Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2023ko abuztuaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4062

85/2023 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzeko Akordioa, zientzia eta teknologia fakultateko graduko ikasleek kanpoko praktika akademikoak egiteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu egin du aipatutako lankidetza-hitzarmena luzatzeko Akordioa, eta, publikotasun egokia emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzeko Akordioaren testua, zientzia eta teknologia fakultateko graduko ikasleek kanpoko praktika akademikoak egiteko. Hitzarmen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 17a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABUZTUAREN 17KO 85/2023 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK, EUSKO JAURLARITZAKO SEGURTASUN SAILAREN BITARTEZ, ETA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEKO GRADUKO IKASLEEK KANPOKO PRAKTIKA AKADEMIKOAK EGITEKO SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENA LUZATZEKO AKORDIOA.
ELKARTU DIRA

Alde batetik, Josu Iñaki Erkoreka Gervasio jauna, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Lehendakariaren irailaren 7ko 20/2020 Dekretuaren bidez egindako izendapenari jarraiki, Euskadiko Autonomia Erkidegoko (aurrerantzean, EAE) Administrazio Orokorraren izenean eta hura ordezkatuz jarduten duena.

Eta bestetik, Fernando Plazaola Muguruza jauna, Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean eta hura ordezkatuz, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekano den aldetik.

Bi alderdiek, luzapen-akordio hau izenpetzeko lege-gaitasuna eta legitimazio nahikoa aitortzen diote elkarri eta, horretarako, honako hau

ADIERAZTEN DUTE

Lehenengoa.– 2019ko azaroaren 21ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren bitartez) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen, Zientzia eta Teknologia Fakultateko graduko ikasleek kanpoko praktika akademikoak egin ditzaten.

Bigarrena.– Hitzarmen horren hamahirugarren klausularen arabera, 2023ko azaroaren 21ean amaituko da hitzarmenaren indarraldia, baina alderdi sinatzaileek erabaki zuten hitzarmena beste lau urtez luzatzea erabaki zezaketela.

Hirugarrena.– Bi erakundeen artean garatutako lankidetzari jarraipena emateko helburuarekin, alderdi sinatzaileek hitzarmena lau urtez luzatzea adostu dute, honako klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren bitartez) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena luzatzea erabaki dute alderdi sinatzaileek, Zientzia eta Teknologia Fakultateko graduko ikasleek kanpoko praktika akademikoak egin ditzaten.

Luzapen-akordio honen indarraldia 2023ko azaroaren 21etik 2027ko azaroaren 21era artekoa izango da.

Bigarrena.– Esku hartzen duten alderdiek konpromisoa hartzen dute lehen aipatutako hezkuntza-lankidetzako hitzarmenaren xedearekin jarraitzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzen jarraitzeko.

Hirugarrena.– 2019ko azaroaren 21eko hitzarmenean itundutako estipulazio guzti-guztiek indarrean jarraituko dute.

Luzapen-akordio hau irakurri ondoren eta bertan adierazitakoarekin ados daudela adierazteko, alderdiek bi ale sinatzen dituzte, goiburuan adierazitako tokian eta datan, eta bertan ezartzen diren estipulazioekin bat etorriz.

Eta, ados daudela adierazteko, dokumentu hau sinatu dute honako hauek, 2023ko uztailaren 26an.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanoa,

FERNANDO PLAZAOLA MUGURUZA.


Azterketa dokumentala