Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2023ko abuztuaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4070

IRAGARKIA, 250/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Amaia Zelaran Yeregui, Pilar Mendoza Maturana, Nerea García Larrañaga, Ana Zendoia Aranguren, Josune Eizaguirre Echeverria, Miren Eizaguirre Echeverria, Edurne Amundarain Zeberio, Arantxa Errondosoro Iturrioz, Inge Orrantia Ortiz, Nerea Guereño Sanz, Ane Jaruregui Elizalde, Maddi Fernández Zabaleta, Aitziber Emanade Cincunegui, Ignacio Sanz Querejeta, Ziortzia Arin Zubeldia, Amaia Altuna Merino, Malen Sarasola Insausti, Silvia Gonçalves Miranda, Ainara Urrestarazu Arrue, Oiana Ortiz Laborde, Araitz Goikoetxea Mendizabal, Ana José Urquizar Peñagaricano, Idoia Ruiz Gurrutxaga, María del Pilar Parra Cid, Esther Coma Niño, Aitziber Sagredo Uriarte, Eider Estibariz Luna, Mattin Sarasola Aguirre, Maider Agüero Ochotorena, Raquel Luqui Lacruz, Ana Belen Martínez Gutiérrez, Arantzazu Balerdi Torrecilla, Jaione Barandiaran Contreras, Onintze Hartsuaga Jauregi, María Asunción Ruiz Fonolla, María Celia Zubeldia Caminos, Fernando Viña Peña eta Idoia Anana Jauregui jaun-andreek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian, 250/2023 prozedura laburtuaren bidez, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2023ko martxoaren 22ko Erabakiaren aurka. Erabaki horrek ezetsi zuen Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1736/2022 eta 1808/2022 Ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horien bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-proben arautuko dituzten oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak, Diplomatu Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zerbitzu-erakundeetako destinoetarako.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 9a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala