Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2023ko irailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4117

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 31koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, 2022. urteko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen X. lehiaketaren saria esleitu gabe uzteko dena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2022ko azaroaren 21eko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2022. urterako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen X. lehiaketarako (abenduaren 2ko EHAA, 231. zenbakia).

Lehiaketaren oinarrietan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak berariazko ebazpena emango du saritutako hautagaia zein izan den adierazteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzeko; eta horrela, lehiaketa-prozesua amaituko da.

Halaber, laugarren oinarriaren 2. atalaren arabera, Hautaketa Batzordeak uste badu aurkeztutako lanak ez direla gutxienezko puntuetara heltzen, saria eman gabe gera daiteke.

Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2022. urteko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen X. Lehiaketaren saria esleitu gabe uztea.

Bigarrena.– Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, hilabeteko epea ematea ikerketa-lanen egileei lanak berreskura ditzaten. Hilabete igaro ondoren, Administrazioa ez da jaso ez diren lanen erantzule izango.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 31.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala