Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2023ko abuztuaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4039

EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez María Alonso de Leciñana andrea, homologatzen baita, enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko.

Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez, aholkularitza-erakundeek enpresei eta erakundeei gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren arloko laguntza teknikoa emateko behar duten homologazioa arautu zen. Dekretuak bi helburu ditu: batetik, gizarte-eragileen bitartez, enpresek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ekintza positiboko neurriak aplikatzea sustatzea, eta, bestetik, aholkularitza-zerbitzuak onak, eraginkorrak eta profesionalak izatea bermatzea.

María Alonso de Leciñana andreak indarreko arautegian eskatutako agiriak aurkeztu ditu; agiriok aztertuta ondorioztatu da ezen enpresak bete egiten dituela ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren 2. artikuluan eskatzen diren betekizunak.

Batzorde Ebaluatzaileak egiaztatu du ezen enpresa eskatzaileak bidalitako proiektuak 50 puntu baino gehiago lortu dituela, hau da, dekretu arautzailearen 5. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa baino gehiago.

Hori dela eta, aurkeztutako eskabideen eta agirien balorazioa aztertu ondoren eta Batzorde Ebaluatzaileak proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Alonso de Leciñana andrea bost urterako homologatu da, enpresei eta erakundeei gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz eta bertan finkatutako baldintzekin.

Bigarrena.– María Alonso de Leciñana andreak bere agiri guztietan aipatu ahal izango du homologazio hau, indarrean dagoen bitartean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, eta, horretarako, bi hilabeteko epea egongo da, ebazpena aldizkari berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 4a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala