Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2023ko irailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4100

AGINDUA, 2023ko uztailaren 18koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez 2023ko deialdia egin eta oinarri arautzaileak ezartzen baitira Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren de minimis araubidean jasotako laguntzak emateko.

Gastronomia eta Elikaduraren 2024ko Plan Estrategikoa bat dator 2020-2024ko Gobernu Programaren printzipioekin, batez ere osasuna bermatzeko eta ekonomia eta enplegua suspertzeko printzipioekin. Gainera, honako printzipio hauek jasotzen ditu: lehentasuna pertsona eta enpresetan jartzea, elikadura-ekosistema integratua, dinamikoa, lehiakorra eta nazioartekoa sustatzea eta elikadura-sistema seguru, jasangarri eta osasungarri baten alde aurrera egitea.

Aurreko planari Gastronomia eta Elikaduraren 2024ko Plana gehitu zaio, zeinaren helburua baita Elikaduraren eta Gastronomiaren Balio Katearen balio erantsia % 25 handitzea, 2020-2024 aldian.

Bi plan horiek Eusko Jaurlaritzaren apustu estrategikoa dira, Elikaduraren Balio Katea garatzeko, ekoizpen primariotik elikagaien kontsumoraino. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak gidatzen ditu bi planak.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza Elikaduraren Balio Katea lantzen ari da, eta ondorioztatu du elikagaien sektoreak, zentzu zabalenean, elikagaien industria ez ezik beste sektore batzuk ere hartzen dituela barnean: lehen sektorea, banaketa, merkaturatzea eta gastronomia, bai eta beste alderdi batzuk ere, hala nola marketina, ikerketa eta hezkuntza.

Ezinbestean, Plan Estrategikoak proposatutako jarduketa-ildoetako bat da elikadurari eta gastronomiari lotutako negozioak sortzen laguntzea; apartatu horretan, zenbait neurri eta jarduketa-lerro jasotzen dira, eta haien artean, sustapen-neurriak daude, hala nola deialdi honetan bildutakoa. Hori dela eta, egoki iritzi zitzaion kalitate gastronomikoaren sustapenera bideratutako dirulaguntzak sortzeari, eta, horretarako bi programa desberdin eratuko dira.

Horietan lehena negozio gastronomiko berri bat sustatzeko asmoa duten eta gastronomiako tituludun berri diren gazteei zuzenduta dago. Bigarrena, berriz, erreferentziazko gida gastronomikoetan jada aintzatetsitako establezimendu gastronomikoei zuzenduta dago, betiere kategoria hobetu nahi badute, egun duten bikaintasunaren barruan.

Aurrekari hurbilak ditugu 2018ko, 2019ko eta 2022ko ekitaldietan egin ziren antzeko deialdiak. Aurrekoaren ildo beretik, agindu hau laguntza-programa bat da, kalitate gastronomikoa sustatzen duten proiektuak bultzatzeko eta haietarako pizgarri izateko helburuarekin. Deialdi honen bitartez, ekonomikoki lagundu nahi dira gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoak: alde batetik, tituludun berrien negozio gastronomiko berriak; eta, bestetik, ospe handiko negozio gastronomikoen bikaintasuna sendotzea.

Laguntza hauek, itzuli beharrik gabeko dirulaguntza direnak, 600.000 euroko finantzaketa dute bi programetarako. Kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako ezarrita dauden kredituetatik bakarrik etorriko da. Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako de minimis araubidea aplikatu beharko zaie laguntza hauei.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuan jasotako xedapenen arabera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskumenekoak dira nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako industriei eta merkaturatzeari dagozkien jardun-arloak, besteak beste. Jardun-arlo horren funtzioak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari esleitzen zaizkio, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren bitartez; Zuzendaritza horri dagokio, beste eskuduntza batzuen artean, nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrien lehiakortasuna hobetzeko jarduketak gauzatzea, bai eta elikagaigintzaren balio-katea sustatzea ere, ekoizpen primariotik gastronomiaraino.

Agindu honen bidez iragarritako laguntzak jasota daude Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021., 2022. eta 2023. urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, zeina Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 7ko Aginduaren bidez onartu baitzen («Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021, 2022 eta 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa hirugarrenez aldatzekoa»), eta Eusko Jaurlaritzaren www.euskadi.eus webgunean argitaratuta dago; esteka honetan kontsultatu daiteke:

https://www.euskadi.eus/contenidos/plan_departamental/plan_subvenciones_dept_2021/es_def/adjuntos/Tercera_modificacion_Plan_Estrategico_Subvenciones_2021-2023.pdf

Deialdi honetan, xedapen hauetan xedatutakoa hartu da aintzat: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa; 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua (EAEko Administrazio Publikoaren dirulaguntzak arautzeari buruzkoak).

Laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat etorriz (lege horren 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute), honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Kalitate gastronomikoa sustatzeko Gastrobikain programaren laguntzetarako 2023ko deialdia egitea, agindu honen I. eranskinean jasota dauden oinarri arautzaileekin bat etorriz.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira zenbatzen epeak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 18a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

I. ERANSKINA

1. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Eranskin honen xedea da kalitate gastronomikoa sustatzeko Gastrobikain laguntzen 2023ko deialdia arautuko duten oinarriak ezartzea.

2.– Gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat hartzen diren gastronomia-ekimenei laguntza ekonomikoa ematea da Agindu honetan aurreikusitako laguntzen xedea. Horretarako, bi motatako laguntzak proposatuko dira: alde batetik, dirulaguntzak gastronomian titulua jaso berri duten gazteentzat gastronomia-negozio berriak jartzeko; eta ospe handiko negozio gastronomikoen bikaintasuna sendotzea.

2. oinarria.– Araubide juridikoa.

1.– Agindu honetan araututako laguntzak, bertan xedatutakoak ez ezik, hauek zuzenduko dituzte: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsitako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritako oinarrizko manuak, eta lege hori garatzeko erregelamenduan xedatutakoak (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartuta), eta, hala dagokionean, haien ordez emandako araudia.

2.– Agindu honetan ezarritako laguntzek jakinarazpena egiteko betebeharretik salbuetsitako laguntzen tratamendua izango dute, Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, zeina Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzearen ingurukoa baita.

3. oinarria.– Laguntza-lerroak.

1.– Laguntza-lerro hauek ezartzen dira, agindu honetako 1. oinarriko xedea lortzeko:

a) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programa. Negozio gastronomiko berriak sustatzea da helburua, baldin eta gastronomiako unibertsitate-graduetako edo sukaldaritza eta/edo gastronomiako goi mailako zikloetako tituludun berriek abian jarritakoak badira eta kalitatea bereizgarri badute.

b) Bikaintasuna sendotzeko programa. Ibilbide eta kalitate aintzatetsia duten establezimendu gastronomikoak babestea da helburua, sektoreko kalitate-estandarretan eta -ziurtagirietan hobetzeko helburuarekin, gastronomiako gidetan eta nazioartean ezagunak diren bikaintasun gastronomikoko rankingetan bereziki.

2.– Agindu honen ondoreetarako, hauek dira establezimendu gastronomikoak: pertsona natural edo juridiko baten buruan dauden merkataritza-establezimenduak, eta haien jarduera ekonomikoak lotuta daude kontsumorako elikagai eta/edo edariak ekoitzi, zerbitzatu eta saltzearekin.

3.– Programa bakoitzak dauzkan ezaugarri propioak direla eta, eskatzaile bakoitzak programetako batean bakarrik parte hartu ahal izango du.

4. oinarria.– Onuradunak.

1.– Hauek izan daitezke agindu honetan jasotzen diren laguntzen onuradunak:

• Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozio baten gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartu duten edo hartuko duten pertsona fisikoak.

• Nortasun juridikorik gabeko erakundeak, hala nola ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak edo antzekoak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozioaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonaren titulartasuna gutxienez % 10ekoa bada. Dirulaguntzen Lege Orokorraren 11.3 artikuluaren arabera, –«eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko. Taldea ezingo da desegin harik eta Lege horren 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte».

• Sektore pribatuko pertsona juridikoak: Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozioaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonaren titulartasuna gutxienez % 10ekoa bada.

2.– 3. oinarriaren 1. paragrafoan ezarritako bi laguntza-lerroetarako, pertsona fisikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta sektore pribatuko pertsona juridikoak izan daitezke onuradun.

3.– Laguntzen onuradun ezin izango dira izan irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateak.

5. oinarria.– Laguntzen finantzaketa, zenbatekoa eta ezaugarriak.

1.– Agindu honetan jasotako laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak bakar-bakarrik etorriko dira Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako ezarrita dauden kredituetatik; izan ere, 2023ko ekitaldirako, 600.000 euro dira; horietatik 400.000 euro 2023ko ekitaldiari dagozkio, eta 200.000 euro 2024ko ekitaldiari.

2.– Gehieneko zuzkidura orokor horretatik, 300.000 euro proiektu gastronomiko berriak sustatzeko erabiliko dira: 200.000 euro, 2023ko ekitaldiaren kontura, eta 100.000 euro, 2024koaren kontura; eta 300.000 euro bikaintasuna sendotzeko programan erabiliko dira: horietatik, 200.000 euro, 2023ari dagozkio, eta 100.000 euro, berriz, 2024ari. Programetako baten zuzkidura agortzen ez bada, sobera gelditu den kopurua beste programari gehituko zaio, programa horretan diruz lagun daitekeen programarik badago.

3.– Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, kopuru hauekin:

• Negozio gastronomikoen proiektu berriak: diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, proiektu bakoitzeko 50.000 euroko mugarekin.

• Bikaintasuna sendotzea: diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, proiektu bakoitzeko 80.000 euroko mugarekin.

4.– Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez, zeina EHAAn argitaratuko baita.

6. oinarria.– Onuradun izateko betekizunak.

1.– Betekizun orokorrak:

Oro har, onuradun izan ahal izateko, oinarri honetan ezarritako betekizunak bete beharko dira, eta, horien artean daude, besteak beste, Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko betekizunak, batetik, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretukoak. Hona hemen:

A) Eskatzailearen betekizunak:

1) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko, dirulaguntzaren likidazioa egin arte, eta, hortaz, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

2) Dirulaguntzaren onuradun den pertsona fisikoa edo juridiko pribatua ez hartzea krisialdian den enpresatzat, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauetan ezarritako definizioaren arabera (2014/C 249/01).

3) Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako de minimis araubidea aplikatuta, laguntzak jaso dituzten onuradunek ezin izango dute gainditu 200.000 euroko dirulaguntza azken hiru ekitaldi fiskaletan: 2021, 2022 eta 2023, eta eskabidean jakinaraztea de minimis-laguntzarik jaso duten 2021, 2022 eta 2023ko ekitaldietan. Hala izanez gero, emailearen nortasuna eta emandako zenbatekoa jakinarazi beharko dituzte.

4) Egunean egotea itzulketa-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez, EAEko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, edo dagokion itzultze-ebazpena dela-eta bertan behera uztea erabaki bada. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

5) Eskatzailea ez egotea zigortuta zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, eta ez egotea hartarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 50.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

6) Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana; prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea; konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek; esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea, edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

7) Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

8) Administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik ez eragitea, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratua izateagatik.

9) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo ez izatea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat, lege horretan ezarritako baldintzetan. Horrez gain, ez egotea hauetan aurreikusitako kasuren batean: Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legea eta Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunen abenduaren 26ko 53/1984 Legea.

10) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

11) Ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

12) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.3 bis artikulua betetzea, zeina hauxe adierazten duen:

«30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, Merkataritzako eragiketetan berandutzaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aplikatzen zaien pertsona fisikoek eta juridikoek (zuzenbide publikoko erakundeak ez beste guztiek), irabazteko asmoa duten heinean, egiaztatu beharko dute lege horretan onuraduna edo entitate laguntzailea izateko ezarritako ordainketa-epealdiak betetzen dituztela apartatu honetan xedatzen den bezala. Enpresa hornitzailearen kobrantza aurreratua ahalbidetzen duten finantzaketa guztiak baliozkotzat joko dira apartatu hau betetzeko, baldin eta kostua bezeroaren kontura bada eta ordaindu ezean hornitzailera jotzerik ez badago.

Oinarri arautzaileetan beste epealdirik edo unerik ezarri ezean, egiaztapena egiteko 10 egun balioduneko epealdia egongo da dirulaguntza emateko proposatutako interesdunei behin-behineko ebazpena jakinarazten zaienetik.

Entzunaldiaren izapidea egiten ez bada prozeduran ez dagoelako eta interesdunak azaldutako egitate, alegazio eta frogak baino ez direlako hartzen kontuan, egiaztapena egiteko 10 eguneko epealdia egongo da organo instrukzio-egileak behin betiko ebazpenaren proposamenaren aurretik berariaz egindako errekerimenduaren jakinarazpenetik.

Hala ere, baldin eta auditorearen ziurtapena edo adostutako prozedurei buruzko txostena ezin bada lortu hura aurkezteko ezarritako epealdiaren barruan, egiaztagiri hori eskatu delako frogagiria aurkeztu beharko da eta, hura lortu eta gero, berehala aurkeztu beharko da, betiere dirulaguntza emateko ebazpena eman baino lehen.

Ezarritako betetze-maila egiaztatzeko, honako frogagiri hauek aurkeztu ahal izango dira:

a) Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen pertsona fisikoek eta pertsona juridikoek abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-mailara iritsi direla adierazten duen ziurtagiria aurkez dezakete, ordezkaritza-ahal nahikoa daukan pertsona fisikoak edo, pertsona juridikoen kasuan, administrazio-organoak edo haren baliokideak sinatuta. Horrez gainera, hurrengo b) letran ezartzen diren frogabideak ere erabil ditzakete hori egiaztatzeko, beren araudia betez gero.

b) Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek hauetako bat aurkez dezakete:

1.– Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek sinatutako ziurtagiria, zeinean banakatuta agertzen baita ikuskatutako azken urteko kontuen memorian azaltzen diren ordainketei buruzko informazioa, baldin eta kontu horien arabera abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-mailara (apartatu honetan ezartzen denera) iristen bada, uztailaren 5eko 15/2010 Legeak, abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duenak, hirugarren xedapen gehigarrian eskatzen den informazioaren arabera.

Ziurtagiri hori hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte baino ez dira izango baliozkoak.

2.– Aurreko zenbakian aipatzen den ziurtagiria ezin bada egin, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek egindako «Adostutako prozedurei buruzko txostena», zeinaren bidez, erreferentziazko data batean sozietatearen hornitzaileei ordaindu gabe dauden fakturen lagin adierazgarria berrikusita, ondorioztatzen baita abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdiak bete direla, inolako salbuespenik gabe, edo, salbuespenak antzemanez gero, apartatu honen azken paragrafoan eskatzen den betetze-mailara iristea ez dutela eragozten.

Lege honen ondorioetarako, apartatu honetan eskatzen den baldintza betetzat joko da abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-maila Enpresen sorkuntzari eta hazkundeari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan ezartzen den ehunekoa edo gehiago izanez gero.»

B) Proiektuen betekizunak:

1) Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

2) 2023ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean garatu beharko dira diruz lagundutako proiektuak, eta, betiere, 2023an hasi behar dute gauzatzen.

3) Proiektuak araudia betetzea, hain zuzen, kokatzen den udalerriko jarduera-lizentzia emateko eskatzen dena.

2.– Betekizun espezifikoak:

A) Eskatzailearenak.

1) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko laguntza-lerroan: negozio berrian gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza beren gain hartuko duten pertsona fisikoek gastronomiako unibertsitate-graduko titulu bat edo sukaldaritzako edo/eta jatetxe-arloko goi mailako zikloetako titulu bat izan behar dute, eta, gehienez ere, 35 urte bete 2023. urtean.

2) Bikaintasuna sendotzeko programaren laguntza-lerroan, baldintza hauek bete beharko ditu:

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimendu gastronomiko baten titularra izan edo/eta hura zuzentzea, eta ibilbide eta goi-mailako kalitate aitortua izatea, nazioartean erabiltzen diren bikaintasun gastronomikorako gastronomia-gidetan eta rankingetan, esaterako: Michelin Gidaliburua, Ranking Fifty Best San Pellegrino, Repsol Gida, Zagat Gida, OAD Zerrenda edo Euskal Gastronomia Akademiaren Gida.

Aurreko aintzatespenak ez dituzten eta azken bi urteetan ireki diren establezimenduen kasuan, halakoen titularrak diren edo haiek zuzentzen dituzten pertsona fisikoek establezimendu gastronomiko baten titular izan behar izan dute edo hura zuzendu Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo, ibilbide eta goi-mailako kalitate aitortuarekin, nazioartean erabiltzen diren bikaintasun gastronomikorako gastronomia-gidetan eta rankingetan, esaterako: Michelin Gida, Ranking Fifty Best San Pellegrino, Repsol Gida, Zagat Gida, OAD Zerrenda edo Euskal Gastronomia Akademiaren Gida.

B) Proiektuaren betekizunak.

1) Eskatzaileak, pertsona fisikoa baldin bada, proiektuan diruz lagundu daitekeen inbertsioari % 10eko ekarpena egitea bermatu beharko du, gutxienez, bere baliabideen bidez. Pertsona juridikoa bada, ordea, diruz lagundu daitekeen inbertsioari % 10eko ekarpena egitea bermatu beharko du, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen establezimendu gastronomikoaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartzen duenak.

2) Euskal Autonomia Erkidegoko lokal bat izatea dirulaguntza eskatzen den xedeko negozio gastronomikoa garatzeko, jabetzan edo gutxienez 5 urterako errentamendu-kontratuaren konpromiso batekin, edo gutxienez 5 urteko indarraldia duen errentamendu-kontratuarekin. Proiektua ezingo da garatu eskabidean proposatutakoa ez den beste lokal batean.

3) Jarduneko establezimendu batean, inbertsioak berekin badakar obra zibil bat egitea, lizentziak eta baimenak aurretik eskatuta egon beharko dute obra gauzatzeko.

4) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko laguntza-lerroan, betekizun hauek bete beharko dira:

a) 30.000 euroko aktibo finkoen gutxieneko inbertsioa izatea.

5) Bikaintasuna sendotzeko programaren laguntza-lerroan, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Proiektuak helburutzat izatea jatetxearen kategoria hobetzea edo areagotzea, aurreko paragrafoan aipatutako nazioarteko gastronomia-gida eta bikaintasun gastronomikoko zerrenda garrantzitsuenetan jada aitortua duen kategoriatik abiatuta.

b) 75.000 euroko gutxieneko inbertsioa izatea.

3.– Onuradun izateko betekizunak laguntza guztiz justifikatu arte mantendu beharko dituzte.

7. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidearekin batera, oinarri honen 8. lerrokadan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.

2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 14. artikuluan ezarritakoa betez:

a) Pertsona fisikoek aurrez aurre zein elektronikoki aurkez ditzakete eskabideak.

– Aurrez aurre: eskabideak zuzenean aurkeztuko dira bai Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bulegoetan (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen dituen tokietariko edozeinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat etorriz. Eskatzaileak postetxe batean aurkezten badu eskabidea, gutun-azal irekian egin beharko du, postako langileek zigila dezaten eta data ezar diezaioten. Eskabidea Zuzenean zerbitzuan aurkezteko, ezinbestekoa izango da aurretik hitzordua eskatzea: https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean

Hala ere, eskabideak aurkezteko eta espedientea izapidetzeko bide telematikoa erabiltzea gomendatzen da, ahal den neurrian behintzat.

– Bide elektronikoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira eskabideak:

gaztelaniaz https://www.euskadi.eus/servicios/1075906)

euskaraz https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1075906

Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko moduak (elektronikoa zein aurrez aurrekoa izan) ez du behartuko aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak modu berean egitera, edonoiz alda daiteke eta.

b) Pertsona juridikoek eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluko 1. apartatuko a), b), c) eta d) letretan aurreikusitako gainerako subjektuek bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztuko dute eskabidea.

3.– Eskabidea aurkezteko, eredu normalizatua erabili beharko da, eskuragarri dagoena euskadi.eus egoitza elektronikoan:

ES: https://www.euskadi.eus/servicios/1075906

EU: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1075906

4.– Eskabidea egin osteko izapideak euskadi.eus egoitza elektronikoan egingo dira bide elektronikoz: gaztelaniaz, http://www.euskadi.eus/micarpeta euskaraz, http://www.euskadi.eus/nirekarpeta;

5.– euskadi.eus egoitza elektronikoan eskuragarri daude, halaber, eskabidea, erantzukizunpeko adierazpenak, datuak, justifikazioak eta gainerako dokumentuak nola izapidetu jakiteko xehetasunak: gaztelaniaz, http://www.euskadi.eus/ayudas_appa/ euskaraz, http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/;

6.– Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza.

7.– Laguntza-eskabidearen ereduaren oinarrizko edukia oinarri hauen eranskin gisa argitaratu da.

8.– Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

A) Identifikazio-agiriak. Pertsona juridikoa izanez gero, ahalordetze-eskrituraren kopia autentikoa, eta entitatearen eratze-eskriturarena eta estatutuena, dagokien erregistroan zigilatuta.

B) Agindu honen II. eranskineko edukia jasotzen duen memoria bat.

C) Kapituluen araberako inbertsioen zerrenda zehatza, 3. puntuan adierazitako webgunean dagoen dokumentu-eredua erabiliz.

D) Eskabidea aurkeztean, erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak agindu honetako betekizun guztiak betetzen dituela eta aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla dioena, bai eta apartatu hauetan ezarritako betekizunak betetzen dituela ere: 6.1 oinarriko A apartatuan, 2. etik 13.era bitarteko azpiapartatuetan eta B apartatua, 3. azpiapartatuan; eta 6.2 oinarriko A apartatuan, eta B apartatuko 1.b) eta 2.b) eta c) azpiapartatuetan.

Adieraziko du, halaber, baduela honako apartatu hauetan ezarritako betekizunak egiaztatzeko dokumentazioa eta Administrazioaren esku jarriko duela hala eskatzen diotenean: 6. oinarriko B apartatuko 3. azpiapartatuan; 6.2 oinarriko A apartatuan, 2.b) azpiapartatuan, eta B apartatuko 1.b) eta 2. b) eta c) azpiapartatuetan.

E) Proposatutako lokalean egingo diren lanen eta instalazioen aurreproiektua.

F) 15.2 oinarriko b) apartatuan ezarritako mugak gaindituz gero, hiru eskaintza bereizi aurkeztu beharko dira, memoriaren aurrekontuko kontzeptu bakoitzari dagozkionak. Eskaintza horiek antzeko kontzeptuekin alderatu eta xehatu behar dira; eskaintza ekonomikoen edo proformako fakturen konparazio bat ere aurkeztu behar da, eta hautatutako eskaintza arrazoitu.

G) Negozio gastronomiko berrien proiektuetan, paragrafo honetako A, B, C, D eta E apartatuetan jasotako dokumentazioaz gainera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1) Proiektuaren buru izango den eta jatetxe berriaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartuko duen pertsonaren tituluaren kopia autentikoa, eta espediente akademikoaren kopia, non batez besteko kalifikazioa duen.

2) Ospe aitortuko chefekin izandako lan-esperientziaren justifikazioa.

H) Bikaintasuna sendotzeko proiektuetan, paragrafo honetako A, B, C, D eta E apartatuetan jasotako dokumentazioaz gainera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1) Establezimenduak jasotako aitorpenak.

2) Azalpen-memoria, alderdi hauei buruzkoa: efizientzia energetikoa hobetzea, hondakinak minimizatzea eta oztopo arkitektonikoak ezabatzea. Inbertsioaren % 20 baino gehiago horretara bideratzen dela erakusten duen taula.

3) Hornitzaile/ ekoizleekin egindako akordioak.

I) Proiektuak baloratzeko, hauek aurkeztu beharko dira, bi kasuetan:

1) Sukaldaritza-eskaintza eta ardoen karta.

2) Komunikazio-plana eta sare sozialetako estrategia.

3) Alergenoen liburua edo kartan ematen diren argibideak.

4) Espazioaren estetika, dekorazio-mota eta argazkiak.

9.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu NANa, IFK, eta, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituelako ziurtagiriak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

10.– Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera, oinarri honen 9. paragrafoan eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira.

Eskatzaileak adierazi beharko du zein Administraziotan eta noiz aurkeztu diren dokumentuok, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak elektronikoki bilduko ditu bere korporazio-sareen bidez.

Eskatzaileak ez badu nahi oinarri honen 9. paragrafoan eskatutako dokumentazioa biltzea, berariaz agertu beharko da horren aurka, eta dokumentazioa aurkeztu beharko du.

11.– Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

12.– Eskabideak oinarri honetan eskatutako dokumentazioa ez badauka, osorik ez badago edo akastuna bada, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela adieraziko zaio, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

13.– Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, eskabidean adierazitakoa egoki ulertzeko, ebaluatzeko eta eskabidea izapidetzeko, beharrezkotzat jotzen dituen bestelako argibide eta/edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

8. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak inbertsiotzat hartuko dira, eta, hortaz, hala kontabilizatu beharko dira enpresaren urteko kontuetan. Aplikagarriak dira diruz lagundu daitezkeen gastuei buruzko zehaztapen guztiak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 31. artikuluan ezarritakoak; zehazki, honako hauek:

– Obra zibila egiteko nahitaezkoak diren ordainsari profesionalak, gehienez ere proiektuaren gauzatze materialaren % 8ra artekoak.

– Lokalak egokitzeko lanak, makineria erostea, instalazioak egitea, altzariak.

– Bulegotikako ekipamenduak, lanabesak... guztizkoaren % 20ra arte.

– Inbertsioak egitea, ingurumen-inpaktua minimizatzeko eta desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko.

– Enpresaren funtzionamendurako berezkoak diren informatika-programak, web-plataformak sortzea, erreserbak online egiteko softwarea, web-plataforman hizkuntza hautatzeko aukera, sare sozialetako jarduera areagotzea.

– Bikaintasuna sustatzeko aholkularitza-plana, guztizko gastuaren % 20ra arte.

Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programari dagokionez:

– Proiektua gauzatuko den lokalaren lehen urteko errentamendua, 100.000 euroko mugarekin.

– Lokala erostea edo eskualdatzea, 100.000 euroko mugarekin.

9. oinarria.– Dirulaguntza jaso ezin duten kostuak.

1.– Ez dira diruz lagunduko:

– Bulegoko altzariak.

– Ordezkaritza-gastuak.

– Makinak ez diren inbertsioen finantza-alokairua.

– Laguntzaren xedearekin zuzenean lotuta ez dauden kostuak (segurtasun-kamerak, alarmak...)

– Balio erantsiaren gaineko zergak (BEZ) eta beste zerga batzuk.

– Ez dira diruz lagunduko guztira 1.000 eurotik beherakoak diren inbertsio-proiektuak.

– Ez dira diruz lagunduko guztira 200 eurotik beherakoak diren makinak eta/edo lanabesak.

– Kontuen koadroaren 6. taldean zenbatutako kostuak, Kontabilitate Plan Orokorrak ezartzen duen bezala.

2.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.2 artikuluaren bigarren paragrafoa betez, «Dirulaguntzaren onuraduna enpresa bat denean, merkataritza-jardueretan egin dituen gastu diruz lagungarriak aplikatzekoa zaion araudi sektorialean aurreikusitako ordainketa epeetan ordainduak izan beharko dira edo, halakorik ezean, merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeetan.»

10. oinarria.– Diruz lagunduko diren proiektuak aukeratzeko prozedura.

1.– Lehia-prozeduraren bidez erabakiko da nori eman dirulaguntza; horretarako, aurkeztutako eskabideak konparatuko dira, 12. oinarrian ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuz.

2.– Gutxieneko 30 puntuko puntuazioa gainditzen duten proiektuen artean, proiektuen bi zerrenda egingo dira, dirulaguntzen programa bakoitzeko bana; beherantz ordenatuko dira, proiektu bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, eta puntuaziorik handieneko proiektuei dirulaguntzak emango zaizkie lerro bakoitzaren funtsak erabat agortu arte.

3.– Puntuazioan berdinketa bat egonez gero, dagokion programaren lehen tokian ezarritako balorazio-irizpidean puntuazio handiena lortu duen proiektua lehenetsiko da. Orduan ere berdinketak jarraituz gero, bigarren tokian ezarritako irizpideko puntuazio handiena hartuko da kontuan, eta horrela hurrenez hurren.

11. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.

1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak agindu honetan jasotako laguntzak kudeatzeko eskumena izango du.

2.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek eskabide bakoitzean egiaztatuko dute baldintzak betetzen direla, eta berariaz jasota utziko dute hori.

3.– Balorazio-batzorde bat sortuko da, proiektuak ebaluatu eta baloratzeko, eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko eta haztatzeko. Balorazio-batzordea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako hiru pertsonak osatuko dute.

Bere eginkizunak betetzeko, batzordeak arloko aditu diren pertsonei eskatu ahal izango die bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten dionean.

Balorazio-batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emandako ebazpenaren bidez, ebaluazio-lana egiten hasi baino lehen.

4.– Balorazio Batzordearen egitekoak hauek izango dira:

a) Aurkeztutako eskabide guztiak aztertzea, eta aplikatzekoa den araudia betetzen ez dutenak baztertzea. Horrez gain, araudia betetzen ez duen eskabide bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.

b) Aplikatu beharreko araudia betetzen duten proiektuen eskabideak ebaluatzea, proiektua eta ezarritako irizpide objektiboen betetze-maila baloratuz.

c) Laguntzak baloratzeko eta kuantifikatzeko irizpide objektiboetan oinarrituz, bi proiektu-zerrenda egitea, bana diruz lagunduko den programa bakoitzeko, beherako ordenan; horrez gain, onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzaren hautaketaren eta zenbatekoaren proposamena egitea.

5.– Balorazio-batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari. Proposamenak gutxienez agindu honen 12. oinarrian aipatzen den edukia jasoko du.

6.– Balorazio-batzordeak bere barne funtzionamendu-arau propioak ezarriko ditu. Arau horiek aurreikusten ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatua aplikatuko da.

12. oinarria.– Balorazio-irizpideak.

1.– Proiektuak baloratzeko, aintzat hartuko da aurkeztutako proiektuen kalitaterako eta berrikuntzarako duten joera, eta balorazio-irizpideak eta dagozkien puntuazioak eta haztapenak erabiliko dira, jarraian zehazten den moduan:

A) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programari dagokionez, 100 puntu lortu ahal izango dira gehienez, honela banatuta:

a) Sukaldaritza-eskaintza eta ardoen karta. Otik 35 puntutara eman ahal izango dira, apartatu hauen arabera:

a) Sukaldaritza-eskaintza, ongi egituratuta eta aurkeztuta, 0 puntutik 5era.

b) Garatutako sukaldaritza-eskaintza eta kontzeptuarekin bat datorrena: 0 puntutik 5era.

c) Ardoaren eskaintzaren eta proposamen gastronomikoaren arteko koherentzia: 0 puntutik 5era.

d) Ardo-eskaintza, ondo landua, informazio onarekin (urtabea, upeltegia...): 0 puntutik 5era.

e) Kalitatearen eta eskaintza-prezioaren arteko erlazioa: 0 puntutik 15era.

b) Establezimenduaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartuko duen pertsonaren espediente akademikoa. 0 puntutik 15era eman ahal izango dira, espedientearen batez besteko notaren arabera:

a) Espedientearen batez besteko nota: 5,00-6,50 (5 puntu).

b) Espedientearen batez besteko nota: 6,51-8,50 (10 puntu).

c) Espedientearen batez besteko nota: 8,51-10,00 (15 puntu).

c) Lan-esperientzia, ospe handiko chefekin haien establezimendu gastronomikoetan. Otik 20 puntutara eman ahal izango dira, apartatu hauen irizpideen arabera:

a) Urtebeterako edo gehiagorako beka/praktikak: 5 puntu emango dira.

b) 2 urte baino gutxiagoko lan-kontratua: 10 puntu emango dira.

c) 2 urteko edo luzeagoko lan-kontratua: 20 puntu emango dira.

d) Komunikazio-estrategia eta sare sozialak: 0tik 10 puntutara emango dira parametro hauen arabera:

a) Komunikazio-plan globala: 0tik 5 puntutara emango dira.

b) Aktiboak izatea sareetan, aldizkako argitalpenekin: 0-5 puntu emango dira.

e) Arreta eskaintzeko konpromisoa, dieta berezia egiteko premia duten pertsonei (zeliakoak eta abar) edo zenbait jakiri alergia dietenei: 0-20 puntu emango dira.

B. Bikaintasuna sendotzeko programari dagokionez, 100 puntu lortu ahal izango dira gehienez, honela banatuta:

a) Sukaldaritza-eskaintza eta ardoen karta. Otik 35 puntutara eman ahal izango dira, apartatu hauen arabera:

a) Sukaldaritza-eskaintza, ongi egituratuta eta aurkeztuta, 0 puntutik 5era.

b) Garatutako sukaldaritza-eskaintza eta kontzeptuarekin bat datorrena: 0 puntutik 5era.

c) Ardoaren eskaintzaren eta proposamen gastronomikoaren arteko koherentzia: 0 puntutik 5era.

d) Ardo-eskaintza, ondo landua, informazio onarekin (urtabea, upeltegia...): 0 puntutik 5era.

e) Kalitatearen eta eskaintza-prezioaren arteko erlazioa: 0 puntutik 15era.

b) Establezimenduaren aitorpen egiaztatua, nazioartean ezagunak diren bikaintasun gastronomikoko sukaldaritza-gidetan eta rankingetan. Otik 15 puntutara emango dira, hauen arabera:

a) 2 Michelin izar: 15 puntu emango dira.

b) Michelin izar 1: 10 puntu emango dira.

c) 0 Michelin izar eta aintzatespenak beste gida batzuetan: 5 puntu emango dira.

c) 0-10 puntu emango dira inbertsioaren % 20 baino gehiago bideratzen bada energia-efizientzia hobetzera, baliabideak minimizatzera eta/edo oztopo arkitektonikoak ezabatzera.

d) Tokiko produktuak* erosteko bi urteko konpromiso-kontratu bakoitzeko. Otik 20 puntutara emango dira, hauen arabera:

a) Tokiko produktua erosteko kontratu bakoitzeko: 2 puntu emango dira.

b) Ekoizleak zuzenean hornitzen badu tokiko produktua erosteko kontratu hori, 2 puntu gehiago emango dira.

e) Komunikazio-estrategia eta sare sozialak: 0tik 10 puntutara emango dira parametro hauen arabera:

a) Komunikazio-plan globala: 0tik 5 puntutara emango dira.

b) Aktiboak izatea sareetan, aldizkako argitalpenekin: 0-5 puntu emango dira.

f) Arreta eskaintzeko konpromisoa, dieta berezia egiteko premia duten pertsonei (zeliakoak eta abar) edo zenbait jakiri alergia dietenei: 0-10 puntu emango dira.

* Tokiko produktutzat hartuko da Euskadiko kalitate bereiziko markei atxikitako produktu oro, hala nola Eusko Label, Euskal Baserri, Jatorri Deitura Babestua (JDB), Adierazpen Geografiko Babestua (AGB), Euskadiko Produktu Ekologikoa eta Ekoizpen Integratuko Produktua. Halakotzat hartuko dira, halaber, Basque Wine markak babestutako produktuak.

2.– 30 puntu baino gutxiago lortuz gero, laguntza-eskabidea ez da onartuko.

3.– 30 puntu lortuz gero, honako dirulaguntza-ehuneko hauek aplikatuko zaizkie diruz lagunduko diren kostuei, betiere agindu honen 5. oinarrian ezartzen diren mugen barruan:

a) 30 puntu baino gutxiago: eskabidea ez da onartuko.

b) 31 puntutik 50 puntura: % 20ko dirulaguntza.

c) 51 puntutik 75era: % 30eko dirulaguntza.

d) 76 puntutik 100era: % 40ko dirulaguntza.

13. oinarria.– Ebazpena, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko era eta errekurtsoak.

1.– Aurkeztutako eskabideak eta agiriak aztertu ondoren, Balorazio Batzordeak egiten duen proposamena ikusirik, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emango du deialdiaren ebazpena, eskatutako laguntzak eman ala ez eman ebazteko; ebazpen bakarra emango du.

2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

A) Baietsitako eskabideei dagokienez:

1) Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NANa.

2) Diruz lagundutako proiektuaren izena.

3) Diruz lagundutako inbertsioa, lortutako puntuazioa eta laguntzaren ehunekoa.

4) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura emandako dirulaguntza, urteka banatuta.

5) Proiektua gauzatzeko epea.

6) Emandako laguntza de minimis-laguntza dela, Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua berariaz aipatuta, bai eta Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean argitaratu dela adierazita ere.

B) Ezetsitako eskabideei dagokienez:

1) Eskatzaileen izena edo izen soziala, eta Identifikazio Fiskaleko Kodea edo NANa.

2) Eskabidea ez onartzeko arrazoiak.

3.– Zehapen-prozeduraren batean edo itzultze-prozeduraren batean egonez gero, dirulaguntza emateko, hura amaitu egin beharko da. Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezartzen bada, baldintzapean emandako laguntza indargabetu egingo da, itzulketa ez bada borondatezko aldian egiten, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik.

4.– Agindu honek ondorioak izan eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena. Epe hori bukatzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, interesdunek ezetsitzat jo ahalko dituzte eskabideak, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan.

Lehia-konkurrentziako prozeduraren ebazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren 1. zenbakiko b) letran xedatutakoaren arabera, EHAAn argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da. Dena dela, interesdun guztiei ebazpen osoa helaraziko zaie, eta, gainera, ebazpenean interesdun bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira.

Ebazpenen jakinarazpen elektronikoak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Oharra: euskarazko bertsioa, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Administrazio Prozeduraren Legearen arabera, jakinarazpen-datatzat hartuko da ebazpena EHAAn argitaratzen den eguna, eta data hori izango da kontuan hartuko dena; beraz, interesdun bakoitzari helaraztea ez da jakinarazpentzat hartuko.

5.– Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo, edozein unetan, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

14. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.

Agindu honetan jasotako dirulaguntzen onuradunek oinarri honetan ezarritako betebeharrak bete behar dituzte; haien artean daude, besteak beste, xedapen hauetan ezarritakoak: Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetako betebeharrak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluko betebeharrak:

1) Laguntza emateko ebazpenak xedatzen duen epean egitea diruz laguntzen den proiektua; 2023an eman behar zaio hasiera inbertsioari edo gastuari.

2) Dirulaguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.

3) Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, baldin eta dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu dutela ulertuko da.

4) Dirulaguntzaren xede den inbertsioa mantentzea, hura egin eta hurrengo 5 urteetan gutxienez; denbora horretan ezingo dira dirulaguntzak besterendu, ezta diruz lagundutako helburuak ez direnetara bideratu ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 31.5 artikuluak ezartzen dituen salbuespenetan izan ezik.

5) Gutxienez 5 urtez mantentzea dirulaguntza esleitzeko balorazio-irizpide gisa balio izan duten kalitatearen eta proposamen gastronomikoaren estandarrak. Aspektu hori gerora kontrolatuko da eta ausazko moduan egingo da urtean behin, diruz lagundutako inbertsioen % 4an gutxienez.

6) Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea diruz lagundutako proiektua partzialki edo osorik gauzatu dela, eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia.

7) Jasotako laguntzak zertarako erabili diren eta laguntzen helburuak bete diren fiskalizatzeko lanean dihardutela eskatzen duten informazio guztia ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari, Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

8) Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea beste administrazioren bati edo erakunde publiko zein pribaturen bati helburu berdina betetzeko beste laguntza edo dirulaguntzaren bat eskatu izana eta, hala badagokio, lortu izana. Baiezko kasuan, zehaztu behar dira zein diren zenbatekoa eta erakunde emailea.

9) Eskabidean, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea ea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan, eta zein diren zehaztea.

10) Dirulaguntza emateko kontuan hartzen den egoera subjektibo edo objektiboren bat aldatzen bada, aldaketaren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari.

11) Agerian eta eskuragarri jasotzea gastuei eta diruz lagundutako jarduerei buruz ematen den informazio edo publizitate guztian, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan xedatutakoarekin bat.

12) Kontabilitate-liburuak, diligentzia-erregistroak eta gainerako dokumentuak izatea, merkataritza-legeriak exijitutako baldintzetan, eta kontabilitate bereiziko sistema bat edo kontabilitateko kode egoki bat izatea, deialdi bakoitzean finantzatzen den inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako, araudiak xedatzen dituen kontrol-lanak egin ahal izateko.

13) 5 urteko epean gordetzea jasotako funtsen erabilera justifikatzen duten dokumentuak –dokumentu elektronikoak barne–, egiaztapen- eta kontrol-jardueren xede izan baitaitezke.

14) Proiektua gauzatu izana justifikatzea 15. oinarrian aurreikusitako epeetan.

15. oinarria.– Dirulaguntzaren xede diren inbertsioen kontratazioa.

1.– Dirulaguntzen xedea inbertsioak gauzatzea denez, dirulaguntzen xede diren jarduera guztiak onuradunek kontratatuko dituzte.

2.– Diruz laguntzeko gastuak kontratatzerakoan, arau hauek beteko dira:

a) Kontratistek onuradunarekiko bakarrik dituzte betebeharrak, eta onuradunak dauka inbertsioak gauzatzeko erantzukizun osoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aurrean.

b) Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak sektore publikoko kontratuei buruzko legedian ezartzen diren kopuruak gainditzen dituenean (40.000 euro obren kontratuak direnean, edo 15.000 euro hornikuntza- edo zerbitzu-kontratuak direnean, bi kasuetan BEZa kanpo), onuradunak hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik, zerbitzu edo ondasun horren ezaugarri bereziengatik merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen dituen behar besteko erakunderik ez dagoenean izan ezik.

Efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egingo da aurkeztutako eskaintzen arteko hautapena, zeina justifikazioan aurkeztu beharko dituzten; gainera, berariaz justifikatu beharko dute memoria batean proposamen ekonomiko abantailatsuena hautatzen ez denean.

Ezin da zatikatu kontratu bat, haren zenbatekoa murrizteko eta aurreko apartatuan zehaztutako baldintzak betetzea saihesteko helburuarekin.

c) Aurrez aipatutako mugak gainditzen ez dituzten diruz laguntzeko gastuen zenbatekoen gainerakoetan, onuradunak berdin-berdin kontratatu beharko du hirugarrenekin, efikazia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz, eta ez da onartuko merkatuko prezioen gainetik nabarmen gora dagoen inolako gasturik.

d) Onuradunak ondasunak, zerbitzuak edo hornidurak kontratatzen baditu berarekin lotuta dauden pertsona fisiko edo juridikoekin, honako baldintza hauek bete beharko ditu aurretik:

i) Kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egitea.

ii) Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aldez aurretiko baimena lortzea.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen bidez baimendu edo ukatuko dira halako kontratazioak, bi hileko epean, baimen-eskabidea aurkezten den egunetik aurrera. Epe horretan berariazko ebazpenik jaso ezean, eskaera onartu dela ulertuko da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan. Prozedurako ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo hiru hilekoa, administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.

Pertsona fisiko edo juridikoekin edo nortasunik gabeko elkarteekin lotura dagoela joko da uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onetsitako Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) Erregelamenduaren 68. artikuluan jasotako inguruabarren bat betetzen bada.

16. oinarria.– Gauzatzeko gehieneko epeak.

Deialdi honen babespean diruz lagundutako inbertsio-proiektuek 2023an hasitakoak izan behar dute, eta, gauzatu, urte horretako urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean gauzatuko dira.

17. oinarria.– Gastua justifikatzea.

1.– Onartutako dirulaguntzaren helburu den proiektua gauzatu dela eta, onuradun izateko eskatutako betekizun eta baldintzak betetzen direla justifikatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko zaizkio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari:

a) Ordaintzeko eskaera, partziala edo azkena den adieraziz, eta laguntza-deialdi honen informazio-webgunean emandako ereduari jarraituz.

b) Egindako jardueren justifikazio-memoria bat, non jasoko baita proiektua gauzatzeari eta haren betetze-mailari buruzko informazioa, eta laguntza emateko betekizun eta baldintzen betetze-mailari buruzkoa. Agindu honen III. eranskineko edukiak jaso behar ditu memoria horrek.

c) Jatorrizko fakturak eta froga gisa balio bera duten gainerako agiriak, merkataritzako trafiko juridikoan balio dutenak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, faktura jaulkitzeko beharrik ez dagoen kasuetan, Fakturazio-betebeharrak arautzeko Erregelamendua onartzen duen Errege Dekretuaren 3. artikuluarekin bat etorriz betiere (azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretua), eta dagokien ordainketa-frogagiria. Kontuan hartu beharko da, halaber, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 27. eta 28.4 artikuluetan ezarritakoa. Laguntza justifikatzen duten gastu-kontzeptuak zehaztu beharko dituzte fakturek.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, non azalduko den ordainketen fakturak eta gainerako ziurtagiriak ez direla aurkeztu diruz laguntzeko moduko beste programa batzuk justifikatzeko, edo hartarako aurkeztu badira, faktura edo ziurtagiri horiek esleitu direneko diruz laguntzeko moduko programa edo programak, eta ordainketaren faktura edo ziurtagiri bakoitzari dagokionez jasotako dirulaguntzaren ehunekoa.

e) Dirulaguntzak itzultzeagatik dagozkion betebeharrak ordaindu dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

f) Eskatzailea inolako zehapen-prozeduratan ez dagoela sartuta adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

g) Lokala erosi bada, behar bezala onetsita dagoen eta kasuan kasuko erregistro ofizialean izena emanda duen tasatzaile independentearen ziurtagiria.

2.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki eta ofizioz egiaztatuko du egunean daudela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Hala ere, onuradunak berariaz uka dezake laguntza-eskaeran inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

3.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki irizten badio, eta eskaera hori arrazoitu beharko du.

4.– Aurreko paragrafoetan zerrendatutako agiriak aurkeztu ondoren, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako langileek proiektuaren azken ebaluazioari ekingo diote eta, gauzatutako gastuaren zenbateko osoa eta onuradunaren ekarpena egiaztatuko dute; bukatzeko, proiektua gauzatu izanari buruzko azken ziurtagiria egingo dute.

5.– Laguntzak egoki kudeatzen eta ordaintzen direla bermatzeko, hilabetekoa izango da egindako gastua justifikatzeko dokumentazioa entregatzeko gehieneko epea, inbertsioak gauzatzeko ezarritako epea bukatzen denetik hasita.

18. oinarria.– Dirulaguntza ordaintzea.

1.– Ordainketak honela egingo dira:

A) Inbertsioa edo gastua justifikatu ondoren, aurreko oinarrian aipatzen diren dokumentuen bidez, eta behin Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek inbertsioei buruzko ziurtagiria egin eta gero.

B) Urte anitzeko proiektuak badira, ordainketa partzial bat egin daiteke, proiektuak gauzatzeko erritmoaren araberakoa, interesdunak aurretik hala eskatzen badu, eta aintzat hartuta aurrekontuetan erabilgarri dagoen dirua.

2.– Laguntzak ordaindu ahal izateko, onuradunek alta emanda egon beharko dute Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu daiteke dagokion zerbitzuaren bidez, baita egoitza elektronikoan ere, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/ Oharra: euskarazko bertsioa, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

3.– Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo zorduna bada, ebazpen batek hala adierazita, dirulaguntza bat itzuli behar izateagatik.

4.– Inbertsioak ez badira egiten gehieneko epeen barruan, edo inbertsioa edo gastua egin izana egiaztatzeko agiriak ez badira aurkezten epe barruan, onuradunek dirulaguntza hartzeko eskubidea galduko dute, eta, hala badagokio, agindu honen 20. oinarriko itzulketa-prozedura jarriko da abian.

19. oinarria.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

1.– Beste erakunde publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo dirulaguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak eta laguntza ematea eragin zuen xedea gorde behar izango dira. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion ebazpena aldatzeko ebazpena emango du, non, hala badagokio, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berrira egokituko baitira, eta, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak arautzen duen itzulketa-prozedura hasiko du.

2.– Aurkeztutako eta dirulaguntza eragin zuen proiektuan egindako edozein aldaketa idatziz jakinarazi eta behar bezala justifikatu beharko ditu onuradunak, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aurrean.

Aurkeztutako eta dirulaguntza eragin zuen proiektuan funtsezko aldaketak egiten badira, laguntza emateko ebazpena ere aldatzea ekarriko du.

Funtsezko aldaketatzat joko dira balorazio-xede izan diren aspektuei buruzko aldaketak, 11. oinarriko irizpideen arabera, eta, hortaz, eskabidea emateko erabakigarriak izan direnak; eta, gainera, bereziki hauek:

1.– Aldaketa esanguratsuak egitea edo proiektuaren hasieran ezarritako helbururen bat ezabatzea.

2.– Hornitzaileak aldatzea, jatorri bereko eta kalitate bereko edo handiagokoen ordez aldatzen direnetan salbu.

3.– Gastu-kontzeptuak aldatzea, hasieran onartutako gastuez gain beste batzuk ere sartuz.

Aldaketak ez badira funtsezkoak, ez dute bide emango laguntza emateko ebazpena aldatzeko.

3.– Baldin eta egindako inbertsio edo gastuaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada dirulaguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta betiere laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren likidazio-ebazpen baten bidez, eta, gero, oinarri berriari aplikatuko zaio dirulaguntzaren ehunekoa.

20. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.

1.– Laguntza-eskatzaileak atzera egin ahalko du eskaeran, betiere eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik egin beharko du. Eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari helarazi beharko dio, zeinak, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko baitu atzera egitea eta amaitutzat emango baitu horretarako prozedura.

2.– Onuradunak onartutako laguntzari uko egin ahal izango dio, baita laguntza onartu ondoren ere, agindu honen 13. oinarriko 3. apartatuan ezarritako betebeharrarekin bat etorriz. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari zuzendu beharko dio uko egiteko eskaera, eta, hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du atzera egitea, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

Ukoa onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

21. oinarria.– Ez-betetzeak.

1.– Ez-betetzeen kausak izango dira, gutxienez, hauek guztiak:

a) Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.

b) Dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.

c) Laguntza emateko xedea ez betetzea.

d) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren bat denean.

2.– Onuraduna aurreko apartatuan zerrendatutako ez-betetzeen kausetako baten egoeran badago, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, 15 eguneko epean interesdunari entzunaldia emango dion ez-betetze espedientea egin ondoren egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan, ebazpen baten bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partez edo osorik, eta, hala badagokio, kobratu dituen laguntzak eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partez edo osorik, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira.

Ez-betetze partzialen kasuan, mailakatze-irizpideei jarraituko zaie, erakunde onuradunak azkenean jasoko duen zenbatekoa edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko. Irizpide horiek proportzionaltasun-printzipioari erantzun beharko diote.

Ez-betetzea inbertsioei eusteko epeari badagokio, emandako dirulaguntzaren itzulketa «pro rata temporis» egingo da.

Aipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

3.– Arau-hauste administratiboak izan litezkeen gertakarien ondorioz hasi bada itzultze-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

22. oinarria.– Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1.– Agindu honen babespean lortutako dirulaguntzak bateragarriak izango dira administrazio publikoek edo erakunde pribatuek emandako beste edozein dirulaguntzarekin.

2.– Estatuko zein nazioarteko beste administrazio publikoen edo erakunde pribatu edo publikoen laguntzekin edo dirulaguntzekin batera, dirulaguntzaren zenbatekoak ezin izango du gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua; hala gertatuz gero, soberakinari dagokion kopurua kendu beharko zaio agindu honen bidez emandako laguntzari.

3.– Agindu honetan ezarritako laguntzek Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (EE) ezarritako de minimis arauak errespetatuko dituzte, hain zuzen ere, Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa.

Europar Batasunak ezarritakoa oinarri hartuta, enpresa berak, gehienez, 200.000 euro jaso ditzake laguntzen multzo osoagatik, 2021, 2022 eta 2023ko zerga-ekitaldietan, de minimis erregelamenduaren arabera.

Muga hori gaindituz gero, gaindikinari dagokion zenbatekoa kenduko zaio deialdi honi jarraikiz emandako laguntzari, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen bidez, erakunde onuradunari entzun ondoren.

23. oinarria.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Elikagaien kalitate eta industriaren arloko laguntzak.

– Arduraduna: Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila.

– Xedea: Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren laguntzen, beken eta I+Garen jarraipena, kontrola eta kudeaketa.

– Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

– Hartzaileak:

• Euskal Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

• Nekazaritza eta Arrantzako Estatistika Ofizialen Zerbitzua (SEAS). Erakunde ordaintzailea.

– Eskubideak: eskubidea duzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

– Informazio gehigarria: gure web-orrian ikus dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/001600-capa2-eu.shtml#

– Araudia:

• Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legalcontent/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=EU)

• 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673)

GEHIGARRIA

Laguntzaren eskabide-eredua eskuragarri dago webgune honetan:

https://www.euskadi.eus/web01-a2nekaza/eu/?r01kQry=tC:euskadi;tF:procedimientos_administrativos;tT:ayuda_subvencion;m:documentLanguage.EQ.eu,procedureStatus.EQ.16;cA:r01e00000ff26d4686ba470b88326490b79e05c49;p:Inter;&r01kRssTitle

Hona hemen edukia:

Eremu generikoak:

• Identifikazio-agiriaren mota.

• Zenbakia.

• Izena (pertsona fisikoak soilik).

• Lehen abizena (pertsona fisikoak soilik).

• Bigarren abizena (pertsona fisikoak soilik).

• Sexua (pertsona fisikoak soilik).

• Entitatearen izena (pertsona juridikoak soilik).

• Telefono finkoa.

• Telefono mugikorra.

• Helbide elektronikoa.

• Lurralde historikoa.

• Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala.

• Abisuak jasotzeko posta elektronikoa.

• Abisuak jasotzeko mugikorra.

• Jakinarazpen, komunikazio eta abisuen hizkuntza.

Eremu osagarriak: erantzukizunpeko adierazpen hauek:

– Enpresa ez dago krisialdian, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauetan ezarritako definizioaren arabera (2014/C 249/01)

– Eskatu du/ez du eskatu eta eskuratu du/ez du eskuratu diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik beste administrazio publiko edo, erakunde publiko edo pribaturen batean.

– Eskatu du/ez du eskatu eta eskuratu du/ez du eskuratu diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik beste administrazio publiko edo, erakunde publiko edo pribaturen batean, de minimis araubidearen pean.

Erantzuna baiezkoa bada, taula hau bete beharko da:

(Ikus .PDF)

– Bai/Ez dago sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zigor-prozeduratan.

– Bai/Ez dago egunean EAEko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzulketa- edo zigor-prozeduretako kantitate zehatzak ordaintzeko betebeharrari dagokionez. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, zorra osoa estaliko duen bermea eratu bada, interesa eta gastuak barne hartuta.

– Ez du dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik (zigor- edo administrazio-arloan), ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

– Konkurtso-deklaraziorik ez eskatzea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu itun batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

Ez du eragin administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik, arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.

– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo ez daukate Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.

– Ez du galdu laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo delitu hauetakoren bat egin duelako: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

– Ez du zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

– Ez dagoela berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Eskabidea aurkezteak berekin dakar Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari baimen inplizitua ematea, automatikoki egiazta ditzan NANa, IFK, zerga-betebeharrak bete izana eta Gizarte-segurantzako ordainketak egin izana; apartatu bat egongo da, baimen hori berariaz ukatzeko aukera emango duena, eta, hala eginez gero, eskatzaileak aurkeztu beharko ditu dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.

Markatu, baimenik ematen EZ bazaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari aurreko paragrafoan aipatutako eremuak automatikoki egiazta ditzan.

Horregatik, eta eskabidean adierazitakoaren arabera, aukera dago interesdunek baimenik ez emateko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari informazioa jasotzeko eta, orduan, konpromisoa hartuko dute zuzendaritza horrek eskatzen dien dokumentazio guztia aurkezteko.

Administrazio Prozeduraren Legearen 28.2 artikuluaren arabera, interesdunek eskubidea dute ez aurkezteko Administrazio jardulearen esku dauden dokumentuak edo beste edozein administraziok egindakoak. Administrazioak agiri horiek kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu, non eta interesdunak ez dion aurka egiten.

Horretarako, interesdunak adierazi beharko du zein administraziotan eta zein prozeduratan aurkeztu zuen dokumentazioa; zein datatan egin zen, eta erantzukizunez deklaratu beharko du ez dela aldaketarik egon dokumentazio horretan.

II. ERANSKINA

Eskabide-memoriak eduki hauek hartu beharko ditu:

1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

2.– Enpresaren egitura.

3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.

4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.

5.– Proiektuaren kokalekua.

6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria...)

7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen deskribapena (halakorik bada).

8.– Gauzatzeko epea.

9.– Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza...)

10.– Azken bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.

11.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.

III. ERANSKINA

Justifikazio-memoria bat erantsiko zaio ordaintzeko eskabide bakoitzari. Bertan, proiektuaren betetze-mailari eta exekuzio-mailari buruzko informazioa jasoko da, baita laguntza emateko kontuan hartu diren betekizunak eta baldintzak betetzen direla ere, zerrenda honen arabera:

1.– Egindako ekintza zehatzen deskribapena, onartutakoekin alderatuta.

2.– Ekoizpen-prozesu berrien eta egindako inbertsioarekin lortutako produktuen deskribapena (halakorik bada).

3.– Betearazitako gauzatze-epeak.

4.– Inbertsioarekin lortutako emaitzak.

Dokumentazio grafikoa (planoak, argazkiak...) eta memoriari eranstea beharrezkotzat/komenigarritzat jotzen den gainerako dokumentazioa gehi daiteke.

Halaber, mota horretako memoria bat aurkeztu beharko da ordainketa-eskaeraren fase bakoitzerako, ordainketa bi fasetan egitea eskatuko bada.


Azterketa dokumentala