
164. zk., 2023ko abuztuaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4069
IRAGARKIA, 206/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.
Josebe Galbarriartu Ayo, M.ª Soledad Prado Arias, Aiala Urrutia Eizmendi, Sara Riaño Rubio, Javier Quiroga Catalán, Arantza Santamaría Arriortua, Iñigo Ibañez Pérez, Leire Cabredo Teran, Leire Taranilla Campos, Gotzone Álvarez Celaya, Adrian Oiarbide Rodas, Noemi Fernández Del Hoyo, Sarai Martínez Gómez, Joana Palomero Fernández, Estibaliz Peciña Peña, Leire Muñoz Otamendi, Aintzane Etxebarrieta Leniz, Ainara Morales Juberias, Miren Beraza Bilbao, Elena Martínez Peña, Joana Ortiz de Urbina, Itxasne Onaindia Pedrajas eta Silvia Bujan Villarreal jaun-andreek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian, 206/2023 prozedura laburtuaren bidez, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2023ko martxoaren 22ko Erabakiaren aurka. Erabaki horrek ezetsi zuen Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1808/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horrez onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-proben arautuko dituzten oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak, Diplomatu Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zerbitzu-erakundeetako destinoetarako.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 9a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS