Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2023ko abuztuaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4043

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak zenbait zehapen-espedientetan eman dituen ebazpen-proposamenak, hain zuen, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan (HSBL) eta Segurtasun Pribatuaren apirilaren 4ko 5/2014 Legean (SPL) jasotako arau-hausteekin zerikusia dutenak.

Aipatutako ebazpen-proposamenen jakinarazpen pertsonala egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesdunek 15 egun baliodun izango dituzte, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, organo instrukzio-egilearen aurrean, alegia, Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren aurrean, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.

2.– Halaber, espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adieraziz gero. Horretarako, helbide honetara jo beharko dute: Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2023ko abuztuaren 2a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

ASIER ERKOREKA ARRUZA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala