko horrek hiru urterako balio izango du gutxienez, eta modu berean egingo da. Nolanahi ere, araubide berezia aplikatu ahal izateko, ezinbesteko baldintza izango da entitate nagusiak hura aplikatzea.

Bi.– Aurreko apartatuan aipatutako erabakiak entitate bakoitzeko administrazio kontseiluek edo funtzio baliokidea betetzen duten organoek hartu behar dituzte, betiere araubide berezia aplikatuko den urte naturala hasi baino lehen.

Hiru.– Taldean geroago sartu eta araubide berezi hau aplikatzea erabakitzen duten entitateek aurreko apartatuetan azaltzen diren baldintzak bete beharko dituzte araubide hori lehenengoz aplikatuko duten urte naturala hasi baino lehen.

Lau.– Artikulu honetako lehen eta bigarren apartatuetan aipatutako erabakiak garaiz eta behar den moduan hartzen ez dituzten entitateek ezin izango dute entitate taldeen araubide berezia aplikatu, baina horrek ez du eragotziko taldeko gainerako entitateei aplikatzea, hala badagokio.

Bost.– Entitate taldeak beti hautatu ahal izango du foru dekretu arauemaile honen 163 octies artikuluko lehen eta hirugarren apartatuetan xedatutakoa aplikatzea, baina, kasu horretan, xedapen bereko 163 nonies.Lau.3 artikuluan ezarritakoa bete beharko du.

Aukera hori egin beharko da entitate talde berekoak izanik araubide berezia aplikatzen duten entitate guztientzat, artikulu honen bigarren apartatuan xedatutakoaren arabera.

Foru dekretu arauemaile honen 163 octies artikuluko lehen apartatuan aipatzen diren eragiketei dagokienez, aukera horrek berekin ekarriko du foru dekretu arauemaile horren 20. artikuluko lehen apartatuan araututako salbuespenei uko egin ahal izatea; dena den, horrek ez du eragotziko entitate taldeen araubide berezia aplikatzen duten entitateen gainerako eragiketak salbuetsita gertatzea, bidezkoa denean. Ahalmen hori erregelamenduz ezarriko diren beharkizun, mugak eta baldintzak betez gauzatuko da.

163 septies artikulua.– Entitate taldeen araubide berezia aplikatzeko eskubidea galtzea dakarten arrazoiak.

Bat.– Kapitulu honetan arautzen den araubide berezia aplikatzeari utziko zaio arrazoi hauek direla eta:

1.a Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak, 52. artikuluan jasotakoari jarraituz zeharkako zenbatespenaren metodoa aplikatzera behartzen duen edozein zirkunstantzia gertatzea.

2.a Foru dekretu arauemaile honen 163 nonies.Lau.3a artikuluan aipatzen den informazio sistema egin eta kontserbatzeko betebeharra ez betetzea.

Kapitulu honetan araututako araubide berezia esan diren arrazoiengatik ez aplikatzeak ez du eragotziko foru dekretu arauemaile honen 163 nonies artikuluko zazpigarren apartatuan aurreikusten diren zehapenak ezartzea, bidezkoa denean.

Bi.– Entitate taldeen araubide berezia aurreko apartatuan ezarritako eran aplikatzeari uzteak ondorioak izango ditu zirkunstantzia horietako edozein gertatzen den likidazio aldian eta haren hurrengoetan. Gainera, likidazio aldi horretatik aurrera, taldea osatzen duten entitate guztiek foru dekretu arauemaile honetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

Hiru.– Taldeko entitate bat edozein likidazio aldi amaitzean konkurtso egoeran edo likidazio prozesuan badago, taldearen araubide berezitik kanpo geratuko da likidazio aldi horretatik aurrera. Dena den, aurrekoak ez du eragotziko bidezko baldintzak betetzen dituzten gainerako entitateei araubide berezia aplikatzen jarraitzea.

163 octies artikulua.– Entitate taldeen araubide bereziaren edukia.

Bat.– Foru dekretu arauemaile honen 163 sexies artikuluko bosgarren apartatuan ezarritako aukera baliatzen bada, talde berekoak izan eta kapitulu honetan araututako araubide berezia aplikatzen duten entitateek zergaren aplikazio lurraldean elkarri egiten dizkioten ondasun entregen eta zerbitzu prestazioen zerga oinarria honako hau izango da: horiek egitean, zuzenean edo zeharka, osorik edo partez, erabili diren eta zerga jasatea edo ordaintzea ekarri duten ondasun eta zerbitzuen kostua.

Erabilitako ondasunak inbertsio ondasunak direnean, horien kostua ondasun horiei dagozkien kuotak erregularizatzeko epean egotzi beharko da oso-osorik. Kuota horiek, foru dekretu arauemaile honen 107. artikuluko lehen eta hirugarren apartatuetan aipatutakoak dira.

Dena den, foru dekretu arauemaile honen 101etik 119ra bitarteko artikuluetan eta haren 121. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eragiketa horien balorazioa dekretu horren 78. eta 79. artikuluen arabera egingo da.

Bi.– Taldeko entitate bakoitzak, taldetik kanpoko entitateekiko eragiketetan, zergaren erregela orokorrei jarraituz jokatuko du, eta entitate taldearen araubideak ez du inolako eraginik izango eragiketa horietan.

Hiru.– Foru dekretu arauemaile honen 163 sexies artikuluko bosgarren apartatuan ezarritako aukera erabiltzen denean, artikulu honetako lehen apartatuan aipatzen diren eragiketak jardueraren sektore desberdindu bat izango dira, eta ulertuko da eragiketa horiek egitean zuzenean edo zeharka, osorik edo partez, erabilitako ondasunak eta zerbitzuak, zeinengatik zerga jasan edo ordaindu baita, sektore horri atxikita geratzen direla.

Enpresaburuek edo profesionalek zilegi izango dute horrelako eragiketak egiteko zuzenean edo zeharka, osorik edo partez, erabilitako ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeagatik jasan edo ordaindutako kuotak beren osoan kentzea, baldin eta ondasun eta zerbitzu horiek foru dekretu arauemaile honen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera kenkarirako eskubidea sortzen duten eragiketak egiteko erabiltzen badira. Kenkari hori aplikatuko da ondasun eta zerbitzuetarako aurreikusi den xedeari erreparatuta, eta, beraz, xede hori aldatuz gero, kenkaria behar den eran zuzendu beharko da.

Lau.– Entitate taldeko enpresaburu edo profesional bakoitzarentzat, kuota kengarrien zenbatekoa kalkulatuko da foru dekretu arauemaile honen VIII. tituluko I. kapituluan xedatutakoa eta aurreko apartatuko erregela bereziak aplikatuta. Entitate taldeen araubide berezia aplikatzen duen enpresaburu edo profesional bakoitzak indibidualki egin beharko ditu kenkari horiek.

Enpresaburu edo profesional bakoitzarentzat kengarriak diren kuoten zenbatekoa behin zehaztuta, beraiek indibidualki erabiliko dute kenkarirako eskubidea, aipatutako kapituluan eta tituluan xedatutakoaren arabera.

Dena den, enpresaburu edo profesional batek banakako autolikidazioren batean konpentsatzeko saldo bat izan eta saldo hori entitate osoaren autolikidazioan sartzen badu, zenbateko hori ezingo da konpentsatu ondorengo zergaldi bateko banakako autolikidazio batean, entitate taldeen araubide berezia geroago aplikagarria izan edo ez.

Bost.– Entitate taldeko entitateren batek egindako eragiketei foru dekretu arauemaile honetan araututako gainerako araubide berezietako edozein aplikagarri bazaie, eragiketa horiei araubide horietan kenkariei buruz xedatutakoa aplikatuko zaie.

163 nonies artikulua.– Entitate taldeen araubide bereziko betebehar espezifikoak.

Bat.– Entitate taldeen araubide berezia aplikatzen duten entitateek kapitulu honetan ezartzen diren zerga betebeharrak izango dituzte.

Bi.– Entitate nagusia entitate taldearen ordezkaria izango da Zerga Administrazioaren aurrean. Horrek esan nahi du entitate nagusiak entitate taldearen araubide berezitik ondorioztatzen diren zerga betebehar espezifiko guztiak izango dituela, bai materialak bai formalak.

Hiru.– Bai entitate nagusiak bai mendeko entitate guztiek foru dekretu arauemaile honen 164. artikuluan ezarritako betebeharrak izango dituzte, salbu eta zerga zorra ordaintzea edo konpentsazioa zein itzulketa eskatzea; izan ere, horretarako, hurrengo apartatuko bigarren obligazioan xedatutakoaren arabera jokatu beharko da.

Lau.– Entitate nagusia, bere obligazioak betetzera behartuta egoteaz gainera, eta erregelamenduz ezarriko diren baldintza, muga eta beharkizunekin, ondoko eginbeharren erantzulea izango da:

1.a Zerga Administrazioari informazio hau ematea:

a) Exijitutako baldintzak bete direla, behar diren erabakiak hartu direla eta araubide berezia aplikatzea aukeratu dela foru dekretu arauemaile honen 106 quinquies eta sexties artikuluetan ezarritako moduan. Informazio hori guztia araubide berezia aplikatuko den urte naturala hasi aurreko abenduan aurkeztu beharko da.

b) Taldearen barruan araubide berezia aplikatzen duten entitateen zerrenda, aurreko urtearen aldean osaeran aldaketaren bat izan duten entitateak ere identifikatuz. Informazio hori urte natural bakoitzeko abenduan eman behar da, hurrengo urteari begira.

c) Araubide bereziari uko egiten zaiola. Ondorioak izan behar dituen urte naturala hasi aurreko abenduan egin behar zaio uko araubideari, bai araubide berezia aplikatzen duten entitate guztiek uko egiten diotenean, bai banakako ukoa egiten denean ere.

d) Foru dekretu arauemaile honen 163 sexies artikuluko bosgarren apartatuan ezartzen den aukera egin dela. Kasu honetan ere, ondorioak izango dituen urte naturala hasi aurreko abenduan komunikatu behar da.

2.a Entitate taldearen aldizkako autolikidazio bateratuak aurkeztea, eta, behar denean, zerga zorra ordaintzea, edo konpentsazioa zein itzulketa eskatzea. Autolikidazio bateratu horietan, entitate taldeen araubide berezia aplikatzen duten entitateen banakako autolikidazioen emaitzak jaso beharko dira.

Entitate taldearen aldizkako autolikidazio bateratuak aurkeztu aurretik, entitate taldeen araubide berezia aplikatzen duen entitate bakoitzaren aldizkako banakako autolikidazioak aurkeztu beharko dira.

Entitate taldeen araubide berezia aplikatzen duten entitateen likidazio aldia hilabete naturala izango da, haien eragiketa bolumena edozein dela ere.

Likidazio aldi batean gertatzen bada entitate taldeen araubide berezia aplikatzen duten entitateei itzuli beharreko saldoen zenbateko osoa handiagoa dela entitate taldeen araubide berezia aplikatzen duten gainerako entitateek likidazio aldi horretan ordaindu beharreko saldoen zenbatekoa baino, posible izango da soberakinaren itzulketa eskatzea, betiere soberakina izan zuten banakako autolikidazioak aurkeztu zirenetik lau urte igaro ez badira. Itzulketa hori foru dekretu arauemaile honen 115. artikuluko hirugarren apartatuan xedatutako moduan egingo da. Kasu horretan, itzuli beharreko saldoak ez dira konpentsatuko hurrengo autolikidazio bateratuetan, itzulketa gauzatu arte igarotako denbora edozein dela ere.

Entitate taldeen araubide berezia aplikatzeari uzten bazaio eta taldeko entitateei itzuli edo konpentsatu beharreko kopuruak geratzen badira, kopuru horiek araubide berezia aplikatu den azken urte naturaleko eragiketa bolumenaren proportzioan egotziko zaizkie entitateei, foru dekretu arauemaile honen 121. artikuluan xedatutakoa aplikatuta.

3.a Informazio analitikoko sistema bat edukitzea, arrazoizko irizpidetan oinarritua, foru dekretu arauemaile honen 163 octies artikuluko lehen apartatuan aipatutako eragiketetan zuzenean edo zeharka, osorik edo partez, erabili diren ondasun eta zerbitzuak egozteko. Sistema horrek islatu behar du zer erabilpen izan duten ondasun eta zerbitzu horiek, taldetik kanpo aplikatu diren arte.

Informazio sistema horren barruan, egozpenerako erabili diren irizpideak justifikatuko dituen memoria bat sartu beharko da, eta irizpide horiek homogeneoak izan beharko dute taldeko entitate guztietarako, bai eta araubide berezia aplikatzen den zergaldi guztietan mantendu ere, non eta horiek ez diren aldatzen zentzuzko arrazoiengatik; horrelakoetan, arrazoi horiek memorian bertan justifikatu beharko dira.

Informazio sistema hori zergaren preskripzio epea amaitu arte gorde beharko da.

Bost.– Entitate taldeko entitateren batek epez kanpo aurkezten badu banakako autolikidazioa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 27. artikuluaren arabera bidezkoak diren errekarguak eta interesak aplikatuko dira, eta, alde horretatik, banakako autolikidazio horren saldoa aurretik entitate taldearen autolikidazio bateratu batean aurkeztu izanak ez du inolako ondoriorik izango.

Entitate taldearen autolikidazio bateratua epez kanpo aurkezten denean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 27. artikuluan aipatzen diren errekarguak haren emaitzen gainean aplikatuko dira, eta entitate nagusia izango da horiek ordaintzearen erantzulea.

Sei.– Entitate taldeen araubide berezia aplikatzen duten entitateek solidarioki erantzungo dute araubide berezi honetatik ondorioztatzen den zerga zorraren ordainketaz.

Zazpi.– Laugarren apartatuko 3. obligazioan aipatzen den informazio sistema ez edukitzea edo ez mantentzea entitate nagusiaren zerga arloko arau-haustetzat hartuko da. Zehapena taldearen eragiketa bolumenaren 100eko 2ko diruzko isun proportzionala izango da.

Laugarren apartatuko 3. obligazioan aipatzen den informazio sisteman zehazgabetasunak edo omisioak egitea entitate nagusiaren zerga arloko arau-haustetzat hartuko da. Zehapena diruzko isun proportzional hau izango da: zehaztugabeko edo omititutako informazioaren xede diren hirugarrenei eskuratutako ondasun eta zerbitzuen zenbatekoaren 100eko 10.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 185. artikuluko 2. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, aurreko bi paragrafoetan aurreikusitako zehapenak bateragarriak izango dira foru arau horren 195., 197., 198. eta 199. artikuluak aplikatuta ezarri daitezkeenekin. Apartatu honetan ezarritako zehapenak ezartzen badira, ezingo da aplikatu foru arau horren 191. artikuluko 1. apartatuaren c) letran iruzurbideak mailakatzeari dagokionez aurreikusten den irizpidea, artikulu honen laugarren apartatuko 3. obligazioan aipatzen den informazio sistema ez eramateagatik, gaizki eramateagatik edo ez mantentzeagatik aplikagarria.

Entitate nagusia izango da beti subjektu arau-hauslea entitate taldeen araubide bereziaren betebehar espezifikoak betetzen ez direnean, horien barruan sartuta zerga zorraren ordainketatik, konpentsazioaren eskaeratik edo entitate taldearen autolikidazio bateratuaren ondorioz egin beharreko itzulketatik datozenak. Orobat, autolikidazio bateratuan sartzen diren mendeko entitateek adierazitako zenbatekoak eta kalifikazioak egiazkoak eta zehatzak izateari buruzko erantzukizuna harena ere izango da. Entitate taldeen araubide berezia aplikatzen duten gainerako entitateak zehapen horien ordainketaren erantzule solidarioak izango dira.

Entitate taldeen araubide berezia aplikatzen duten entitateak erantzuleak izango dira beren zerga obligazioak ez betetzeak dakartzan arau-hausteengatik.

Zortzi.– Entitate taldeen araubide berezia aplikatzen duten entitateek beren betebeharrak ondo betetzen dituztela egiaztatzeko jarduketak entitate nagusiarekin egingo dira, bera baita taldearen ordezkaria. Era berean, egiaztapen jarduketak mendeko entitateekin ere egin ahal izango dira, eta haiek jaramon egin beharko diote Zerga Administrazioari.

Entitate taldeko edozein entitateri egiaztapen edo ikerketa jarduketak egiten bazaizkio, jarduketa horiek zergaren preskripzio epea etengo dute, taldeko entitate guztiei dagokienez, entitate nagusiak jarduketa horien berri jasotzen duen unetik aurrera.

Araubide berezi honen inguruko egiaztapenen ondorioz egiten diren aktak eta likidazioak entitate nagusiari helaraziko zaizkio.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 147. artikuluko 1. apartatuaren hirugarren paragrafoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, araubide berezi hau aplikatzen den kasuetan posible izango da egiaztapen eta ikerketarako epea gehienez ere beste hamabi hilabetez luzatzea.

X. KAPITULUA
KUTXA IRIZPIDEAREN ARAUBIDE BEREZIA

163 decies artikulua.– Aplikazioaren beharkizun subjektiboak.

Bat.– Aurreko urte naturalean gehienez 2.000.000 euroko eragiketa bolumena izan duten subjektu pasiboek aplikatu ahal izango dute kutxa irizpidearen araubide berezia.

Bi.– Subjektu pasiboak aurreko urte naturalean hasi baditu enpresa edo lanbide jarduerak, eragiketa bolumenaren zenbatekoa urtebetera eramango da.

Hiru.– Subjektu pasiboak enpresa edo lanbide jarduerak aurreko urte naturalean hasi ez baditu, uneko urte naturalean aplikatu ahal izango du araubide berezia.

Lau.– Aurreko apartatuetan aipatutako subjektu pasiboak egindako eragiketa bolumena zehazteko, eragiketak egindakotzat joko dira balio erantsiaren gaineko zergaren sortzapena gertatzen denean edo, kasua bada, hura gertatu ondoren, betiere eragiketei kutxa irizpidearen araubide berezia aplikatu ez bazaie.

Bost.– Subjektu pasiboak kutxa irizpidetik kanpo geratuko dira, baldin eta urte naturalaren barruan hartzaile berarengandik jasotzen dituzten eskudiruzko kobrantzek erregelamenduz xedatutako zenbatekoa gainditzen badute.

163 undecies artikulua.– Kutxa irizpidearen araubide berezia aplikatzeko baldintzak.

Aurreko artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen dituzten subjektu pasiboek aplikatu ahal izango dute kutxa irizpidearen araubide berezia, betiere erregelamenduz ezarriko den eran aplikatzea aukeratzen badute. Aukera hori luzatutzat joko da, hari uko egin arte, eta uko hori erregelamenduz ezarritako baldintzetan egin beharko da beti. Ukoak 3 urterako balio izango du gutxienez.

163 duodecies artikulua.– Aplikatzeko beharkizun objektiboak.

Bat.– Foru dekretu arauemaile honen 163 decies artikuluan aipatutako subjektu pasiboek aplikatu ahal izango dute kutxa irizpidearen araubide berezia zergaren aplikazio eremuan egiten diren eragiketetan.

Subjektu pasiboak egindako eragiketa guztiei aplikatuko zaie kutxa irizpidearen araubide berezia, artikulu honen hurrengo apartatuan ezarritakoa galarazi gabe.

Bi.– Kutxa irizpidearen araubide berezitik kanpo geratzen dira eragiketa hauek:

a) Araubide berezi hauetara bildutakoak: sinplifikatua; nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubidea; baliokidetasun errekarguaren araubidea; inbertsio urrearen araubidea; bide elektronikoz emandako zerbitzuen araubide berezia eta entitate taldearen araubide berezia.

b) Foru dekretu arauemaile honen 21., 22., 23., 24. eta 25. artikuluetan aipatzen diren ondasun entrega salbuetsiak.

c) Batasun barruko ondasun eskurapenak.

d) Eragiketaren hartzailea den enpresaburua edo profesionala zergaren subjektu pasibo den eragiketak, foru dekretu arauemaile honen 84.Bat artikuluko 2., 3. eta 4. ordinalen arabera.

e) Inportazioak eta inportazioekin parekatutako eragiketak.

f) Foru dekretu arauemaile honen 9. artikuluko 1. zenbakian eta haren 12. artikuluan aipatzen direnak.

163 terdecies artikulua.– Kutxa irizpidearen araubide bereziaren edukia.

Bat.– Araubide berezia aplikatu beharreko eragiketetan, zergaren sortzapena gertatuko da prezioa osorik edo partez kobratzen den unean, benetan jasotako zenbatekoengatik, eta horrelakorik kobratu ez bada, eragiketa egin osteko urteko abenduaren 31n.

Ondorio horietarako, eragiketaren prezioa –osoa zein partziala– noiz kobratu den frogatu beharko da.

Bi.– Araubide berezi hau aplikagarri duten eragiketetan, zerga jasanaraziko da dagokion faktura egin eta entregatzen denean, baina egindakotzat joko da eragiketaren sortzapena gertatzen denean, aurreko apartatuan xedatutakoaren arabera zehaztua.

Hiru.– Araubide berezi hau aplikagarri duten subjektu pasiboek foru dekretu arauemaile honen VIII. tituluan ezarritako kenkariak egin ahal izango dituzte, ondoko berezitasunekin:

a) Araubide berezi honetara bildutako subjektu pasiboek jasandako kuoten kenkarirako eskubidea prezio osoa edo haren zati bat ordaintzen den unean sortzen da, benetan ordaindutako zenbatekoengatik, eta, horrelakorik ordaindu ez bada, eragiketa egin osteko urteko abenduaren 31n.

Aurrekoa aplikatuko da zerga egitatea gertatu den unea edozein dela ere.

Ondorio horietarako, eragiketaren prezioa –osoa zein partziala– noiz ordaindu den frogatu beharko da.

b) Jasandako kuoten kenkarirako eskubidea hura sortu den likidazio aldiari dagokion autolikidazioan edo haren hurrengoetan baino ezin izango da baliatu, baldin eta eskubide hori sortzen denetik lau urteko epea igaro ez bada.

c) Jasandako kuoten kenkarirako eskubidea iraungi egingo da titularrak ez badu hura baliatu aurreko letran ezarritako epean.

Lau.– Erregelamenduz zehaztuko da zer obligazio formal izango dituzten araubide berezi hau aplikatzen duten subjektu pasiboek.

163 quaterdecies artikulua.– Kutxa irizpidearen araubide bereziari uko egiteak edo hartatik kanpo geratzeak dakartzan ondorioak.

Kutxa irizpidearen araubidea aplikatzeari uko egiten bazaio edo subjektu pasiboa araubide horretatik kanpo geratzen bada, araubide horren arauak mantenduko dira haren indarraldian egindako eragiketei dagokienez, aurreko artikuluan ezarritako terminoetan.

163 quinquiesdecies artikulua.– Kutxa irizpidearen araubide bereziak ukitutako eragiketak.

Bat.– Kutxa irizpidearen araubide berezira bilduta ez dauden baina araubide horretan sartutako eragiketen hartzaile diren subjektu pasiboen kenkarirako eskubidea, eragiketa horiek jasandako kuotei dagokienez, haien prezioa osorik edo partez ordaintzen den unean sortuko da, benetan ordaindutako zenbatekoengatik, eta, horrelako ordainketarik izan ez bada, eragiketa egin osteko urteko abenduaren 31n.

Aurrekoa aplikatuko da zerga egitatea gertatu den unea edozein dela ere.

Ondorio horietarako, eragiketaren prezioa –osoa zein partziala– noiz ordaindu den frogatu beharko da.

Erregelamenduz zehaztuko da zer betebehar formal izango dituzten kutxa irizpidearen araubide bereziak ukitutako eragiketen hartzaile diren subjektu pasiboek.

Bi.– Kutxa irizpidearen araubide berezian ez dauden subjektu pasiboek zerga oinarria aldatzen badute foru dekretu arauemaile honen 80. artikuluko laugarren apartatuan ezarritakoarekin bat, horrek berekin ekarriko du araubide berezi horretara bildutako subjektu pasibo zordunak jasandako kuoten kenkarirako eskubidea sortzea aldatutako eragiketei dagokienez, betiere zerga oinarria aldatu den egunean kenkari horiek oraindik aplikatu gabe badaude.

163 sexiesdecies artikulua.– Konkurtsoa deklaratzeko autoaren ondorioak.

Kutxa irizpidearen araubide berezira bildutako subjektu pasiboa edo haren eragiketen hartzaile den subjektu pasiboa konkurtsoan deklaratzeak hau ekarriko du konkurtsoa deklaratzeko autoaren egunean:

a) Kutxa irizpidearen araubide berezira bildutako subjektu pasiboak jasanarazitako kuoten sortzapena, data horretan oraindik sortu gabe badaude.

b) Subjektu pasiboak jasandako kuoten kenkarirako eskubidearen sorrera bera hartzaile izan den eta kutxa irizpidearen araubide berezia aplikatu zaien eragiketei dagokienez, betiere ordaindu gabe badaude eta, data horretan, foru dekretu arauemaile honen 163 terdecies.Hiru artikuluko a) letran ezarritako epea igaro ez bada.

c) Kutxa irizpidearen araubide berezira bilduta dagoen konkurtsopeko subjektu pasiboak jasandako kuoten kenkarirako eskubidearen sorrera, araubide berezi horretara bildu gabe egonik bera hartzaile izan duten eragiketei dagokienez, betiere oraindik ordaindu gabe badaude eta, data horretan, foru dekretu arauemaile honen 163 terdecies.Hiru artikuluko a) letran aurreikusitako epea igaro ez bada.

Konkurtsopean dagoen subjektu pasiboak behartuta dago sortutako kuotak aitortzera eta aurreko paragrafoetan aipatu diren jasandako kuoten kenkaria aplikatzera erregelamenduz aurreikusitako autolikidazioan, hori guztia konkurtsoa deklaratu aurreko zerga egitateei dagokienez. Halaber, data horretan kenkaria aplikatu gabe duten gainerako kuotak ere aitortu beharko ditu subjektu pasiboak, autolikidazio horretan.

XI. KAPITULUA
URRUTIKO SALMENTEI ETA BARRUKO ONDASUN ENTREGA ETA ZERBITZU PRESTAZIO JAKIN BATZUEI APLIKAGARRI ZAIZKIEN ARAUBIDE BEREZIAK
1. SEKZIOA
XEDAPEN KOMUNAK

163 septiesdecies artikulua.– Definizioak eta kanpoan uzteko arrazoiak.

Bat.– Kapitulu honen ondorioetarako, definizio hauek ezartzen dira:

a) «Araubide berezien aldizkako autolikidazioak»: kontsumoko estatu kide bakoitzean dagokion zergaren zenbatekoa zehazteko behar den informazioa jasotzen duten autolikidazioak.

b) «Kontsumoko estatu kidea»: araubide berezi bakoitzerako hala definitutakoa.

c) «Identifikazioko estatu kidea»: araubide berezi bakoitzerako hala definitutakoa.

Bi.– Enpresaburu edo profesionalak araubide berezi hauetatik kanpo geratuko dira jarraian zerrendatzen diren zirkunstantzia hauetako edozein gertatuz gero:

a) Araubide berezi horietan dauden eragiketak utzi izanaren aitorpena aurkeztea.

b) Enpresaburuak edo profesionalak araubide berezi horien barruan egiten zituen eragiketak amaitu direla pentsarazten duen zerbait gertatzea.

c) Araubide berezi horietara biltzeko beharrezkoak diren baldintzak ez betetzea.

d) Araubide berezi horien araudiak ezarritako betebeharrak behin eta berriz ez betetzea.

e) Kapitulu honen 4. sekzioan aurreikusitako araubide berezira bilduta dauden enpresaburu edo profesionalek bitartekari baten bitartez jarduten badute, araubidetik kanpo geratzeko beste arrazoi bat izango da bitartekari horrek ordezkaritza hori utzi duela Zerga Administrazioari jakinaraztea.

Araubidetik kanpo uzteko erabakia identifikazioko estatu kidearen eskumen esklusiboa izango da.

Hiru.– Bitartekaria kapitulu honen 4. sekzioan aurreikusitako araubide berezitik kanpo geratuko da zirkunstantzia hauetako edozein gertatzen bada:

a) Bi hiruhileko naturaletan bitartekari lanak ez egitea araubide berezira bilduta dagoen enpresaburu edo profesional batentzat.

b) Bitartekari gisa jarduteko beharrezkoak diren baldintzak ez betetzea.

c) Araubide bereziaren araudiak ezarritako betebeharrak behin eta berriz ez betetzea.

Lau.– Aurreko apartatuetan aurreikusitakoa eragotzi gabe, enpresaburuek edo profesionalek, edo haien bitartekariak, beren borondatez hartu ahal izango dute baja araubide berezi hauetan.

Bost.– Erregelamenduz, behar diren xedapenak ezarriko dira kapitulu honetan xedatutakoa garatu eta aplikatzeko.

2. SEKZIOA.
BATASUNAZ KANPOKO ARAUBIDEA. ERKIDEGOAN FINKATUTA EZ DAUDEN ENPRESABURUEK EDO PROFESIONALEK ENPRESABURU EDO PROFESIONAL MODUAN JARDUTEN EZ DUTEN HARTZAILEEI EGINDAKO ZERBITZUEN ARAUBIDE BEREZIA

163 octiesdecies artikulua.– Aplikazio eremua.

Bat.– Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburu edo profesionalek zerbitzuak ematen badizkiete enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duten eta Erkidegoan finkatuta dauden edo bertan ohiko helbide edo bizilekua duten pertsonei, sekzio honetan aurreikusten den araubide berezira bildu ahal izango dira.

Araubide berezi hau aplikatuko zaie foru dekretu arauemaile honetan edo beste estatu kideetako legeriaren pareko xedapenetan ezarritakoagatik Erkidegoan egindakotzat jo behar diren zerbitzu prestazio guztiei.

Bi.– Sekzio honen ondorioetarako, definizio hauek ezartzen dira:

a) «Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburu edo profesionala»: jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegotik kanpo duen enpresaburu edo profesionala, Erkidegoaren lurraldean establezimendu iraunkorrik ez duena.

b) «Identifikazioko estatu kidea»: Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak Erkidegoaren lurraldean enpresaburu edo profesional gisa egingo duen jardueraren hasiera aitortzeko aukeratzen duen estatu kidea.

c) «Kontsumoko estatu kidea»: foru dekretu arauemaile honetan edo beste estatu kideetako xedapen baliokideetan ezarritakoaren arabera zerbitzu prestazioa egiten den estatu kidea.

163 noniesdecies artikulua.– Betebehar formalak.

Bat.– Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak Espainiako Erresuma hautatzen badu identifikazioko estatu kide gisa, betebehar hauek izango ditu:

a) Foru dekretu arauemaile honen 164.Bat artikuluko 2. ordinalean aipatzen den identifikazio fiskaleko zenbakia edukitzea.

b) Araubide berezi honetan sartutako eragiketen hasiera, aldaketa edo amaiera aitortzea. Aitorpen hori bide elektronikoz aurkeztuko da.

Zergapetzen diren eragiketen hasierari buruzko aitorpena aurkezteko garaian, Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuek eta profesionalek identifikazio datu hauek eman beharko dituzte: izen-abizenak; posta helbidea eta helbide elektronikoa; interneteko guneen helbide elektronikoak (halakorik erabiliz gero), jarduera kokatuta dagoen hirugarren lurraldeko zerga administrazioaren aurrean identifikatzeko erabiltzen duten zenbakia, eta, azkenik, jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoaren lurraldean ez dagoela eta bertan establezimendu iraunkorrik ez dutela dioen aitorpena. Era berean, informazio horretan aldaketarik badago, Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak haren berri eman beharko du

Kanarietan, Ceutan edo Melillan finkatutako enpresaburu edo profesionalen kasuan, zergapetutako jardueren hasierari buruzko aitorpenean informazio hau adieraziko da: izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, jarduteko erabiltzen dituen interneteko guneen helbide elektronikoak eta Espainiako Zerga Administrazioak esleitutako identifikazio fiskaleko zenbakia.

Araubide honen ondorioetarako, Zerga Administrazioak zenbaki batekin identifikatuko du Erkidegoan finkatuta ez dagoen enpresaburua edo profesionala.

Zerga Administrazioak elektronikoki jakinaraziko dio Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuari edo profesionalari esleitu zaion identifikazio zenbakia.

c) Hiruhileko natural bakoitzeko, balio erantsiaren gaineko zergaren autolikidazioa aurkeztea bide elektronikoz, kontuan izan gabe araubide honetan sartutako zerbitzuak eman diren edo ez. Aitortzen den epealdia bukatu ondorengo hilabetean aurkeztuko da autolikidazioa.

Autolikidazioan, Zerga Administrazioak aurreko b) letraren arabera jakinarazitako identifikazio zenbaki indibiduala adierazteaz gain, honako datu hauek ere agertu behar dira zerga sortu den kontsumoko estatu kide bakoitzeko: aitortzen den epealdian araubide honen barruan egindako zerbitzuen balio osoa (eragiketari aplikatutako balio erantsiaren gaineko zerga kanpoan utzita), estatu kide bakoitzari dagokion zergaren zenbateko globala (zerga tasen arabera banakatua), eta aurreko guztien batura, hau da, Espainian ordaindu beharko den kopurua.

Eragiketen kontraprestazioaren zenbatekoa euroa ez den moneta batean finkatu bada, zenbateko hori eurotara ekarriko da, likidazio aldiko azken egunari dagokion truke tasa balioduna aplikatuta. Aldaketa Europako Banku Zentralak egun horretarako argitaratutako truke tasen arabera egingo da, edo, egun horri dagokion argitalpenik ez balego, hurrengo egunekoaren arabera.

Aurkeztu diren autolikidazioetako zifretan edozein aldaketa egiteko, hiru urteko epea izango da gehienez, hasierako autolikidazioa aurkeztu behar zen egunetik hasita. Aldaketa hori aldizkako autolikidazio baten bidez egingo da, erregelamenduz zehaztuko den erari jarraituz.

d) Autolikidazio bakoitzari dagokion zerga ordaintzea, zer autolikidazio espezifikori dagokion aipatuta. Zenbatekoa eurotan ordainduko da, Zerga Administrazioak adierazten duen banku kontuan, aitorpena aurkezteko epearen barruan.

e) Araubide berezi honetan sartutako eragiketen erregistroa eramatea.

Erregistro hori eramateko garaian, behar den zehaztasunez jokatu beharko da kontsumoko estatu kideko Zerga Administrazioak aurreko c) letran aipatutako aitorpena zuzena dela egiaztatu ahal izan dezan.

Erregistro hori identifikazioko nahiz kontsumoko estatu kidearen eskura egongo da, Kontseiluaren 2010eko urriaren 7ko 904/2010 (EB) Erregelamenduak, balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan administrazio lankidetzari eta iruzurraren aurkako borrokari buruzkoak, 47 decies artikuluan aurreikusitako terminoetan.

Finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak hamar urtez gorde beharko du erregistro hori, eragiketa egin duen urtearen amaieratik zenbatuta.

f) Faktura egin eta ematea, erregelamenduz ezartzen denari jarraituz.

Bi.– Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak Espainia ez den beste edozein estatu kide aukeratu badu araubide berezi honetan hasteari buruzko aitorpena aurkezteko, zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat jo behar diren eragiketei dagokien zerga aurreko apartatuan aipatu den autolikidazioa identifikazioko estatu kidean aurkezteko unean ordaindu beharko da.

Gainera, Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak aurreko lehen apartatuan jasota dauden gainerako betebeharrak bete beharko ditu identifikazioko estatu kidean eta, bereziki, apartatu horretako e) letran ezarrita dagoena.

163 vicies artikulua.– Jasandako kuotak kentzeko eskubidea.

Bat.– Erkidegoan finkatu gabe egonik araubide berezi honetara biltzen diren enpresaburuek edo profesionalek ezin izango dute inolako zenbatekorik kendu foru dekretu arauemaile honen 163 noniesdecies.Bat artikuluko c) letran aipatzen den autolikidazioan, ondasun eta zerbitzuak eskuratu edo inportatzean jasandako kuotengatik, ondasun eta zerbitzu horiek, aplikagarriak diren arauen arabera, araubide honen xede diren zerbitzuak emateko erabiltzen badira ere.

Hala eta guztiz ere, araubide berezi honetara bildutako enpresaburuek edo profesionalek eskubidea izango dute ondasun eta zerbitzuak eskuratu edo inportatzean balio erantsiaren gaineko zergagatik jasandako kuoten itzulketa jasotzeko, ondasun eta zerbitzu horiek araubide berezi honen xede diren zerbitzuak emateko erabiltzen badira eta kontsumoko estatu kidean egindakotzat jo behar badira. Itzulketa eskatzeko prozedura kontsumoko estatu kideak Kontseiluaren 1986ko azaroaren 17ko 86/560/EEE Zuzentarauan xedatutakoa garatuz ezarritakoa izango da, eta 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauaren 368. artikuluan aurreikusitakoari jarraituko dio. Kanarietan, Ceutan eta Melillan finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalek foru dekretu arauemaile honen 117 bis artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraituko diote jasandako kuoten itzulketa eskatzeko, eragiketak zergaren aplikazio lurraldean egin direnean izan ezik.

Bi.– Espainiako Erresuma baldin bada kontsumoko estatu kidea, foru dekretu arauemaile honen 119. Bi artikuluko 2. ordinalean xedatutakoa gorabehera, Erkidegoan finkatuta egon gabe araubide berezi honetara biltzen diren enpresaburuek edo profesionalek eskubidea izango dute zergaren aplikazio lurraldean eskuratu edo inportatutako ondasun eta zerbitzuengatik balio erantsiaren gaineko zergan jasandako kuoten itzulketa jasotzeko, betiere ondasun eta zerbitzu horiek araubide berezi honen xede diren zerbitzu prestazioetarako erabiltzen badira. Eskubide hori baliatzeko prozedura foru dekretu arauemaile honen 119 bis artikuluan aurreikusitakoa izango da.

Ondorio horietarako, ez da exijituko zergaren aplikazio lurraldean finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalen alde tratu elkarrekikotasuna aitortua izatea. Artikulu honetan xedatutakoari heltzen dioten enpresaburuek edo profesionalek ez dute edukiko zertan izendatu Zerga Administrazioaren aurrean jardungo duen ordezkaririk ondorio horietarako.

Kanarietan, Ceutan edo Melillan finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalen kasuan, foru arau honen 119. artikuluan aurreikusitako prozedura aplikatuko da balio erantsiaren gaineko zergaren kuotak, apartatu honetan aipatzen direnak, itzultzeko eskubidea baliatu dadin.

Hiru.– Araubide berezi honetara biltzen diren enpresaburu edo profesionalek araubide horren menpeko eragiketak egiten badituzte zergaren aplikazio lurraldean, eta haiekin batera beste eragiketa batzuk ere egiten badituzte, hain zuzen ere, lurralde horretan erregistratzera eta haiengatik autolikidazioak aurkeztera behartzen dutenak, zergaren aplikazio lurraldean aurkeztu beharko dituzten autolikidazioetan kenduko dituzte lurralde horretan eskuratutako edo inportatutako ondasun eta zerbitzuengatik jasandako kuotak, betiere ondasun eta zerbitzuak araubide honen xede diren zerbitzuak emateko erabili badira.

3. SEKZIOA
BATASUNAREN ARAUBIDEA. ERKIDEGOAN, BAINA EZ KONTSUMOKO ESTATU KIDEAN, FINKATUTA DAUDEN ENPRESABURU EDO PROFESIONALEK ENPRESABURU EDO PROFESIONAL MODUAN JARDUTEN EZ DUTEN HARTZAILEEI EMANDAKO ZERBITZUEK, BATASUNAREN BARRUKO URRUTIKO ONDASUN SALMENTEK ETA FORU DEKRETU ARAUEMAILE HONEN 8 BIS ARTIKULUKO B) LETRAN AURREIKUSITAKO BALDINTZETAN EGINDAKO BARRUKO ENTREGEK APLIKAGARRI DUTEN ARAUBIDE BEREZIA.

163 unvicies artikulua.– Aplikazio eremua.

Bat.– Sekzio honetan aurreikusitako araubide berezira bildu ahal izango dira Erkidegoan, baina ez kontsumoko estatu kidean, finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalak, kontsumoko estatu kidean egindakotzat jotzen diren zerbitzuak enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duten hartzaileei ematen dizkietenean, batasunaren barruko urrutiko ondasun salmentak egiten dituztenean edo, foru dekretu arauemaile honen 8 bis artikuluko b) letran jasotako baldintzetan, barruko ondasun entregak burutzen dituztenean.

Araubide berezia araubide horretara biltzen diren enpresaburuek eta profesionalek egiten dituzten zerbitzu prestazio guztiei aplikatuko zaie, baldin eta, foru dekretu arauemaile honetan edo beste estatu kideetako legeriaren xedapen baliokideetan ezarritakoaren arabera, zerbitzuak Erkidegoan egindakotzat jo behar badira eta araubide berezira bildutako enpresaburuak edo profesionalak Erkidegoaren barruan badauka bere jarduera ekonomikoaren egoitza edo establezimendu iraunkorra. Horrez gainera, araubide berezira bildutako enpresaburuek eta profesionalek araubide horren menpe egiten dituzten ondasun entregei ere aplikatuko zaie.

Bi.– Sekzio honen ondorioetarako, definizio hauek ezartzen dira:

a) «Kontsumoko estatu kidean finkatu gabeko enpresaburua edo profesionala»: Erkidegoaren lurraldean jarduera ekonomikoaren egoitza edo establezimendu iraunkor bat daukan enpresaburua edo profesionala, kontsumoko estatu kidean ez egoitzarik ez establezimendu iraunkorrik ez daukana.

b) «Identifikazioko estatu kidea»: enpresaburuak edo profesionalak bere jarduera ekonomikoaren egoitza finkatuta daukan estatu kidea. Enpresaburuak edo profesionalak ez badauka Erkidegoan finkatuta bere jarduera ekonomikoaren egoitza, kontuan hartuko da zere estatu kidetan daukan establezimendu iraunkorra, eta establezimendu iraunkor bat baino gehiago edukiz gero Batasuneko hainbat estatutan, berak hautatzen duena hartuko da kontuan.

Enpresaburuak edo profesionalak ez badauka Erkidegoan ez bere jarduera ekonomikoaren egoitza eta ez establezimendu iraunkor bat, identifikazioko estatu kidea ondasunen bidalketa edo garraioa abiatu den estatua izango da. Ondasunen bidalketa edo garraioa estatu kide batean baino gehiagotan hasten bada, enpresaburuak edo profesionalak horietako bat aukeratu beharko du.

Estatu kide bat aukeratzeak enpresaburua edo profesionala lotuko du, aukera errebokatu arte. Egindako aukerak hiru natural iraungo du gutxienez, aukera zein urtetan egin den ere barne.

c) «Kontsumoko estatu kidea»:

a’) Zerbitzu prestazioen kasuan, foru dekretu arauemaile honetan edo beste estatu kideetako xedapen baliokideetan ezarritakoaren arabera zerbitzu prestazioa egiten den estatu kidea.

b') Batasun barruko urrutiko ondasun salmenten kasuan, bezeroak ondasunen bidalketa edo garraioa jasotzen duen estatu kidea.

c') Enpresaburu edo profesionalak foru dekretu arauemaile honen 8 bis artikuluko b) letran ezarritakoaren arabera egiten dituen ondasun entregetan, ondasunaren bidalketa edo garraioa estatu kide berean hasten eta amaitzen bada, estatu kide hori.

Hiru.– Sekzio honen ondorioetarako, kasu hauetan izango da Espainiako Erresuma «identifikazioko estatu kidea»:

a) Enpresaburu edo profesionalak jarduera ekonomikoaren egoitza zergaren aplikazio lurraldean daukanean, eta jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoaren lurraldean ez edukita ere, zergaren aplikazio lurraldean, eta ez beste inon, establezimendu iraunkor bat edo gehiago dutenean.

b) Jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoaren lurraldean ez duten enpresaburu edo profesionalen kasuan, horiek establezimendu iraunkor bat baino gehiago dituztenean zergaren aplikazio lurraldean eta beste estatu kide batean, eta araubide berezia aplikatzeko aukeratu duten estatu kidea Espainia denean.

c) Enpresaburuek edo profesionalek ez daukatenean Erkidegoan ez jardueraren egoitza eta ez establezimendu iraunkorrik eta ondasunen bidalketa eta garraioa zergaren aplikazio lurraldean bakarrik hasten denean, edo, bidalketa edo garraio hori estatu kide batean baino gehiagotan hasita ere, araubide berezi hau aplikatzeko Espainia aukeratzen dutenean.

163 duodecies artikulua.– Betebehar formalak.

Bat.– Espainia baldin bada identifikazioko estatu kidea, araubide berezi honetara bildutako eragiketak egiten dituen enpresaburuak edo profesionalak betebehar hauek izango ditu:

a) Foru dekretu arauemaile honen 164.Bat artikuluko 2. ordinalean aipatzen den identifikazio fiskaleko zenbakia edukitzea.

b) Araubide berezi honetan sartutako eragiketen hasiera, aldaketa edo amaiera aitortzea. Aitorpen hori bide elektronikoz aurkeztuko da.

c) Hiruhileko natural bakoitzeko, balio erantsiaren gaineko zergaren autolikidazioa aurkeztea bide elektronikoz, araubide berezi hau aplikagarri zaien eragiketak egin edo ez. Aitortzen den epealdia bukatu ondorengo hilabetean aurkeztuko da autolikidazioa.

Autolikidazio horretan adierazi beharko da Zerga Administrazioak enpresaburuari edo profesionalari esleitu dion identifikazio fiskaleko zenbakia, aurreko a) letran aurreikusitakoa, eta, zerga sortu den kontsumoko estatu kide bakoitzeko, honako datuak ere jaso beharko dira bertan: aitortzen den epealdian araubide honetara bilduta egindako eragiketa guztien balio osoa (eragiketari aplikatutako balio erantsiaren gaineko zerga kanpoan utzita), estatu kide bakoitzari dagokion zergaren zenbateko globala (zerga tasen arabera banakatua) eta aurreko guztien batura, hau da, Espainian ordaindu beharko den kopurua.

Ondasunak Espainia ez den beste estatu kide batetik bidaltzen edo garraiatzen badira, autolikidazioan datu hauek ere jaso beharko dira: aitortzen den epealdian egindako eragiketaren balio osoa (eragiketari aplikatutako balio erantsiaren gaineko zerga kanpoan utzita), dagokion zergaren zenbateko globala (zerga tasen arabera banakatua), eta aurreko guztien batura, hori guztia araubide hau aplikagarri duten hurrengo entregetarako eta ondasunen bidalketa edo garraioa hasi den estatu kide bakoitzeko:

a') Batasun barruko urrutiko ondasun salmentak, foru dekretu arauemaile honen 8 bis artikuluko b) letraren arabera edo estatu kide horretako legeriaren xedapen baliokidearen arabera egindakoak ez direnean.

b') Batasun barruko urrutiko ondasun salmentak eta ondasun entregak, baldin eta ondasun horien igorpena edo garraioa estatu kide berean hasi eta bukatzen bada, eta enpresaburu edo profesional batek egiten baditu foru dekretu arauemaile honen 8.bis artikuluko b) letran edo estatu kide horretako legeriaren xedapen baliokidean ezarritakoaren arabera.

a') letran aipatzen diren ondasun entregen kasuan, autolikidazioan bi zenbaki hauetako bat adierazi beharko da: balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako eman den identifikazio zenbaki indibiduala edo, bestela, ondasun horiek zein estatu kidetatik bidali edo garraiatu diren, eta estatu horrek esleitutako identifikazio fiskaleko zenbakia.

b') letran aipatzen diren ondasun entregen kasuan, autolikidazioak bi zenbaki hauetako bat jaso beharko du halaber: balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako eman den identifikazio zenbaki indibiduala edo, bestela, ondasun horiek zein estatu kidetatik bidali edo garraiatu diren, eta estatu horrek esleitutako identifikazio fiskaleko zenbakia, halakorik edukiz gero.

c) letran aipatzen den informazioa kontsumoko estatu kideen arabera banakatuta jaso beharko da autolikidazioan.

Enpresaburuak edo profesionalak establezimendu iraunkor bat edo gehiago baldin baditu Espainia ez den beste estatu kide batean, eta haietatik araubide berezi honen xede diren zerbitzuak ematen baditu, datu hauek ere sartu beharko ditu bere autolikidazioetan establezimendu iraunkor bat kokatua duen estatu kide bakoitzeko: zerbitzu prestazio horien zenbateko osoa, eta balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako eman zaion identifikazio zenbaki indibiduala, edo establezimendu iraunkor horren identifikazio fiskaleko zenbakia, kontsumoko estatu kidearen arabera banakatua.

Eragiketen kontraprestazioaren zenbatekoa euroa ez den moneta batean finkatu bada, zenbateko hori eurotara ekarriko da, likidazio aldiko azken egunari dagokion truke tasa balioduna aplikatuta. Aldaketa Europako Banku Zentralak egun horretarako argitaratutako truke tasen arabera egingo da, edo, egun horri dagokion argitalpenik ez balego, hurrengo egunekoaren arabera.

Aurkeztu diren autolikidazioetako zifretan edozein aldaketa egiteko, hiru urteko epea izango da gehienez, hasierako autolikidazioa aurkeztu behar zen egunetik hasita. Aldaketa hori aldizkako autolikidazio baten bidez egingo da, erregelamenduz zehaztuko den erari jarraituta.

d) Autolikidazio bakoitzari dagokion zerga ordaintzea, zer aitorpen espezifikori dagokion aipatuta. Zenbatekoa eurotan ordainduko da, Zerga Administrazioak adierazten duen banku kontuan, aitorpena aurkezteko epearen barruan.

e) Araubide berezi honetan sartutako eragiketen erregistroa eramatea. Erregistro hori eramateko garaian, behar den zehaztasunez jokatu beharko da kontsumoko estatu kideko Zerga Administrazioak aurreko c) letran aipatutako aitorpena zuzena dela egiaztatu ahal izan dezan.

Erregistro hori identifikazioko nahiz kontsumoko estatu kidearen eskura egongo da, Kontseiluaren 2010eko urriaren 7ko 904/2010 (EB) Erregelamenduak, balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan administrazio lankidetzari eta iruzurraren aurkako borrokari buruzkoak, 47 decies artikuluan aurreikusitako terminoetan.

Enpresaburuak edo profesionalak hamar urtez gorde beharko du erregistro hori, eragiketa egin den urtea amaitzen denetik zenbatzen hasita.

f) Faktura egin eta ematea, erregelamenduz ezartzen denari jarraituz.

Bi.– Espainiako Erresuma identifikazioko estatu kidetzat hartzen duen enpresaburuak edo profesionalak Espainian bakarrik aurkeztu beharko ditu autolikidazioak eta, behar denean, bertan bakarrik ordaindu beharko du kontsumoko estatu guztietan araubide berezi honen menpe egindako eragiketa guztiei dagokien zerga.

163 tervicies artikulua.– Jasandako kuotak kentzeko eskubidea.

Bat.– Araubide berezi honetara biltzen diren enpresaburuek edo profesionalek ezin izango dute inolako zenbatekorik kendu foru dekretu arauemaile honen 163 duovicies.Bat artikuluko c) letran aipatzen den autolikidazioan, ondasun eta zerbitzuak eskuratu edo inportatzean jasandako kuotengatik, ondasun eta zerbitzu horiek, aplikagarriak diren arauen arabera, araubide honen xede diren zerbitzuak emateko erabiltzen badira ere.

Hala eta guztiz ere, araubide berezi honetara bildutako enpresaburuek edo profesionalek eskubidea izango dute ondasun eta zerbitzuak eskuratu edo inportatzean BEZagatik jasandako kuoten itzulketa jasotzeko, ondasun eta zerbitzu horiek araubide berezi honen xede diren eragiketak egiteko erabiltzen badira eta kontsumoko estatu kidean egindakotzat jo behar badira. Itzulketa eskatzeko aplikatuko den prozedura kontsumoko estatu kideak bi zuzentarau hauetako bat garatuz onesten duena izango da: Kontseiluaren 1986ko azaroaren 17ko 86/560/EEE Zuzentaraua, 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauaren 368. artikuluan aurreikusitako terminoetan, edo Kontseiluaren 2008ko otsailaren 12ko 2008/9/EE Zuzentaraua, 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauaren 369 undecies artikuluan aurreikusitako terminoetan. Bereziki, zergaren aplikazio lurraldean finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalek foru dekretu arauemaile honen 117 bis artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraituko diote jasandako kuoten itzulketa eskatzeko, eragiketak zergaren aplikazio lurraldean egin direnean izan ezik.

Bi.– Espainiako Erresuma baldin bada kontsumoko estatu kidea, foru dekretu arauemaile honen 119. Bi artikuluko 2. ordinalean xedatutakoa gorabehera, araubide berezi honetara biltzen diren enpresaburuek edo profesionalek eskubidea izango dute zergaren aplikazio lurraldean eskuratu edo inportatutako ondasun eta zerbitzuengatik balio erantsiaren gaineko zergan jasandako kuoten itzulketa jasotzeko, betiere ondasun eta zerbitzu horiek araubide berezi honen xede diren zerbitzu prestazioetarako erabiltzen badira.

Beste estatu kide batean finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalen kasuan, eskubide hori baliatzeko prozedura foru dekretu arauemaile honen 119. artikuluan aurreikusitakoa izango da.

Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburu edo profesionalentzat, eskubide hori baliatzeko prozedura foru dekretu arauemaile honen 119 bis artikuluan aurreikusitakoa izango da.

Ondorio horietarako, ez da exijituko zergaren aplikazio lurraldean finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalen alde tratu elkarrekikotasuna aitortua izatea. Artikulu honetan xedatutakoari heltzen dioten enpresaburuek edo profesionalek ez dute edukiko zertan izendatu Zerga Administrazioaren aurrean jardungo duen ordezkaririk ondorio horietarako.

Kanarietan, Ceutan edo Melillan finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalek foru arau honen 119. artikuluan aurreikusitako prozedura aplikatuko dute apartatu honetan aipatzen diren BEZaren kuotak itzultzeko eskubidea baliatzeko.

Espainiako Erresuma baldin bada identifikazioko estatu kidea, zergaren aplikazio eremuan finkatuta dauden enpresaburuek edo profesionalek zergaren araubide orokorraren arabera kendu ahal izango dituzte araubide honetara bildutako eragiketak egiteko eskuratu edo inportatutako ondasun eta zerbitzuengatik jasandako BEZaren kuotak.

Hiru.– Araubide berezi honetara biltzen diren enpresaburu edo profesionalek araubide horren menpeko eragiketak egiten badituzte zergaren aplikazio lurraldean, eta haiekin batera beste eragiketa batzuk ere egiten badituzte, hain zuzen ere, lurralde horretan erregistratzera eta haiengatik autolikidazioak aurkeztera behartzen dutenak, zergaren aplikazio lurraldean aurkeztu behar diren autolikidazioetan kendu beharko dituzte lurralde horretan eskuratutako edo inportatutako ondasun eta zerbitzuengatik jasandako kuotak, betiere ondasun eta zerbitzuak araubide honen xede diren eragiketak egiteko erabili badira.

163 quatervicies artikulua.– Zergaren aplikazio lurraldean finkatutako enpresaburuek edo profesionalek lurralde horretan egindako zerbitzu prestazioak.

Sekzio honetan aurreikusitako araubide berezia ez zaie aplikatuko zergaren aplikazio lurraldean jarduera ekonomikoaren egoitza edo establezimendu iraunkorra duten enpresaburuek eta profesionalek bertan egiten dituzten zerbitzuei. Zerbitzu prestazio horiei zergaren araubide orokorra aplikatuko zaie.

4 SEKZIOA
INPORTAZIO ARAUBIDEA. HIRUGARREN HERRIALDE EDO LURRALDEETATIK INPORTATUTAKO ONDASUNEN URRUTIKO SALMENTEN ARAUBIDE BEREZIA.

163 quinvicies artikulua.– Aplikazio eremua.

Bat.– Sekzio honetan aurreikusitako araubide berezira bildu ahal izango dira hirugarren herrialde edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentak egiten dituzten enpresaburuak edo profesionalak, igorpenaren balio intrintsekoa, zerga bereziei lotutako produktuena alde batera utzita, ez bada 150 euro baino handiagoa, eta baldintza hauek betetzen badira:

– Erkidegoan, Kanarietan, Ceutan eta Melillan finkatutako enpresaburuak edo profesionalak izatea;

– enpresaburua edo profesionala, Erkidegoan finkatuta egon edo ez, Erkidegoan finkatuta dagoen bitartekari batek ordezkatzea. Ondorio horietarako, ezin izango da eduki bitartekari bat baino gehiago aldi berean; edo

– enpresaria edo profesionala hirugarren herrialde batean finkatuta egotea, Europar Batasunak elkarri laguntzeko akordio bat izenpetuta izatea herrialde horrekin, Kontseiluaren 2010/24/EB Zuzentarauan eta 904/2010/EB Erregelamenduan ezarritakoa bezalako aplikazio eremuarekin, eta hirugarren herrialde horretatik datozen ondasunekin urrutiko salmentak egitea.

Enpresaburuak edo profesionalak hirugarren herrialde edo lurraldeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmenta guztiei aplikatuko zaie araubide berezi hau.

Bi.– Sekzio honen ondorioetarako, definizio hauek ezartzen dira:

a) «Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburu edo profesionala»: jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegotik kanpo daukan enpresaburua edo profesionala, Erkidegoaren barruan establezimendu iraunkorrik ez duena.

b) «Bitartekaria»: Erkidegoan finkatuta dagoen pertsona, hirugarren herrialde edo lurralde batetik inportatutako ondasunen urrutiko salmentak egiten dituen enpresaburu edo profesional batek izendatua, araubide berezi honek dakartzan obligazio material eta formal guztiak haren izenean eta kontura betetzera behartuta dagoena eta araubide horretatik ondorioztatzen diren erlazio juridiko-tributarioen titular dena.

Erregelamenduz ezarriko da zer baldintza eta beharkizun bete beharko diren araubide berezi honetan bitartekari gisa jarduteko.

c) «Identifikazioko estatu kidea»:

a') Enpresaburua edo profesionala Erkidegoan finkatuta ez dagoenean, aukeratzen duen estatu kidea.

Beren jarduera ekonomikoaren egoitza Kanariar Uharteetan, Ceutan edo Melillan duten enpresaburu edo profesionalen kasuan, eta Erkidegoan finkatutako bitartekaririk izendatu ez badute, identifikazioko estatu kidea Espainiako Erresuma izango da.

b') Enpresaburuak edo profesionalak ez badauka Erkidegoan bere jarduera ekonomikoaren egoitza, baina bertan hainbat establezimendu iraunkor baditu, establezimendu iraunkor bat kokatua duen estatuen artetik araubide hau aplikatzeko aukeratzen duen estatu kidea. Estatu kide bat aukeratzeak enpresaburua edo profesionala lotuko du aukera hori errebokatu arte, eta gutxienez hiru urte iraungo du, aukera egin den urtean eta hurrengo bietan.

c') Enpresaburuak edo profesionalak estatu kide batean finkatu badu bere jarduera ekonomikoaren egoitza edo bertan bakarrik baldin badu establezimendu iraunkor bat edo batzuk, estatu kide hori.

d') Bitartekariak estatu kide batean finkatu badu bere jarduera ekonomikoaren egoitza, estatu kide hori.

e') Bitartekariak ez badauka Erkidegoan bere jarduera ekonomikoaren egoitza, baina bertan hainbat establezimendu iraunkor baditu, establezimendu iraunkor bat kokatua duen estatuen artetik araubide hau aplikatzeko aukeratzen duen estatu kidea. Estatu kide bat aukeratzeak enpresaburua edo profesionala lotuko du aukera hori errebokatu arte, eta gutxienez hiru urte iraungo du, aukera egin den urtean eta hurrengo bietan.

d) «Kontsumoko estatu kidea»: bezeroari zuzendutako ondasunen bidalketa edo garraioa jasotzen duen estatu kidea.

Hiru.– Sekzio honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Espainiako Erresuma kasu hauetan izango da «identifikazioko estatu kidea»:

a) Kasu guztietan, enpresaburuak edo profesionalak, edo haien bitartekariak, jarduera ekonomikoaren egoitza zergaren aplikazio eremuan duenean, edo jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoaren lurraldean ez edukita ere, zergaren aplikazio eremuan, eta ez beste inon, establezimendu iraunkor bat edo gehiago duenean.

b) Jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoaren lurraldean ez duten enpresaburuak, profesionalak edo bitartekariak badira, horiek establezimendu iraunkor bat baino gehiago dituztenean zergaren aplikazio lurraldean eta beste estatu kide batean, eta araubide berezia aplikatzeko aukeratu duten estatu kidea Espainia denean.

c) Enpresaburuak edo profesionalak ez badu Batasunaren lurraldean ez bere jardueraren egoitza eta ez establezimendu iraunkor bat, araubide berezia Espainian aplikatzea aukeratu duenean eta, nolanahi ere, beren jarduera ekonomikoaren egoitza Kanariar Uharteetan, Ceutan edo Melillan duten enpresaburuak edo profesionalak, baldin eta Erkidegoan finkatutako bitartekaririk izendatu ez badute.

163 sexvicies artikulua.– Sortzapena.

Araubide berezi hau aplikatuta egiten diren ondasun entregetan, zergaren sortzapena ondasuna entregatzen den unean gertatuko da, eta entrega hori bezeroaren ordainketa onartzean gertatu dela joko da.

163 septvicies artikulua.– Betebehar formalak.

Bat.– Espainiako Erresuma baldin bada identifikazioko estatu kidea, araubide honetara bildutako enpresaburuak edo profesionalak, edo haren kontura diharduen bitartekariak, betebehar hauek izango ditu:

a) Foru dekretu arauemaile honen 164.Bat artikuluko 2. ordinalean aipatzen den identifikazio fiskaleko zenbakia edukitzea.

b) Araubide berezi honetan sartzen diren eragiketen hasiera, aldaketa edo amaiera data aitortzea. Aitorpen hori bide elektronikoz aurkeztuko da.

Araubide berezi honetara bildutako enpresaburuak edo profesionalak bitartekari bidez jarduten ez duenean, hurrengo informazioa jaso beharko du zergapetutako jardueren hasierari buruzko aitorpenean: izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, jarduteko erabiltzen dituen Interneteko guneen helbide elektronikoak, eta balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako daukan identifikazio zenbakia edo identifikazio fiskaleko zenbakia.

Bitartekariak, bere aldetik, identifikazio datu hauek eman beharko dizkio Zerga Administrazioari bitartekaritza lanak hasi baino lehen: izen-abizenak, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, jarduteko erabiltzen dituen Interneteko guneen helbide elektronikoak eta balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako eman zaion identifikazio zenbakia.

Horrez gain, bitartekariak, zergapetzen diren jarduerak hasi aurretik, honako datu hauek ere eman beharko dizkio Zerga Administrazioari, bera bitartekari duen enpresaburu edo profesional bakoitzeko: izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, jarduteko erabiltzen dituen Interneteko guneen helbide elektronikoak, eta balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako daukan identifikazio zenbakia edo identifikazio fiskaleko zenbakia. Horrez gain, araubide berezi honen ondorioetarako, identifikazioko estatu kideak esleitu dion identifikazio fiskaleko zenbakia ere eman beharko du bitartekariak.

Araubide berezi honetara bildutako enpresaburuak edo profesionalak, eta, edukiz gero, haren bitartekariak, informazio horrek izan dezakeen aldaketa ororen berri eman beharko dute.

Zerga Administrazioak identifikazio zenbaki banarekin identifikatuko ditu araubide honetara biltzen diren enpresaburu eta profesionalak, araubide honen ondorioetarako beti. Bitartekari bidez jardunez gero, bitartekari horri beste identifikazio zenbaki bat esleituko zaio araubidearen ondorioetarako, hala izendatu duen enpresaburu edo profesional bakoitzeko.

Identifikazio zenbaki horiek araubide berezi honetarako baino ez dira erabiliko, eta aurkeztu beharrekoak izango dira, nahitaez, foru dekretu arauemaile honen 66. artikuluko 4. ordinalean arautzen den salbuespena aplikatzeko.

Zerga Administrazioak bide elektronikoz jakinaraziko dio araubide berezi honetara bildutako enpresaburu edo profesionalari, edo kasua bada, bitartekariari, zer identifikazio zenbaki esleitu zaion.

c) Hilabete natural bakoitzeko, balio erantsiaren gaineko zergaren autolikidazioa aurkeztea bide elektronikoz, araubide berezi hau aplikagarri duten eragiketak egin edo ez kontuan hartu gabe. Aitortzen den epealdia bukatu ondorengo hilabetean aurkeztuko da autolikidazioa.

Autolikidazio horretan adierazi beharko da Zerga Administrazioak araubide berezi honen ondorioetarako esleitu dion identifikazio fiskaleko zenbakia, eta, zerga sortu den kontsumoko estatu kide bakoitzeko, honako datuak ere jaso beharko dira bertan: aitortzen den epealdian araubide honetara bilduta egindako eragiketa guztien balio osoa (eragiketari aplikatutako balio erantsiaren gaineko zerga kanpoan utzita), estatu kide bakoitzari dagokion zergaren zenbateko globala (zerga tasen arabera banakatua) eta aurreko guztien batura, hau da, Espainian ordaindu beharko den kopurua.

Eragiketen kontraprestazioaren zenbatekoa euroa ez den moneta batean finkatu bada, zenbateko hori eurotara ekarriko da, likidazio aldiko azken egunari dagokion truke tasa balioduna aplikatuta. Aldaketa Europako Banku Zentralak egun horretarako argitaratutako truke tasen arabera egingo da, edo, egun horri dagokion argitalpenik ez balego, hurrengo egunekoaren arabera.

Aurkeztu diren autolikidazioetako zifretan edozein aldaketa egiteko, hiru urteko epea izango da gehienez, hasierako autolikidazioa aurkeztu behar zen egunetik hasita. Aldaketa hori aldizkako autolikidazio baten bidez egingo da, erregelamenduz zehaztuko den erari jarraituz.

d) Autolikidazio bakoitzari dagokion zerga ordaintzea, zer autolikidazio espezifikori dagokion aipatuta. Zenbatekoa eurotan ordainduko da, Zerga Administrazioak adierazten duen banku kontuan, autolikidazioa aurkezteko epearen barruan.

e) Araubide berezi honetan sartutako eragiketen erregistroa eramatea. Erregistro hori eramateko garaian, behar den zehaztasunez jokatu beharko da kontsumoko estatu kideko Zerga Administrazioak aurreko c) letran aipatutako autolikidazioa zuzena dela egiaztatu ahal izan dezan.

Erregistro hori identifikazioko nahiz kontsumoko estatu kidearen eskura egongo da, Kontseiluaren 2010eko urriaren 7ko 904/2010 (EB) Erregelamenduak, balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan administrazio lankidetzari eta iruzurraren aurkako borrokari buruzkoak, 47 decies artikuluan aurreikusitako terminoetan.

Enpresaburuak edo profesionalak hamar urtez gorde beharko du erregistro hori, eragiketa egin den urtea amaitzen denetik zenbatzen hasita.

f) Faktura egin eta ematea, erregelamenduz ezartzen denari jarraituz.

Bi.– Espainiako Erresuma identifikazioko estatu gisa aukeratzen duen enpresaburuak edo profesionalak Espainian bakarrik aurkeztu beharko ditu autolikidazioak eta, behar denean, bertan bakarrik ordaindu beharko du kontsumoko estatu guztietan araubide berezi honen menpe egindako eragiketa guztiei dagokien zerga.

163 octovicies artikulua.– Jasandako kuotak kentzeko eskubidea.

Bat.– Araubide berezi honetara biltzen diren enpresaburuek edo profesionalek ezin izango dute inolako zenbatekorik kendu foru dekretu arauemaile honen 163 septvicies.Bat artikuluko c) letran aipatzen den autolikidazioan, ondasun eta zerbitzuak eskuratu edo inportatzean jasandako kuotengatik, ondasun eta zerbitzu horiek, aplikagarriak diren arauen arabera, araubide honen xede diren zerbitzuak emateko erabiltzen badira ere.

Hala eta guztiz ere, araubide berezi honetara bildutako enpresaburuek edo profesionalek eskubidea izango dute ondasun eta zerbitzuak eskuratu edo inportatzean BEZagatik jasandako kuoten itzulketa jasotzeko, ondasun eta zerbitzu horiek araubide berezi honen xede diren eragiketak egiteko erabiltzen badira eta kontsumoko estatu kidean egindakotzat jo behar badira. Itzulketa eskatzeko aplikatuko den prozedura kontsumoko estatu kideak bi zuzentarau hauetako bat garatuz onartzen duena izango da: Kontseiluaren 1986ko azaroaren 17ko 86/560/EE Zuzentaraua edo Kontseiluaren 2008ko otsailaren 12ko 2008/9/EE Zuzentaraua, biak ere, 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauak 369 quatervicies artikuluan aurreikusitako terminoetan. Kanarietan, Ceutan eta Melillan finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalek foru dekretu arauemaile honen 117 bis artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraituko diote jasandako kuoten itzulketa eskatzeko, eragiketak zergaren aplikazio lurraldean egin direnean izan ezik.

Bi.– Espainiako Erresuma baldin bada kontsumoko estatu kidea, foru dekretu arauemaile honen 119.Bi artikuluko 2. ordinalean xedatutakoa gorabehera, araubide berezi honetara biltzen diren enpresaburuek edo profesionalek eskubidea izango dute zergaren aplikazio lurraldean eskuratu edo inportatutako ondasun eta zerbitzuengatik balio erantsiaren gaineko zergan jasandako kuoten itzulketa jasotzeko, betiere ondasun eta zerbitzu horiek araubide berezi honen xede diren zerbitzu prestazioetarako erabiltzen badira.

Beste estatu kide batean finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalen kasuan, eskubide hori baliatzeko prozedura foru dekretu arauemaile honen 119. artikuluan aurreikusitakoa izango da.

Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburu edo profesionalentzat, eskubide hori baliatzeko prozedura foru dekretu arauemaile honen 119 bis artikuluan aurreikusitakoa izango da.

Ondorio horietarako, ez da exijituko zergaren aplikazio lurraldean finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalen alde tratu elkarrekikotasuna aitortua izatea. Artikulu honetan xedatutakoari heltzen dioten enpresaburuek edo profesionalek ez dute edukiko zertan izendatu Zerga Administrazioaren aurrean jardungo duen ordezkaririk ondorio horietarako.

Kanarietan, Ceutan edo Melillan finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalek foru arau honen 119. artikuluan aurreikusitako prozedura aplikatuko dute apartatu honetan aipatzen diren BEZaren kuoten itzulketarako eskubidea baliatzeko.

Espainiako Erresuma baldin bada identifikazioko estatu kidea, zergaren aplikazio eremuan finkatuta dauden enpresaburuek edo profesionalek zergaren araubide orokorraren arabera kendu ahal izango dituzte araubide honetara bildutako eragiketak egiteko eskuratu edo inportatutako ondasun eta zerbitzuengatik jasandako BEZaren kuotak.

Hiru.– Araubide berezi honetara biltzen diren enpresaburu edo profesionalek araubide horren menpeko eragiketak egiten badituzte zergaren aplikazio lurraldean, eta haiekin batera beste eragiketa batzuk ere egiten badituzte, hain zuzen ere, lurralde horretan erregistratzera eta haiengatik autolikidazioak aurkeztera behartzen dutenak, zergaren aplikazio lurraldean aurkeztu behar diren autolikidazioetan kendu beharko dituzte lurralde horretan eskuratutako edo inportatutako ondasun eta zerbitzuengatik jasandako kuotak, betiere ondasun eta zerbitzuak araubide honen xede diren eragiketak egiteko erabili badira.

X. TITULUA
SUBJEKTU PASIBOEN BETEBEHARRAK

164. artikulua.– Subjektu pasiboen betebeharrak.

Bat.– Aurreko tituluan ezarritakoa eragotzi gabe, zergaren subjektu pasiboek ondorengo betebeharrak izango dituzte, erregelamenduz ezarriko diren baldintza, muga eta beharkizunekin:

1.a Zergari lotzea dakarten jardueren hasiera, aldaketa eta amaiera aitorpenak aurkeztea.

2.a Zerga Administrazioari identifikazio fiskaleko zenbakia eskatzea eta ezartzen diren kasuetan hura komunikatu eta frogatzea.

3.a Eragiketa guztien faktura egin eta ematea, erregelamenduz ezartzen denaren arabera.

4.a Kontabilitatea eta erregistroak eramatea erregelamenduz ezarriko den eran, Merkataritza Kodean eta kontabilitate arloko gainerako arauetan xedatutakoa eragotzi gabe.

5.a Aldian behin, edo Administrazioak eskatzen duenean, hirugarren pertsonekin egiten dituzten eragiketa ekonomikoei buruzko informazioa aurkeztea, eta, bereziki, Batasunaren barruko eragiketen aitorpen laburtua.

6.a Autolikidazioak aurkeztea eta haien zenbatekoa ordaintzea.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakoa eragotzi gabe, subjektu pasiboek urteko aitorpen laburpen bat aurkeztu beharko dute.

Foru dekretu arauemaile honen 13. artikuluko 2. ordinalean jasotako kasuetan, garraiobidearen behin betiko matrikulazioa egiteko zerga ordaindu dela frogatu beharko da.

7.a Erkidegoan finkatuta ez dauden subjektu pasiboak badira, ordezkari bat izendatzea foru dekretu arauemaile honetan ezarritako betebeharrak betetzeko. Horrelakorik ez da beharko, ordea, subjektu pasiboak Kanarietan, Ceutan edo Melillan finkatuta daudenean edo, beste estatu batean egonik ere, elkar laguntzari begira harekin Erkidegoan eratutakoen pareko laguntza tresnak adostu badira.

8.a Foru dekretu arauemaile honen 2 bis artikuluko bederatzigarren apartatuan aipatzen den aitorpen espezifikoa aurkeztea, bere jarduerari dagozkion ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak egiten hasi aurreko likidazio aldiei dagozkien kuota itzuliak erregularizatzeko, aipatutako eragiketak erregulartasunez hasi ondorengo lehen urte natural osoko azken aitorpen-likidazioa aurkeztu behar den epe berean.

Bi.– Enpresaburuek edo profesionalek beren eragiketen faktura egin eta entregatzeko betebeharra enpresaburu edo profesional horien bezeroak edota hirugarren batek bete ahal izango du, erregelamenduz ezarriko den eran. Bezero edo hirugarren horiek, nolanahi ere, enpresaburu edo profesionalaren izenean eta haren kontura jardungo dute beti.

Betebehar hori enpresaburu edo profesionalaren bezeroak bete dezan, bien arteko akordioa beharko da aldez aurretik. Halaber, bermatu beharko da enpresaburuak edo profesionalak onartzen dituela bezeroak haren izenean eta kontura egiten dituen faktura guztiak.

Enpresaburuak edo profesionalak, edo haren izenean eta kontura, bezeroak edo hirugarren batek, paperean zein formatu elektronikoan egin ahal izango ditu fakturak, azken kasu horretan, betiere, baldin eta fakturak jaso behar dituenak onespena eman badu aurrez.

Faktura horretan, izan paper formatukoa izan elektronikoa, jatorriaren egiazkotasuna bermatu behar da, baita edukiaren osotasuna eta haren irakurgarritasuna ere, egiten denetik eta gorde beharreko denbora guztian.

Erregelamenduz zehaztuko da zer beharkizun bete beharko diren fakturak egin, bidali eta gordetzeko.

Hiru.– Aurreko apartatuetan aurreikusitakoa berdin aplikatuko zaie zerga honen subjektu pasibo izan gabe haren ondorioetarako enpresaburu edo profesional direnei ere, erregelamenduz zehaztuko diren baldintza, muga eta betekizunekin.

Lau.– Zerga Administrazioak, enpresaburu edo profesionalaren edo subjektu pasiboaren zerga egoera egiaztatzeko beharrezkoa dela iritziz gero, zilegi izango du eskatzea zergaren aplikazio lurraldean egindako ondasun entregen edo zerbitzu prestazioen fakturak euskarara edo gaztelaniara itzuli daitezela, baita lurralde horretan finkatuta dauden enpresaburu edo profesionalek edo subjektu pasiboek jasotakoak ere.

165. artikulua.– Fakturazioari buruzko erregela bereziak.

Bat.– Jasotako fakturak, kontabilitateko frogagiriak eta egindako fakturen kopiak zergaren preskripzio aldian zehar gorde beharko dira, baita bitarteko elektronikoz ere. Betebehar hori hirugarren batek bete ahal izango du, eta, kasu horretan, subjektu pasiboaren izenean eta kontura jardungo du

Aurreko paragrafoan aipatutako agiriak balio erantsiaren gaineko zergaren kuotak jasan edo ordaindu beharra ekarri duten eskurapenei badagozkie, eta kuota horien kenkaria erregularizatzen ari bada, kuoten erregularizazio aldian zehar eta hurrengo lau urteetan gorde beharko dira agiri horiek.

Erregelamenduz zehaztuko dira apartatu honetan jasotako obligazioak betetzeko beharkizunak.

Bi.– Erregelamendu bidez, formula alternatiboak ezarri ahal izango dira aurreko lehen apartatuan fakturak egin eta agiriak gorde beharraz ezarritako obligazioak betetzeko, enpresa edo lanbide jardueren garapenak trabarik izan ez dezan.

Hiru.– Subjektu pasiboak bitarteko elektronikoen bidez gordetzen baditu artikulu honen lehen apartatuan aipatzen diren agiriak, faktura horiek on line eskuratzea eta urrutitik kargatu eta erabiltzea bermatu beharko zaio Zerga Administrazioari. Beharkizun hori beti bete beharko da, non gordetzen diren kontuan hartu gabe.

166. artikulua.– Kontabilitate betebeharrak.

Bat.– Kontabilitateak ahalbidetu behar du zehaztasunez finkatzea ondoko hauek:

1.a Subjektu pasiboak bere bezeroei jasanarazitako balio erantsiaren gaineko zergaren zenbateko osoa.

2.a Subjektu pasiboak jasandako zergaren zenbateko osoa.

Bi.– Subjektu pasiboek beren enpresa edo lanbide jardueren garapenean egiten dituzten eragiketa guztiak zerga likidatu eta ordaintzeko ezarritako epeen barruan kontabilizatu eta erregistratu beharko dira.

Hiru.– Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak enpresa edo lanbide sektore jakin batzuen erregistro obligazioak egokitzea edo aldatzea erabaki ahal izango du.

166 bis artikulua.– Eragiketen erregistroa.

Bat.– Enpresaburu edo profesional batek, izaera horrekin diharduenak, bideak jartzen baditu interfaze digital bat erabilita (lineako merkatu bat, plataforma bat, atari bat edo horrelako bitartekoren bat, esate baterako) enpresaburu edo profesional moduan jarduten ez duten pertsonei ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak ahalbidetzeko, eta entrega edo zerbitzu horiei dagokienez bera ez bada subjektu pasiboa, behartuta egongo da eragiketa horien erregistro bat eramatera.

Erregistroaren edukia Kontseiluaren 2011ko martxoaren 15eko 282/2011 (EB) Erregelamenduaren 54. quater.2 artikuluan xedatutakoa izango da (282/2011 (EB) Erregelamendua, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Sistema Erkideari buruzko 2006/112/EE Zuzentaraua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena), eta interesa duten estatu kideen eskura egon beharko du, bide elektronikoz, aldez aurretik eskatuta.

Erregistroa hamar urtez gorde beharko da, eragiketa egin den urtea amaitu eta hortik aurrera kontatuta.

Bi.– Enpresaburu edo profesional batek, izaera horrekin diharduenak, bideak jartzen baditu interfaze digital bat erabilita (lineako merkatu bat, plataforma bat, atari bat edo horrelako bitartekoren bat, esate baterako) ondasun entrega bat foru dekretu arauemaile honen 8 bis artikuluko terminoetan egiteko, edo zerbitzu prestazio batean parte hartzen badu bide elektronikoz, zeinean, 282/2011/EB Erregelamenduaren 9 bis artikuluari erreparatuta, ulertzen baita bere izenean diharduela, erregistro hauek eraman beharko ditu:

a) 282/2011/EB Erregelamenduaren 63 quater artikuluan ezarritako erregistroak, enpresaburu edo profesional hori foru dekretu arauemaile honen IX. tituluko XI. kapituluan aurreikusitako araubide berezietara bilduta dagoenean.

b) Foru dekretu arauemaile honen 164.Bat artikuluko 4. ordinalean ezarritako erregistroak, dekretu honen IX. tituluko XI. kapituluan aurreikusitako araubide berezietara bilduta ez dagoenean.

XI. TITULUA
ZERGAREN KUDEAKETA

167. artikulua.– Zergaren likidazioa.

Bat.– Hurrengo apartatuan xedatutakoan izan ezik, subjektu pasiboek Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak erabakitako tokian, eran, epeetan eta inprimakietan zehaztu eta ordaindu beharko dute zerga zorra.

Bi.– Ondasunen inportazioetan, aduana legeriak muga zergen eskubideetarako aurreikusitako moduan likidatuko da zerga, edo, kasua bada, foru dekretu arauemaile honen 167 bis artikuluan aurreikusi bezala.

Inportazioaren gaineko zergaren kuotak erregelamenduz ezarriko den moduan bildu eta ordainduko dira. Orobat, erregelamendu horretan ezarri ahal izango da zer baldintza bete behar dituzten subjektu pasiboek kuota horiek sartu ditzaten Administrazioak egindako likidazioa jasotzen duten epealdiari dagokion aitorpen-likidazioan.

Hala ere, aduanako aitorpena beste estatu kide batean aurkezten bada Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko urriaren 9ko 952/2013 (EB) Erregelamenduak, Batasunaren aduana kodea ezartzen duenak, 179. artikuluan ezarritakoarekin bat, Administrazioak zerga likidatuko du aitorpena aurkeztu den estatu kideko aduanak emandako informazioan oinarrituta.

Hiru.– Honako hauek daude behartuta autolikidazioa Gipuzkoako Foru Aldundian soilik aurkeztera:

1.a Zerga egoitza Gipuzkoan duten subjektu pasiboak, aurreko urtean izan duten eragiketa bolumen osoa 10 milioi eurotik gorakoa izan ez bada, eragiketak non egin diren kontuan hartu gabe.

2.a Zerga egoitza Gipuzkoan duten subjektu pasiboak, aurreko urtean 10 milioi eurotik gorako eragiketa bolumen osoa izan dutenean, eragiketa guztiak Gipuzkoako Lurralde Historikoan egin badira.

3.a Zerga egoitza Gipuzkoan duten subjektu pasiboak, eragiketak nonahi eginda ere eta haien zenbateko ekonomikoa edozein dela ere, jarduera hauei dagokienez:

a) Nekazaritza, basogintza, abeltzaintza edo arrantzako ustiategiek eta arrantza-ontzietako armadoreek beren labore, ustiategi edo harrapaketetatik zuzenean etorritako produktu naturalak inolako eraldaketa prozesutik pasatu gabe egiten dituzten entregak.

b) Garraio zerbitzuak, bai eta etxez aldatzeko zerbitzuak, atoi zerbitzuak edo garabi zerbitzuak ere.

c) Garraiobideen errentamenduak.

4.a Europar Batasunaren barruan garraiobide berriak eskuratzeagatik balio erantsiaren gaineko zergatik erabat salbuetsitako edo zergapetu gabeko eragiketak egiten dituzten partikularrak edo pertsonak edo entitateak, garraiobide horiek Gipuzkoako Lurralde Historikoan behin betiko matrikulatzen direnean.

5.a Aurreko ordinalean xedatutakoa eragotzi gabe, zerga osoa edo haren zati bat kentzeko eskubiderik ematen ez duten eragiketak soilik egiten dituzten subjektu pasiboak, bai eta enpresaburu edo profesional gisa jarduten ez duten pertsona juridikoak ere, Batasunaren barruan egiten dituzten eskurapenak zergari lotuta badaude hala aukeratzeagatik edo foru dekretu arauemaile honen 14. artikuluko bigarren apartatuan ezarritako muga kuantitatiboa gainditzeagatik, eta haien zerga egoitza Gipuzkoan badago.

6.a Araubide sinplifikatura, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezira edo baliokidetasun errekarguaren araubidera bildu diren subjektu pasiboak, Batasunaren barruan egindako eskurapenengatik, haien zerga egoitza Gipuzkoan badago.

Lau.– Subjektu pasiboek Gipuzkoan ez ezik beste lurralde batzuetan ere jarduten badute eta aurreko urtean lortu duten eragiketa bolumena 10 milioi eurokoa baino handiagoa izan bada, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta jardun duten beste lurraldeetako administrazioei aurkeztu beharko diete autolikidazioa. Horretarako, erregela hauek aplikatuko dira:

1.a Subjektu pasiboak lurralde batean baino gehiagotan jardun badu eta izan duen eragiketa bolumenagatik administrazio batean baino gehiagotan tributatzea badagokio, zergaren likidazioaren emaitza administrazio eskudunei egotziko zaie, subjektu pasiboak urte naturalean lurralde bakoitzean egindako ondasun entrega eta zerbitzu prestazioengatik (zergapetutako zein kenkarirako eskubidea sortzen dutenengatik) lortutako kontraprestazioen bolumenaren proportzioan, balio erantsiaren gaineko zerga alde batera utzita.

2.a Urte natural bakoitzean behin-behinean aplikatu beharreko proportzioak aurreko urteko eragiketen arabera zehaztuko dira.

Jarduera hasten den lehen urteko likidazio aldietan behin-behinean aplikatu beharreko proportzioa subjektu pasiboak berak kalkulatuko du bere ustez lurralde bakoitzean egingo dituen eragiketak kontuan hartuta, amaieran behar den erregularizazioa egitea galarazi gabe.

Aurreko paragrafoan jasotakoa gorabehera, behin-behineko beste proportzio bat aplikatu ahal izango da kasu hauetan:

a) Bat-egiteak, zatiketak edo aktiboen ekarpenak egiten direnean.

b) Lurralde erkidean edo foru lurraldean jarduera hasi, utzi, zabaldu edo murriztean, baldin eta 2. erregela honen lehen paragrafoan ezarritako irizpidearen arabera kalkulatu den proportzioa nabarmen aldatzea badakar.

Aldaketa nabarmena dela joko da lurraldeetako edozeini aplikatu beharreko proportzioa 15 puntu portzentual edo gehiago aldatzen bada.

Beste proportzio bat aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik subjektu pasiboak horren berri ematea Ekonomia Itunaren III. kapituluko 2. sekzioan aipatzen den Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeari, foru administrazioetan eta administrazio erkidean tributatu behar izanez gero. Foru administrazioetan bakarrik tributatu behar den kasuetan, komunikazio hori subjektu pasiboa ikuskatzeko eskumena duen administrazioari egin beharko zaio.

3.a Urte natural bakoitzeko zergaren azken autolikidazioan, subjektu pasiboak behin betiko proportzioak kalkulatu beharko ditu epealdi horretan egin dituen eragiketen arabera, eta administrazio bakoitzarekin aurreko likidazio aldietan egindako aitorpenak erregularizatuko ditu.

4.a Subjektu pasibo horiek aurkezten dituzten autolikidazioetan, administrazio bakoitzaren aurrean aplikatuko diren proportzioak eta ateratzen diren kuotak jaso beharko dira beti.

Bost.– Batasunaren barruan egindako entrega eta eskurapenen aitorpen laburtuak subjektu pasiboak egiaztatu eta ikertzeko eskumena daukan Zerga Administrazioan aurkeztu beharko dira.

Sei.– Foru dekretu arauemaile honen 2 bis artikuluko hamargarren atalean xedatutakoaren arabera, zergaren ordainarazpena Gipuzkoako Foru Aldundiari badagokio, apartatu horretan aipatzen diren enpresaburu eta profesionalek, araubide berezietara biltzen badira, haren aurrean bete beharko dituzte araubide horietatik ondorioztatzen diren betebehar formal eta materialak.

Zazpi.– Zergaren ikuskapena irizpide hauen arabera egingo da:

1.a Lurralde Historiko honetako Zerga Ikuskaritza arduratuko da ikuskapenaz, kasu hauetan:

a) Subjektu pasiboek Gipuzkoako Foru Aldundian bakarrik tributatu behar dutenean.

b) Subjektu pasiboek lurralde desberdinetan tributatu behar dutenean haietan egindako eragiketa bolumenaren proportzioan eta zerga egoitza Gipuzkoan dutenean, lurralde erkidean egindako eragiketengatik Estatuko Administrazioarekin lankidetzan aritzea eragotzi gabe. Ikuskapenak administrazio eskudun guztien aurrean izango ditu ondorioak, baita haiei tributazioan dagokien proportzioan ere.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, subjektu pasiboak aurreko ekitaldian eragiketen 100eko 75 edo gehiago lurralde erkidean egin baditu, ezarrita dauden lotura puntuen arabera, eskumena Estatuko Administrazioak izango du, betiere Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza galarazi gabe. Ikuskapen jarduketetatik ondorioztatzen bada badagoela ordaindu beharreko zor bat edo itzuli beharreko zenbateko bat administrazio bati baino gehiagori dagokiona, zenbateko hori Gipuzkoako Administrazioak kobratu edo itzuliko du, administrazioen artean zilegi diren konpentsazioak eragotzi gabe. Ikuskaritzako organoek beren jardunaren emaitzen berri emango diete ukitutako beste administrazioei.

c) Zergadunaren zerga egoitza Araban edo Bizkaian dagoenean, betiere baldin eta aurreko ekitaldiko eragiketa bolumena 10 milioi eurotik gorakoa izan bada, ekitaldi horretan ez badu egin lurralde erkidean bere eragiketa bolumenaren 100eko 75 edo gehiago, eta ekitaldi horretan Euskadin egin dituen eragiketa guztiak Gipuzkoan egin badira, edo, Gipuzkoan eta zerga egoitzarik ez duen beste lurralde historiko batean eginda, eragiketa bolumenaren proportziorik handiena Gipuzkoari badagokio.

d) Subjektu pasiboek lurralde batean baino gehiagotan tributatzen dutenean beren eragiketa bolumenaren proportzioaren arabera, baldin eta egoitza fiskala lurralde erkidean badute, aurreko ekitaldian beren eragiketen 100eko 75 edo gehiago euskal lurraldean egin badute eta euskal lurraldean eginiko eragiketa bolumen guztiak edo proportziorik handiena Gipuzkoan egin badituzte. Dena den, horrek ez du Estatuko Administrazioaren lankidetza eragotziko eragiketak lurralde erkidean egiten direnean, eta ikuskapenak ondorioak izango ditu administrazio eskudun guztien aurrean, baita haiei tributazioan dagokien proportzioan ere.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, entitate taldeen araubide berezira bildutako entitateen kasuan, ikuskapena Lurralde Historiko honetako Zerga Ikuskaritzak egingo du entitate horiek EAEn egin badituzte eragiketa guztiak aurreko ekitaldian, lotura puntuen arabera, eta EAEn egindako eragiketen bolumen proportziorik handiena edo dena Gipuzkoan egin bada.

2.a Ikuskapen jarduketak Gipuzkoako Foru Aldundia ez den beste administrazio batek egiten baditu, ulertuko da Gipuzkoako Foru Aldundiari egiaztapen eta ikerketa arloan dituen ahalmenak eragotzi gabe egiten direla. Dena den, Aldundiaren jarduketa horiek ez dute edukiko ondorio ekonomikorik zergadunen aurrean, administrazio eskudunetako organoen jarduketen ondorioz egiten diren behin betiko likidazioei dagokienez.

Zehazki, ikuskatzeko eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiari ez dagokionean, Aldundiak zilegi izango du eragiketa bolumenaren kalkuluan eragin dezaketen eragiketa guztiak egiaztatzea, non egin diren kontuan hartu gabe, egindako guztia administrazio eskudunari jakinarazteko ez beste ezertarako.

3.a Administrazio eskudunak egiaztapenetan ezarritako proportzioek ondorioak izango dituzte subjektu pasiboarentzat likidatutako betebeharrei dagokienez, nahiz eta horrek ez duen eragotziko egiaztapen horien ondoren bestelako proportzioak adostea administrazioen artean.

Zortzi.– Entitate taldeen araubide berezira bildutako entitateek aurreko apartatuetan jasotako erregelak aplikatuta tributatuko dute, berezitasun hauekin:

1.a Entitate nagusia Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikuskapen organoen mende badago, mendeko entitateak ez daudela taldean joko da, baldin eta haien ikuskapena, aurreko seigarren apartatuko erregelen arabera, lurralde erkideko ikuskapen organoei badagokie.

2.a Entitate taldearen barruan dauden entitateek banakako tributaziorako ezarrita dagoen aitorpena aurkeztu beharko dute, foru arau honetan aipatzen diren arau orokorren arabera, eta haren barruan zergaren arau orokorrak indibidualki aplikatuta ateratzen diren zenbatekoak adieraziko dituzte, baita, hala badagokio, entitate taldeen araubide bereziarenak aplikatzetik ondorioztatzen direnak ere.

Taldeko entitate bakoitzak indibidualki kalkulatu behar du Zerga Administrazio bakoitzari egotzi beharreko emaitza, eta, horretarako, artikulu honetan eta foru dekretu arauemaile honen 2 bis artikuluan jasotzen diren gainerako erregelei jarraituko die.

3.a Entitate taldearen autolikidazio bateratuetan konputatu beharreko zenbatekoak aurreko erregelaren arabera kalkulatu diren eta foru aldundi bakoitzari edo Estatuko Administrazioari dagozkion emaitzen batura izango dira, eta horien artean ezingo dira sartu hainbat administraziori dagozkionak.

4.a Entitate nagusien betebehar espezifikoak taldeko entitateek jarduten duten lurraldeko zerga administrazioen aurrean bete beharko dira.

Bederatzi.– Erregelamenduz zehaztuko dira zerga betebeharrak betetzen direla ziurtatzeko egokiak diren bermeak.

167 bis artikulua.– Inportazioen balio erantsiaren gaineko zerga aitortzeko eta ordaintzeko modalitate berezia.

Bat.– Foru-dekretu arauemaile honen IX. tituluko XI. kapituluko 4. atalean aipatutako eragiketak egiten dituzten enpresaburuek edo profesionalek atal horretan aurreikusitako araubide berezia aplikatzea aukeratzen ez dutenean, inportatzailearen konturako zergaren aplikazio-lurraldean ondasunak aduanan aurkezten dituen pertsonak modalitate berezi bat aukeratu ahal izango du ondasunen inportazioari dagokion balio erantsiaren gaineko zerga aitortu eta ordaintzeko, honako baldintza hauek betetzen badira:

a) bidalketaren balio intrintsekoa ez izatea 150 eurotik gorakoa;

b) ondasunak ez egotea zerga bereziei lotuta, eta

c) ondasunen bidalketa edo garraioaren helmuga zergaren aplikazio lurraldean egotea.

Bi.– BEZa aitortu eta ordaintzeko modalitate berezia hautatzen bada, xedapen hauek aplikatuko dira:

a) Inportatutako ondasunen hartzaileak balio erantsiaren gaineko zerga ordaindu beharko du.

b) Ondasunak aduanan aurkezten dituen pertsonak inportazioarengatik hartzaileari dagokion balio erantsiaren gaineko zerga bilduko du, baita bildutako zenbatekoaren diru-sarrera egin ere.

Ondorio horietarako, ez da beharrezkoa izango inportatutako ondasunen hartzaileak berariazko baimena ematea aitorpen eta ordainketa modalitate berezi hori erabiltzeko.

Hiru.– Foru dekretu arauemaile honen 91. artikuluan xedatutakoa gorabehera, artikulu honetan aurreikusten den aitorpen eta ordainketa modalitate berezian egiten diren ondasun inportazioei zergaren tasa orokorra aplikatuko zaie.

Ondasunak aduanan aurkezten dituen pertsonak behar diren neurriak hartu beharko ditu inportatutako ondasunen hartzaileak inportazioari dagokion balio erantsiaren gaineko zerga ordaintzen duela bermatzeko.

Lau.– Zerga aitortu eta ordaintzeko modalitate berezia erabiltzen duten enpresaburu edo profesionalek hileko aitorpen bat aurkeztu beharko dute bide elektronikoz, bertan adierazita guztira zenbateko BEZa bildu duten hilabete natural horretan modalitate horretan egindako inportazioengatik.

Ondorio horietarako, inportatutako ondasunei dagokien balio erantsiaren gaineko zerga bilduta dagoela joko da, ondasunak berriro bidaltzen, suntsitzen edo bertan behera uzten direnean izan ezik.

Hileko aitorpen bakoitzari dagokion balio erantsiaren gaineko zergaren zenbatekoa inportazioaren hilabetea amaitu eta hurrengo bigarren hilabetearen 16. egunera arte ordaindu ahal izango da.

Bost.– Enpresaburuek edo profesionalek erregistro bat eraman beharko dute, 4 urtez, aitorpen eta ordainketa modalitate bereziaren arabera aurkeztutako aitorpenean jasotzen diren eragiketei dagokienez, erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan.

167 ter artikulua.– Behin-behineko likidazioa.

Zergak kudeatzen dituzten organoek behin-behineko likidazioak egin ahal izango dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren III. tituluko III. kapituluaren 2. sekzioan xedatutakoarekin bat, baita hurrengo artikuluetan aipatzen diren kasuetan ere.

168. artikulua.– Ofiziozko behin-behineko likidazioa.

Bat.– Subjektu pasiboak erregelamenduzko epean egin ez duen aitorpen-likidazioa aurkezteko Zerga Administrazioak helarazitako errekerimendua jakinarazi eta hogeita hamar egun igaro ondoren, Zerga Administrazioak balio erantsiaren gaineko zergaren behin-behineko likidazioa egiteko prozedura abiatu ahal izango du, salbu eta epe horretan obligazio hori bete edo horrelako obligaziorik ez zegoela behar bezala frogatzen bada.

Bi.– Ofiziozko behin-behineko likidazioa egiteko aintzat hartuko dira Zerga Administrazioaren esku dauden eta ondorio horietarako esanguratsuak diren datu, aurrekari, zeinu, indize, modulu edo gainerako elementuak, erregelamenduz ezarriko den prozedurari jarraituz.

Hiru.– Artikulu honetan araututako behin-behineko likidazioak, behin jakinarazita, berehala izango dira exekutagarriak, haien aurka legez jar litezkeen erreklamazioei kalterik egin gabe.

Lau.– Artikulu honetako aurreko apartatuetan xedatutakoa eragotzi gabe, Administrazioak zilegi izango du subjektu pasiboen zerga egoera geroago egiaztatzea eta, kasua bada, Zergen Foru Arau Orokorrean aurreikusten diren likidazioak egitea.

XII. TITULUA
ORDAINKETAREN ETENDURA

169. artikulua.– Ordainketaren etendura.

Bat.– Foru Aldundiak, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak proposatuta, zergaren ordainarazpena etetea baimendu ahal izango du, erregelamenduz ezarriko diren sektore edo jardueretan eta erabakiko diren baldintzekin, baldin eta ondasun entregekin zuzenean erlazionatuta eskuratzen diren ondasunak edo zerbitzuak beste estatu kide batera bidaltzeko edo esportatzeko badira.

Bi.– Ordainketaren etenaldira bildutako ondasun edo zerbitzuen eskuratzaileak behartuta egongo dira beren hornitzaileek ordaindu ez dituzten kuotak ordaintzera, baldin eta, erregelamenduz ezarriko den eran eta epeetan, etenaldi hori justifikatzen duten eragiketak egin direla frogatzen ez badute. Apartatu honetan xedatutakoaren arabera ordaindutako kuotak ez dira inola ere kengarriak izango.

Hiru.– Gipuzkoako Foru Aldundiak muga kuantitatiboak ezarri ahal izango ditu artikulu honetan xedatutakoa aplikatzeko.

XIII. TITULUA
ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

170. artikulua.– Arau-hausteak.

Bat.– Titulu honetan xedatutakoa eragotzi gabe, zerga honi dagozkion arau-hausteak Zergen Foru Arau Orokorrean eta aplikazio orokorreko gainerako arauetan ezarritakoaren arabera zehatuko dira.

Bi.– Zerga arloko arau-hausteak izango dira:

1.a Baliokidetasun errekarguaren araubide berezira bildutako subjektu pasiboek ondasunak eskuratzea eta haien fakturetan baliokidetasun errekargua espresuki ez adieraztea, salbu eta eskuratzaileak horren berri ematen badio aurrez Administrazioari erregelamenduz ezarriko den eran.

2.a Erruzko edo dolozko egite edo ez-egite baten ondorioz, oker jasanaraztea zerga, baldin eta jasanarazitakoak ez badauka jasandako kuotak osorik kentzeko eskubidea.

Arau-hausleak eragiketa horien hartzaile diren pertsona edo entitateak izango dira, aurreko paragrafoan aipatutako egitearen edo ez-egitearen erantzuleak badira.

3.a Zergaren subjektu pasibo ez direnek bidegabeki jasanaraztea fakturan zerga kuotak, horiek oraindik ordaindu ez direnean.

4.a Dagokion epealdiagatik aurkeztu beharreko autolikidazioan kopuru jakin batzuk ez kontsignatzea, baldin eta haien subjektu pasiboa, foru dekretu arauemaile honen 84.bat artikuluko 2., 3. eta 4. ordinaletan, 85. artikuluan edo 140 quinque artikuluan ezarritakoaren arabera, eragiketen hartzailea bada.

5.a Foru dekretu arauemaile honen 19. artikuluko 5. ordinalean araututako operazioei dagozkien aitorpen-likidazioak ez aurkeztea edo oker aurkeztea, edo osorik ez aurkeztea.

6.a Foru dekretu arauemaile honen 84.Bat.2 artikuluko e) letraren hirugarren gidoian aipatzen diren eragiketen hartzaileek ez komunikatzea epe barruan edo oker komunikatzea kasuan kasuko eragiketak egiten dituzten enpresaburu edo profesionalei eragiketa horiei dagokienez enpresaburu edo profesional moduan jarduten ari direla, erregelamenduz araututako terminoetan.

7.a Foru dekretu arauemaile honen 84.Bat.2 artikuluko f) hizkiak aipatzen diren eragiketen hartzaileek ez komunikatzea epe barruan edo oker komunikatzea kasuan kasuko eragiketak egiten dituzten enpresaburu edo profesionalei ondoren aipatzen diren zirkunstantziak, erregelamenduz araututako terminoetan:

– Eragiketa horiei dagokienez, enpresaburu edo profesional moduan jarduten ari direla.

– Eragiketa horiek lurzoruak urbanizatzeko edo eraikinak egin edo birgaitzeko prozesu baten esparruan egiten direla.

8.a Foru dekretu arauemaile honen 167.Bis artikuluko bigarren paragrafoan aipatutako subjektu pasiboek ez jasotzea autolikidazioan edo oker jasotzea Administrazioak inportazio eragiketengatik likidatutako zerga kuotak.

171. artikulua.– Zehapenak.

Bat.– Aurreko artikuluko bigarren apartatuan aipatzen diren arau-hausteak jarraian zehatzen den eran zehatuko dira:

1.a Bigarren apartatuko 1. ordinalean ezarritakoen kasuan, jasanarazi behar zen baliokidetasun errekarguaren 100eko 50eko diruzko isun proportzionala; gutxieneko zenbatekoa 30 eurokoa izango da baliokidetasun errekargua jasanarazi gabe egindako eskurapen bakoitzeko.

2.a Bigarren apartatuko 2. ordinalean ezarritakoen kasuan, bidegabeki lortutako onuraren 100eko 50eko diruzko isun proportzionala.

3.a Bigarren apartatuko 3. ordinalean ezarritakoen kasuan, bidegabeki jasanarazitako kuoten 100eko 100eko diruzko isun proportzionala; gutxieneko zenbatekoa 300 eurokoa izango da arau-haustea gertatu den faktura bakoitzeko.

4.a Bigarren apartatuko 4. ordinalean ezarritakoen kasuan, autolikidazioan adierazi ez diren eragiketen kuotaren 100eko 10eko diruzko isun proportzionala.

5.a Bigarren apartatuko 5. ordinalean ezarritakoen kasuan, autolikidazioetan kontsignatu ez diren, oker adierazi diren edo osorik jaso ez diren operazioei dagozkien kuoten 100eko 10eko diruzko isun proportzionala.

Hala ere, aduanaz besteko gordailu araubidea uzteari buruzko autolikidazioak direnean, zehapena kontsignatu ez diren, oker adierazi diren edo osorik jarri ez diren eragiketei dagozkien kuoten 100eko 10eko diruzko isun proportzionala izango da, baldin eta autolikidazioan aitortutako kuoten zenbateko osoa epealdian sortutakoena baino txikiagoa bada.

6.a Bigarren apartatuko 6. eta 7. ordinaletan ezarritakoen kasuan, komunikatzeko betebeharra bete ez den entrega eta eragiketan sortu diren kuoten 100eko 1eko diruzko isun proportzionala; isuna 300 eurokoa izango da gutxienez, eta 10.000 eurokoa gehienez.

7.a Bigarren apartatuko 8. ordinalean ezarritakoen kasuan, autolikidazioan adierazi ez diren eragiketei dagokienez aduanek egindako likidazioetan sortu diren kuoten 100eko 10eko diruzko isun proportzionala.

Bi.– Artikulu honen lehen apartatuko 4., 5. eta 7. ordinaletan xedatutakoaren arabera ezartzen diren zehapenei Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 192. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie.

Hiru.– Onura fiskalak lortzeko eskubidearen galera dakarren zehapena ez da aplikatuko foru dekretu arauemaile honetan eta balio erantsiaren gaineko zergaren gainerako arauetan ezarritako salbuespenei dagokienez.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Zerga bereziei buruzko erreferentziak mugatzea.

Foru dekretu arauemaile honetan zerga bereziei egiten zaizkien erreferentziak Zerga Bereziei buruzko uztailaren 26ko 4/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 3. artikuluan jasotzen diren fabrikazioko zerga bereziei buruzkoak direla ulertu behar da.

Dena den, foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren ondorioetarako, Erkidegoaren lurralde eremuan kokatutako sare baten bidez edo hari konektatutako beste edozein sareren baten bitartez entregatzen den elektrizitatea edo gas naturala ez dira hartuko zerga berezien menpeko ondasuntzat.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Lurralde erkidean onetsitako xedapenak Gipuzkoako Lurralde Historikoko balio erantsiaren gaineko zergaren araudian egokitzea aplikatuak izateko.

Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunak, maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onetsiak, 26. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Estatuak balio erantsiaren gaineko zergari dagokionez onesten dituen xedapenak Gipuzkoako Lurralde Historikoan aplikatuko dira, xedapen horiek indarrean jartzen diren egunetik aurrera, Gipuzkoako Lurralde Historikoko araudira egokitzeko aukera galarazi gabe.

Aurreko paragrafoan adierazitakotik kanpo geratzen dira ordainketa epeen eta aitorpen ereduen inguruko xedapenak, horiek Gipuzkoako Lurralde Historikoko organo eskudunek ezartzen dutenaren arabera arautuko baitira.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Balio erantsiaren gaineko zerga itzultzea ondasunak inportatzen direnean aduanako agenteen bidez edo, aduanetako administrazioak behar bezala gaituta, beren izenean eta inportatzaileen kontura diharduten pertsona edo entitateen bidez.

Balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako, ondasun inportazioak aduanako agenteen bidez edo, aduanetako Administrazioak behar bezala gaituta, beren izenean eta inportatzaileen kontura jarduten duten pertsonen edo entitateen bitartez egiten direnean, erregela hauek aplikatuko dira:

1.a Inportazioan ordaindutako kuoten kenkarirako eskubidea justifikatzeko, zerga ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu beharko da, eta agiri horretan aduanako agenteak edo bere izenean eta inportatzailearen kontura jardun duen entitateak aitortu behar du zergaren itzulketa jaso duela bezeroarengandik.

Aduanako agenteek edo beren izenean eta inportatzaileen kontura jarduten duten pertsonek edo entitateek eskubidea izango dute erregela honetan aipatutako dokumentua eurentzat gordetzeko, zerga itzultzen zaien arte.

2.a Kenkarirako eskubidea sortzen denetik urtebeteko epean inportatzaileak, hau da, inportazioagatik sortutako zergaren kenkari osoa egiteko eskubide duenak, ez badu itzultzen aduanako agenteak edo bere izenean eta inportatzaileen kontura jardun duen pertsonak edo entitateak inportazio hori dela-eta ordaindutako kuota, agenteak edo pertsona edo entitate horrek kuota horren itzulketa eskatu ahal izango dio aduanari, hiru hilabeteko epean, erregelamenduz ezarriko diren beharkizunekin.

Aduanako agenteak edo bere izenean eta inportatzailearen kontura jardun duen pertsonak edo entitateak zerga ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu beharko du itzulketa eskaerarekin batera, eta frogagiri hori baliorik gabe geratu da kenkari edo itzulketarako eskubidea aplikatzeari begira.

3.a Aurreko 2. erregelan aipatzen diren kasuetan, ez dira aplikatuko foru dekretu arauemaile honen 87. artikuluko bigarren apartatuaren 3. ordinalean eta hirugarren apartatuan aurreikusitako erantzukizun kasuak.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Nahitaezko betearazpen prozedura administratibo eta judizialak.

Nahitaezko betearazpen prozedura administratibo eta judizialetan, zerga honen ondorioetarako enpresaburu edo profesional izaera duten adjudikaziodunek ondorengo hauek egiteko ahalmena izango dute, subjektu pasiboaren izenean eta kontura, prozedura horietan egin diren ondasun entrega eta zerbitzu prestazioei dagokienez:

1.a Eragiketa dokumentatzen duen faktura eman.

2.a Foru dekretu arauemaile honen 20. artikuluko bigarren apartatuan aurreikusitako salbuespenei uko egin, halakorik bada.

3.a Zergaren kuota fakturan jasanarazi, behar den autolikidazioa aurkeztu eta ateratzen den zenbatekoa ordaindu, salbu eta ondasun entrega eta zerbitzu prestazioen subjektu pasiboa haien hartzailea bada foru dekretu arauemaile honen 84.Bat artikuluko 2. ordinalean xedatutakoaren arabera.

Erregelamenduz ezarriko da zer baldintza eta beharkizun bete beharko diren ahalmen horiek baliatzeko.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Operadorearen izenean eta kontura jarduten duten hirugarrengoek egindako posta igorpenak.

Foru dekretu arauemaile honen 20.Bat artikuluko 1. ordinalean jasotako salbuespena hirugarren batzuek egindako posta igorpenen frankeoari aplikatuko zaio, betiere baldin eta hirugarren horiek operadorearen izenean eta kontura jarduten badute, eta operadore horrek posta zerbitzu unibertsala ematen badu frankeatzeko makinekin egindako inprimaketa edo estanpazioen bitartez.

SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Babes sistema instituzional bat eratzen duten enpresaburu eta profesionalei entitate taldeen araubide berezia aplikatzea.

Enpresaburuek eta profesionalek babes sistema instituzional bat eratzen badute ekainaren 26ko 10/2014 Legean, kreditu-erakundeen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzen arabera, zilegi izango dute foru dekretu arauemaile honen IX. tituluko IX. kapituluan arautzen den entitate taldeen araubide berezia aplikatzea.

Ondorio horietarako, entitate nagusitzat hartuko da babes sistema instituzionalaren negozio politikak eta estrategiak eta haren barne kontrolerako eta arriskuen kudeaketarako mailak eta neurriak izaera loteslearekin erabakitzen dituen entitate zentrala.

Mendekotzat joko dira babes sistema instituzional horretako kide diren entitateak, bai eta horiek partaidetutakoak ere, horien kapitalean duten partaidetza, zuzenean edo zeharka, 100eko 50etik gorakoa denean.

Entitate nagusiak eta haren mendekoek zerga aplikatzen den lurraldean egon behar dute finkatuta.

Araubide berezia aplikatzeko aukera Espainiako Bankuak kredituaren antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen bosgarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian aipatzen den egiaztapena egin ondorengo hiru hilabeteko epean gauzatu ahal izango da. Hala ere, xedapen gehigarri hau indarrean sartzean Espainiako Bankuak egiaztapena egin badu, araubide berezia aplikatzeko aukera indarrean jarri eta sei hilabeteko epean gauzatu ahal izango da.

Behin aukera egin eta gero, araubide bereziak ondorioak izango ditu aukera egin izana Zerga Administrazioari jakinarazten zaion datari dagokion zergaren likidazio alditik aurrera.

Xedapen gehigarri honetan aipatzen diren entitate taldeei ez zaizkie aplikatuko foru dekretu arauemaile honen 163 quinquies artikuluan ezarritako beharkizunak.

ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Banku fundazioak entitate taldeetan sartzea.

Aurrezki kutxa eta banku fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legearen 43.1 artikuluan aipatzen diren banku fundazioak foru dekretu arauemaile honen IX. tituluko IX. kapituluan araututako entitate talde baten mendeko erakundetzat hartu ahal izango dira enpresaburuak edo profesionalak direnean eta zergaren aplikazio lurraldean finkatuta daudenean. Orobat, izaera horretakoak izango dira fundazio horiek partaidetutako entitateak, haien kapitalean zuzenean edo zeharka duten partaidetza 100eko 50etik gorakoa bada.

Aurrezki kutxa eta banku fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legearen 43.1 artikuluan aipatzen den kreditu entitatea hartuko da kreditu entitate nagusitzat, ondorio horietarako berak ezarriko baititu modu loteslean taldearen jardueraren politikak eta estrategiak eta barne kontrola eta kudeaketa modua.

ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Araudiaren erreferentziak

Foru dekretu arauemaile honetan «Erkidegoa» eta»Europako Erkidegoa«esaten denean»Batasuna«esan nahi dela ulertu behar da;»Europako Erkidegoetako«edo»EEEko«esapideek»Europar Batasuneko«esan nahi dute; eta»erkidegokoa«zein»erkidegokoak«terminoekin»Batasunekoa«do»Batasunekoak" adierazi nahi da.

BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Baloreen eskualdaketa.

1.– Bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartutako edo onartu gabeko baloreen eskualdaketa salbuetsita egongo da balio erantsiaren gaineko zergatik.

2.– Aurreko apartatuan xedatutakotik kanpo geratzen dira bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartu ez diren baloreen eskualdaketak, haiekin bilatzen den helburua balore horien jabe diren entitateen ondasun higiezinen eskualdaketari legokiokeen zerga ez ordaintzea denean. Horrelako eskualdaketak ondasun higiezinen kostu bidezko eskualdaketa gisa zergapetuko dira.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa eragotzi gabe, eta kontrako frogarik ezean, ondasun higiezinen eskualdaketari dagokion zerga ez ordaintzea bilatzen dela ulertuko da honako kasuotan:

a) Entitate baten kontrola lortzen denean, zeinaren aktiboaren 100eko 50 gutxienez Espainian kokatuta dauden higiezinek osatzen baitute eta enpresa eta lanbide jarduerei atxikita ez baitaude, edo, behin kontrol hori lortuta, entitate horretan daukan partaidetza kuota handitzen denean.

b) Entitate baten kontrola lortzen denean, eta entitate horren aktiboan beste balore batzuk daudenean, zeinen bidez ahalbidetzen baita kontrola izatea beste entitate batean, zeinaren aktiboaren 100eko 50 gutxienez Espainian kokatuta dauden higiezinek osatzen baitute eta enpresa eta lanbide jarduerei atxikita ez baitaude, edo, behin kontrol hori lortuta, entitatean daukan partaidetza kuota handitzen denean.

c) Eskualdatutako baloreak sozietateen eraketa edo kapital sozialaren zabalkuntza dela eta aportatutako higiezinen ondorioz jaso direnean, baldin eta ondasun horiek enpresa edo lanbide jarduerei atxikita ez badaude eta ekarpenaren egunetik eskualdaketaren egunera bitartean hiru urte igaro ez badira.

3.– Baloreen eskualdaketa balio erantsiaren gaineko zergari lotuta geratzen bada salbuespena aplikatu gabe, aurreko 2. apartatuan jasotakoaren arabera, erregela hauek aplikatuko dira:

1) Aktiboa konputatzeko, ondasun kontabilizatu guztien kontabilitate balio garbien ordez eskualdaketa edo eskurapen datan zehaztutako balore errealak hartuko dira kontuan. Ondorio horietarako, subjektu pasiboa behartuta egongo da data horretako aktiboaren inbentarioa egitera eta, Zerga Administrazioak eskatuz gero, hari ematera.

Ondasun higiezinen kasuan, kontabilitate balio garbien ordez kasu bakoitzean zerga oinarri gisa erabili behar diren balioak aplikatuko dira, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren araudian xedatutakoaren arabera.

2) Merkataritza sozietateen kasuan, aipatutako kontrola lortu dela joko da kapital sozialean zuzenean edo zeharka dagoen partaidetza 100eko 50etik gorakoa denean. Horretarako, sozietate talde bereko gainerako entitateen baloreak ere eskuratzailearen partaidetza gisa konputatuko dira.

3) Balore eskualdaketa higiezinak dauzkan sozietateari egiten bazaio berak gero amortizatzeko, zerga ondorioetarako ulertuko da zergaren ordainketa saihesteko asmoa izan dela aurreko apartatuko a) edo b) letretan definitutakoaren arabera. Kasu horretan, eragiketa horien ondorioz sozietatearen kontrola lehen adierazitako eran lortzen duen akzioduna izango da subjektu pasiboa.

4) Aurreko 2. apartatuaren arabera balio erantsiaren gaineko zergari lotuta eta salbuetsi gabe dauden balore eskualdaketetan, zerga oinarria higiezin moduan konputatu behar diren ondasunen merkatuko balioaren proportzioan zehaztuko da. Alde horretatik, 2. apartatuko c) letran jasotako kasuetan, eskualdatutako akzio edo partaidetzetarako bere garaian ekarpen gisa emandako higiezinek merkatuan duten balioaren zati proportzionala izango da zerga oinarria.

HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Araudira egiten diren igorpenak.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudian abenduaren 29ko 102/1002 Foru Dekretuari egiten zaizkion erreferentzia guztiak –haren bidez Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudia egokitzen da Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legera–, bai eta aipatu den lege horri egindakoak ere, foru dekretu arauemaile honi buruzkoak direla ulertu beharko da.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– 2023ko ekitaldian araubide sinplifikatua eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia aplikatzeko mugak.

2023ko ekitaldirako, foru dekretu arauemaile honen 122.Bi artikuluko 2. ordinalaren lehen marran, artikulu horren 3. ordinalean eta 124.Bi artikuluko 6. ordinalean aipatzen den 150.000 euroko magnitudea 250.000 eurotan finkatzen da.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Gas naturalaren, biomasatik datozen briketa eta pelleten eta sutarako egurraren entregei, inportazioei eta batasun barruko eskurapenei BEZean aplikatuko zaien aldi baterako tasa.

1.– 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin eta 2023ko abenduaren 31ra bitarte, gas naturalaren, biomasatik datozen briketa eta pelleten eta sutarako egurraren entregei, inportazioei eta batasun barruko eskurapenei balio erantsiaren gaineko zergaren 100eko 5eko tasa aplikatuko zaie.

2.– Aurreko apartatuan aipatutako denbora tarte horretan, biomasatik datozen briketa eta pelleten eta sutarako egurraren entregetan 100eko 0,62 baliokidetasun errekargua aplikatuko da.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Energia elektrikoaren entrega, inportazio eta batasun barruko eskurapen jakin batzuei balio erantsiaren gaineko zergan aplikatuko zaien zerga tasa.

2022ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin eta 2023ko abenduaren 31ra bitarte, energia elektrikoaren entregei, inportazioei eta batasun barruko eskurapenei balio erantsiaren gaineko zergaren 100eko 5eko tasa aplikatuko zaie, hartzaileak honako hauek direnean:

a) Elektrizitate hornidurako kontratuen titularrak, kontratatu duten potentzia (potentzia termino finkoa) 10kw-koa edo handiagoa denean –horniduraren tentsio maila eta kontratazio modalitatea edozein direla ere–, baldin eta fakturazio aldiaren azken egunaren aurreko hilabete naturalari dagokion eguneko merkatuaren batezbesteko prezio aritmetikoa 45 euro/MWh-tik gorakoa izan bada.

b) Elektrizitate hornidurako kontratuen titularrak, elektrizitatearen gizarte bonua jasotzen badute eta kaltebera larria edo gizarte bazterketako arriskuan dagoen kaltebera larria izatea aitortua badute urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat (Kontsumitzaile kalteberak zein diren, gizarte bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes neurri batzuk arautzen dira bertan).

LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Elikagaien entrega, inportazio eta batasun barruko eskurapen jakin batzuei aldi baterako aplikatu beharreko zerga tasa, bai balio erantsiaren gaineko zergan eta bai baliokidetasun errekarguaren ondorioetarako.

2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin eta 2023ko abenduaren 31ra bitarte:

1.– Ondoren aipatzen diren produktuen entregei, inportazioei eta batasun barruko eskurapenei ehuneko 5eko tasa aplikatuko zaie balio erantsiaren gaineko zergan:

a) Oliba olioak eta hazi olioak.

b) Jateko pastak.

Eragiketa horiei aplikatuko zaien baliokidetasun errekargua ehuneko 0,62 izango da.

Dena den, 2023ko azaroaren 1etik aurrera ehuneko 10eko tasa aplikatuko da, baldin eta iraileko azpiko inflazioaren urte arteko tasa (urrian argitaratzen dena) ehuneko 5,5etik beherakoa bada. Kasu horretan, eragiketa horiei aplikatuko zaien baliokidetasun errekargua ehuneko 1,4 izango da.

2.– Ondoren aipatzen diren produktuen entregei, inportazioei eta batasun barruko eskurapenei ehuneko 0ko tasa aplikatuko zaie balio erantsiaren gaineko zergan:

a) Ogi arrunta, bai eta ogi arrunteko ore izoztua eta ogi arrunt izoztua, ogi arrunta egiteko bakarrik erabiliak.

b) Ogia egiteko irinak.

c) Edozein animalia espeziek produzitutako esne mota hauek: naturala, ziurtatua, pasteurizatua, kontzentratua, gaingabetua, esterilizatua, UHT, lurrundua eta hautsa.

d) Gaztak.

e) Arrautzak.

f) Elikadura Kodearen eta hura garatzeko onartutako xedapenen arabera, produktu naturaltzat hartzen diren frutak, berdurak, barazkiak, lekaleak, tuberkuluak eta zerealak.

Eragiketa horiei aplikatuko zaien baliokidetasun errekargua ehuneko 0koa izango da.

Dena den, 2023ko azaroaren 1etik aurrera ehuneko 4ko tasa aplikatuko da, baldin eta iraileko azpiko inflazioaren urte arteko tasa (urrian argitaratzen dena) ehuneko 5,5etik beherakoa bada. Kasu horretan, eragiketa horiei aplikatuko zaien baliokidetasun errekargua ehuneko 0,5 izango da.

3.– Zerga tasaren murrizketaren onura osoa kontsumitzaileak jasoko du eta, beraz, murrizketaren zenbatekoa ezin izango da erabili, osorik nahiz partez, enpresen mozkin marjina handitzeko, produktuen ekoizpen, banaketa edo kontsumo katean prezioak igota; horrek ez ditu ukatzen ukitutako sektoreek, erantzukizun soziala dela eta, konpromiso gehigarriak beren gain hartu eta publizitatzea.

Neurri horren eraginkortasuna prezioen bilakaeraren jarraipen sistema baten bidez egiaztatuko da, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak bere eskumenen esparruan egin beharreko jarduketak eragotzi gabe.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Foru dekretu arauemaile hau indarrean jartzen denean, indargabeturik geratuko da abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudia Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legera egokitzen duena.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Erregelamenduzko xedapenak.

Balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamendua onetsi arte, lurralde erkidean indarrean dauden erregelamenduzko xedapenak aplikatuko dira, foru dekretu arauemaile honetan jasotakoaren aurkakoak ez badira betiere.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Arauak emateko ahalmena.

Diputatuen Kontseiluak eta Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak, bakoitzak bere eskumenen esparruan, beharrezkoak diren xedapen guztiak emango dituzte foru dekretu arauemaile hau garatu eta aplikatzeko.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Indarrean jartzea.

Foru dekretu arauemaile hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Donostia, 2023ko uztailaren 26a.

Diputatu nagusia,

EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.

Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatua,

JOKIN PERONA LERCHUNDI.

ERANSKINA

Foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako hauek hartu behar dira kontuan:

Lehenengoa.– Itsasontziak: Aduanako Tarifen 89.01; 89.02; 89.03; 89.04 eta 89.06.10 partiden barruan sartutakoak,

Bigarrena.– Aireontziak: Aduanako Tarifen 88.02 partiden barruan sartutako aerodinoak, propultsio makina baten laguntzaz funtzionatzen dutenak,

Hirugarrena.– Hornidurako produktuak: ontzi barruko hornigaiak, erregaiak, karburanteak, lubrifikatzaileak eta erabilera teknikoko gainerako olioak, eta ontzi barruko produktu osagarriak,

Halakotzat hartuko dira:

a) Ontzi barruko hornigaiak: tripulazioaren eta bidaiarien kontsumorako bakarrik zuzendutako produktuak,

b) Erregaiak, karburanteak, lubrifikatzaileak eta erabilera teknikorako gainerako olioak: propultsio organoak elikatzeko edo ontzi barruko gainerako makinen eta aparatuen funtzionamendurako behar diren produktuak,

c) Ontzi barruko produktu osagarriak: etxeko erabilerarako kontsumoko produktuak, animalia garraiatuen elikadurara zuzendutakoak eta merkantzia garraiatuak ontzi barruan artatu, tratatu eta prestatzeko erabilitako ondasun kontsumigarriak,

Laugarrena.– Erregai eta karburanteen depositu arruntak: ontzi barruko propultsio organo, makina eta aparatuekin zuzenean komunikatuta daudenak,

Bosgarrena.– aduanaz besteko gordailu araubidea,

Bat.– Araubidearen definizioa:

a) Zerga berezien xede diren ondasunei dagokienez, aduanaz besteko gordailu araubidea hurrengo kasu hauetan aplikatuko den etendura araubidea da: fabrika edo gordailu fiskaletan fabrikazio zerga berezien xede diren produktuak fabrikatu, eraldatu edo edukitzean, aipatutako produktuak establezimendu horien artean zirkulatzean, eta produktu horiek fabrika edo gordailu fiskal batera eramateko asmoz inportatzean,

Aurreko paragrafoan xedatutakoa Erkidegoko lurraldean kokatutako sare baten edo sare horri lotutako edozein sareren bidez emandako gas naturalari ere aplikatuko zaio,

b) Gainerako ondasunei dagokienez, aduanaz besteko gordailu araubidea beren jatorria dela eta aduanako gordailu araubidetik kanpo dauden ondasunei aplikatzen zaien etendura araubidea izango da; gainerakoan, aduana araubidea erregulatzen duten arau berberak aplikatuko zaizkie,

Aktibo ez-finantzarioetan oinarritzen diren gerokoen eta aukeren merkatu ofizialetan negoziatzen diren ondasunak ere araubide honetan sartuko dira, aipatutako ondasunak eskuratzailearen esku jartzen ez diren artean,

Ondasunen hartzaileak enpresaburu edo profesional gisa jarduten ez badira, ondasun horiei ez zaie b) letra honetan aipatzen den aduanaz besteko gordailu araubidea aplikatuko, zergarik gabeko dendetan sartzekoak diren ondasunei salbu,

Arau honetan aipatzen diren gordailuen titularrak erantzule subsidiarioak izango dira ondasunak gordailu horietatik irteteak edo horiek uzteak dakarren zerga zorra ordaintzeko, kontuan hartu gabe zergaren eremu espazialean finkatu gabeko enpresaburu edo profesionalen ordezkari fiskal gisa jarduten duten edo ez,

Hala ere, alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergaren eta hidrokarburoen gaineko zergaren eremu objektiboetan sartzen diren produktuen gordailu fiskalen titularrak erantzule subsidiarioak izango dira, betiere ondasunak aduanaz besteko gordailu araubidetik irten edo hura uzteagatik ondasun inportazioekin parekatutako eragiketen subjektu pasiboek produktu horien entregei dagokien zerga zorra ordaintzeko. Erantzukizun subsidiario hori soil-soilik eskatu ahal izango da baldin eta produktuak ateratzen dituena edo hark baimendutako pertsona ez badago inskribatuta produktuak ateratzen dituztenen erregistroan (erregelamenduz ezarri beharrekoan); gainera, haren zenbatekoak ezin izango du gainditu foru dekretu arauemaile honen 19. artikuluko 5. ordinalean aplikatzearen ondorioz sortutako kuoten zenbatekoa, produktuak aduanaz besteko gordailu araubidetik irten edo hura uzteagatik,

Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, honako hauek izango dira erauzleak edo ateratzaileak: ondasunen inportazioekin parekatutako eragiketen subjektu pasiboak diren pertsonak edo entitateak, baldin eta eragiketa horiek sortu badira alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergaren eta hidrokarburoen gaineko zergaren eremu objektiboetan sartuta dauden produktuak aduanaz besteko gordailu araubidetik ateratzeagatik edo araubidea uzteagatik, ondasunak beste gordailu fiskal batera bidaltzen dituztenak etendura araubidea aplikatuta, eta eragiketa horiek egiteko baimenduta daudenak,

Pertsona horiek guztiek inskribatuta egon beharko dute produktuak ateratzen dituztenen erregistroan. Gordailu fiskalen titularrek egiaztatu beharko dute inskribatu beharra dakarten eragiketak egiten dituzten pertsonak edo entitateak izena emanda daudela alkoholaren eta edari deribatuen edo hidrokarburoen gaineko zergen eremu objektiboen barruko produktuak gordailu fiskaletatik ateratzen dituztenen erregistroan,

Seigarrena.– Zergaren likidazioa, foru dekretu arauemaile honen 19.5 artikuluko bigarren paragrafoan jasotako kasuetan,

Foru dekretu arauemaile honen 19.5 artikuluko bigarren paragrafoan jasotako kasuetan, zergaren likidazioa arau hauen arabera egingo da:

1.a 23. eta 24. artikuluetan jasotako egoerak amaitzen direnean edo bertan aurreikusitako araubideak azkentzen direnean, egoera edo araubide horietan egoteagatik salbuespena izan duten eragiketei dagokien zerga likidatu beharra sortuko da, eta hori erregela hauei jarraituz egingo da:

a) Ondasunak aurrez egindako entrega salbuetsi baten edo batzuen xede izan badira, ordaindu beharreko zerga egindako azken entrega salbuetsiari dagokiona izango da,

b) Ondasunak batasun barruko eskurapen baten xede izan badira, eskurapen hori salbuetsita egon bada lehen aipatutako egoeretan izan edo esandako araubideetara biltzeagatik, eta gero ondasun horiek salbuetsitako entrega baten xede izan ez badira, ordaindu beharreko zerga salbuespena aplikatu izan ez balitz eragiketa horri legokiokeena izango da,

c) Ondasunak eragiketa salbuetsien xede izan badira aurreko a) edo b) letretan adierazitako eragiketen ondoren, edo azken eragiketa horiek egin ez badira, ordaindu beharreko zerga letra horietan xedatutakotik ondorioztatzen dena izango da, geroago egin diren eragiketa salbuetsi horiei legokiekeena gehituta,

d) Ondasunak inportazio salbuetsi baten xede izan badira aduanaz besteko gordailu araubide batera bildu direlako, eta inportazio horren ondoren haien gainean beste eragiketa salbuetsi batzuk egiten badira, ordaindu beharreko zerga salbuespena aplikatu izan ez balitz inportazioari legokiokeena izango da, eragiketa salbuetsiei dagokiena gehituta,

2.a Egoerak amaitu edo araubideak uzteagatik sortzen diren kuotak likidatu eta ordaintzeko betebeharra une horretan ondasunen jabea denak izango du, eta bera izanik subjektu pasiboa, foru dekretu arauemaile honen 167. artikuluko lehen apartatuan aipatzen diren eragiketen autolikidazioa aurkeztu beharko du,

Kuota horiek ordaintzera behartutakoak beti kendu ahal izango ditu foru dekretu arauemaile honek 84.Bat artikuluko 2. ordinalean aurreikusitako kasuetarako ezarritakoaren arabera,

Zergaren aplikazio lurraldean finkatu gabeko enpresaburu edo profesionalak zergaren subjektu pasibo badira ordinal honetan xedatutakoarekin bat, lurralde horretan ezarritako baldintza eta modu berdinetan kendu ahal izango dituzte zio horregatik likidatutako kuotak,

3.a Arau honetan aipatutako gordailuen titularrak erantzule solidarioak izango dira seigarren apartatu honetako aurreko ordinaletan xedatutakoagatik sortu daitekeen zerga zorraren ordainketari dagokionez, kontuan hartu gabe zergaren espazio eremuan finkatuta ez dauden enpresaburu edo profesionalen ordezkari fiskal gisa jarduten duten edo ez,

Zazpigarrena.– Galdaketaren hondakinak edo hondarrak, burdinarenak nahiz altzairuarenak, burdinazko edo altzairuzko txatarra edo txatar lingoteak, metal ez-ferrikoen edo haien aleazioen hondakinak edo hondarrak, industriaren zepak, errautsak eta hondakinak, metalak edo haien aleazioak dituztenak,

Aduanako tarifen partida hauetan jasota daudenak izango dira galdaketaren hondakinak edo hondarrak, burdinarenak nahiz altzairuarenak, burdinazko edo altzairuzko txatarra edo txatar lingoteak, metal ez-ferrikoen edo haien aleazioen hondakinak edo hondarrak, industriaren zepak, errautsak eta hondakinak, metalak edo haien aleazioak dituztenak:

(Ikus .PDF)

Metal ferrikoen hondakin eta hondarretan honako hauek sartuta daude:

a) Burdinaren edo altzairuaren fabrikazioan edo galdaketaren mekanizazioan lortutako hondarrak, hala nola, torneatze hautsak, karrakadurak, eta lingoteen, totxoen, barren edo profilen punta mozteak,

b) Burdinaren edo altzairuaren galdaketaren manufakturak, hausturengatik, ebakidurengatik, higaduragatik edo beste arrazoi batzuengatik behin betiko erabilezin gelditzen direnak, bai eta haien hondarrak ere, horietako zati edo pieza batzuk berrerabilgarriak badira ere,

Kanpoan geratzen dira bere horretan edo konponduak izan ondoren beren hasierako erabilera berreskuratu dezaketenak,

Txatar lingoteak oso aleazio handiko burdin edo altzairuzkoak izaten dira normalean, isurketa zakarrekoak, hondakin eta hondar fin birgaldatuetatik lortuak (harriz lantzearen hautsak edo torneatze hauts finak), eta azala latza eta irregularra dute.

(Ikus .PDF)

Zortzigarrena.– Foru dekretu arauemaile honen 91.Bat.1.6 artikuluko c) letran aipatzen diren ondasunen zerrenda,

– Betaurrekoak, betaurreko graduatuetarako armazoiak, ukipen leiar graduatuak eta haiek erabili, zaindu eta mantentzeko behar diren produktuak,

– Ziztatzeko gailuak, glukosa mailaren irakurgailu automatikoak, intsulina emateko gailuak eta diabetesaren autokontrolerako eta tratamendurako gainerako gailuak,

– Gorputz zetonikoen eta odolaren koagulazioaren autokontroleko gailuak eta gaixotasun desgaitzaileen tratamendurako beste gailu batzuk, hala nola morfinaren infusio sistemak eta sendagai onkologikoak,

– Gernua jasotzeko poltsak, inkontinentziaren xurgatzaileak eta gernu eta eginkari inkontinentziarako beste sistema batzuk, garaztapen sistemak barne,

– Protesiak, ortesiak, ortoprotesiak eta inplante kirurgikoak, bereziki Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu erkideen zorroa eta hori eguneratzeko prozedura ezartzeko irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuan aurreikusitakoak, haien osagaiak eta gehigarriak barne,

– Trakeotomiako eta laringektomiako kanulak,

– Aulki terapeutikoak eta gurpildunak, eskaren kontrako kuxinak eta haiek erabiltzeko arnesak, makuluak, eskorgak eta desgaitasuna duten pertsonak mugiarazteko garabiak,

– Plataforma jasotzaileak, gurpil aulkientzako igogailuak, aulkien eskaileretako egokigailuak, arrapala eramangarriak eta nor bere kabuz altxatzeko barra autosostengatzaileak,

– Barneko lesioak edo malformazioak murrizteko gailuak eta gainerako tresnak, hala nola esekitzaileak eta barizeak estutzeko jantziak,

– Dialisia etxean egiteko eta arnas tratamendurako gailuak,

– Akats edo ezgaitasun bat arintzeko ekipamendu medikuak, gailuak eta gainerako tresnak, ikusmen eta entzumen urritasuna duten pertsonen erabilera pertsonal eta esklusiborako diseinatuta badaude,

– Urritasun fisikoa, mentala, intelektuala edo sentsoriala duten pertsonek bakarrik erabiltzeko diseinatutako honako laguntza produktu hauek:

• Janzten eta eranzten laguntzeko produktuak: oinetakoak jantzi eta eranztekoak, lurrera iritsi ahal izateko kirtena dutenak, arropa leku batean eskegitzeko pertxak, kakoak eta hagatxoak,

• Komunean laguntzeko produktuak: komunontzirako goratzekoak, beso euskarriak eta bizkarraldeak,

• Garbitzen, bainatzen eta dutxatzen laguntzeko produktuak: kirten bereziak dituzten eskuilak eta belakiak, bainurako edo dutxarako aulkiak, bainuontziko taulak, aulkiak, bainuontziaren luzera edo sakonera murrizteko laguntza produktuak, barrak eta bermatzeko heldulekuak,

• Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabili ahal izateko laguntza produktuak, hala nola buru edo begi mugimenduen bidezko saguak, kontraste handiko teklatuak, kliskako sakagailuak, mugimendu desgaitasun larria duten pertsonei ahotsaren bidez idaztea eta gailua maneiatzea ahalbidetzeko softwarea,

• Mugimendu desgaitasuna duten pertsonei objektuak oratzen, eragiten eta eskuratzen laguntzeko produktuak eta gailuak: oratzeko pintza luzeak eta oratzeko egokigailuak,

• Estimulagailu funtzionalak,

Bederatzigarrena.– Urrezko lingote edo xaflen pisua, inbertsio urretzat hartzearen ondorioetarako,

Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, inbertsio urretzat hartuko dira 995 milareneko legea edo handiagoa duten urrezko lingote edo xaflak, pisu hauetako baten barruan daudenean, lingoteen merkatuetan onartzen diren formetan:

(Ikus .PDF)

Hamargarrena.– Zilarraren, platinoaren eta paladioaren entregak, eta telefono mugikorren, bideojokoen kontsolen, ordenagailu eramangarrien eta tableta digitalen entregak.

(Ikus .PDF)

Ordenagailu eramangarriei eta tableta digitalei dagokienez bakarrik,


Azterketa dokumentala